89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Azkoiengo Udalaren ordenantza, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2014ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2014ko apirilaren 30ean.–Alkatea, M.ª José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1406314