89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

2. aldaketa 2013ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Udalak, 2013ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, 7 boto alde eta 2 kontra zituela, 2. aldaketa onetsi zuen langileen 2013ko plantilla organikoan. Horren ondorioz, ondoko lansari osagarriak esleitu zaizkio Kontu-hartzailetzako lanpostu hutsari: %35 bateraezintasunekoa, %20 lanpostukoa eta %8 lanaldiaren luzapenekoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235-2 artikuluari buruz xedatuari jarraikiz, dokumentazioa Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Gazolatzen, 2014ko apirilaren 30ean.–Alkatea, José Joaquín San Martín Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1406340