89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

12E/2014 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2014-2015 ikasturtean irakasleen etengabeko prestakuntza programan hezkuntza berritzeko proiektuetarako deialdia erregulatuko duten arauak onesten dituena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak adierazten duenez, etengabeko prestakuntza irakasle guztien eskubidea eta betebeharra da, baita hezkuntzako administrazioen eta ikastetxeen beren erantzukizuna ere. Bestetik, aditzera ematen du hezkuntzako administrazioei dagokiela etengabeko prestakuntzako berrikuntza-programak sustatzea, eta ezagutzek eta metodoek, programa horietan, zientzien bilakaerari eta didaktika berariazkoei egokituta egon behar dutela.

Betebehar legal hori betetzeko, Hezkuntza Departamentuak hezkuntzako hainbat berrikuntza-programa bultzatu ditu, berrikuntza-proiektuak sustatzeko deialdien bidez, etengabeko prestakuntzarako.

Europar Batasunak hezkuntzarako ezarritako erreferentzia-markoak jasoa du Europako gazteek helduarorako prestatzeko gaitasun oinarrizkoak garatu behar dituztela. Europako zuzentarau hau betez, deialdi honek oinarrizko gaitasunen curriculumaren garapenerako berrikuntza-proiektuak bultzatzea du helburu nagusia, bai eta hezkuntzaren kalitatea hobetzea ere.

Deialdi honek lagungarria izan nahi du hezkuntzako berrikuntza-proiektuak ikastetxeen eguneroko jardunean eta urteko programazio orokorrean sar daitezen. Lagungarria izan nahi du, bestalde, irakasleen etengabeko prestakuntzarako hezkuntzako material eta baliabide berritzaileak sor daitezen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1d) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2014-2015 ikasturtean irakasleen etengabeko prestakuntza programan hezkuntza berritzeko proiektuak egiteko deialdia onestea. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren oinarriek arautuko dute deialdia.

2. Gehienez ere 27.000 euroko gastua baimentzea ikastetxe publikoen proiektuentzat, eta “Hezkuntza berritzeko programak” izeneko 427002-42730-2269-321200 kontu-sailari egoztea, 2014. urteko gastuen aurrekontuaren kargura.

3. Gehienez ere 8.000 euroko gastua baimentzea ikastetxe itunduen proiektuentzat, eta “Ikastetxe itunduetan hezkuntza berritzeko programak” izeneko 427002-42730-4811-321200 kontu-sailari egoztea, 2014. urteko gastuen aurrekontuaren kargura.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzuari, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Ebaluazio Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2014ko apirilaren 23an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

I. ERANSKINA

Ikastetxeentzako deialdiaren oinarriak, 2014-2015 ikasturtean irakasleen etengabeko prestakuntza programan
berrikuntza-proiektuak egiteko

0.–Xedea.

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetan hezkuntza berritzeko esperientziak garatzen dituzten proiektuei laguntza emateko eta haiek aintzatesteko neurriak arautzea.

1.–Deialdiaren helburuak.

1.1. Irakasleen prestakuntza bultzatzea, eta haien ezagutzak eta metodoak zientzien eta didaktika berariazkoen bilakaerara egokitu daitezen laguntzea.

1.2. Oinarrizko gaitasunak curriculumean proposamen errealista eta bideragarrien bidez sar daitezen sustatzea.

1.3. Irakasleei jardunbide onetarako pizgarriak ematea, eta haien lan onaren berri ematea.

1.4. Ikasgelako eta ikastetxeko eguneroko zereginetan irakasleek egiten duten lan berritzailea aintzat hartzea.

2.–Parte hartzen duten irakasleak.

2.1. Eskaera egiteko momentuan eta proiektua garatzen den denboran Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeren batean jardunean diren irakasleek presta ditzateke proiektuak, ikastetxe horiek Haur Hezkuntzakoak, Lehen Hezkuntzakoak edo Hezkuntza Berezikoak izan, edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak edo Batxilergokoak izan.

2.2. Irakasleek honela hartuko dute parte, ahal dela taldean:

a) Haur edo Lehen Hezkuntzako ziklo bereko irakasleak, edo Bigarren Hezkuntzako departamentu didaktiko bateko irakasleak.

b) Diziplina anitzeko lantalde bat, ikastetxe bereko irakasleek osatua.

c) Lantalde bat, zenbait ikastetxetako irakasleek osatua.

3.–Baldintzak.

Eskatzaileek berrikuntza-proiektu bat aurkeztu beharko dute, baldintza hauek beteta:

3.1. Proiektua hezkuntzako berrikuntza-lerro hauetakoren batean garatu beharko da:

–Oinarrizko gaitasunen integrazioa curriculumean (zehaztasuna, materialak, gaitasunen araberako ebaluazioa, unitate didaktiko integratuen elaborazioa...).

