4. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

54/2013 FORU DEKRETUA, uztailaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitatean Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

ZIOEN AZALPENA

1

Lanbide Kalifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kalifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuta, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: erraztasunak ematea prestakuntzaren eskaintza produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara etengabe egokitzeko, lanbide heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomiaren premien arabera egokitzeko. Bestalde, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Legearen 41. artikulua aldatzen du, non lanbide heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak arautzen diren.

Foru dekretu honen bitartez, Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen azaroaren 23ko 1585/2012 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek azaroaren 4ko 1585/2011 Errege Dekretua garatzen du, Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, abere ekoizpenaren kudeaketa, maiatzaren 28ko 715/2010 Errege Dekretuak arautua, eta zaldien hazkuntza, urriaren 27ko 1228/2006 Errege Dekretuak arautua, eta etxaldeko animalien kudeaketarako laguntza eta haien ekoizpena izeneko kualifikazio osatugabea, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortuko duela bermatzeko.

Produkzio-sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz, Nafarroarako elementu bereizgarriak kontuan hartuz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

Laugarren artikulua, loturik duen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenbizikoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugikortasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen eremuan, moduluen erreferentziako sekuentziazioa arautzen da zikloaren bi kurtsoetan, eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan banatzen da. Zatiketa horrek aukera ematen du lanbide prestakuntzarako beste eskaintza batzuei ekiteko, batetik, langileen hobekuntza lortzeko, eta bestetik, halako ibilbide batzuk diseinatzeko, eta horrela, gaitasunak ebaluatu eta aitortzeko prozedura prestakuntza eskaintzan berean integratzeko. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioko gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren esparru eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 31n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea da, Nekazaritzako lanbide arloaren barnean, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

2. artikulua. Identifikazioa.

Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikariaren titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Abeltzaintza eta abere osasuneko laguntza.

b) Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2000 ordu.

d) Lanbide arloa: Nekazaritza.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentziak, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua. Curriculuma.

1. Abeltzaintzaren eta Abere Osasuneko Laguntzaren heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloak dituen lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua. Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Prestakuntza ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikari titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen azaroaren 23ko 1585/2012 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua. Heziketa zikloan sartzeko bideak.

1. Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Zientziak eta Teknologia modalitateko batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, azaroaren 23ko 1585/2012 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua. Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzetan betiere.

3. Azaroaren 23ko 1585/2012 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banaturik.

8. artikulua. Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. 4. eranskinean zehazten dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide heziketako tituluen lanbide moduluen eta dekretu honetan egitura eta curriculumaren garapena ezarriak dituzten lanbide moduluen arteko baliozkotzeak.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin, gaitasun unitateekin eta goi mailako heziketaren irakasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokienez, azaroaren 23ko 1585/2012 Errege Dekretuaren 15. artikuluan eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan araututakoa aplikatuko da.

9. artikulua. Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Era berean, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeari begira, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua. Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako irakasleei dagokie, kasuaren arabera. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleen kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Errege dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira, irakasleen espezialitateen arabera.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, ikastetxe pribatuetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua. Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ikaskuntza-emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakatsi eta ikasteko jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetako eta laneko tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makina eta ekipoetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak, eta abar) ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko du. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Xedapen gehigarri bakarra.–Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntzako eta orientabideetako moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, azaroaren 23ko 1585/2012 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak, 2013/2014 ikasturtetik aurrera, noiznahi ezar dezake foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako edozein modalitatetan.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko uztailaren 31n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA

Lanbide erreferentea

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion lanbide kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen eskumen orokorra abeltzaintzako produktuak kudeatzea da, baita albaitari-taldeei laguntzeko lan espezializatuak ere zeregin hauen bidez: dauden giza baliabide eta baliabide materialak programatu eta antolatu; animalien produkzio, kalitate eta osasun planak aplikatu, eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko planak aplikatu, legeria indardunari jarraikiz.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

Lanbide kualifikazio osoak:

AGA465–3: Abeltzaintzako ekoizpena kudeatzea, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

–UC1495–3: Animalien ekoizpen prozesuak kudeatzea: berritzekoak, ugaltzaileak, aurrerakoak eta esnetarakoak.

–UC1496–3: Aurrerako eta gizentzeko animalien ekoizpen prozesuak kudeatzea.

–UC1497–3: Hegaztien eta arrautzen ekoizpen prozesuak kudeatzea.

–UC0536–3: Abeltzaintzako ustiategiko instalazioak, makineria, materiala eta ekipoak kudeatzea.

AGA169–3: Zaldiak heztea, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

–UC0533–3: Jarduerak kontrolatu eta antolatzea(hazitarakoak, behor ugaltzaileak eta errapeko zaldikoak.

–UC0534–3: Zaldikoei titia kentzeko prozesua eta aurrerako zaldien zaintzako jarduerak kontrolatu eta antolatzea.

–UC0535–3: Zaldien oinarrizko heztea eta gobernatzea aisialdirako, lanerako, kirolerako, eta erakustaldi eta lehiaketetarako zaldien oinarrizko hezte-lana eta gobernatze-lana gainbegiratzea.

–UC0536–3: Abeltzaintzako ustiategiko instalazioak, makineria, materiala eta ekipoak kudeatzea.

Osatu gabeko lanbide kualifikazioa:

AGA625–3: Etxaldeko eta produkziorako animaliak kudeaketarako eta osasun kontrolerako laguntza, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

–UC2067–3: Abeltzaintzako ustiategietan biosegurtasuneko programak garatzea.

–UC2068–3: Etxaldeko animalientzako eta ekoizpenerako osasun programak eta tratamendu kolektiboak garatzea.

–UC2070–3: Lagin biologikoak, ingurumenekoak eta pentsuenak biltzea eta haien berehalako analisiak egitea.

–UC2071–3: Etxaldeko animalientzako eta ekoizpenerako albaitaritzako laguntza klinikoari sostengua ematea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Abeltzaintzako produkzioaren plangintza egitea, merkatuaren eskakizunak eta enpresaren produkzio gaitasuna kontuan izateko.

2) Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta kontrolatzea, ezarritako helburu eta jarduerak kontuan hartuta.

3) Animaliak jasotzeko prozesua kontrolatzea, haien jatorrizko dokumentazioa eta osasun egoera egiaztatuz, betiere albaitari batek aztertuta.

4) Lehengaien eta gainerakoen hornidura kudeatzea, kostuak murriztuz eta eskura daudela bermatuz.

5) Instalazioak, makineria eta ekipoak ikuskatzea, erabiltzeko moduan daudela ziurtatzeko, elikagaien segurtasunari buruzkoa araudia, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentziokoa betetzen ote aztertzeko.

6) Abeltzaintzako produkzio lanak kontrolatzea, errendimendua hobetzeko egin behar diren lanetarako egokiak diren teknika, metodo, bitarteko eta ekipamenduak erabiltzen direla egiaztatuz.

7) Produkzioaren fase bakoitzari buruzko osasun datuak prozesatzea, erregistroak sortuz eta datuak bilduz.

8) Abeltzaintzako ustiategietan, albaitaritzako zentroetan eta nukleo zoologikoetan biosegurtasuneko programak garatzen laguntzea, eta infekzio eta kutsagarrien sarrera ixtea.

9) Laguntza ematea osasun programak garatzeko, eta animalientzako tratamenduak (banakokoak zein kolektiboak) aplikatzeko, betiere albaitari baten gainbegiradapean eta fakultatibo horrek emandako jarraibide eta protokoloen arabera.

10) Zaldien oinarrizko heztea eta gobernatzea aisialdirako, lanerako, kirolerako, eta erakustaldi eta lehiaketetarako zaldien oinarrizko hezte-lana eta gobernatze-lana gainbegiratzea.

11) Abeltzaintzako produktuen bilketa, biltegiratzea eta kontserbazioa gainbegiratzea, bitartekoak, prozesuak eta elikagaien kalitate eta segurtasunerako baldintzak kontrolatuz.

12) Abeltzaintzako produktuen igorpena eta garraioa gainbegiratzea, haiekin batera joan behar duen dokumentazioa eta haien baldintzak egiaztatuz.

13) Ingurumenaren babesa kudeatzea, baliabideak eraginkortasunarekin erabiliz eta hondakinak gaika bilduz.

14) Bezerori kasu egitea eta albaitaritza-zentroetako salmenta eta administrazio lanetan laguntzea, enpresak ezarritako irizpideei segituz.

15) Lagin biologikoak, ingurunekoak eta pentsuenak biltzea, eta laborategiko analisi lasterrak egitea, albaitariek ezarritako protokoloei jarraikiz.

16) Albaitaritzako zainketa lagungarriak eta laguntza ematea diagnostikoa egiteko eta albaitaritzako zentroetako ebakuntza-gelan, albaitariek ezarritako protokolo eta jarraibideen arabera.

17) Animalia-espezieen hautatze eta hobetze programen garapenean laguntzea, ezarritako protokolo eta jarraibideen arabera.

18) Lanaren eta norberaren egoera berrietara egokitzea, eta horretarako, norberaren lanbide inguruneari dagozkion ezagutza zientifiko, tekniko eta teknologikoak eguneratuta edukitzea, prestakuntza eta bizitzan zehar eskura dauden ikaskuntza-baliabideak kudeatzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

19) Egoerak, arazoak edo gorabeherak ebaztea, eta horretarako ekimena eta autonomia baliatzea bere eskumeneko eremuan, sormena eta berritzeko eta hobetzeko gogoa erakutsiz, bai bere lanean bai taldeko kideenean.

20) Lantaldeak antolatu eta koordinatzeaz arduratzea, lanaren garapena gainbegiratuz, harreman malguak mantenduz eta lidergoa norberaren gain hartuz, eta egon daitezkeen taldeko gatazketan konponbideak emanez.

21) Lankideekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea. Horretarako, komunikazio bide eraginkorrak erabiltzea, informazio edo ezagutza egokiak transmititzea, eta bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatzea.

22) Norberaren lana zein taldearena egitean ingurune seguruak sortzea. Horretarako, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea, araudiak ezartzen duenaren eta enpresaren helburuen arabera.

23) Produkzio-prozesuen edo zerbitzuak emateko prozesuen barnean dauden lanbide-jardueretan kalitatearen kudeaketari, irisgarritasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea.

24) Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide-jardueran ekimena izatea, gizarte erantzukizunez.

25) Lanbide-jarduerak dakartzan eskubideak gauzatzea eta betebeharrak betetzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean parte hartze aktiboa izatea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Titulu hau lortzen duten pertsonek beren jarduera abeltzaintzako produkzioaren arloan egiten dute –ohiko jarduera izan edo ekologikoa izan, edozein tamainatako (handia, ertaina nahiz txikia) eta esparru hauetako enpresa publiko edo pribatuetan–, edo zaldi aziendaren hazkuntzarekin, hezierarekin, zaldiketarekin edo erakustaldiarekin zerikusia duten enpresetan, betiere produkzioaren arduradunaren menpean, edo, zenbait kasutan, albaitari baten ikuskapenaren pean. Beren menpean beheragoko mailako langileak izaten ahal dituzte. Bestetik, besteren kontura ari daiteke lanean, animaliak kudeatzeko eta haiei osasun kontrola egiteko erakunde edo organismo publiko edo pribatuetan, hauetan hain zuzen: Albaitari-taldeak, abeltzaintzako ustiategiak, nukleo zoologikoak, ekoizleen elkarteak, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteak, nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresak, abeltzaintzarako zerbitzu-enpresak eta ikerketa-zentroak, betiere goragoko arduradun baten menpean.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

–Abeltzaintzako ustiategiaren arduraduna, oro har.

–Produkzioaren arduraduna, kooperatibetan, eraldaketarako nekazaritza-sozietateetan eta abeltzainen beste elkarte batzuetan.

–Produkzioaren arduraduna, abeltzaintzako ustiategi eta enpresetan.

–Arduraduna, abeltzaintzako produkzioarekin lotutako zerbitzu-enpresetan.

–Intseminazio artifizialaren arduraduna, abeltzaintzako ustiategietan edo hazia biltzeko zentroetan.

–Abeltzaintzako makina eta ekipoen arduraduna.

–Zalditegien arduraduna/kudeatzailea.

–Aholkulari eta ikuskatzailea, zaldi aziendarekiko ekitaldi, ikuskizun, erakustaldi, eta aisialdi-jarduera, kirol-jarduera eta jarduera terapeutikoekiko zerikusia duten enpresen plangintzaz, antolamenduaz eta funtzionamenduaz arduratzeko.

–Zaldi azienda eta instalazioak gobernatzeko eta zaintzeko arduraduna (zaldi azienda hezi, trebatu eta entrenatzeko zentroetan).

–Zaldi azienda eta instalazioak gobernatzeko eta zaintzeko arduraduna (zaldiketa eskola eta elkarteetan).

–Terapiak prestatu, antolatu eta emateko arduraduna (zaldi aziendaren egonleku, atsedenleku eta sendalekuetan).

–Zaldi aziendaren azterketa, hautaketa eta erosketa batzordeetako kidea.

–Zaldi aziendaren sektorearekin lotutako zerbitzu-enpresen arduraduna.

–Albaitaritzako laguntzailea, fakultateetan eta animaliei buruzko ikerketa-zentroetan.

–Bisitatzailea (albaitaritzako produktuena).

–Albaitaritzako laguntzailea, etxaldeko eta produkziorako animalietan espezializatutako zentroetan.

–Albaitaritzako laguntzailea (abeltzaintzako ustiategietan).

–Albaitaritzako laguntzailea (osasun defentsarako batasunetan).

–Albaitaritzako laguntzailea (ekoizleen elkarteetan).

–Albaitaritzako laguntzailea, nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresetan eta abeltzaintzari laguntzeko zerbitzu-enpresetan.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Bai abeltzaintza, bai nekazaritza Nafarroaren historian zehar gehien errotutako ohituren artean daude, eta gainerako ohitura gehienak bezala, oraindik ere bizirik daude eta gure herri-kulturaren zati dira. Abeltzaintzari dagokionez, gure elikatzeko beharrak asetzeko ez ezik, animalien ustiapena beste zenbait gauzatarako ere erabili da, esaterako, garraiorako, jantzigintzarako edota lanerako bitarteko gisa. Eguneroko erabilera horiei –batzuk oraindik ere indarrean dira, eta beste batzuek, berriz, atzerakada egin dute– azken urteotan sortutakoak gehitu behar zaizkie, hots, behar eta xede ezberdinek eragindakoak: animalien patologiak ezagutu eta horiei konponbidea ematea, animalien ongizatea hobetzea, abereen elikadura, ugalketa edo kudeaketa optimizatzera bideratutako teknologia berriak, bai eta sektorearekin lotutako zenbait enpresek maskoten eta etxe-animalien arloko eskaerak asetzeko eskaintzen dituzten zerbitzuak ere, zerbitzu horiek abeltzaintzako dibertsifikazioaren beste sektore batzuetara zabalduta (adibidez, laborategiak).

Europako merkatuan sartzearen ondorioz, ustiategien egitura birmoldatu egin da, eta produkzioa bera ere bai, eta horri esker, abeltzaintzako produktuen izakinak eta eskaintza areagotu ahal izan dira. Alabaina, egungo erronkek bidea ireki dute lehenago baztertu egiten ziren xedeak lortzeko: abeltzaintzako jardueren jasangarritasuna eta energiaren eta baliabideen erabilera efizientea. Abeltzaintza ekologikoaren produkzioa, kalitatearen aitorpena (babesteko modu ezberdinen bidez) eta dibertsifikazioa gaur egungo abeltzaintzak duen etorkizun oparora bideratuak daude. Baina kezka nagusien artean, ezin da ahaztu abeltzaintzako ustiategien bizi maila eta bideragarritasuna bermatuko duen sistema soziala, ustiategi horiek dauden natur ingurunea arriskuan jarri gabe. Hori horrela izanik, behin baino gehiagotan aitortu da abeltzaintza eta nekazaritza baliabide naturalen kudeatzaile aktiboak direla, mantentzen dituztenei betebeharrak ezartzen dizkietenak.

