89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

402/2014 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, “Murillo el Cuendeko udal mugapean (Nafarroa) Arradako hirigunea gas naturalez hornitzeko adarra” proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urriaren 14an emandako 924/2013 Ebazpenaren bitartez, “Murillo el Cuendeko udal mugapean (Nafarroa) Arradako hirigunea gas naturalez hornitzeko adarra” izeneko proiektua onetsi, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Murillo el Cuendeko alkateari, edo haren eskuordetza duenari, dei egitea okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen Arradan kokatua dagoen Murillo el Cuendeko udaletxean, 2014ko ekainaren 24an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdun bakoitzari jakinaraziko zaizkio, banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Gas Navarra S.A. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Murillo el Cuendeko Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Iñaki Morcillo Irastorza.

Iragarkiaren kodea: F1406320