–Ikasleen irakurtzeko gaitasuna garatzea eta eskolako liburutegiaren erabilera sustatzea (solasaldiak, irakurketa digitala, aldizkari digitala).

–Bi gaitasun hauen garapena: gaitasun matematikoa eta mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzekoa (bokazio zientifikoa sustatzeko programak, Zientziaren Asteak...).

–Ikasten ikasteko gaitasuna garatzea.

–Gaitasun digitalaren garapena.

–Gaitasunak diziplina anitzeko ikuspuntutik garatzea.

–Eskolaren esparruan zeharkako gaiak txertatzea: osasunaren sustapena, ingurumena eta jasangarritasuna, garapenerako hezkuntza, eta beste batzuk.

–Zenbait arlotako hezkuntza-esperientziak garatzea (bizikidetza, berdintasuna, dibertsitatea, gaitasun gorenak, kultur aniztasuna, orientazioa...).

–Hezkuntzako esperientzietako garapena: ikasketa-komunitateak, lana proiektuka egitea, adimen anizkoitzak, hezkuntza emozionala...

–Antolatzeko autonomia: DBHko lehenbiziko zikloaren antolaketa, ezagutza arloka.

–Berrikuntza-proiektuak, kalitatea kudeatzeko sistemetan.

–Zientziaren eta Teknologiaren arloko hezkuntzaren berrikuntza, gaitasun handiagatik, motibazioagatik edo espektatiba akademikoengatik edo prestakuntzakoengatik (arakatze metodoak, modelizazio jarduerak eta hezkuntza arloko robotikarekiko aplikazioa) nabarmentzen diren ikasleen talentua garatzen laguntzeko.

3.2. Proiektuaren egitura III. eranskineko gidoiaren araberakoa izanen da, eta word formatuko fitxategi batean erantsiko da.

3.3. Proiektuak koordinatzailea izan beharko du. Hura izanen da lantaldearen arduraduna, baita Hezkuntza Departamentuarekiko solaskidea ere.

4.–Proiektuen garapena.

Proiektuaren lanerako plana 2014-2015 ikasturtean garatuko da.

5.–Eskabideen tramitazioa.

5.1. Eskabideak eta agiriak.

Deialdian parte hartu nahi duten irakasleek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–Eskabidea.

–Parte hartzeko eskaera, II. eranskinaren araberakoa.

–Proiektua, III. eranskinaren araberakoa.

5.2. Eskabideen aurkezpena eta epeak.

Eskaera eta behar den dokumentazio guztia aurkezterakoan, prozedura administratibo elektronikoa erabili behar da, eta telematikoki bidali, Hezkuntzako kontseilariak otsailaren 21ean emandako 20/2013 Foru Aginduan aurreikusita dagoen bezala. Eskaeraren tramitazio elektronikoa Nafarroako Gobernuaren orrialde elektronikoaren zerbitzuen katalogoan horretarako jarritako fitxaren bidez eginen da. Fitxak izen hau izanen du: “Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan hezkuntza berritzeko proiektuak”. Halaber, fitxan tramite guztiak egiteko jarraibideak zehaztuko dira. Ikastetxearen izenean eskaera aurkezten duen arduradun, langile edo laguntzaileak modu digitalean identifikatu behar du bere burua, ziurtagiri digitalaren edo NAN elektronikoaren bidez. Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aurrekoa gorabehera, eta aipatu 20/2013 Foru Aginduak dioenez, ikastetxeak Hezkuntza Departamentuaren beraren laguntza izan lezake tramitazio elektronikorako, edo hirugarrenen baten laguntza, betiere aldez aurretik horretarako gaitua. Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari aurretik jakinarazita, salbuespen gisa, eskatutako eskabidea eta agiriak bertara agertuta aurkezten ahalko ditu interesdunak, baldin eta erabiltzaileek aurkezpen telematikoa egitea zailtzen edo bereziki oztopatzen duen inguruabarrik gertatzen bada, eta betiere departamentuak horretarako baimena ematen badu.

6.–Hautapen prozesua.

6.1. Hautapen batzordea.

Proiektuak berariaz eratutako batzorde batek hautatuko ditu. Hauek osatuko dute batzordea: Prestakuntzaren eta Kalitatearen Ataleko burua –batzordeburu arituko da–, Irakasleentzako Laguntza Zentroen eta Berriztapen Proiektuen Bulegoko burua, Ebaluazio Ataleko burua, Kalitate Bulegoko burua, eta Prestakuntza Programen Bulegoko burua, idazkari arituko dena.