Nafarroak betidanik izan duen ezaugarrietako bat da lursailen jabetza oso banatua dagoela. Abeltzaintzako ustiategi gehienak txikiak eta familienak dira. Kasu gehienetan, lurraldean sakabanatuak daude, eta askotan, gobernatzen zailak diren eremuetan gainera, mendialdean esaterako.

Nafarroako hegoaldeko erdialdean, nekazaritza eta abeltzaintza elkarren eskutik doaz, eta ustiategiek handitzeko aukera izan dute, ustiategi intentsiboak bihurtzeraino. Iparraldeko erdialdean, berriz, abeltzaintza da nagusi, bertako paisaiari irudi eta izaera berezia emanez. Teknologiari esker, lan-baldintzek eta produktibitateak hobera egin dute, eta horrek nolabaiteko intentsifikazioa lortzea ekarri du, bai eta langileen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea ere. Alabaina, zenbait tokitan, orografia malkartsuaren eta klima zorrotzaren ondorioz, teknologiak ezin izan ditu arazo larriak konpondu.

Gaur egun, elikatzeko beharrak asebeteak daudenez eta soberakinak esportatzen direnez, nabarmen hobetu da ustiategien bizi maila eta esanahia. Horrez gain, zenbait produkzioren kasuan (gaztak, okela, esnea, larreak eta abar), beren produktuen balioa nabarmendu egin da kalitate ziurtagirien bidez (Produkzio Integratua, Produkzio Ekologikoa, Artisau Produktuak), beren kalitatezko deiturak ahaztu gabe, noski (jatorrizko deitura babestuak, adierazpen geografiko babestuak), eta horri esker merkatuan lortu duten ospeak eragina izan du enpresaren irabazietan eta gizartearen onuran.

Hori horrela izanik, esan daiteke abeltzaintzaren sektoreak oro har garrantzi nabarmena baduela Nafarroako ekonomian, baina are garrantzitsuagoa da lurraldearen orekari egiten dion ekarpena, horri esker landa eremuetako populazioa mantentzen baita, eta hori gizarte intereseko balio ukiezina da.

Nafarroan, nekazaritzako 20.000 ustiapen inguru daude erroldatuak, eta horietarik 6.000 ustiategik abereak dituzte. Familien ustiategi txikien kopurua ere nabarmena da. Gehienak iparraldean kokatzen dira, eta animaliak tradizioari jarraikiz eta kontsumo propiorako mantentzen dituzte. Horretarako, larreak aprobetxatzen dituzte, eta animalia ohikoenak ardiak, zaldiak, behiak eta txerriak dira. Erlezaintza, Nafarroan gero eta indar handiagoa duen sektorea, talde horretan sartzen da.

Abeltzaintzak 4.500 pertsona enplegatzen ditu zuzenean gutxi gorabehera, barnean sartuta behi, ardi, txerri, hegazti eta zaldi aziendak eta bestelako produkzio txikiago batzuk. Soldatako eskulanaren joerak igoera izan duela egiazta daiteke. Industriako abeltzaintzari dagokionez, Nafarroako erdialdean eta hegoaldean kokatzen da bereziki, lurrari gutxi lotzen zaio eta elikagaiak modu intentsiboan ekoizten ditu. Bestalde, abeltzaintza estentsiboak, lurrari lotuago baitago, errendimendu txikiagoa dauka, baina pertsona gehiagori ematen die enplegua eta landa populazioa egonkortzen du, mendialdean bereziki, eta horri esker, oreka mantentzen da produkzioaren eta ingurumenaren babesaren artean.

Abeltzaintzako ustiategiak hobetze aldera, zenbait jarduera egin dira, esaterako: lurzati berrantolamendua, ureztalurrak hobetzea, merkaturatze kooperatiben sorrera sustatzea, eta merkaturatze hobea bermatzen duten produktuen kalitatezko marken aldeko politikak bultzatzea.

Sektorearen profesionalizazioa erronka bat da gaur egungo merkatu lehiakorrean. Nafarroan errotutako hainbat entitatek abeltzainen eta nekazarien ezagutzak hobetzen lagundu dute. Tradizionalki, gurasoek irakatsi ohi zizkieten seme-alabei ezagutzak, familiaren barnean eta herriko ingurunean, baina ezagutzak transmititzeko modu horrek bilakaera garrantzitsua jasan du azken urteotan nekazaritzako prestakuntza aitortzearekin batera; hori da Nafarroako nekazaritzaren politikaren oinarria, etorkizuneko abeltzaintzarako eta nekazaritzarako beharrezkoak diren teknologiak hobetzen laguntzeko modurik hoberena baita. Hori horrela, goi mailako heziketa ziklo hau hori guztia aintzat hartzen duen espazioan gauzatu behar da, etorkizuneko abeltzainei eta enpresaburuei prestakuntza aktiboa emateko, oso sektore dinamikoa baita, non belaunaldi aldaketa zalantzan jartzen den.

c) Prospektiba.

Gaur egun, abeltzaintzako produkzioa elikadura arloko trazabilitate eta segurtasun sistemekin lotua dago, eta sistema horiek aukera ematen dute produkzioaren jarraipen osoa egiteko: hasi abeltzaintzako ustiategitik eta buka kontsumitzailearekin. Hori horrela, ustiategian gauzatzen diren jarduera guztiak (animaliak hartzea, elikadura, osasun laguntza edo produkzioari lotutako beste edozein funtzio) langile kualifikatuek kontrolatu beharko dituzte.

Abeltzaintza intentsiboaren sektorean ematen den egoerak (animaliak espazio txikietan biltzen direnez, errazagoa da pilaketa horretan infekzioak kutsatzea edo kontaminazioak izatea), horien hedapen azkarrak, abeltzaintzako jarduerei emandako laguntza ekonomikoen gorabeherek eta prezioen liberalizazioak, besteak beste, garrantzia handia ematen diote abeltzaintza estentsiboari ekologiaren, osasunaren eta ingurumenaren ikuspuntutik begiratuta. Horrek aurreikusten du joera kalitatezko produktuak ekoiztea dela, jatorrizko deitura duenekin kontrastatuak, baliabide naturalen aprobetxamendu arrazionalaren eta jasangarriaren bidez eskuratuak eta kostu lehiakorra dutenak.

Abeltzaintza estentsiboa Espainiako mendi gehienetako, eta bereziki Mediterraneoko mendietako lehen produktu zuzena da, termino ekonomikoetan esateko, eta landa eremuko jarduera ekonomiko eta sozialaren oinarri sendoenetako bat da, bertan ez baitago produkziorako aukera gehiagorik. Gainera, balio erantsia ematen dio azken produktuari, horren kalitatea dela-eta, eta ezaugarri bereizlea izan daiteke gainerako produkzio sistemei dagokienez. Bestalde, aintzat hartuta mundu mailako ekonomiaren globalizazioa, Europar Batasuna handitzeko aurreikuspenak eta nekazaritzaren arloko politika komuna aldatzeko espektatibak, pentsatzekoa da egoera hau mantendu edo areagotu eginen dela etorkizun hurbil batean.

Halaber, abere produkzioaren zati integrala den aldetik, zaldien hazkuntza ere aipatu beharra dago, izan ere, bere ezaugarri bereziak direla-eta, prestakuntza espezializatuagoa eskatzen du, produkzioari dagozkion eragiketez gain, zaldiak otzandu eta hezteko lanak ere egin behar baitira.

Aurreko guztiaren ondorioz, araututako heziketa behar-beharrezkoa da teknikari kualifikatuak bermatzeko, gai izanen direnak laguntza emateko hala albaitaritzako arretan, nola abereen saneamendu kanpainetan edo biosegurtasuneko programetan. Zeregin horiek abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteetan ere gauzatzen ahalko dira.

Bestalde, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak sartzeak enpresetan zenbait aldaketa teknologiko egin ahal izatea ekarriko du: produkzioaren mekanizazioa eta kalitate kontrolak areagotzea, biltegien kontrol eta automatizazio handiagoa, eta datuak elkartrukatzeko sistema elektronikoak ezartzea, eta web orriak diseinatzea, merkaturatzeko laguntza gisa, produktuak kontsumitzaileengana hurbiltzeko. Horrek guztiak dakar sektore honek gero eta kualifikatuagoa den eskulana eskatzea, taldean lan egiteko jarrerarekin eta berrikuntzarako irekia, enpresaren bizitzan inplikatzeko prest dagoena eta prozesuen eta produktuaren kalitatea, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumenaren babesa bermatuko dituzten eginkizunak hartuko dituena, eta horrez gain, osasun arloko araudia eta animalien ongizatea errespetatuko dituena.

2. ERANSKINA

Curriculuma

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Merkatuaren eskakizunak eta enpresaren produkzio gaitasuna aztertzea eta produkzio faktoreak zehaztea abeltzaintzako produkzioaren plangintza egiteko.

b) Ustiategian ezarritako xedeak eta jarduerak aztertzea eta errentagarritasun irizpideak identifikatzea giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta kontrolatzeko.

c) Enpresan erregistroak prestatzea eta abereak hartzeko bete beharreko agiriak zehaztea.

d) Kudeaketa teknikak ezagutu eta aplikatzea, eta prozesuen garapena aztertzea lehengaien eta osagarrien hornidura beharrezkoa zehazteko.

e) Elikagaien segurtasunaren, animalien ongizatearen eta laneko arriskuen prebentzioaren arloko araudia identifikatzea eta horien baldintzak aztertzea instalazioak, makineria eta ekipoak gainbegiratzeko.

f) Produkzioaren errendimendua hobetzeko teknikak eta metodoak identifikatu eta aplikatzea eta eginen diren baliabideekin, ekipoekin eta eragiketekin erlazionatzea, abeltzaintzako produkzioa kontrolatzeko.

g) Abeltzaintzako ustiategiko erregistroak eta txostenak prestatzea eta osasun arloko jardueren datuak aztertzea produkzio fase bakoitzeko osasun txostenak prozesatzeko.

h) Abeltzaintzako ustiategietan, albaitaritzako zentroetan eta nukleo zoologikoetan infekzio eta kutsagarrien sarrera ixteko zainketarako eta kontrolerako teknikak aztertzea eta arrisku faktoreak zehaztea biosegurtasuneko programak garatzen laguntzeko.

i) Jarduteko protokoloak identifikatu eta gainbegiratzea, animalia espeziea eta ustiategi mota aintzat hartuta, eta laguntza ematea osasun programak garatzeko, eta animalientzako tratamenduak (banakakoak zein kolektiboak) aplikatzeko.

j) Ekipoetan erabilitako teknikak eta prozedurak kontrolatzea, eta egin beharreko jarduerekin erlazionatzea zaldien hazkuntza eta otzantzeko teknikak gainbegiratzeko.

k) Elikagaien kalitate eta segurtasunerako bitartekoak, prozesuak eta baldintzak kontrolatzea, eta abeltzaintzako produktuen bilketa, biltegiratzea eta kontserbazioa gainbegiratzeko teknikak eta protokoloak aztertzea.

l) Abeltzaintzako produktuen ezaugarriak aztertzea eta egiaztatzea eta indarreko araudiarekin erlazionatzea banaketarako eta garraiorako.

m) Baliabideak modu efizientean erabiltzea eta hondakinak gaika biltzea, eta araudia eta ezarritako prozedurak interpretatzea ingurumenaren babesa kudeatzeko.

n) Komunikaziorako teknikak interpretatu eta aplikatzea, eta enpresak bezeroei kasu egiteko eta albaitaritza zentroen salmentan eta administrazioan laguntzeko ezarritako irizpideekin erlazionatzea.

ñ) Ezarritako kalitatearen parametroak identifikatzea eta lagin biologikoak, ingurumenekoak eta pentsuak jasotzeko probekin erlazionatzea.

o) Egin beharreko zereginak identifikatzea, eta ezarritako jarraibideak eta protokoloak aztertzea albaitaritzako zainketa lagungarriak aplikatzeko eta albaitaritzako zentroetan diagnostikoa egiteko laguntza ematea.

p) Egin beharreko jarduerak egiaztatzea eta ezarritako jarraibideak edo protokoloak interpretatzea animaliak hautatu eta hobetzeko programak garatzen laguntzeko.

q) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin lotzen diren ikaskuntza-baliabideak eta -aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratze-izpirituari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

r) Sormena eta berrikuntzako izpiritua garatzea, lanaren eta norberaren bizitzaren prozesuetan eta antolaketan agertzen diren erronkei erantzuteko.

s) Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egiteko eta horiek ebazteko.

t) Gidaritza, motibazio, gainbegiratze eta komunikazioko teknikak garatzea talde laneko testuinguruetan, betiere lantaldeen antolaketa eta koordinazioa errazteko.

u) Komunikazio estrategiak eta teknikak aplikatzea eta transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokitzea, komunikazio-prozesuen eraginkortasuna ziurtatzeko.

v) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumenaren babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera; betiere, ingurune seguruak bermatzeko.

w) Irisgarritasun unibertsalari eta guztiontzako diseinuari erantzuteko beharrezko lanbide-ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

x) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko eta kalitate-kudeaketako prozedurak hobetzeko.

y) Kultura ekintzaileko, enpresako eta lanbide ekimeneko kulturarekin lotzen diren prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bat egiteko.

z) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko eragile aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.

Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

KLASEAK ASTEAN

HAUTAPEN

1274

Ugalketaren eta hazkuntzaren antolamendua eta kontrola

220

7

1.

1275

Abereen ekoizpenaren kudeaketa.

220

7

1.

1276

Aurrerako zaldien hazkuntzaren kudeaketa

130

4

1.

1278

Abeltzaintzako makineria eta instalazioak

200

6

1.

1281

Biosegurtasuna

130

4

1.

NA01(1)

Ingelesa I

60

2

1.

1277

Zaldi azienda hezteko eta gobernatzeko antolamendua eta ikuskapena.

130

6

2.

1279

Abeltzaintzako saneamendua

110

5

2.

1280

Albaitaritzako arretarako laguntza

150

7

2.

1282

Albaitaritzako zentroen kudeaketa

90

4

2.

NA21(1)

Zenbait animalia

50

2

2.

1284

Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

70

3

2.

1285

Enpresa eta ekimen sortzailea

70

3

2.

1283

Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako proiektua

30

Enpresaren ordutegian

2.

1286

Lantokiko prestakuntza

340

Enpresaren ordutegian

2.

(1) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Ugalketaren eta hazkuntzaren antolamendua eta kontrola.

Kodea: 1274.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 16.

Iraupena: 220 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ugaltzaileak nola gobernatu eta ustiategira nola egokitu ikuskatzen du, jarduteko prozedurak eta protokoloak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Animalia espezie batzuen arraren eta emearen ugaltze aparatuen anatomia eta fisiologia deskribatu ditu.

b) Ugaltzeko bermea ematen duten arraza autoktonoen hautapena kontrolatu du.

c) Ustiategian ugaltzaile berriak sartu direla erregistratu du.

d) Espezie bakoitzaren ugalketa-fasean eragina duten faktoreen kontrola programatu du.

e) Hazitarako arren jardunak antolatu ditu (espeziearen arabera).

f) Hazitarako arren ikasketa eta entrenamendua egiaztatu da (hazia biltzeko).

g) Hazia atera eta prestatzeko lanak kontrolatu ditu.

h) Eme ugaltzaileen garraioa programatu, prestatu eta zaindu du (lekuz aldatzea beharrezkoa denean).

i) Ugaltzaileen gobernuari buruzko ziurtapen prozesua kontrolatu du (abeltzaintza ekologikoan).

h) Ugaltzaileak gobernatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

k) Ingurumeneko araudia, abeltzaintzako produkzio ekologikoari buruzkoa, animalien osasunari eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu ditu.

