89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2014ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Buñuelgo Udalak, 2014ko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Hasierako onespena 2014ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 10ean, eta horren ondotik espedientea jendaurrean egon da hamabortz egunean, inork erreklamazio edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatu da eta argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Laburpena, kapituluka emana:

A) Buñuelgo Udalaren aurrekontua

2014KO DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 710.515,38 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 22.153,32 euro.

III. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 322.280,76 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.051.212,24 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 195.463,83 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 21.830,76 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.323.456,29 euro.

2014KO GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak. 709.402,69 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.199.438,03 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 10.862,98 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 127.004,14 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 148.477,71 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 8.000,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 120.270,74 euro.

Gastuak, guztira: 2.323.456,29 euro.

B) “San Gregorio” zahar-etxea
udalaren erakunde autonomoa

2014KO DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 516.652,54 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 108.503,90 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 300,00 euro.

VII. kapitulua.–Transferentziak Administraziotik entitatera: 12.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 637.456,44 euro.

2014KO GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak. 449.050,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 175.256,44 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 450,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 700,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 12.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 637.456,44 euro.

C) Musika Eskola erakunde
autonomoaren aurrekontua

2014KO DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak. Prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 17.684,46 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 18.800,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 25,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 36.509,46 euro.

2014KO GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak. 32.620,83 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 3.338,63 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 250,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 300,00 euro.

Gastuak, guztira: 36.509,46 euro.

Buñuelen, 2014ko apirilaren 2an.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.

Iragarkiaren kodea: L1406358