6.2. Hautatzeko irizpideak.

Aurkeztutako proiektuak hautatzeko irizpide hauek erabiliko dira, ondoren ematen den baremoarekin batera:

–Proposamenaren justifikazioa: eduki berritzailea eta hezkuntzarako aukera berriak (10 puntu gehienez).

–Ezarritako planaren kalitatea: helburuak, edukiak eta metodologia (10 puntu gehienez).

–Deialdi honetan proposatutako berrikuntza-ildoekiko egokitasuna (10 puntu gehienez).

–Proiektuaren originaltasuna (5 puntu gehienez).

–Oinarrizko gaitasunen garapenean oinarritutako proiektua izatea: edukiaren eta metodologiaren eragina irakaskuntzako praktikaren hobekuntzan, eta gelan duen bideragarritasuna (20 puntu gehienez).

–Proiektuaren garapenean IKTak erabiltzea (10 puntu gehienez).

–Gelako lanerako bideragarritasuna (10 puntu gehienez).

–Beste ikastetxe batzuetan aplikatzeko izan dezakeen interesa (5 puntu gehienez).

–Irakasle-taldeen inplikazioa eta parte-hartzea (10 puntu gehienez).

–Proiektuaren izaera diziplina-artekoa (10 puntu gehienez).

Guztira: 100 puntu.

Proiektuak, hautatua izateko, gutxienez 60 puntu lortu beharko ditu.

Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalak deialdi honetan hautatutako proiektuei aholkuak eman eta behar bezalako segimendua eta kontrola egiteko neurriak hartzen ahalko ditu.

6.3. Deialdiaren ebazpena.

6.3.1. Aipatu proiektuen zerrenda eta behin-behineko puntuazioa Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoan emanen da argitara. Eskaeraren bat akatsekin aurkeztuz gero, akatsen arrazoia azaldu beharko da espresuki.

6.3.2. Argitaratu eta hamar egun naturaleko epean, izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte, edo berariazko ukoa. Bestetik, epe horretan, akatsak zuzentzen ahalko dira.

6.3.3. Alegazioak aztertu ondoren, Balorazio Batzordeak azken ebazpena argitaratzeko behin betiko zerrenda prestatuko du.

7.–Jakinarazpena.

Hezkuntza Departamentuak telematika bidez jakinaraziko dio koordinatzaile bakoitzari aurkeztu dion proiektua hautatu den edo ez.

8.–Laguntzen zenbatekoa.

8.1. Aurrekontuan dagoen diruaren arabera eta lehentasun diruaren arabera, hautatzen diren proiektuek 1.000 euroko laguntza hartzen ahalko dute, gehienez ere, gastuak ordaintzeko. Zenbateko horiek 2014ko gastuen aurrekontuko “Hezkuntza berritzeko programak” izeneko 427002-42730-2269-321200 kontu-sailaren kargura eta 2014ko gastuen aurrekontuko “Ikastetxe itunduetan hezkuntza berritzeko programak” izeneko 427002-42730-4811-321200 kontu-sailaren kargura ordainduko dira.

8.2. Gastu justifikagarritzat jotzen dira bidaiak eta dietak, prestakuntza ikastaroak eta bibliografia, eta antzeko beste gastu arrunt batzuk, proiektua garatzeko beharrezkoak direnak. Proiektuarekin lotuta dauden irakasleen soldatak eta eskersariak ez dira inolaz ere laguntza honen kargura ordainduko.

8.3. Laguntzen ordainketa.

Berrikuntza proiektuetan egindako gastua frogatzen duten fakturak koordinatzaileek betiere 2014ko azaroaren 28a baino lehen aurkeztu ondoren ordainduko da laguntza. Dokumentazio hori Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalera igorriko da.

9.–Parte hartzen duten irakasleen egiaztapena.

Hautatutako berrikuntza proiektuetan parte hartzen duten irakasleek egiaztagiri bat jasotzen ahalko dute, 2014-2015 ikasturtean proiektuan gehienez ere 35 orduz parte hartu dutela frogatzeko, egindako lanaren aintzatespen gisa. Proiektuaren koordinatzaileari lan hori aintzat hartuko zaio, gehienez ere 50 orduz.

10.–Azken memoria.

Koordinatzaileak, 2015eko maiatzaren 31 baino lehen, hautatutako berrikuntza-proiektuaren azken memoriaren kopia bidali beharko du, CD batean, Word formatuan, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalera.

11.–Argitalpena eta zabalkundea.

