89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa Barañaingo trafikoari buruzko ordenantzan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2014ko apirilaren 28an egin osoko bilkura arruntean, aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, Barañaingo trafikoari buruzko ordenantzan. 69, 71, 72, 78, 79, 80, 81, 82, 87 eta 91. artikuluak aldatuko dira, “Aldi baterako aparkatze murriztuko eremurako –AAME– berariazko xedapenak” izeneko atalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan, aipatutako artikuluaren 3. idatz-zatiak hara igorrita, ezarritako aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, deusetan ukatu gabe, lege beraren 326. artikuluari jarraikiz, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2014ko apirilaren 29an.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1406263