89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Espedientearen jendaurreko informazioa

Hondakin uren isurketaren gaineko espedientea.

Espedientea: V/31/00890.

Eskatzailea: Ama Karmeldar Oinutsen ordena.

Isurketa:

–Izena: Amuarrain haztegia-Karmeldar Oinutsen komentua.

–Herria: Uxarrea auzoa.

–Udalerria: Donamaria.

–Probintzia: Nafarroa.

–Ibaia/arroa: Txaruta edo Trosketa.

Baimena eskatu da industriako hondakin urak isurtzeko, honako honenak: “Amuarrain haztegia-Karmeldar Oinutsen komentua”. Gehieneko bolumena urtean: 157.680 m³.

Hondakin urak arazteko instalazioek funtsean osagai hauek dituzte:

–Lau dekantazio-putzu, bata bestearen ondoan jarrita, bakoitza neurri hauetakoa: 8 × 0,80 × 0,75 m.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Kantauri aldeko Ur Konfederazioan.

Isurketaren gaineko espedientea ikusgai egonen da Ur Komisaria honen bulegoetan (Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, Donostia).

Donostian, 2014ko apirilaren 4an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1405211