2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Udal ordenantza, Diru-laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2014ko apirilaren 28an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
“Lehenbizikoa: Hasiera batean onestea Oltza Zendeako Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza.
Bigarrena: Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Hirugarrena: Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.”
Oltza Zendean, 2014ko apirilaren 30ean.–Alkate udalburua, Pedro M.ª Azparren Ocaña.
Iragarkiaren kodea: L1406341