89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

183/2014 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Juan Ignacio Zubiaur Carreño jaunak Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren urriaren 2ko 550/2013 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusira igortzea agintzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateari eskatutako ondare-erantzukizuna ezetsi egin zen.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, 2014ko martxoaren 26ko idazkiaren bidez (martxoaren 31n sartu zen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Erregistroan), eskatu du igor diezaiotela Juan Ignacio Zubiaur Carreño jaunak Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren urriaren 2ko 550/2013 Ebazpenaren aurka jarritako 571/2013 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateari eskatutako ondare-erantzukizuna ezetsi egin zen.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Juan Ignacio Zubiaur Carreño jaunak Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren urriaren 2ko 550/2013 Ebazpenaren aurka jarritako 571/2013 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateari eskatutako ondare-erantzukizuna ezetsi egin zen.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesaturik egon daitezkeenak auzitara etorri eta, bidezkoa bada, errekurtso horietan demandatu gisa ager daitezen, argitaratu eta bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluari loturik.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari.

Iruñean, 2014ko apirilaren 30ean.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: F1406321