2. Araldia pizteko eta detektatzeko lanak antolatzen eta kontrolatzen ditu, teknikak, baliabideak eta metodoak espezieen ezaugarriekin eta ugaltzeko planarekin lotuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hazitarako arren kokalekua finkatu du.

b) Hazitarako arra esleitu du, espeziaren arabera.

c) Ara bakoitzeko eme kopurua finkatu du (estaltze naturalerako).

d) Estalketa naturalaren programa antolatu du.

e) Eme loteak antolatu ditu, haiei araldia pizteko, edo, beharrezkoa bada, araldia sinkronizatzeko.

f) Arren erabilera ikuskatu du (araldia pizteko).

g) Araldian zer eme dauden detektatu du.

h) Egindako lanen kontrolaren eta segimenduaren erregistroak egin ditu.

i) Ingurumeneko araudia, abeltzaintzako produkzio ekologikoari buruzkoa, animalien osasunari eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu ditu.

3. Estaltzeen plana egin eta aplikatzen ditu, ustiategiko produkzio-helburua aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Estaltzeen plana egiterakoan, animalien kopurua eta haien ezaugarriak aztertu ditu.

b) Araldien erregistroak egiaztatu ditu.

c) Intseminazio artifizialerako teknikak egin ditu.

d) Estaltze naturala egin du.

e) Enbrioiak transferitzeko prozedura deskribatu du.

f) Estaltzeen erregistroa kontrolatu du (emeena eta hazitarako arrena).

g) Estaltzeen plana ikuskatu du (abeltzaintza ekologikoan).

h) Estalketak egiteko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

i) Ingurumeneko araudia, abeltzaintzako produkzio ekologikoari buruzkoa, animalien osasunari eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu ditu.

4. Animalia-espezieak hautatu eta hobetzeko programa antolatzen eta kontrolatzen du:

Ebaluazio-irizpideak:

a) Animalien genetikaren oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

b) Hautapen prozesu baten oinarri genetikoak zein diren erreparatu du.

c) Azienda hobetzeko programa ezartzeko estrategiak deskribatu ditu.

d) Animaliak hautatzeko eta gurutzaketak egiteko irizpideak deskribatu ditu (abeltzantzako zenbait espezie eta arrazatan).

e) Arraza espezializatuen hautapen programa bat deseinatu du.

f) Liburu genealogikoak eta arrazen hautapena identifikatu ditu.

g) Odolkidetasunaren eraginak detektatu ditu.

5. Ernaldia eta erditzea antolatzen eta kontrolatzen ditu, eta jardutek protokoloen ezaugarriak zehazten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ernaldiaren diagnostikoa egin du.

b) Ernari dauden emeak erregistratu ditu.

c) Araldiaren errepikapenak, ernari gelditu ez diren emeak eta abortuak erregistratu ditu.

d) Estalitako emeak gobernatzeko lanak antolatu ditu.

e) Erditzeko dauden emeen garraioa eta kokalekua kontrolatu ditu.

f) Laster erditzeko dauden emeen ohiko kontrola egin du.

g) Erditzean nola jardun deskribatu du.

h) Erditu ondoko zainketak egin ditu.

g) Erditzean izandako gorabeherak idatzi ditu, eta jaiotzak erregistratu.

j) Ingurumeneko araudia, abeltzaintzako produkzio ekologikoari buruzkoa, animalien osasunari eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu ditu.

6. Edoskitzealdian emeak eta umeak gobernatzeko lanak ikuskatzen ditu, kontuan harturik metodoak, teknikak eta jarduteko protokoloak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ume jaioberrien jokabidea kontrolatu du.

b) Ume jaioberriei oritza emateko prozesua deskribatu du.

c) Amen errapeak aztertu ditu.

d) Esne-jarioa normala dela egiaztatu du.

e) Edoskitze artifiziala eta naturala kontrolatu ditu.

f) Umeen egoera orokorra aztertzeko lan arruntak egin ditu.

g) Amaren jokabidea ikuskatu du (beharrezkoa bada).

h) Pisaketa kontrolatu du, baita hasierako beste praktika zootekniko ere (premia dagoenean).

i) Ama eta umea taldean integratu ditu (beharrezkoa den espezieetan).

j) Umeenganako pixkanakako hurbilketa egiaztatu du (beharrezkoa den espezieetan).

k) Abeltzaintza ekologikoaren hazkuntza prozesu integrala ikuskatu du.

l) Emeak eta umeak gobernatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

m) Ingurumenari, abeltzaintzako produkzio ekologikoari, elikagaien segurtasunari, animalien osasunari eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

7. Ugaltzaileen elikadura programa kudeatzen du, espezieak haien premia eta produkzio-eskaerekin lotuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Elikaduraren lehengaiak deskribatu ditu.

b) Pilaketaren eta elikadurarako lehengaien biltegiratzearen kontrola.

c) Elikagaien balio nutritiboa eta elikagaien osagaien taulen erabilera deskribatu ditu.

d) Elikagaien errazioak kalkulatu ditu.

e) Animaliak kontserbatu, prestatu eta banatzeko makineria erabili eta kontrolatu du.

f) Animalien egoera ikuskatu du (elikadura kontuan hartuta).

g) Landareen estrogenoek eta beste substantzia batzuek ugaltze prozesuan eragindako alterazioak kontrolatu ditu.

h) Elikadura programa antolatzeko lanak kontrolatu ditu.

i) Abeltzaintzako ohiko ustiategia ustiategi ekologiko eta ziurtapen ekologikokoa bihurtzeko prozedurak ikuskatu ditu.

j) Elikadura programa kudeatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

k) Ingurumenari, abeltzaintzako produkzio ekologikoari, animalien osasun eta ongizateari, elikagaien segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

8. Esnearen produkzioa ikuskatu eta antolatzen du, espezieen ezaugarriak, teknikak eta jarduketa-protokoloak aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Errapearen anatomia deskribatu du.

b) Esnearen produkzioaren fisiologia aztertu du (espeziearen arabera).

c) Jezteko gela eta esnetegia deskribatu ditu.

d) Mekanikoki jezteko prozesua azaldu du.

e) Esnekiak egiteko teknikak azaldu ditu.

f) Esnearen kontrol-laginak hartu ditu.

g) Esnearen kalitate irizpideak identifikatu ditu.

h) Animalia bakoitzaren produkzioa erregistratu du.

i) Ziurtapen ekologikoaren prozedurak ikuskatu ditu.

j) Esnea ekoizteko lanetarako giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

k) Ingurumenari, abeltzaintzako produkzio ekologikoari, animalien osasun eta ongizateari, elikagaien segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

9. Abeltzaintzako ustiategiaren produkzioaren egituraren eta sistemaren azterketa antolatzen eta kontrolatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kudeaketa teknikoaren azterketa bat egin du, abeltzaintzako ustiategi baten produkzioan lortutako emaitzak neurtzeko adierazleen bitartez (proposatutako helburuak kontuan hartuta), emaitzen balorazioa egiteko eta produkzioa hobetzeko ekintzak abiarazteko.

b) Kudeaketa tekniko-ekonomikorako azterketa bat egin du, abeltzaintzako ustiategi batek lortutako errentagarritasuna neurtzeko, eta kudeaketa teknikoaren planteamenduan aldaketarik egin behar ote den aztertzeko.

c) Kudeaketa tekniko-ekonomikoari adierazle sozial eta ingurumenekoak gehitu dizkio.

Edukiak.

Ugaltzaileen gobernuaren ikuskapena, eta ustiategirako egokitzapena.

–Ugaltze aparatuaren anatomia eta fisiologia, zenbait espezietan.

–Hazitarako arren hautapena, arraza autoktonoetan. Ugalketarako bermeak.

–Ugaltzaile berrien sarrera-erregistroak. Nola bete.

–Ugalketaren faseak, zenbait espezietan. Ugalketaren faktoreen kontrola.

–Hazitarako arren ariketa-programa. Espezieen arteko desberdintasunak.

–Entrenamendua eta ikasketa, hazitarako arrentzat.

–Hazia ateratzeko lanak. Hazi-dosien prestaketa-lana. Haziaren kontserbazioa.

–Eme ugaltzaileen garraioa. Betebeharra, espezieen arabera. Prestaketa eta zaintza.

–Ugaltzaileen erabilera, abeltzaintza ekologikoan. Ziurtagiria.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

–Ingurumeneko araudia, abeltzaintza ekologikoari buruzkoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Araldia pizteko eta detektatzeko lanak antolamendua eta kontrola.

–Hazitarako arren kokalekua. Beharrak, espezieen arabera.

–Hazitarako arraren eta arren esleipena. Indize produktiboen eta morfologikoen azterketa.

–Estaltze naturalaren antolamendua. Eme kopurua hazitarako ar bakoitzeko. Proportzioa.

Emeak lotetan jartzea. Araldiaren kitzikapena eta sinkronizazioa.

–Araldia pizteko metodo naturalak. Arrak nola gobernatzeko araldia pizteko lanean.

–Araldian diren emeen detekzioa.

–Araldia detektatzeko lanen kontrolaren eta segimenduaren erregistroak.

–Ingurumeneko araudia, abeltzaintzako produkzio ekologikokoa, abereen ongizate eta osasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Estalketen plana egin eta aplikatzea:

–Dagoen aziendaren analisia. Ezaugarriak.

–Araldiaren erregistroak. Egiaztatzea.

–Intseminazio artifiziala. Hazi-dosien aplikazioa.

–Estalketa naturala. Estalketa bideratua.

–Enbrioien transferentzia.

–Estalketen erregistroa.

–Estaltzeak, abeltzaintza ekologikoan.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

–Ingurumeneko araudia, abeltzaintzako produkzio ekologikokoa, abereen ongizate eta osasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Animalia-espezieak hautatu eta hobetzeko programaren antolamendua eta kontrola:

–Animalien genetikari buruzko oinarrizko kontzeptuak: populazioak, hibridoak, gurutzaketen sailkapena.

–Herentzia, eta transmisio hereditarioaren mekanismoak.

–Hautapen programa baten oinarri genetikoak eta haren diseinua.

–Arraza espezializatuen liburu genealogikoak eta hautaketa.

–Gurutzaketen oinarri genetikoak: Motak eta ezaugarriak.

–Odolkidetasuna: estua, leinuen sorrera, albokoa.

–Odolkidetasunaren ondorioak, eta aplikazio zooteknikoa.

–Abeltzaintzako araudia, arrazak kontserbatzeko eta hobekuntza genetikoa izateko.

Ernaldiaren eta erditzearen antolamendua eta kontrola. Haien antolamendua.

–Ernari dauden emeen erregistroa.

–Araldiaren itzulera. Kausak. Erregistroa. Abortuak.

–Eme estalien eta ernarien antolamendua.

–Nola gobernatu ernari dauden emeak. Kontrola. Erditzeko dauden emeen kokalekua.

–Erditzeko laguntza.

–Erditze distozikoak eta karenak barrenean gelditzea.

–Ugalketaren patologiak.

–Erdiondoko zainketak.

–Gorabehera edo anomalien erregistroa. Jaiotzen erregistroa.

–Ugalketa indizeak.

–Ingurumeneko araudia, abeltzaintzako produkzio ekologikokoa, abereen ongizate eta osasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Edoskitzealdiko emeak eta umeak gobernatzeko lanen ikuskapena.

–Kume jaioberrien kontrola. Jokabidea.

–Ugaztuna oritza ematen hasia delako egiaztapena.

–Errapeen egoeraren azterketa.

–Edoskitze artifizialaren eta naturalaren kontrola.

–Umeen egoeraren kontrola.

–Amak umea onartzeko prozesua.

–Pisaketa, adargabetzea, buztana kentzea, eta beste praktika zootekniko batzuk.

–Ama eta umea taldean integratzea.

–Umeen zainketa berezia.

–Hazkuntza prozesu integrala abeltzaintza ekologikoan.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

–Ingurumeneko araudia, abeltzaintzako produkzio ekologikokoa, abere osasunekoa eta ongizatekoa, elikagaien segurtasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Ugaltzaileak elikatzeko programaren kudeaketa:

Elikadurarako lehengaien deskribapena.

–Pilaketaren kontrola eta elikadurarako lehengaien biltegiratzea.

–Hazitarako animalien eta eme ugaltzaileen elikagai-errazioen kalkulua.

–Animaliak kontserbatu, prestatu eta banatzeko makineriaren erabilera eta kontrola.

–Hazitarako animalien eta ugaltzaileen elikadura. Egoera, espezieen arabera.

–Elikatzeko programa. Lanen kontrola.

–Landaren estrogenoek eragindako alterazioak.

–Elikaduraren ondoriozko gaixotasunak.

–Tradiziozko abeltzaintza abeltzaintza ekologiko bihurtzeko prozesua.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

–Elikadura gastuen azterketa ekonomikoa.

–Ingurumeneko araudia, abeltzaintzako produkzio ekologikokoa, abere osasunekoa eta ongizatekoa, elikagaien segurtasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Esnearen produkzioaren ikuskapena eta antolamendua.

–Errapea. Anatomia.

–Esnearen produkzioaren fisiologia.

–Jezteko gela eta esnetegia.

–Jezteko makinak. Ekipoen garbiketa eta desinfekzioa.

–Esnea hozteko sistema.

–Jezteko sistema mekanikoa.

–Esnearen kontrola. Laginak hartzea.

–Osaeraren parametroak eta nutrizioarenak. –(Gantza. Proteina. Laktosa. Mineralak, Bitaminak. Giharraren aterakin idorra).

–Kalitate higienikoaren parametroak. (Kalitate bakteriologikoa. Zelula somatikoen zenbaketa. Inhibitzaileen presentzia. Uretik pasatzea. Butirikoen eta kolien kutsadura).

–Mamitisa: detekziorako, prebentziorako eta tratatzeko metodoak.

–Esnekiak: mamia, jogurta, gazta...

–Produkzioaren erregistroa (unitateko).

–Esne ekologikoaren ziurtapenaren prozedurak.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunari buruzko araudia, elikagaien segurtasunekoa eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa.

Ustiategiaren kudeaketa eta antolamendua:

–Adierazle etiko inportanteenak: fertilitatea, ugalkortasuna, heriotza-tasa, errapetik kendutako animaliak, saldutako animaliak edo kiloak, saldutako esne litroak, kontsumitutako elikagai kiloak, transformazio indizea, ordezteko animaliak...

–Adierazle sozial eta ingurunekoak: egiazko lan karga, paisaiaren kudeaketa, animalien ongizatea, gazteentzako aukerak...

–Adierazle ekonomikoak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan jasotako prestakuntzari esker, ikasleek beharrezkoak diren gaitasunak eta produkzio teknikak barneratuko dituzte enpresa zuzen kudeatu eta gizakiarentzako produktu erabilgarriak lortzeko, ahalik eta kalitate handienarekin eta kalitatearen eta kostuaren arteko harremana merkatuaren egoera aintzat hartuta ezarriz, eta gai izanen dira hautaketa eta hobekuntza programak gauzatzeko.

Modulu hau bukatzean, ikasleak honako hauek egiteko gai izanen dira: ugaltzaileen erabilera gainbegiratzea; araldia, ernaldia eta erditzea antolatu eta kontrolatzea; estaltzeko plana prestatzea; edoskitzealdiko emeen eta kumeen operazioak gainbegiratzea; ugaltzaileen elikadura kudeatzea, eta esne produkzioa gainbegiratu eta antolatzea.

