89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

Ordenantza, datu pertsonalen fitxategiak sortzeko.
Behin betiko onespena. Datuen babesari buruzko
araudiaren aplikazioa

Udalak 2013ko abenduaren 27ko osoko bilkuran onetsi zuen hasiera batean. Hilabetez egon da jendaurrean, iragarki oholean eta 2014ko urtarrilaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta. Inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Udalak 2014ko martxoaren 27an egin osoko bilkura arruntean. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantzaren testua osorik argitaratzea xedatu da.

Kasedan, 2014ko martxoaren 27an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Ordenantza, datu pertsonalen fitxategiak sortzeko

Datuak babestearen gainean Europako Batasunean dagoen legeria Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren bitartez etorri da gure herrira (DBLO). Horrek indarrik gabe utzi du aurrekoa, esan nahi baita, Datu Pertsonalen Tratamendu Automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoa.

Xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea, datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten erabilera mota guztiei ere. Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek bete beharko dituzte halako betebehar eta neurri batzuk. Horiek DBLOan arauturik daude, baita lege organikoa garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ere.

Alde horretatik, DBLOaren 9. artikuluak ezartzen du fitxategiaren edo tratamenduen arduradunek duten betebeharra segurtasun neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartzeko, “datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu eta eskuratzea eragozteko, kontuan harturik teknologiaren egoera, bilduriko datuen nolakoa eta izan ditzaketen arriskuak, bai gizakien ekintzen aldetik, bai ingurunearen aldetik ere”.

DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan; Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kasu honetan.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Eskatzekoak diren segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak direla.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Kasedako Udalak. Fitxategi horiek babesaren arloko legeriara egokitu beharrak eta horiek sortzeko xedapen orokor bat eman beharrak ekarri dute ondotik ematen den ordenantzaren onespena.

Lehenengoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

1.–Katastroa.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: katastroa mantentzea: kontsulta eta ziurtagiriak ematea. Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren diru-bilketa.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan eskriturak entregatzean, edo notariotzek, eskrituren zerrenden berri ematean.

–Norbanako edo talde ukituak: katastroko ondasunen titularrak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZa.

Inguruabar sozialen datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa, automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioaren bidez eta paperean.

–Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2 artikulua) eta hainbat pertsona eta entitateri, 12/2006 Foru Legearen 43 eta 44. artikuluetan araututakoaren arabera.

–Organo arduraduna: Kasedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Kasedako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

2.–Ibilgailuen errolda eta zirkulazioaren gaineko zerga.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: ibilgailuen errolda mantentzeko lanak eta zirkulazio zergaren diru-bilketa.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak etortzen dira Trafiko Zuzendaritza Nagusitik, horiek modu automatizatuan bidaltzen baititu, webgune baten bidez, eta gestorietatik, posta arruntaren bidez.

–Norbanako edo talde ukituak: udalerrian erregistratuta dauden ibilgailuen titularrak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZa.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

–Datuen komunikazioa: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei, Gizarte Segurantzako organismoei, eta epaile eta epaitegiei, aldez aurretik eskatuta.

–Organo arduraduna: Kasedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Kasedako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

3.–Udal kontabilitatea eta aurrekontuak.

–Helburua eta erabilera aurreikusiak: Udalaren kontabilitate publikoaz eta aurrekontuenaz arduratzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, kontabilitateko dokumentazioaren bidez.

–Norbanako edo talde ukituak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harremana duten hirugarrenak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZa.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa, udal kudeaketaren aplikazioaren bidez eta paperean.

–Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari (Toki Administrazioko Departamentua), Kontuen Ganberari eta bidezko interesa dutenei.

–Organo arduraduna: Kasedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Kasedako Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: jarduera ekonomikoen gaineko zerga kudeatzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, eskaera udal bulegoetan aurkezten dutenean.

–Norbanako edo talde ukituak: udalerrian enpresako eta lanbideko jarduerak dituzten pertsonak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZa, telefonoa.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Merkataritza arloko datuak.

Bestelako datuak: alta edo bajaren data.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, Nafarroako Gobernuaren bere gisako aplikazioa.

–Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuari.

–Organo arduraduna: Kasedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Kasedako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

5.–Lizentziak, baimenak eta kontzesioak.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalak ematen dituen obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduerarako lizentziak eta administrazioaren bertze baimen eta kontzesio batzuk kudeatu eta kontrolatzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek beraiek edo haien legezko ordezkariek emanen dituzte eskaera udal bulegoetan aurkezten dutenean.

–Ukitutako norbanakoak edo taldeak: lizentzia, baimen eta kontzesioen eskatzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZa, telefonoa, sinadura.

Inguruabar sozialen datuak.

Merkataritza arloko datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.

–Datuen komunikazioa: Foru Komunitateko beste organo batzuei.

–Organo arduraduna: Kasedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Kasedako Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

6.–Biztanleen errolda.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: biztanleen udal erroldaren kudeaketa. Ziurtagiriak. Estatistika publikoaren eginkizuna.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan, erroldatzea eskatzean.

