89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Ordenantza, Lurzoru urbanizaezinean etxolen eta nekazaritzako biltegien eraikuntza eta finken hesitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2014ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Lurzoru urbanizaezinean etxolen eta nekazaritzako biltegien eraikuntza eta finken hesitzea arautzen duen ordenantzaren 7.2.j artikuluan.

Espedientea jendaurrean egonen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta, hogeita hamar egunean, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasiera batean onesteko erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Mendabian, 2014ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1406376