Edukien sekuentziari dagokionez, proposatzen da abere espezie ezberdinen ugalketaren maneiutik hastea, eta horretarako, espezie ezberdinetako arren eta emeen ugaltze-aparatuaren anatomiatik eta fisiologiatik abiatzea. Arraren ugaltze-aparatuaren fisiologia ezagutzea behar-beharrezkoa izanen da hazia lortzeko teknikak zuzen aplikatu ahal izateko intseminazio artifizialeko programen barnean. Emearen ugaltze-aparatuaren fisiologiari buruzko edukien barnean, berriz, honakoak sartzen dira: ugalketaren fenomeno ziklikoak, araldia pizteko eta detektatzeko jarduerak, emearen estaltzea, ernaldia, erditzea, kumeen maneiua eta edoskitzealdia, bai eta hobekuntza genetikoko programak ere. Hori horrela, multzo hau gehien bat prozedurazkoa dela esan daiteke, baina aldi berean, eduki kontzeptualen karga handia ere badu. Jarraian, elikadurari dagokion multzoa lantzea proposatzen da, horrek garrantzia handia baitu animaliaren ongizaterako nahiz ustiategiko kostuetarako.

Eta, ondoren, jetzialdia jorratzea proposatzen da, eta horretarako, jezteko lanak ekipo egokiarekin eta espeziearen arabera ezarritako prozedurari jarraikiz eginen dira: esnea, laginak hartzea, kalitatezko irizpideak eta esnekiak, eta horrela, abeltzaintzako dibertsifikazio programa eginen da.

Bukatzeko, azkeneko multzoan, abeltzaintzako ustiategietako diru-fluxua landuko da, eta horretarako erabiliko diren adierazleek ustiategiko errealitatea ulertzen eta alderdi ekonomikoei buruzko erabakiak hartzen lagunduko dute.

Modulu honen helburuak lortzeko, lantegi gelan egin beharreko jarduera hauek proposatzen dira besteak beste:

–Bertako arrazak identifikatzea.

–Estaltzeen plangintza egitea.

–Araldiaren sintomak identifikatzea.

–Ugalketa kontrolatzeko fitxak egitea.

–Abereak hobetzeko programa diseinatzea.

–Liburu genealogikoak aztertzea.

–Ernaldia diagnostikatzeko metodoak ezagutzea.

–Elikagaien errazioak prestatzea.

–Elikadura nahasteak hautematea.

–Gazta prestatzea.

–Ugalketa indizeak egitea.

–Emaitzen kontua egitea.

–Aplikazio informatikoak erabiltzea elikadura eta ugalketa programetarako.

–Ingurumenari, abeltzaintzako produkzio ekologikoari, animalien osasun eta ongizateari, elikagaien segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia identifikatzea.

–Bisitak egitea abeltzaintzako ustiategietara, institutu laktologikoetara eta abarretara.

Komenigarria litzateke jarduera horiek sendotzeko enpresetan programatutako beste batzuk egitea, horrela moduluaren ikaskuntza emaitzetan definitutako gaitasunak indartzeko. Hona aukera batzuk:

–Hazitarako arren entrenamendua eta haziaren kontrola eta zainketa.

–Araldia hautematea.

–Intseminazio artifizialeko teknikak aplikatzea, ernaldiaren diagnostikoa.

–Erditzean laguntzea eta kumeen kontrola.

–Edoskitzealdia gainbegiratzea.

–Ugaltzaileen elikadura kontrolatzea.

–Animaliak jeztea eta jezteko gelaren eta esnetegiaren mantentze- eta gainbegiratze-lanak egitea.

Lanbide modulu hau euskarria eta oinarria ere bada abereen ekoizpenerako, eta estuki lotua dago “Abere ekoizpenaren kudeaketa” eta “Aurrerako zaldien hazkuntzaren kudeaketa” moduluekin, izan ere bi modulu horietan azienda produkzioa lantzen da, eta horretarako beharrezkoa da horien ugalketa eta hazkuntza ezagutzea.

Era berean, “Abereen saneamendua” moduluarekin ere lotua dago, izan ere modulu horretan ugalketaren gaixotasunak eta alterazioak lantzen dira, eta abereentzat beharrezkoak diren txertoen eta desparasitazioen egutegiak ere ezartzen dira.

Lanbide modulu honekin ere harreman estua du: “Abeltzaintzako makineria eta instalazioak”, hala instalazioen diseinuagatik, nola horien maneiu eta mantentze-lanengatik, bereziki, abeltzaintzako egoitzak, jetzitegia eta esnetegia. “Albaitaritzako arretarako laguntza” moduluarekin ere lotura badu, honako alderdi hauengatik, besteak beste: tratamenduen aplikazioa, segimendua ebakuntzaren ondoren, errezetak antolatzea eta animalien osasunerako eta ongizaterako beharrezkoak diren gainerako tratamenduak.

Beste lanbide modulu horiekin duen harremana aintzat hartuta, zikloko irakasleen arteko koordinazio estua beharrezkoa izanen da programazioak eta lan unitateak diseinatzeko, edukirik ez bikoizteko eta modulu bakoitza gainerako moduluekin bat sekuentziatzeko, kontzeptuen nahiz lanbidearen gaitasun tekniko propioen mailan.

Lanbide modulua: Abere ekoizpenaren kudeaketa.

Kodea: 1275.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 15.

Iraupena: 220 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Aurrerako animaliak eta gizentzekoak gobernatzeko lanak antolatzen eta ikuskatzen ditu, eta haien ezaugarriak eta jarduteko protokoloak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Haragiaren produkziorako espezie nagusien arrazak identifikatu ditu.

b) Haragiaren produkziorako egokiak ote diren aztertu du.

c) Animaliak jasotzean eta haiek ailegatu ondoren egokitzeko egin beharreko jarduketak deskribatu ditu kronologikoki.

d) Lanaren helburuak eta kronograma bete ote diren erakusten duten aurretiazko parametroak kontrolatu ditu.

e) Animaliak kargatu, deskargatu eta garraiatzeko prozesuak ezarri dira.

f) Aurrerakoen eta gizentzekoen loteak ezarri ditu.

g) Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

r) Ingurumeneko araudia, animalien osasun eta ongizateari buruzkoa, elikagaien segurtasunekoa, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

2. Aurrerako animalien eta gizentzekoen osasun programa betetzen ote den kontrolatzen du albaitariaren gainbegiradapean, eta gaixotasunen ezaugarriak zehazten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aurrerako eta gizentzeko animaliei erasaten dieten gaixotasun nagusiak identifikatu ditu.

b) Animalia gaixoei erreparatzeko eta segimendua egiteko jarraibide nagusiak deskribatu ditu.

c) Berrogeialdian edo lazaretoan diren animaliei buruzko araudian aipatutako jarduketak deskribatu ditu.

d) Medikamentuak biltegiratu eta kontserbatu lana kontrolatu du.

e) Medikamentuak kentzeko epea aplikatu du hil aurretik.

f) Fitxak eta lan-parteak ikuskatu eta egin ditu.

g) Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

r) Ingurumeneko araudia, animalien osasun eta ongizateari buruzkoa, elikagaien segurtasunekoa, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

3. Aurrerako eta gizentzeko animalien elikadura programa kontrolatzen du, eta produkziorako nutrizio-premiak kontuan hartuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Elikagaien eta nutriziogaien ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Bazka-laboreak eta larre-laboreak identifikatu ditu.

c) Elikagaien errazioak egin ditu, ezarritako formulei jarraikiz.

d) Elikagaien errazioak eman eta banatu direla egiaztatu du.

e) Elikagaien errazioak egiteko eta banatzeko fitxak ikuskatu eta bete ditu.

f) Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

g) Ingurumeneko araudia, animalien osasun eta ongizateari buruzkoa, elikagaien segurtasunekoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

4. Hegaztiak gobernatzeko lanak antolatzen eta ikuskatzen ditu, eta hegaztien produkzio prozesuen ezaugarriak zehazten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Interes zooteknikoko hegazti-espezieen ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Hegaztien produkzio berezituen eta berezien ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Hegaztien identifikazio sistemak aztertu ditu.

d) Hegaztiak eta arrautzak ustiategira ailegatzen direneko kontrol lanak ikuskatu ditu.

e) Ustiategiko hegaztiak lotetan antolatu ditu.

f) Hazteko hegaztien, aurrerakoen, gizentzekoen eta erruleen osasun programa bete ote den ikuskatu du.

g) Hegaztientzako elikagaien errazioak egin ditu.

h) Errazioak eman eta banatzeko lana gainbegiratu du.

g) Kontrol-prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

j) Ingurumeneko araudia, animalien osasun eta ongizateari buruzkoa, elikagaien segurtasunekoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

5. Arrautzak biltzeko eta antolatzeko lanak kontrolatzen eta ikuskatzen ditu, teknikak produktuaren azken destinoarekin lotuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Inkubaziorako eta kontsumorako arrautzen kalitatea aztertu du.

b) Inkubaziorako arrautzen prozesua kontrolatu du.

c) Kontsumorako arrautzen garraio eta antolamendu lanak kontrolatu ditu.

d) Txita jaioberrien kontrol lanak programatu eta ikuskatu ditu.

e) Arrautzen bilketaren, garraioaren, biltegiratzearen edo inkubazioaren fitxak eta erregistroak ikuskatu ditu, baita txiten jaiotzenak eta bidalketenak ere.

f) Arrautzak garraiatu, biltegiratu edo inkubatzeko tresnen erabilera ikuskatu du, baita txitak jaiotzeko guneena eta bidaltzeko gelena ere.

g) Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

r) Ingurumeneko araudia, animalien osasun eta ongizateari buruzkoa, elikagaien segurtasunekoa, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

6. Haragia produkziorako eta abeltzaintzako beste produkzio batzuetarako lanak antolatzen eta ikuskatzen ditu, ezarritako arau eta protokoloak kontuan interpretatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Animaliak gobernatzeko lanak ikuskatu eta kontrolatu ditu (produkzio ekologikoaren sistemara egokitzeko).

b) Aziendari elikadura emateko lanak kontrolatu ditu (produkzio ekologikoan).

c) Abeltzain lanak ikuskatu ditu.

d) Hazteko, aurrerakoak hazteko eta gizentzeko lanak kontrolatu ditu, espeziearen arabera.

e) Arrautza eta txita ekologikoak biltzeko, sailkatzeko, garraiatzeko eta biltegiratzeko lanak aztertu ditu.

f) Azienda ekologikoaren osasun egoera kontrolatzeko lanak gainbegiratu ditu.

g) Ingurumenari, abeltzaintzako produkzio ekologikoari, animalien osasun eta ongizateari, elikagaien segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

Edukiak.

Aurrekoen eta gizentzeko animaliak gobernatzeko lanen antolamendua eta ikuskapena.

–Espezie ugaztunak, animalien produkzioan.

–Haragitarako gaitasunaren parametroak: Produkziorako gaitasun eta orientazioak. Haragitarako biotipoa.

–Haragitarako abelburu egokiak hautatzeko protokolo eta sistemak. Morfotipo egokia aukeratzeko sistema.

–Jasotzeko eta egokitzeko lanak. Abereak hartzeko eta igortzeko dokumentazioa.

–Lanaren helburuak eta kronograma. Puntu kritikoen kontrola. Fitxak, lan-parteak eta erregistroak.

–Azienda kargatu, deskargatu eta deskargatzeko prozesuak.

–Azienda lotetan jartzea.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunari buruzko araudia, elikagaien segurtasunekoa eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa.

Aurrerako eta gizentzeko animalien osasun programaren kontrola.

–Aurrerako eta gizentzeko animaliei erasaten dieten gaixotasunak.

–Gaixotasunen eta beste alterazio batzuen zeinu eta sintomak. Abeltzaintzako saneamendu kanpainak.

–Berrogeialdiko animalientzako protokoloak. Lazaretoak.

–Medikamentuak biltegiratu eta kontserbatzea.

–Ezabatze-aldia. Tratamenduen erregistroa.

–Laneko fitxa eta parteak.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunari buruzko araudia, elikagaien segurtasunekoa eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa.

Aurrerako eta gizentzeko animaliak elikatzeko programaren kontrola.

–Urdail bakarreko eta askoko animalien digestio aparatuaren anatomia. Oinarriak.

–Gizentzeko elikagaiak. Aurrerakoentzako elikagaiak.

Bazkak eta belarsoroetako laboreak.

–Errazioa: Kontzeptua eta ezaugarriak. Nutrizio premiak. Elikagai beharren taulak eta elikagaien osaerarenak. Kalkulatzeko metodoak.

–Errazioak emateko eta banatzeko lana. Pisaketen antolamendua, eta elikagaien kontrola kontrolatzeko sistemak.

–Errazioak prestatzeko eta banatzeko metodoak.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunari buruzko araudia, elikagaien segurtasunekoa eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa.

Hegaztiak gobernatzeko lanen antolamendua eta gainbegiratzea.

–Interes zooteknikoko hegazti espezieak. Aurrerako eta haragitarako hegazti nagusiak.

–Hegaztien produkzio berezitua. Hegaztien produkzio bereziak.

–Hegaztien identifikazioa: Sistemak eta erregistroak. Hegaztiak gobernatzeko sistema, ekipo eta teknikak. Estresaren arrazoiak.

–Hegaztiak eta arrautzak kontrolatzeko lanak.

–Hegaztien ustiategiaren antolamendua. Hegazti taldeak lotetan antolatzea.

–Erruteko programen antolamendua eta ezartzea. Hegazti lokak.

–Gizentzeko programak antolatu eta ezartzea. Ordezteko hegaztiak hazteko programan antolamendua eta ezartzea.

–Osasun programak hegaztien hazkuntzan. Betetzea. Ekoizpen prozesuari loturiko gaixotasunak. Ohiko osasun zainketen antolamendua.

–Hegaztien elikadura. Hegaztientzako elikagai motak. Elikagai kontzentratuak.

–Hegaztien elikaduran erabilitako azpiproduktu agroindustrialak. Errazioaren bestelako elementuak. Errazioak.

–Errazioak egiteko eta banatzeko lana.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunari buruzko araudia, elikagaien segurtasunekoa eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa.

Arrautzak bildu eta erabiltzeko lanen kontrola eta gainbegiratzea.

–Arrautza. Kontsumorako arrautzaren kalitatea. Arrautza akastunak eta kraskatuak.

–Inkubazioaren aurreko lanak. Inkubazioa. Inkubazio planta eta makina.

–Arrautzen bilketa eta garraioa ustiategian. Arrautzen sailkapena, destinoaren arabera. Maneiua.

–Txita jaioberriak. Arreta eta zainketa bereziak.

–Lan txosten eta parteak.

Garraiatzeko, biltzeko eta txitatzeko tresnak. Txitak jaiotzeko tokiak, eta oilaskoak eskatzeko salak. Erabilera. Mantentze-lana.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunari buruzko araudia, elikagaien segurtasunekoa eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa.

Haragia ekoizteko lanak eta abeltzaintzako bese produkzio batzuen lanak antolatu eta gainbegiratzea.

–Animaliak ekoizpen ekologikoaren sistemara egokitzea. Abeltzaintza arrunteko ustiategiak abeltzaintza ekologikoko ustiategi bihurtzea.

Aziendaren elikadura, produkzio ekologikoan. Hautapena eta hornikuntza. Pentsu ekologikoak.

–Larratzea. Larrearen eta bazkaren nutrizio-kalitatea. –Larreratzeko teknika eta sistemak. Ingurunearen kontserbazioa.

–Aurrerakoen hazkuntza eta gizentzekoena.

–Arrautza eta txita ekologikoen bilketa, sailkapena, garraioa eta biltegiratzea. Garbiketa eta desinfekzioa.

