89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

El Val urtegia erregulatzeko 2014ko kanona jendaurrean

2014ko apirilaren 1ean erakunde honetako zuzendaritza teknikoak El Val urtegiaren 2014ko erregulazio kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

1.–Hektareak, urtegia eraiki aurreko ureztalurretan: 16,63896800 euro/ha.

2.–Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko horniduran: 0,01039936 euro/m³.

3.–Metro kubikoak, kontsumitu gabe industrian erabiltzeko: 0,00519968 euro/m³.

4.–Hektareak, urtegia eraiki ondoko ureztalurretan: 83,19484001 euro/ha.

5.–Metro kubikoak, urtegia eraiki ondoko horniduran: 0,05199678 euro/m³.

6.–Metro kubikoak, industrian kontsumituz erabiltzeko: 0,05199678 euro/m³.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2014ko apirilaren 8an.–Zuzendari teknikoa, Raimundo Lafuente Dios.

Iragarkiaren kodea: E1405416