89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03158 NL/br espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Manantiales de Betelu, S.A.

I.F.Z. zenbakia: A 31151913.

Helbidea: Donostia-Iruña errepidea, z.g., 31890 Betelu (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Araxes, 1.0400.140.

Tokia: Manantiales de Betelu, S.A.

Udal mugapea eta probintzia: Betelu (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

lanen xedea da ubideko pareta konpontzea, 8 metroko luzera eta 4 metroko altuera duen harri lubeta bat eginez. Makinak ibai ibilgutik lan eginen du, Batan aldetik sartu ondoren, beraz 300 metroko ibilbidea egin beharko ditu ibaiaren ohean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Beteluko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2014ko apirilaren 7an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1405227