89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Ebroko urtegia erregulatzeko 2014ko kanona jendaurrean

2014ko apirilaren 1ean erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Ebroko urtegiaren 2014ko erregulazio kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

1.–Hektareak, urtegia eraiki aurreko kontzesioa duten ureztalurretan: 1,38633202 euro/ha.

2.–Hektareak, urtegia eraiki ondoko kontzesioa duten ureztalurretan: 6,93166011 euro/ha.

3.–kW/h energian, urtegia egin aurreko kontzesioa: 0,00086646 euro/kW·h.

4.–kW/h energian, urtegia egin ondoko kontzesioa: 0,00173292 euro/kW·h.

5.–Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko hornidura: 0,00086646 euro/m³.

6.–Metro kubikoak, urtegia eraiki ondoko horniduran: 0,00433229 euro/m³.

7.–Metro kubikoak, kontsumitu gabe industrian erabiltzeko: 0,00043323 euro/m³.

8.–Metro kubikoak, industrian kontsumituz erabiltzeko: 0,00433229 euro/m³.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Arabako, Burgosko, Errioxako, Nafarroako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2014ko apirilaren 8an.–Zuzendari teknikoa, Raimundo Lafuente Dios.

Iragarkiaren kodea: E1405420