–Azienda ekologikoaren osasun egoera. Prebentzioa. Erresistentzia naturala. Homeopatia, fitoterapia, akupuntura. Abeltzaintza ekologikoan baimendutako medikamentuak. Hondakinak eta kentzeko aldiak.

–Ingurumeneko araudia, abeltzaintzako produkzio ekologikokoa, abere osasunekoa eta ongizatekoa, elikagaien segurtasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek euskarri teorikoa ematen du ikasleek behar duten prestakuntza jaso dezaten arrazak identifikatzeko, nutrizioaren, ekoizpenaren eta osasunaren inguruko alderdiak kontuan hartuta.

Modulu teorikoa da eta, beraz, ikasleek erabilera anitzeko gelan emanen dute denborarik gehiena. Bertan ikus-entzunezko eta informatikako baliabideak erabiliko dituzte. Komeniko zaie, hala ere, praktikak egitea ikastetxeko granjan edo espezie bakoitzeko abeltegietan. Horrek aukera emanen die ezagutzak indartzeko eta gai teorikoetan sakontzeko.

Modulu honen bidez abere produkzioaren gaineko ezagutzak eskaini eta finkatu nahi dira, edo, bestela esanda, ikasleei beren prestakuntzaren abeltzaintzako oinarriak eman nahi zaizkie. Komenigarria litzateke, hortaz, moduluan irakasten diren kontzeptuak ahalik eta laburren eta argienak izatea, azkar uler daitezen, eta, jakina, haien aplikazio praktikoa ahalik eta eraginkorrena izatea.

Baliteke ikasle askok honako hau izatea lehenbiziko harremana abeltzaintzako produkzioarekin eta, beraz, sekula erabili ez dituzten termino teknikoekin. Horregatik, nahiz eta nagusiki modulu teorikoa izan, gomendagarria da praktikarekiko lotura ez galtzea, ikasgelan ikasitakoa indartu eta finkatze aldera, batez ere. Gomendatzen da, beraz, jarduera praktikoak egitea eduki-multzo bakoitzeko, ikasleek ahalik eta modu eraginkorrenean beregana ditzaten edukiak.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa jarraian azaltzen den ordena da:

–Abereen ekoizpena.

–Animalien elikadura eta nutrizioa.

–Abeltzaintzarako interesa duten ugaztun eta hegazti arrazak identifikatzea.

–Abeltzaintzako produktuak identifikatzea.

–Animaliek izaten dituzten patologia ohikoenen sailkapena.

–Abereentzako bizitokien ezaugarriak.

–Abeltzaintzako produkzio ekologikoaren oinarriak.

–Abereen ongizatea. Hondakinen kudeaketa. Laneko arriskuak.

Araudiei buruzko Europar Batasunaren xedapenak eta Espainiako antolamendu juridikora egin beharreko transposizioa (autonomia erkidegoetako mailan inplikazioak dituena) etengabe eguneratzen direnez, modulu hau eman behar duten irakasleek jakinaren gainean egon behar dutela iradokitzen da, eta, horretarako, eskura dituzten informazio- edo aholkularitza-baliabideak erabili beharko dituzte.

Halaber, berariaz aztertuko da abeltzaintzako produkzio ekologikoa, hura ohikoarekin alderatuz, eta, azkenik, abereen ongizateari, hondakinen kudeaketari eta laneko arriskuei buruzko araudia landuko da.

Horrez gain, gogoan hartuko dira, modu sistematikoan eta zeharka, abeletxeko zereginetan hartu behar diren jarrerak, hala nola ordena, abereen zainketa eta mantentzea, baita hondakinen kudeaketa eta laneko arriskuak ere.

Zikloaren helburuak lortzeko jarduera batzuk iradokitzen dira jarraian, antzeko jarduera gehiago garatzeko erreferentzia gisa har daitezkeenak:

–Abeltzaintzarako interesa duten abere arrazak identifikatzea.

–Animalien elikadura ezagutzea.

–Animaliak hautatzeko eta hobetzeko teknikak identifikatzea.

–Animaliak produzitzea.

–Animalien osasuna aztertzea.

–Tratamendu alopatiko, homeopatiko eta fitoterapeutikoak identifikatzea.

–Animalien produkzioen karakterizazioa.

–Hegaztien produkzioak identifikatzea (arruntak zein berriak eta dibertsifikatuak).

Modulu honen edukiak kontuan izanik, interesgarria litzateke ikasleek honako jarduera hauek egitea, beren prestakuntzaren osagarri:

–Gaiarekin lotura duten bideoak ikusi eta aztertzea.

–Dokumentazioa, artikuluak edo berariazko informazioak bilatu eta aztertzea, irakasleak emanak edo baliabide informatikoen bidez bildutakoak.

–Ikasleek egindako dokumentazio gehigarriak garatzea, aztertzea eta ondorioak bilatzea.

–Abereentzako lehengaiak eta janariak hautatzea.

–Bisitak egitea abeltzaintzako ustiategietara eta ikastetxean irakasten diren gaiekin zerikusia duten erakundeetara.

–Espezie bakoitza hazi eta produkzio-gaitasun bakoitza ustiatzen duten abeletxeetan praktikak eta bisitak egitea.

–Bestetik, oso interesgarria litzateke ikasleentzat prestakuntzarako bisitaren bat egitea abere azoketara, azokak nazionalak izan edo atzerrikoak, ongi ohar daitezen nolako garrantzia duen abeltzaintzak unibertso agroekonomikoan.

Modulu hau hertsiki lotua dago “Ugalketaren eta hazkuntzaren antolamendua eta kontrola” izeneko moduluarekin. Biak lehenbiziko kurtsokoak dira. Beraz, etengabeko koordinazioan egon beharko dute edukiak garatzerakoan, barren-lotura izateko eta batak bestearen edukia ez zapaltzeko. Modulu horrekiko koordinazioa ez da mugatuko edukietara. Praktikak ere hartu beharko ditu kontuan, batez ere txangoak eta ustiategietarako bisitak, haietan gelan ematen diren edukiak agertzen baitira. Interesgarria litzateke bi moduluak elkartzea, asteko egun berean gutxienez.

Lanbide modulua: Aurrerako zaldien hazkuntzaren kudeaketa.

Kodea: 1276.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Errapetik kentzeko fasea planifikatzen eta ikuskatzen du, eta ustiategiko protokoloak eta produkzio plana interpretatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Errapetik kendu beharrekoen loteak antolatu ditu, zaldikoen arrazaren eta destinoaren arabera.

b) Zaldikoak errapetik kentzeko une egokiena zehaztu du.

c) Behar diren lanak kontrolatu ditu, zaldikoa errapetik kentzeko metodoaren arabera.

d) Behorren eta taldeen fase honetako egoera aztertu du.

e) Fase honetan zaldikoei eta beharrei eman behar zaizkien prebentzio-tratamenduak deskribatu ditu (albaitaritzako medikamenturik behar ez dutenean).

f) Zaldi azienda identifikatzeko lan espezifikoak kontrolatu ditu (bide elektronikoaz besteko metodoak).

g) Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

h) Ingurumen araudia, animalien osasunari eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

2. Behorrak zaldikoa errapetik kendu eta gero duen egoera aztertzen du eta hura nola gobernatu, kontuan hartuta animalien egoera eta jarduteko protokoloak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Taldetik bereizi ondotik behorrek duten jokabidea ikuskatu du.

b) Behorren lekualdaketa kontrolatu du.

c) Behorrak taldera nola egokitu diren kontrolatu du.

b) Behorren osasun egoera aztertu du, eta albaitariaren eginkizuna zein den azaldu.

e) Behorren elikadura baldintza berrietara egokitu du.

f) Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

g) Ingurumeneko araudia, animalien osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

3. Zaldikoa aurrerako uzteko fasearen baliabide teknikoak ikuskatzen ditu, eta etapak eta baldintza zooteknikoak deskribatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aurrerakoentzako instalazioek izan behar dituzten betebeharrak ezarri ditu.

b) Zaldi aziendarentzako egonlekuak aztertu ditu.

c) Fase honetarako baliabide, ekipamendu eta instalazioak aztertu ditu.

d) Fase honetarako elikadura plan bat ezarri du.

e) Aurrerakoak elikatzeko lanak ikuskatu ditu.

f) Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

g) Ingurumeneko araudia, animalien osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

4. Zaldiak otzantzeko fasea kontrolatzen du, betiere aintzat hartuz eta lotuz teknikak eta bitartekoak animalia bakoitzaren ezaugarriekin eta helduarorako destinoarekin.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Otzantzeko lana eginen den tokiaren ezaugarriak ikuskatu ditu.

b) Zaldikoaganako hurbiltze progresiboa ikuskatu du.

c) Otzantzeko lana hasteko unea erabaki da.

d) Otzantzeko lanean erabilitako baliabide eta materialak aztertu ditu.

e) Otzantzeko lanak gainbegiratu ditu.

f) Zaldiko otzantzeko lanak geroko jokabidean eta erabileran nolako eragina duen aztertu du.

g) Zaldikoen lehenbiziko hautatze-lana egin du, ezarritako irizpideei jarraikiz betiere.

h) Aurrerako uzteko faseari buruzko kontrolaren dokumentazioa kudeatu du.

i) Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

j) Ingurumen araudia, animalien osasunari eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

5. Zaldikoak aurrekoen fasera nola egokitu diren ikuskatzen du, eta baliabideak, metodoak eta teknikak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zaldikoak aurrerako uzteko prozesuaren kontrola egin du.

b) Zaldikoak egoera berrira egokitu diren aztertu du.

c) Zaldikoentzako errazioak egin ditu, animaliek fase horretan dituzten premiak kontuan hartuz.

b) Zaldikoen osasun egoera aztertu du, albaitari baten gainbegiradapean.

e) Higienea eta oinarrizkoa zainketak kontrolatu ditu.

f) Albaitaritzako medikamenturik behar ez den prebentzio-tratamenduak ikuskatu ditu.

g) Animalia bakoitzari buruzko informazioa erregistratu du.

h) Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

i) Ingurumeneko araudia, animalien osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

6. Zaldikoa otzantzeko lanak planifikatu eta ikuskatzen ditu, eta, horretarako, jarduketa-protokoloak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Adin, sexu eta garapen mailaren arabera hautatu ditu otzandu beharreko zaldikoak.

d) Zaldikoak otzantzeko lanen plangintza egin du.

c) Otzantzeko lanetarako instalazio eta materialen konprobazioa egin du.

d) Langilea zaldiagana nola hurbildu den aztertu du.

e) Zaldikoari ekipoak nola jarri eta egokitu zaizkion ikuskatu du.

f) Zaldiaren egokitzapena aztertu du, baita zenbateraino ikasi duen ere.

g) Otzantzeko lanak kontrolatzeko datuek erregistroa egin du.

h) Otzantzeko lanetako giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

i) Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

7. Sokarekin zaldikoa hezteko lanak programatzen eta ikuskatzen ditu, lan-fase bakoitzeko teknikak eta materialak erlazionatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zaldikoa egokia ote den aztertu du (hezten hasteko).

b) Instalazioak, materialak eta ekipoak egokiak ote diren aztertu du.

c) Sokarekin zaldikoa hezteko oinarrizko teknikak kontrolatu ditu.

d) Zaldikoaren egokitzapena aztertu du (hezteko fase bakoitzerako).

e) Zaldiketan hasi aurretik zaldikoaren ikaste maila nolakoa den aztertu du.

f) Sokarekin zaldikoa hezteko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

g) Ingurumeneko araudia, eta animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

Edukiak.

Kumea errapetik kentzeko fasearen planifikazioa eta ikuskapena:

–Umea jaio denetik errapetik kendu bitarteko fasea. Sarrera.

–Errapetik kendu beharrekoen loteen multzokatzea, zaldikoen arrazaren eta destinoaren arabera. Aisialdirako, zaldiketa espezializaturako, haragitarako edo trakziorako zaldikoak.

Errapetik kentzeko prozesua: motak, faseak eta jarraibideak. Une aproposa.

–Errapetik kentzeko lanak. Jarduteko protokoloa. Instalazioak prestatzeko eta mantentzeko lanak. –Behorrak eta zaldiak fase honetan nola gobernatu.

–Behor eta multzoen egoera orokorra: behaketa eta azterketa: errapeen egoera, jokabidea, eta gaixotasunen sintomak.

–Tratamendu prebentiboak: desparasitazioa eta txerto bidezko profilaxia.

–Zaldi aziendaren ohiko identifikazioa eta identifikazio elektronikoa. Teknikak eta metodoak. Animalien erregistroa: Izena emateko prozedura, eta horri lotutako dokumentazioa.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak: Langile, instalazio eta bestelako baliabideen eskakizunak.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Behorren egoeraren kontrola eta gobernua, umea errapetik kendu eta gero.

–Behorren jokabidea, umea errapetik kendu eta gero: Jokabide-aldaketak, fase honi lotuak.

–Behorren garraioa, eta haien taldera sartzeko lana. Langile eta animalientzako segurtasuna.

–Behorren egoera fisikoa. Gorputz-masaren indizea eta hura berreskuratzeko lana. Errapearen lehorketa.

–Behorren elikadura, animalia errapetik kentzeko fasean: Errazioaren balio nutritiboa eta osaera. Ur kontsumoa.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Aurrerakoak hazteko bitarteko teknikoak ikuskapena:

–Aurrerakoan hazteko instalazioak Elikagaiak eta ura banatzeko instalazio eta ekipoak.

–Zaldi aziendaren alojamenduak.

–Bitarteko, tresna eta instalazioen azterketa eta ikuskapena. Fitxa teknikoak.

–Zaldikoen elikadura. Errazioaren balio nutritiboa eta osaera. Ur kontsumoa. Pentsu eta bazken hornidura.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Zaldikoak otzantzeko aldiaren kontrola.

–Zaldikoak otzantzeko instalazioak.

–Zaldikoarenganako hurbilketa progresiboa.

–Zaldikoen otzantzea: Une egokia eta lanak, animalien arrazaren, adinaren eta sexuaren arabera. Aisialdirako, zaldiketa espezializaturako, haragitarako edo trakziorako zaldikoak.

Animalien eta langileen segurtasuna.

–Zaldikoa otzantzeko erabiltzen diren baliabide eta materialak.

–Nolako eragina duen otzantzeko sistemak zaldikoaren jokaeran.

–Zaldikoen lehenbiziko hautaketa, helduaroan izanen duten destinoaren arabera. Kontuan hartu beharreko irizpideak.

–Kontrolerako dokumentazioa nola bete eta kudeatu.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Zaldikoak aurrerako uzteko fasera nola egokitu diren ikuskatzea:

–Zaldikoak aurrerako uztearen kontrola. Aurrerakoen taldeen sorrera (gaitatasunaren eta destinoaren arabera). Aisialdirako, zaldiketa espezializaturako, haragitarako edo trakziorako zaldikoak.

–Zaldikoak aurrerakoentzako instalazioei, ohitura berriei eta gainerako animaliei egokitzea. Animalien gobernua, taldeka.

–Aurrerakoentzako errazioen prestaketa-lana. Aurrerako zaldikoen elikadura. Tresneriaren eta beste baliabide batzuk prestatu, ikuskatu eta mantentzeko lanak.

–Zaldikoen egoera fisikoa. Behaketa eta azterketa: zaldikoen jokaera, gaixotasunen sintomak eta bestelako alterazioak.

–Higienearen kontrola eta oinarrizko zainketak.

–Tratamendu prebentiboak: desparasitazioa eta txerto bidezko profilaxia.

–Informazioa erregistratzeko lana. Aurrerakoen zainketaren kontrolari buruzko dokumentazioa nola bete eta erregistratu.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Otzantzeko lanen plangintza eta ikuskapena:

–Zaldikoak otzantzeko prozesua. Hautatzeko irizpideak.

