89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzetarako deialdi publikoa

Deialdia, 2014. urtean diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko hegoaldeko herrialdeetako toki-entitateekin tokian tokiko garapenaren aldeko lankidetza-proiektuak gauzatu daitezen.

Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzi Delegatuak 2014ko apirilaren 28an emaniko ebazpenaren bidez, onetsi da deialdia 2014. urtean diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko hegoaldeko herrialdeetako toki-entitateekin tokian tokiko garapenaren aldeko lankidetza-proiektuak gauzatu daitezen, honako baldintza orokor hauekin bat:

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 60.000,00 euro.

Oinarriak non jaso: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia - Kale Nagusia 2) eta Zapatería kaleko 40an, 3. solairuan.

Eskabideak non aurkeztu, eskatutako agiriekin batera: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kale Nagusia, 2, Kondestablearen jauregia) edo erregistro osagarrietan: Zaharberritze Bulegoa –Eslava kalea 1, behea–; Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorra –Zapatería k. 40–; Hezkuntza eta Kultura Alorra –Descalzos k. 72–; Herritarren Segurtasuneko Alorra –Iratxeko monasterioaren k. 2–; Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Alorra –Armada etorbidea 2, 5. solairua (Hirigintza eta Etxebizitza) eta San Saturnino k. 2 (Ingurumena)–. Bestalde, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 38. artikuluan aurreikusten dituen beste edozeinetan ere aurkez daitezke. Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunean hasiko da, eta 2014ko ekainaren 27an amaitu.

Iruñean, 2014ko apirilaren 28an.–Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzi Delegatua, Ana Lezcano Galar.

Iragarkiaren kodea: L1406325