89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2014ko lan egutegia

Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, urteko lanaldia ezartzen duena Nafarroako Administrazio Publikoetako enplegatuetatik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren gainean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat, eta Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 341/2013 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2014ko asteguneko jaiak zein diren zehazten duena; ikusirik, orobat, espedientean jasotako dokumentazioa. Miranda Argako Udalak, aho batez, honako hau erabaki du:

1.–Miranda Argako Udalaren langileendako 2014ko lan egutegia onestea, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan urte osorako ezarritako 1592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Martxoaren 21a: San Benito, herriko patroia (Miranda Argako herriko jaia).

–Apirilaren 17a: Ortzegun Saindua.

–Apirilaren 18a: Ortzirale Saindua.

–Apirilaren 21a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Abuztuaren 23a: herriko bestak.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 24a: Gabon eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

–Abenduaren 31: Urtezaharra.

2.–Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2014ko lan egutegian.

3.–Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu izanen da.

4.–Urteko lanorduen kopurua banatzearren, berezitasun hauek ezarri dira:

a) 7,33 orduko 217 lanaldi ezartzen dira, gehi lau orduko hiru lanaldi, abuztuko 25, 26 eta 27rako aurreikusi direnak. Horien ordutegia: 9:00etatik 13:00etara.

10 ordu eta 40 minutuko poltsa bat izanen da urte guztian erabiltzeko, zerbitzuaren beharren arabera.

5.–Zerbitzuaren beharrak direla-eta Alkatetzak udal langileak lanera deitzen baditu ezarritako ordutegitik kanpo edo egutegian jaiegun direnetan edo lanik gabeko egunetan, atsedenaldiekin ordainduko dira lan horiek edo aparteko ordu gisa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 51. artikuluan eta hura garatzeko erregelamenduan zehazten den bezala.

6.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Miranda Argako Herriko Etxeko iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Argitara ematen da, eta ohartarazten da erabaki hauen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela, hautara:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, Miranda Argako Udalari zuzendua, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aitzinetik; bertzenaz, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Miranda Argan, 2014ko apirilaren 15ean.–Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1405855