–Otzantzeko lanen plangintza.

–Instalazioak eta materialak.

–Zaldikoagana nola hurbildu. Langilearen jarduketak.

–Zaldikoari uhalak-eta jarri eta egokitzea. Uhalak-eta erabiltzeko protokoloaren ikuskapena.

Zaldikoaren ikaste mailaren balorazioa. Irizpideak.

–Kontrolaren erregistroak nola egin. Nola bete.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak.

–Animalien ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Heziera naturalaren eta sokarekin zaldikoa hezteko lanen programazioa eta ikuskapena.

–Zaldikoaren azterketa. Hezterako egokitasuna.

–Instalazio, material eta ekipoak, hezteko lanean. Egokitasuna.

–Heztearen oinarrizko teknikak. –Zaldikumearen egokitzapena.

–Ikaskuntzaren egiaztapena. Zaldiketan hasi aurreko jokaera.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek euskarri teoriko-praktikoa ematen du ikasleek behar duten prestakuntza jaso dezaten zaldi aziendaren aurrerakoen hazkuntza kudeatzeko eta arrazak identifikatzeko, kontuan hartuta, betiere, nutrizioaren, produkzioaren eta osasunaren inguruko alderdiak.

Hobe da moduluaren eduki teorikoak ikus-entzunezko baliabideak eta baliabide informatikoak dituen erabilera anitzeko gela batean ematea, jarduera honi buruzko informazio erakargarri asko baitago Interneten. Parte praktikoaren oinarrizko kontzeptuak zentroaren etxaldean azalduko dira. Geroago, dena dela, komenigarria litzateke kontzeptu horiek ustiategi espezifikoetan eta zalditegietan zabaltzea, horrek aspektu teorikoek sendotzen eta sakontzen lagunduko baitu.

Moduluan irakasten diren kontzeptuak ahalik eta laburren eta argienak izanen dira, azkar uler daitezen, eta, jakina, haien aplikazio praktikoa ahalik eta eraginkorrena izan dadin.

Ona litzateke ikasleak zaldiaren munduarekin lotura duten lehiaketa, erakustaldi, sariketa eta ekitaldietara joatea, eta zaldi azoketan parte hartzea, bai Espainian bai atzerrian ere. Ikasleak, horrela, gelan bereganatutako ezagutzak sendotuko ditu, eta zaldiaren munduan barneratzen, “in situ” ezagutuz zaldi aziendaren produkzioak duen problematika eta nolako garrantzia duen aisialdian eta errealitate agroekonomikoan.

Horrez gain, gogoan hartuko dira, modu sistematikoan eta zeharka, abeletxeko zereginetan hartu behar diren jarrerak, hala nola ordena, abereen zainketa eta mantentzea, uhalen eta uhalak babestekoen zainketa eta mantentzea, baita hondakinen kudeaketa eta laneko arriskuak ere.

Baliteke ikasle askok honako hau izatea lehenbiziko harremana zaldiaren munduarekin eta, beraz, sekula erabili ez dituzten termino teknikoekin. Horregatik, nahiz eta nagusiki modulu teorikoa izan, gomendagarria da praktikarekiko lotura ez galtzea, ikasgelan ikasitakoa indartu eta finkatze aldera, batez ere. Gomendatzen da, beraz, jarduera praktikoak egitea eduki-multzo bakoitzeko, ikasleek ahalik eta modu eraginkorrenean beregana ditzaten edukiak.

Egokiena delakoan proposatzen den edukien sekuentziazioa oinarrizko edukietan azaldutako ordenarekin bat dator, ordena logikoa baita ikuspuntu praktikotik zein kronologikotik.

–Kumea errapetik kentzeko fasearen planifikazioa eta ikuskapena.

–Behorren egoeraren kontrola eta gobernua, umea errapetik kendu eta gero.

–Aurrerakoak hazteko bitarteko teknikoak ikuskapena.

–Zaldikoak otzantzeko aldiaren kontrola.

–Zaldikoak aurrerako uzteko fasera nola egokitu diren ikuskatzea.

–Heziera naturalaren eta sokarekin zaldikoa hezteko lanen programazioa eta ikuskapena. Hastapenak.

Produktu fitsosanitarioei buruzko Europar Batasunaren arauak eta Espainiako antolamendu juridikora egin beharreko transposizioa (autonomia erkidegoetako mailan inplikazioak dituena) etengabe eguneratzen direnez, modulu hau eman behar duten irakasleek jakinaren gainean egon behar dutela iradokitzen da, eta, horretarako, eskura dituzten informazio- edo aholkularitza-baliabideak erabili beharko dituzte.

Halaber, berariaz aztertuko da abeltzaintzako produkzio ekologikoa, hura ohikoarekin alderatuz, eta, azkenik, abereen ongizateari, hondakinen kudeaketari eta laneko arriskuei buruzko araudia landuko da.

Horrez gain, gogoan hartuko dira, modu sistematikoan eta zeharka, abeletxeko zereginetan hartu behar diren jarrerak, hala nola ordena, abereen zainketa eta mantentzea, baita hondakinen kudeaketa eta laneko arriskuak ere.

Zikloaren helburuak lortzeko jarduera batzuk iradokitzen dira jarraian, antzeko jarduera gehiago garatzeko erreferentzia gisa har daitezkeenak:

–Abeltzaintzarako interesa duten zaldi aziendaren arrazak identifikatzea.

–Animaliak elikatzea.

–Animaliak hautatu eta hobetzea.

–Animaliak produzitzea.

–Animalien osasuna ezagutzea.

–Tratamendu alopatikoak, homeopatia eta fitoterapia aplikatzea.

–Animalien produkzioen karakterizazioa.

Modulu honen edukiak kontuan izanik, interesgarria litzateke ikasleek honako jarduera hauek egitea, beren prestakuntzaren osagarri:

–Gaiarekin lotura duten bideoak ikusi eta aztertzea.

–Dokumentazioa, artikuluak edo berariazko informazioak bilatu eta aztertzea, irakasleak emanak edo baliabide informatikoen bidez bildutakoak.

–Txosten eta dokumentuak egitea, eta, gero, aztertzea eta ondorioak ateratzea.

–Abereentzako lehengaiak eta janariak hautatzea.

–Bisitak egitea abeltzaintzako ustiategietara eta ikastetxean irakasten diren gaiekin zerikusia duten erakundeetara.

–Produkzio-gaitasun bakoitzeko etxalde espezifikoetan praktikak egitea eta bisitak egitea haietara.

Beste modulu batzuekiko koordinazioaz, nabarmentzekoa da modulu honek zerikusia duela “Zaldi azienda hezi eta erabiltzeko lanak antolatzea eta gainbegiratzea” izenekoarekin (modulu hau bigarren kurtsoan ematen da, curriculumaren erreferentziazko hurrenkerak dioenaren arabera). Zaldi aziendaren aurrerakoen hazkuntza kudeatzeko modulu honetan, hasieran, zaldikoak otzantzeko prozesua landuko da, baita zaldikoa sokarekin hezteko prozesua ere. Eduki horiek bigarren kurtsoan sendotuko dira, “Zaldi azienda hezi eta erabiltzeko lanak antolatzea eta gainbegiratzea” izeneko moduluan, ikasleek trebetasun horietan sakonduko baitira, eta prestakuntza osatu. Helburu hori betetzearren, komenigarria litzateke bisitak egitea, bai abeltzaintzako ohiko ustiategietara eta ekologikoetara, bai albaitaritza zentro, hipika eta zalditegietara ere.

Modu honetan irakasle dabiltzanek ez dute ahaztu behar animalia espezie baten garapenarekin loturiko trebakuntza dela, eta produkzioa, neurri handi batean, aisialdiarekin duela zerikusia. Aspektu horren ondorioz, beharrezkoa da zaldiarekin praktika etengabea lortzea, eta, aldi berean, ikasleek zaldiari buruzko ezagutza eta jokabideak zabaltzea, hertsiki lotuak ikaskuntza prozesua finkatzeko. Horregatik guztiagatik, ezinbestekoa da koordinazioa izatea modulu honen eta “Zaldi azienda hezi eta erabiltzeko lanak antolatzea eta gainbegiratzea” izenekoaren artean. Beharrezkoa da, bestalde, ikasleen ebaluazio etengabea eta haiek zaldiarekin duten bategitearen bilakaera prozesu jarraitua. Prozesua ez da bloketan bereizi behar, ikasketak bere barren-lotura galduko bailuke.

Lanbide modulua: Nekazaritzako makineria eta instalazioak.

Kodea: 1278.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 200 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Instalazioak eta haien mantentze-lanak kontrolatzen eta egiaztatzen ditu, eta, horretarako, haien ezaugarriak aztertu eta haiek erabiltzeko eskuliburuak eta planak interpretatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Instalazioen ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Mantentze-lanen plana ezarri eta ikuskatu du.

c) Egindako eragiketak erregistratzeko mantentze-lanen eta gorabeheren egunkaria diseinatu du.

d) Aziendaren egonlekuak eta haietara sartzeko baldintzak aztertu ditu.

e) Garbiketa, desinfekzioa, desintsektazioa eta desratizazioa egiteko tresnak prestatzeko eta erabiltzeko lanak kontrolatu ditu.

f) Instalazio elektrikoak ikuskatu ditu, baita ur-hornidurarenak, ingurumeneko kontrolarenak eta azienda zaintzeko sistemarenak ere.

g) Abereen ongizate eta osasunari eta elikagaien segurtasunari buruzko araudia aplikatu da.

2. Makinen eta ekipamenduen mantentze-lanak programatzen eta ikuskatzen ditu, eta espezifikazio teknikoak interpretatzen.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Oinarrizko dokumentazioak eta bestelako informazio iturri batzuk aztertu ditu.

b) Abeltzaintzako ustiategietako makinen eta ekipamenduen eta haien mantentze-lanen ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Makinek eta ekipamenduek ongi funtzionatzen duten begiratu du.

d) Prebentziorako lehen mailako mantentze-plana egin du (epe laburrekoa eta epe ertainekoa).

e) Mantentze-lanen eta oinarrizko konponketa-lanen kostuari buruzko txostenak egin ditu.

f) Fitxak eta lan-parteak egin ditu.

g) Matxuren diagnostikoari buruzko txosten teknikoak egin ditu.

h) Makineriaren eta ekipamenduen mantentze-lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

i) Animalien osasunari eta ongizateari buruzko araudia aplikatu du.

3. Abeltzaintzako ustiategi bateko tailerra kudeatzen du, kontuan harturik zer baliabide dituen eta zer lan egin behar diren.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Tailerra antolatu du.

b) Mantentze-lanetarako eta konponketarako behar diren materialak kalkulatu ditu.

c) Epe ertaineko eta luzeko hornidura-premiak aztertu ditu.

d) Jasotako materialaren egoera aztertu du.

e) Tailerreko materialak bildu ditu.

f) Material, ekipamendu eta erremintak biltegiratzeko eta kontserbatzeko baldintzak ikuskatu ditu.

g) Hornidurei eta hornitzaileei buruzko informazio teknikoa erregistratu eta gaurkotu du.

h) Lehen laguntzetako botikina berrikusi eta hornitu du.

i) Suteak itzaltzeko tresnak aztertu ditu.

4. Makineria, ekipamenduak eta erremintak eskuratzeko eta ordezteko txostenak egiten ditu, eta, horretarako, irizpide tekniko eta ekonomikoak eta ustiategiaren produkzio-plana aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Makinen lan-denboren aldizkako erregistroa egin du.

b) Urtean zehar izandako erabilera-kostuak aztertu ditu.

c) Merkatu-prezioetan egindako zerbitzu-eskaintzak aztertu ditu.

a) Mekanizazio-beharrak produkzio-planaren arabera identifikatu ditu.

e) Merkatuan makinei buruz eta ekipamenduei buruz dagoen dokumentazio tekniko eta ekonomikoa aztertu du.

f) Makina, ekipamendu eta tresnak erosteko plana egin du.

5. Arriskuen prebentziorako, norberaren segurtasunerako eta ingurumen-babeserako neurriak aplikatzen ditu eta, horretarako, lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak baloratzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lehen segurtasun-faktore gisa, instalazioen eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna ebaluatu ditu.

b) Jarduketa-plan prebentiboak eta babesekoak diseinatu dira eta, horri esker, arrisku-egoera ohikoenak saihestu ditu.

c) Eragiketarako aurreikusita zeuden segurtasuneko eta babes pertsonal eta kolektiboko neurriak erabili ditu.

d) Lanerako materialak, erremintak, makinak eta tresneria manipulatzean arrisku-egoerak saihestu ditu.

e) Hondakinak sailkatzeko organigramak prestatu ditu, haien toxikotasuna, ingurumen-eragina eta geroago eginen den gaikako bilketa kontuan izanda.

f) Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta ingurumen-babesari buruzkoa aplikatu ditu.

Edukiak.

Instalazioen kontrol eta egiaztapena, eta haietako mantentze-lana:

–Abereentzako bizitokiak. Ezaugarriak. Kokalekua eta orientazioa. Erabiltzen diren materialak:

  • Behi-aziendarentzako bizitokiak.
  • Txerri-aziendarentzako bizitokiak.
  • Ardi-aziendarentzako bizitokiak.
  • Ahuntz-aziendarentzako bizitokiak.
  • Haragitarako eta erruteko hegaztien bizitokiak.
  • Beste espezie batzuentzako bizitokiak.
  • Isolamendu eta berrogeialdietarako instalazioak.
  • Biltegiratzeko eta kontserbatzeko instalazioak.

–Instalazioen mantentze plana.

–Mantentze-lanen eta gorabeheren egunkaria.

–Alojamenduen berrikusketa eta diagnosia. Irisgarritasuneko baldintzak (baldintzak).

–Garbitzea, desinfektatzea, intsektuak eta arratoiak hiltzea. Ekipo eta materialak.

–Ingurumeneko parametroak:

  • Instalazio elektrikoa.
  • Berokuntza, aireztapen eta klimatizazio instalazioak.
  • –Ur horniduraren instalazioa.
  • Hondakinak biltegiratzeko eta desagerrarazteko instalazioak. Abeltzaintzako ustiategiko hondakinen kudeaketa. Bilketa, garraioa eta biltegiratzea. Oinarrizko mantentze lanak.
  • Azienda begiratzeko sistemak.

–Abereen ongizate eta osasunari eta elikagaien segurtasunari buruzko araudia.

Makina eta ekipoen mantentze-lanen programazioa eta ikuskapena.

–Dokumentazio teknikoa. Bestelako informazio iturriak.

–Aziendarentzako elikagaiak prestatzeko eta banatzeko makina eta ekipoak. Mantentze-lanak.

–Produktu fitosanitarioak aplikatzeko makinak, motak eta ezaugarri teknikoak.

–Motorren tipologia eta sailkapena. Osagaiak eta funtzionamendua.

–Traktorea: motak eta osagaiak.

–Laborantzarako, luberritzeko eta lurra prestatzeko lanabesak. Tresnak.

–Gorotzarekin lan egiteko ekipoak. Minda banatzeko tangak.

–Makina eta ekipoen funtzionamenduaren kontrola. Arriskuak. Makina eta ekipoak babesteko elementuak.

–Prebentzioko mantentze plana. Lehen mailako mantentze-lanak, epe motzera eta ertainera. Mantentze-lanak eta oinarrizko konponketak. Motak.

–Mantentze-lanen eta oinarrizko konponketen kostua. Txostenak prestatzea.

–Laneko fitxa eta parteak.

–Matxurak diagnostikatzeko txosten teknikoak.

–Makineriaren eta ekipamenduen mantentze-lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

–Abereen ongizate eta segurtasunari buruzko araudia.

