89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Alkatetza lehen alkateordearen esku uztea

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko alkate Alfonso Etxeberria Goñik apirilaren 29ko 406/2014 Ebazpena eman duela, bere eginkizun guztiak uzteko lehen alkateorde Helena Arruabarrena Politeren esku, apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean herritik kanpo izanen baita.

Argitara emate da Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47-2 artikulua bete beharrez, aipatu ebazpenak bere dataren biharamunetik aitzina indarra izanen badu ere.

Sarrigurenen, 2014ko apirilaren 29an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1406286