89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2014ko tarifa jendaurrean

2014ko apirilaren 1ean, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2014ko tarifarako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

1.–Hektareak, ureztalurretan: 17,10225130 euro/ha.

2.–Metro kubikoak, ureztalurretan: 0,00139665 euro/m³.

3.–Metro kubikoak, horniduran: 0,01436893 euro/m³.

4.–kWh-ak, energian: 0,00574757 euro/kW-h.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2014ko apirilaren 8an.–Zuzendari teknikoa, Raimundo Lafuente Dios.

Iragarkiaren kodea: E1405417