Abeltzaintzako ustiategiko tailerraren kudeaketa.

–Lantegiaren antolaketa. Espazioak. Nekazaritzako tailer baterako tresneria.

–Oinarrizko mekanizazio-eragiketak. Eskuzko mekanizazioa.

–Mekanizazioko erremintak. Hautapena eta erabilera.

–Soldadura-metodoak: oxigas bidezko soldadura termikoa, arku elektriko bidezko soldadura, gasaren babespeko arku bidezko soldadura.

–Soldadura mota hautatzea.

–Mekanizatutako produktuaren kalitatea. Perdoi geometrikoa eta azalerakoa.

–Soldatutako piezen kalitatea. Dimentsioak, gainazal-itxura, oinarri-metalarekiko trantsizioa, deformazioak eta bestelakoak.

–Mantentze-lanak eta oinarrizko konponketak egiteko materialak. Epe laburreko eta ertaineko hornikuntza.

–Jasotako materialaren egoera.

–Tailerreko materialen bilketa.

–Material, tresna eta erremintak biltegiratu eta kontserbatzeko baldintzak.

–Hornidurei eta hornitzaileei buruzko informazio teknikoa.

–Lehen laguntzetarako botika-kutxa. Ezaugarriak.

Suteak itzaltzeko ekipoak.

Abeltzaintzako makineria, ekipoak eta bitartekoak erosi eta berritzeko txostenak nola egin.

–Makinen lan-denboren aldizkako erregistroa.

–Erabileraren kostuak. Kalkulua.

–Zerbitzu-eskaintzak, merkatuaren prezioetan.

–Mekanizazio-beharrak. Ekipoak erosteko edo ordezkatzeko irizpideak. Erabilera-maila eta -kostua. Errentagarritasun- eta ordezte-atalaseak.

–Makina eta ekipoei buruzko dokumentazio tekniko-ekonomikoa. Azterketa.

–Makinak, ekipoak eta tresnak erosteko eta ordezkatzeko plana. Txosten tekniko-ekonomikoak nola egin.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa:

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia, makineria mantentzeko lanetan.

–Arrisku faktoreak eta egoerak.

–Banako babeserako bitartekoak eta ekipamenduak.

–Taldeko prebentzioa eta babesa.

–Hondakinen kudeaketa arautzen duen araudia.

–Hondakinak sailkatzea eta biltegiratzea.

–Hondakinen tratamendua eta bilketa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek abeltzaintzako makineria erabiltzeko, mantentzeko, konpontzeko eta garbitzeko oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzea. Aurrekoaz gain, oinarrizko ezagutzak bereganatu behar dituzte makineria berria eskuratzeko, erabilitako makineria berritzeko eta abeltzaintzako ustiategiko makineria eta instalazioak erabiltzeko.

Moduluaren ezaugarriak kontuan izanik, eta irakaskuntza aldiak hobeto aprobetxatzeko, iradokitzen dugu saioen bi heren praktikoak izan daitezela eta nekazaritzako lantegian eman daitezela, lantegia antolatzeko eta traktorea, trakzio-ekipamenduak, soldadura prozesuak eta abeltzaintzako instalazioak mantendu eta erabiltzeko. Beste herena eduki teorikoak lantzeko erabil daiteke, erabilera anitzeko gela batean.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, eta kontuan hartuta eduki askoren izaera praktikoa izanda haiei urtaroaren eta klima-baldintzen arabera helduko zaiela, iradokitzen da abeltzaintzako lantegiko edukiak txandakatzea abeltzaintzako makineriari eta instalazioei lotutako edukiekin, ikasleek batzuk besteekin erlazionatu ahal ditzaten eta moduluarekiko jarrera positiboa izan dezaten.

Iradokitzen da edukiak bi multzo handitan antolatzea: batetik, traktorea eta abeltzaintzako trakzioko ekipoak eta makinak; eta, bestetik, tailerra, mekanizazio eta soldadura prozesuak eta abeltzaintzako instalazioak. Horrenbestez, sekuentzia hau iradokitzen da:

–Motorrak, traktorea eta trakzioko ekipoak. Traktore ren elementuak identifikatzea.

–Traktorearen eta abeltzaintzako makineriaren erabilera. Haiekin mugitzea eta maniobrak egitea.

–Erremintak eta abeltzaintzako makineria. Identifikazioa eta mantentze-lanak.

–Garraiorako lanabesak lotzea eta egokitzea.

–Lantegia. Lantegiko erremintak identifikatzea.

–Mekanizazioa: ebaketa, karrakaketa, zulaketa eta hariztaketa.

–Soldadura prozesuak.

–Abeltzaintzako instalazioak.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, honako jarduera hauek egin daitezke:

–Modulu honekin lotura duten makineria eta instalazioak dituzten eta erabiltzen dituzten abeltzaintzako ustiategiak bisitatzea.

–Institutuaren traktore eta makinekin praktikak egitea.

–Bisitak egitea abeltzaintzako makinariarekin eta instalazioekin zerikusia duten azoka eta erakustaldietara.

–Ikasleak bereganatzen doazen ezagupenei buruzko proba idatziak egitea.

–Bakarkako edo binakako lan idatziak egitea kurtsoan egiten diren bisitei buruz.

–Ikus-entzunezko baliabideak edo/eta Internet erabiltzea moduluaren zenbait helburu lortzeko.

Ebaluazioaren bidez, moduluko ikaskuntzaren emaitzak lortu diren jakinen da. Ebaluazio jarraitua, objektiboa eta pertsonalizatua egin behar da, ikasleen ikaskuntza prozesua behatuz. Programatutako prestakuntza jarduerak egiteko jarrera, trebezia eta zailtasunak baloratu behar dira.

Hori dena lortzeko, praktika saioetan sistematikoki behatu beharko dira lanaren antolaketa, proposatutako lanak egiteko eraginkortasuna eta trebetasuna, norberaren lanaren eta taldeko lanaren aurreko jarrera. Era berean, idatzizko banakako probak eginez, eduki teorikoak egindako prozesuekin erlazionatzeko gaitasuna baloratuko da. Ahal dela, ikasleek banan-banan edo talde txikietan garatuko dituzte saio bakoitzean planteatutako praktikak.

Abeltzaintzako makineria eta instalazioak izeneko modulua zikloaren beste moduluekin koordinatzea garrantzitsua da, horietan beharrezkoa baita traktorea, bestelako makinak eta instalazioak erabiltzea abeltzaintzako hainbat lan egin eta abeltzaintzako instalazioak kontrolatu eta maneiatu ahal izateko.

Lanbide modulua: Biosegurtasuna.

Kodea: 1281.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak:

1. Abeltzaintzako sektorearen ingurumeneko arazo nagusien ezaugarriak azaldu eta deskribatzen ditu, urari, aireari eta zolari egiten ahal zaizkion kalteak hain zuzen, eta proposamenak egiten ditu haiek gutxitzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kutsaduraren eta osasun publikoaren kontzeptuak zehaztu ditu.

b) Ingurumeneko problema nagusiak eta kutsagarri ohikoenak identifikatu ditu.

c) Uraren eta eta haren kutsagarri nagusien ezaugarriak deskribatu ditu.

d) Ura tratatzeko eta arazteko sistemak azaldu ditu.

e) Abeltzaintzako erabilerarako uraren kalitatea aztertu du.

f) Airearen eta haren kutsagarri nagusien ezaugarriak deskribatu ditu.

g) Kutsadura kontrolatzeko eta barreiatzeko neurriak identifikatu ditu.

h) Airearen kalitatea aztertu du.

i) Hondakinen garrantzia aztertu du, eta haiek ingurumenean duten eragina murrizteko tratamendu egokienak azaldu.

j) Ingurumenaren kalitatean erabakigarriak diren parametroak identifikatu ditu.

k) Ingurumeneko datuak erregistratu ditu.

l) Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

2. Abeltzaintzako ustiategietako, albaitaritza-zentroetako eta nukleo zoologikoetako biosegurtasuneko neurriak ikuskatzen ditu, eta jarduteko protokoloak aztertzen.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gaixotasunen transmisioa eteten duten neurrien ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Abeltzaintzako instalazioetako plano bat interpretatu du.

c) Abeltzaintzako ustiategi, albaitaritzako zentro edo nukleo zoologiko bat jartzeko baldintza hoberenak azaldu ditu.

d) Patogenoak sartu eta barreiatzeko puntu kritikoak identifikatu ditu.

e) Abeltzaintzako instalazioaren perimetroa eta haren seinalizazioa ongi ote dauden begiratu du.

f) Abeltzaintzako ustiategian ibilgailuen eta pertsonen harat-honatak dituen arriskuak identifikatu ditu.

g) Instalazioetarako sarrera kontrolatzeko prozedurak ikuskatu ditu.

h) Kutsagarriak izan litezkeen beste instalazio batzuetatiko hurbiltasuna kontrolatu du.

i) Abeltzaintzako ustiategiek Kutsaduraren Aurkako Aurreneurri eta Kontrol Integratuei buruzko Legea betetzen ote duten egiaztatu du.

j) Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa eta Ingurumen Baimen Integratua betetzeko behar diren baldintzak azaldu ditu.

k) Datuak erregistratu ditu.

l) Albaitaritza-zentroetan eta nukleo zoologikoetan biosegurtasuneko protokoloa betetzen ote den ikuskatu du.

m) Ingurumeneko araudia, animalien osasunari eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

3. Bektore biologikoei buruzko biosegurtasun-programen garapenean laguntzen du, betiere kontuan hartuta kontrol-teknikak, protokoloak eta haien aplikazioa.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ordezteko edo aurrerako animalien osasun ziurtagiriak egiaztatu ditu.

b) Bektore biologikoak sar daitezen galarazteko neurriak identifikatu ditu.

c) Ustiategitik kanpoko animalien kontrol-neurri pasiboen ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Karraskarien kontrol-programak aplikatu ditu.

e) Ustiategiko langileek zein kanpoko langileek zaindu beharreko neurri higienikoak kontrolatu ditu.

f) Bisita-liburuetan datuak erregistratu ditu.

g) Ingurumeneko araudia, animalien osasunari eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

4. Bektore bizigabeei buruzko biosegurtasuneko programaren garapenean laguntzen du, kontrol-metodoak identifikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Trazabilitatearen printzipioak azaldu ditu, baita haiek elikagaiei eta pentsuei aplikatzeko betebeharrak ere.

b) Pentsu, bazka eta bestelako elikagaien dokumentazioaren ezaugarriak azaldu ditu.

c) Pentsu, bazka eta bestelako elikagaiak biltegiratu, erabili eta garraiatzean haiek kutsatzea galarazten duten teknikak deskribatu ditu.

d) Uraren kalitate bakteriologikoa egiaztatu du, eta fakultatiboaren lana zein den azaldu.

e) Ustiategiko, klinika edo nukleo zoologikoko material eta tresnen garbiketa eta desinfekzioa egin ditu, eta egin direla egiaztatu.

f) Azpietako materialak bildu eta metatzeko lanak ikuskatu ditu.

g) Animaliak garraiatzeko ibilgailu eta egonlekuen garbiketari, desinfekzioari eta desintsektazioari buruzko dokumentazioa identifikatu du.

h) Ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko instalazioak aztertu du.

i) Ingurumeneko araudia, animalien osasunari eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

5. Ustiategian sortutako simaur, minda eta hondakin-urak bildu, tratatu eta desagerrarazteko lanak ikuskatzen ditu, betiere kontuan hartuz araudi indarduna eta jarduketa protokoloak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Simaur eta mindak bildu eta metatzeko tekniken ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Haiek bildu eta biltegiratzeko instalazioen egoera eta kokalekua egiaztatu ditu.

c) Simaurrak eta mindak bildu diren egiaztatu du.

d) Minak tratatzeko eta desagerrarazteko sistemak kudeatu ditu.

e) Minden tratamenduaren parametro analitikoak kontrolatu ditu.

f) Datuak bildu ditu.

g) Abeltzaintzako hondakinak nekazaritzan erabiltzeak ingurumenean dituen ondorioak identifikatu ditu.

h) Ingurumeneko araudia, animalien osasunari eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

6. Animalien gorpu eta hondakinak desagerrarazteko lanak ikuskatzen ditu, eta araudi indarduna eta protokoloak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Animalien gorpuen eta hondakinak desagerrarazteko prozedurak erabili ditu.

b) Animalien gorpu eta hondakinetarako edukiontzien mantentze-lanen eta kokalekuaren betebeharrak deskribatu ditu.

c) Animalien gorpuen eta hondakinak desagerrarazteko material eta ibilgailuak garbitu eta desinfektatu ote diren egiaztatu du.

f) Animalien gorpuen eta hondakinak desagerraraztearekin lotutako arriskuak identifikatu ditu.

e) Hondakindegien betebehar higieniko-sanitario eta ekologikoak azaldu ditu.

f) Animalien gorpuen eta hondakinak biltzeko eta desagerrarazteko prozesuari buruzko datuak erregistratu ditu.

g) Eskatutako dokumentazioa identifikatu du.

h) Ingurumeneko araudia, animalien osasunari eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

7. Abeltzainek eta albaitaritza-zentro eta nukleo zoologikoetako langileek garbiketa, desinfekzio eta desintsektazio programak ongi egin ote dituzten ikuskatzen du, betiere ustiategiaren ezaugarriak eta programen eraginkortasuna kontuan hartuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarduteko protokoloa interpretatu eta aplikatu du.

b) Ahulguneak zehaztu ditu.

c) Produktuen ezaugarriak identifikatu ditu.

d) Produktu, ekipo eta sistemen aplikazioaren eta erabileraren erakustaldiak egin ditu.

e) Garbiketa, desinfekzio eta desintsektazio programari buruzko erregistroa egiaztatu du.

f) Ingurumeneko araudia, abeltzaintzako produkzio ekologikoari buruzkoa, animalien osasunari eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu ditu.

Edukiak.

Ingurumeneko teknologia, abeltzaintzari aplikatua.

–Kutsadura eta osasun publikoa. Ingurumeneko arazo nagusiak. Kutsagarri mota nagusiak.

–Ura. Ezaugarriak. Uraren kutsadura. Kutsatzaile nagusiak. Tratamendua eta arazketa. Uraren kalitatea.

–Airea. Oinarrizko kontzeptuak. Gai kutsagarriak. Kutsaduraren kontrola eta sakabanatzea. Airearen kalitatea.

–Hondakinak. Oinarrizko kontzeptuak. Tratamenduak.

–Ingurumenaren kalitatea erabakitzen duten parametroak.

–Ingurumeneko araudia eta abeltzaintzako sektoreko lan arriskuei aurrea hartzekoa.

Biosegurtasunerako neurriak:

–Prebentzio neurriak. –Ustiategien, albaitaritzako zentroen eta nukleo zoologikoen kokaleku egokiena.

–Abeltzaintzako instalazioetako planoen interpretazioa.

–Biosegurtasuna. Arriskuen azterketa eta kontrolgune kritikoena. Patogenoen sakabanaketa.

–Abeltzaintzako instalazioaren perimetroa. Segurtasun eremua. Baldintzak. Seinaleak.

–Ibilgailuen eta pertsonen ibiliaren ondoriozko arriskuak.

–Kutsagarri izan litezkeen instalazioak. Kutsaduraren kontrola integratuari buruzko Legea (IPPC).

–Abeltzaintzako instalazioetarako araudia. Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa. ingurumen baimen integratua. Dokumentazioa eta datuen erregistroa.

–Ingurumen araudia, animalien osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa. Biosegurtasunetako protokoloak, albaitaritzako zentroetan eta nukleo biologikoetan.

Bektore biologikoei buruzko biosegurtasuneko programen garapena.