Saritutako lanak argitaratzen ahalko ditu Hezkuntza Departamentuak. Argitalpenean memoria osoa edo zati bat ager daiteke. Ekimen horiek, bestalde, egoki iruditzen zaizkion beste bide batzuen bitartez zabal ditzake, baita Interneten ere, baina horrelakoetan beti memoriaren egileak nori diren aipatu beharko ditu. Deialdian parte hartzeak proiektuaren lehenbiziko argitalpena egiteko behar diren eskubideak lagatzea dakar berarekin. Oso-osorik argitaratzen ez bada, egileei baimena eskatuko zaie.

II. ERANSKINA

Hezkuntza berrikuntzako proiektuen deialdian parte hartzeko eskabidearen eredua

1. Koordinatzailearen eta parte hartzen duten irakasleen datuak.

Egilea edo koordinatzailea: ................................................................

IFZ: .....................................................................................................

Helbidea: ............................................................................................

Herria eta posta kodea: ......................................................................

Telefonoa: ...........................................................................................

Posta elektronikoa: .............................................................................

Espezialitatea: ....................................................................................

Parte hartzen duten irakasleak

IFZ   Espezialitatea Ikastetxea

............................... ................................................. .....................

............................... ................................................. .....................

2. Ikastetxe koordinatzailearen datuak.

Izena: ..................................................................................................

Helbidea: ............................................................................................

Herria eta posta kodea: ......................................................................

Telefonoa: ...........................................................................................

Jakinarazpen telematikorako helbide elektronikoa: ............................

3. Lanaren datuak.

Titulua: ................................................................................................

Proposatutako arloak / gaiak: .............................................................

Kategoria (A/B): ..................................................................................

Lehenetsitako lan ildoak:

............................................................................................................

............................................................................................................

............................................................................................................

............................................................................................................

Hezkuntzako zein etapatan gauzatuko den: ......................................

4.–Deialdiaren baldintzak onartzen direla dioen aitorpena.

................................................ jaunak/andreak, ........................... NANa duenak, ..................... berrikuntza-proiektuaren koordinatzaile arduraduna baita, aitortzen du proiektu hori argitaratzeko eskubideen jabe dela eta Nafarroako Gobernuari argitaratzeko baimena ematen diola.

.................................(e)n, 2014ko ................aren.....(e)an
Stua.: Koordinatzailea

5.–Ikastetxeko zuzendaritzaren txostena.

............................................ jaunak /andreak, ........................ ikastetxeko zuzendariak, ikastetxeentzako 2014-2015 ikasturteko berrikuntza-proiektuen deialdiko ...................... (e)ko berrikuntza-proiektuaren aldeko txostena eman du, eta uste du proiektu horrek ikastetxearen hezkuntza jarduera hobetzen laguntzen duela.

.................................(e)n, 2014ko ................aren.....(e)an
Stua.: Ikastetxeko zuzendaria

III. ERANSKINA

1. Proiektuaren izenburua.

2. Proiektua garatuko den ikastetxe(ar)en izena.

3. Koordinatzailearen izen-deiturak.

4. Aurkibidea.

5. Frogagiriak: proiektua justifikatzen duen eduki berritzailea, proiektu horrek hezkuntza aukera berririk ekartzen duen, baita oinarrizko gaitasunen garapenarekin loturarik duen ere.

6. Helburuak.

7. Edukiak eta jarduerak.

8. Metodologia.

9. Oinarrizko gaitasunak eta proiektuarekin loturiko gai edo irakasgaiak.

10. Parte hartzen duen irakasle taldea.

11. Ikasleak.

12. Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea.

13. Giza baliabideak eta baliabide materialak, eta beste erakunde batzuekiko itunak.

14. Gehituko diren IKTak.

15. Faseak eta denborak.

16. Ebaluazio moduak.

17. Prestakuntza.

18. Aurrekontua.

IV. ERANSKINA

Memoriaren eredua

Memoriak 2015eko maiatzaren 31n aurkeztuko dira beranduen, eta atal hauek izanen dituzte:

a) Proiektuaren helburuak zein diren, eta zenbateraino bete diren.

b) Jardueren eta edukien zerrenda zehatza.

c) Denboren banaketa. Garapenaren faseak.

d) Erabili diren giza baliabideak eta baliabide materialak.

e) Prestatutako materialak.

f) Proiektuak nolako eragina duen ikasleen ikasteko prozesuan (oinarrizko gaitasunak aipatuko dira bereziki).

g) Esperientzia hau nola zabaldu daitekeen hezkuntza-komunitatera.

h) Barne-ebaluazioa (adierazleen arabera).

i) Balorazio orokorra.

Iragarkiaren kodea: F1406093