–Norbanako edo talde ukituak: Kasedako Udalerriko biztanleak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZa, egoitza-txartela, pasaportea, telefonoa, sinadura.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Datu akademiko eta profesionalak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa, udal kudeaketaren aplikazioaren bidez eta paperean.

Datuen komunikazioa: Estatistikako Institutu Nazionalari, toki administrazioko beste organo batzuei, Segurtasun Indar eta Kidegoei.

–Organo arduraduna: Kasedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Kasedako Udala.

–Segurtasun maila: Oinarrizkoa.

7.–Udaleko langileak.

–Helburua eta erabilera aurreikusiak: Udalaren zerbitzuko langileen kudeaketa: nominak, gizarte aseguruak.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte lan-kontratua sinatzean eta lan-harremanerako behar den dokumentazioa ematean.

–Norbanako edo talde ukituak: Kasedako Udaleko langileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZa, telefonoa, Gizarte Segurantzako zenbakia, sinadura.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Osasun arloko datuak.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.

–Erabilitako tratamendu sistema: mistoa da, automatizatua tratamenduaz arduratzen diren hirugarrenen aldetik, eta paperean, Udalaren aldetik, alderdien arteko lan-harremanak sorrarazten duen dokumentazio guztia erregistratzen duelako.

–Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako erakundeei, ogasun publikoari eta zerga administrazioari.

–Organo arduraduna: Kasedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Kasedako Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

8.–Agirien sarrera eta irteeraren udal erregistroa.

–Xedea eta erabilera aurreikusiak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, edo administrazio publikoek edo bertze entitate batzuek, bai entitatearen bulegoetan, posta arruntaren bidez edo bestela igorrita.

–Norbanako edo talde ukituak: Udalarengana idatziz jotzen dutenak eta komunikazio ofizialen hartzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea.

Bestelako datuak: data.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Kasedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Kasedako Udala.

–Segurtasun maila: Oinarrizkoa.

9.–Interesen erregistroa.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalbatzako kideen ondareko ondasunak eta bateraezintasunerako izan daitezkeen arrazoiak deklaratzeko erregistroa eta haien jardueren erregistroa eratzea. Bidaia-sariak eta nahitaezko aseguruak ordaintzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, elkarrizketetan eta agiriez arduratzen den idazkariari egiaztagiriak ematean.

Norbanako edo talde ukituak: Kasedako Udalbatzako kideak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, telefonoa, helbidea, NANa, sinadura.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Inguruabar sozialen datuak.

Datu akademiko eta profesionalak.

Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.

Merkataritza arloko datuak.

–Tratamendu sistema: paperezko euskarrian.

Datuen komunikazioa: zuzeneko bidezko interesa dutela frogatzen duten guztiei, eta Lurzoruari buruzko maiatzaren 28ko 8/2007 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarriaren eta etorkizuneko bertze xedapen batzuen aplikazioaren ondorioz izan daitezkeen lagapenak. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eta nahitaezko aseguruak zein aseguru-etxerekin kontratatzen diren, horri jakinaraziko zaio.

–Organo arduraduna: Kasedako Udaleko Idazkaritza.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Kasedako Udaleko Idazkaritza.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

10.–Herrilurrak.

–Helburua eta erabilera aurreikusiak: herrilurretako aprobetxamenduen esleipena, mantentze lanak eta kontrola, eta kanona jasotzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek berek ematen dituzte, behar den eskaera bidez.

–Norbanako edo talde ukituak: herrilurren aprobetxamenduen onuradunak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZa.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Bestelako datuak: data eta zenbatekoa.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa, paperezko euskarrian eta datu base automatizatua.

–Datuen komunikazioa: ez dira ematen.

–Organo arduraduna: Kasedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Kasedako Udala.

–Segurtasun maila: Oinarrizkoa.

11.–Ehiza barrutia.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalaren ehiza barrutiaren kudeaketa.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek ematen dituzte, eskaeraren bidez.

–Ukitutako pertsonak edo taldeak: barrutian ehizatzeko txartelen eskatzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZa.

–Tratamendu sistema: paperezko euskarrian.

–Datuen komunikazioa: ez dira ematen.

–Organo arduraduna: Kasedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Kasedako Udala.

–Segurtasun maila: Oinarrizkoa.

12.–Edateko uraren kudeaketa.

–Helburua eta erabilera aurreikusiak: edateko ur horniduraren zerbitzua herritarrei ematea ahalbidetzea eta eramandako urarengatik prezioa kobratzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek ematen dituzte, eskaeraren bidez.

–Norbanako edo talde ukituak: edateko ur horniduraren zerbitzua jasotzen duten edo hargunea edo eskuragarritasuna eskatzen duten pertsonei dagozkie datuak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZa.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, kudeatzeko programaren bidez eta paperean.

–Datuen komunikazioa: ez dira ematen.

–Organo arduraduna: Kasedako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Kasedako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

Bigarrena.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea sortutako fitxategiak dagokien erregistroan inskriba daitezela, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistroan.

Iragarkiaren kodea: L1405711