–Animalien birpopulatzea eta ordeztea. Osasun dokumentazioa.

–Bektore biologikoak. Prebentzio neurriak.

Animalien sarreraren ondoriozko arriskuak.

–Marraskarien kontrola. Teknikak.

–Arrisku handiko bisitariak. Bisitei aplikatu beharreko prebentzio neurriak. Ustiategiko langileak. Prebentzio neurriak.

–Bisita liburua. Bisiten kontrolaren prozedurak.

–Ingurumena babesteko araudia, faunari buruzkoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Bektore bizigabeei buruzko biosegurtasuneko programen garapena.

–Trazabilitatearen printzipioak. Elikagaien eta pentsuen higieneari buruzko betebeharrak.

–Pentsu, bazka eta bestelako elikagaien dokumentazioa.

–Aziendarentzako pentsuak, bazka eta bestelako elikagaiak biltegiratzeko teknikak eta haiek kutsatzeko bideak. Haiek nola erabili eta garraiatu.

–Uraren kalitatea. Kontrol mikrobiologikoa.

–Ustiategi, albaitaritzako zentro edo nukleo zoologiko baten garbiketa eta desinfekzioa.

–Azpietarako materialak jaso eta biltegiratzeko prozedurak.

–Garraiorako ibilgailu eta egonlekuen garbiketaren eta desinfekzioaren egiaztapena. Dokumentazioa.

–Ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko instalazioak. Haien egoeraren egiaztapena.

–Ingurumena babesteko araudia, faunari buruzkoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Simaur, minda eta hondakin-urak bildu, tratatu eta desagerrarazteko lanen ikuskapena.

–Haiek bildu eta metatzeko teknikak.

–Instalazioetan egoeraren egiaztapena.

–Simaur eta mindak biltzeko lanen kontrola.

–Analisien parametroak minden tratamenduan. Kontrola.

–Nekazaritzan simaur eta mindak erabiltzeak ingurumenean dituen ondorioak.

–Datuen erregistroa.

–Ingurumena babesteko araudia, faunari buruzkoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

–Animalien gorpu eta gorpuzkinak desagerrarazteko lanen ikuskapena.

–Animalien gorpu eta gorpuzkinak desagerrarazteko prozedurak. Desagerrarazteko teknikak.

–Animalien gorpuen eta gorpuzkinen edukiontziak. Kokapena. Mantentze-lana.

–Animalien gorpu eta gorpuzkinek eramateko ibilgailu eta materialen garbiketa eta desinfekzioa.

–Animalien gorpu eta gorpuzkinak desagerrarazteko lanen arriskuak. Hondakindegiak.

–Datuen erregistroa. Horrekin zerikusia duen dokumentazioa. Kontrola.

–Ingurumena babesteko araudia, faunari buruzkoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

–Garbiketa, desinfekzio eta desintsektazio programen ikuskapena.

–Garbiketaren, desinfekzioaren eta desintsektazioaren kontzeptuak. Jarduteko protokoloak.

–Puntu kritikoak. Laginak hartzea.

–Produktuak. Sailkapena. Nekazaritza ekologikoan baimendutako produktuak.

–Garbiketa, desinfekzio eta desintsektazio sistemen aplikazioa.

–Erregistroak.

–Ingurumenari, abeltzaintzako produkzio ekologikoari, abere osasunari eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek behar den informazioa dauka abeltzaintzako ustiategien, albaitaritzako zentroen eta nukleo biologikoen biosegurtasunarekin zerikusia duten kontzeptuak labur azaltzeko, kontzeptu horiek ezinbestekoak baitira ustiategi bat, albaitaritzako zentro bat edo nukleo zoologiko bat izateko, baldin eta gaur egun ingurumenari dagokionez dauden betebeharrak bete nahi badira eta, gainera, proiektuek bideragarritasun ekonomiko eta soziala izatea nahi badugu.

Edukien sekuentziazioak –bloketan antolatua–, lehenbiziko momentuan, aski modu orokorrean, abeltzaintzako ustiategiek ingurumenean alda ditzaketen elementu nagusiak azaltzen ditu, Europako eta Espainiako araudiei jarraikiz aztertu eta zuzendu behar direnak ingurumenari egindako kalteak gutxitzeko asmoz. Moduluak, sarrera horren ondoren, biosegurtasuneko oinarrizko neurriei heltzen die, instalazioek berek izan behar dituzten ezaugarriak azaltzeko. Ondoren, bektore biologikoen kontrol sistemak proposatzen dira. Garrantzi berezia ematen zaie identifikazioari eta problema jakin batentzat egokienak diren kontrol neurriei. Bestetik, bektore bizigabeak eta haiek kudeatzeko neurriak azaltzen dira, garbitzeko eta material horiek desinfektatzeko neurriak ere barne direla. Edukien beste multzo batek aztertzen du zer modu dauden abeltzaintzako hondakinak eta ustiategietatik datozen hondar organikoak desagerraraztearen ondoriozkoak biltzeko eta kudeatzeko, betiere ingurumenari buruzko araudiaren ikuspuntutik, nahitaez bete beharrekoak baitira. Azkenik, ustiategi mota honek berezkoak dituen garbiketa, desinfekzio eta desintsektazio programak azaltzen dira, eta aditzera ematen da zer produktu, jarduketa mota eta sistema diren egokienak araudiei jarraitzeko prozedurak bete ahal izateko.

Modulu honetan zenbait jarduera teoriko eta praktiko jaso dira, aldi berean garatu behar direnak. Gehienetan, jarduera praktikoak azaldutako klase teorikoetan azaldutako ezagutzen indargarri izaten dira. Beste kasu batzuetan, edukiekin eta ebaluazio irizpideekin loturiko ezagutzak eta trebeziak eskuratzeko behar den metodologia izanen dira. Garrantzitsua da edukiak ingurunearen egoerara egokitzea, kontuan harturik abeltzaintzaren sektorea, nekazari giroarekin zerikusia duten beste hainbat bezala, aldakorra dela. Hori bera are baliagarriagoa da aipatutako sektoreentzat, hau da, albaitaritzako zentroentzat eta nukleo zoologikoentzat. Jarduera praktikoetako askorentzat garrantzitsua da nekazaritzako laborategiaren laguntza, baina, batez ere, enpresa kolaboratzaileena, ikasleek “in situ” ikasi behar baitituzte nolako jarduketa-protokoloak dauden instalazioen biosegurtasunak eskatzen dituen neurriak aplikatzeko.

Horrela, modulu honetako helburuak lortzeko, besteak beste, jarduera hauek egitea iradokitzen da:

–Uraren eta airearen kalitatearen parametroak identifikatu eta erregistratzea.

–Abeltzaintzako ustiategi baten emisio kutsagarriak kalkulatzea.

–Abeltzaintzako hondakinen analisien datuak erabiltzea, eta ingurumenean eragin handiena duten osagaiak identifikatzea.

–Abeltzaintzako ustiategien planoak aztertzea, baita haientzako kokaleku egokiena ere.

–Abeltzaintzako proiektu baten bideragarritasuna aztertzea, kontuan harturik bai Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa eta Ingurumen baimen integratua.

–Abeltzaintzako proiektu bat abian jartzeko behar den dokumentazioa aztertzea.

–Abeltzaintzako ustiategiko bisita-liburuetan datuak erregistratzea.

–Pentsuen etiketak aztertzea, trazabilitateari kasu berezia eginez.

–Garbitzeko, desinfektatzeko eta desintsektatzeko produktuak erabiltzea.

–Norberaren babeserako tresneria erabiltzea.

–Etiketak eta segurtasun-fitxak interpretatzea.

–Abeltzaintzako ustiategietan erabiltzeko baimena duten produktuei buruzko webguneak bisitatzea.

–Ustiategiaren puntu kritikoetan laginak hartzea.

–Abeltzaintzako ustiategi baten segurtasunari buruzko datuen erregistro sakona eramatea.

–Abeltzaintzako ustiategietara bisitak egitea, biosegurtasun kontuei garrantzi berezia emanez.

Ingurumenari buruzko araudietan etengabe eguneratze-lanak egiten ari direnez, modulu hau eman behar duten irakasleek haien jakinaren gainean egon behar dutela iradokitzen da, eta, horretarako, eskura dituzten informazio-baliabideak erabili beharko dituzte, betiere biosegurtasuneko adituen laguntzarekin.

Biosegurtasunari buruzko moduluak beste ziklo batzuen garapen teoriko eta praktikorako behar den oinarrizko prestakuntza ematen du. Horregatik, ezagupenak elkarren osagarriak dira, eta beharrezkoa da irakasleen arteko etengabeko koordinazioa landutako gaiei dagokienez. Horrela, bada, lotura handia dago beste modulu hauekin: Ugalketaren eta hazkuntzaren antolamendua eta kontrola; Abere ekoizpenaren kudeaketa; Abeltzaintzako saneamendua; Albaitaritzako arretarako laguntza; eta Albaitaritzako zentroen kudeaketa.

Lanbide modulua: ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, eta garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu du.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu du, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera ditu erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipo bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu ditu.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, aurrez aurreko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Zehaztasunez identifikatu ditu bere jardueraren elementu aurreikusgarriekin zerikusia duten datuak eta ekintzak, hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Formularioak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinakoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin ditu, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu du oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu du, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili du.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili ditu hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu du, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili du.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

–Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua...), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak...

–Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

–Aditz-denborak.

–Hitzen erabidea.

–Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

–Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

–Erlatibozko perpausak.

–Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

–Boz pasiboa. Hizkera tekniko-zientifikoa.

–Baldintzak.

–Zeharkako estiloa.

Eduki funtzionalak:

–Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

–Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko, etab.

–Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

–Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

–Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

–Asmoak eta planak adieraztea.

–Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

–Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

–Norberaren intereseko gaiei buruzko iritziak ematea, argudioak emanda.

–Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

–Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

–Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

–Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

–Dokumentu generiko luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

–Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

–Inprimakiak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

–Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak…).

–Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

–Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

–Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

–Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak…

–Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

–Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

–Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

–Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

–Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

–Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

–Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

Ingelesa I nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek behar hori, lehenik. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da, eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela, ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahaleginak egin beharko lirateke, lehenik eta behin, ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Gero, adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari ekinen zaie. Ikasgelan, bai irakasleak bai ikasleak ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten zaizkien komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, bereziki ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-lagunekin posta elektronikoa trukatzea, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab, Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Zaldi azienda hezteko eta gobernatzeko antolamendua eta ikuskapena.

Kodea: 1277.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 11.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zaldikoa otzantzeko lanak planifikatu eta ikuskatzen ditu, eta, horretarako, jarduketa-protokoloak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Adin, sexu eta garapen mailaren arabera hautatu ditu otzandu beharreko zaldikoak.

d) Zaldikoak otzantzeko lanen plangintza egin du.

c) Otzantzeko lanetarako instalazio eta materialen konprobazioa egin du.

d) Langilea zaldiagana nola hurbildu den aztertu du.

e) Zaldikoari ekipoak nola jarri eta egokitu zaizkion ikuskatu du.

f) Zaldiaren egokitzapena aztertu du, baita zenbateraino ikasi duen ere.

g) Otzantzeko lanak kontrolatzeko datuek erregistroa egin du.

h) Hezte naturalaren oinarrizko tekniken ezaugarriak zehaztu ditu.

i) Otzantzeko lanetako giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

j) Ingurumeneko araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

2. Sokarekin zaldikoa hezteko lanak programatzen eta ikuskatzen ditu, lan-fase bakoitzeko teknikak eta materialak erlazionatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zaldikoa egokia ote den aztertu du (hezten hasteko).

b) Instalazioak, materialak eta ekipoak egokiak ote diren aztertu du.

c) Sokarekin zaldikoa hezteko oinarrizko teknikak kontrolatu ditu.

d) Zaldikoaren egokitzapena aztertu du (hezteko fase bakoitzerako).

e) Zaldiketan hasi aurretik zaldikoaren ikaste maila nolakoa den aztertu du.

f) Sokarekin zaldikoa hezteko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

g) Ingurumeneko araudia, eta animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

3. Zaldiketaren hasierako fasea ikuskatzen du, hezteko teknika eta metodoak interpretatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zaldikoa zaldiketarako prest dagoela egiaztatu du.

b) Zaldiketaren faseak kontrolatu ditu (zaldikoarekin).

c) Zaldiketaren hasieran egindako ariketak ikuskatu ditu.

d) Zaldiketaren hasierako tekniken ezaugarriak zehaztu ditu.

e) Zaldikoaren menperatze- eta ikaste-maila kontrolatu du.

f) Lan bakoitzaren kontrol fitxak egin eta bete ditu.

g) Zaldiketarako lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu (zaldikoekin).

h) Ingurumeneko araudia, animalien osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

4. Zaldi azienda erakustaldietan eta lehiaketetan aurkezteko lanak antolatzen eta ikuskatzen ditu, teknikak eta lehiaketaren ezaugarriak erlazionatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zaldia aurkezpenerako bete behar dituen ezaugarriak aztertu ditu.

b) Animalia ekitaldi hauetarako duen prestakuntza eta entrenamendua ikuskatu du (arrazak kontuan hartuta).

c) Instalazioen egokitzapena eta animalien aklimatazioa antolatu du.

d) Animalien dokumentazioa egiaztatu du.

e) Hautatutako tresneria eta materialak ikuskatu ditu.

f) Lehiaketa mota bakoitzaren erregelamendua interpretatu du.

g) Animaliaren egokitzapen estetikoa eta aurkezlearena egiaztatu du.

h) Aurkezpena lehiaketaren protokoloari jarraikiz egin dela egiaztatu du.

i) Ingurumeneko araudia, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

5. –Zaldi azienda aisialdirako, lanerako eta kirolerako erabiltzeko kontrola egiten du, horietarako teknikak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Animaliaren egoera fisikoa kontrolatu du.

b) Abereen garraioa ikuskatu du.

c) Instalazioen, ekipoen eta materialen ezaugarriak aztertu ditu.

d) Aisialdirako, lanerako eta kirolerako zaldi azienda erabiltzeko jarduketen ezaugarriak aztertu ditu.

e) Animaliak ekinoterapian eta hipoterapian erabiltzeko egokitzapena antolatu du (kategoria bakoitzerako).

f) Dokumentazioa ikuskatu du.

g) Ingurumeneko araudia, eta animalien ongizateari buruzkoa, eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

Edukiak.

Otzantzeko lanen plangintza eta ikuskapena:

–Zaldikoak otzantzeko zailtasunak. Hautatzeko irizpideak.

–Otzantze-lanen bilketa, egituratzea, antolamendua eta plangintza.

–Instalazioak eta materialak.

–Zaldikoagana nola hurbildu. Langilearen jarduketak.

–Zaldikoari uhalak-eta jarri eta egokitzea. Uhalak-eta erabiltzeko protokoloaren ikuskapena.

Zaldikoaren ikaste mailaren balorazioa. Irizpideak.

–Hezte naturalaren oinarrizko kontzeptuak.

–Zaldikoa otzantzeko lana, izaeraren eta geroko lanaren arabera. Aisialdirako, zaldiketa espezializaturako edo trakziorako zaldiak.

–Kontrolaren erregistroak nola egin. Nola bete.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak.

–Animalien ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Sokarekin zaldikoa hezteko lanen programazioa eta ikuskapena.

–Zaldikoaren azterketa, ikasketa prozesuan. Hezterako egokitasuna.

–Instalazio, material eta ekipoak, hezteko lanean.

–Hezteko teknikak. Sakontzea. –Zaldikumearen egokitzapena.

–Ikaskuntzaren egiaztapena. Zaldiketan hasi aurreko jokaera.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Zaldiketaren ikuskapena (hasiera, zaldikumeekin).

–Zaldikumearen konprobazioa (zaldiketarako). Egokitasunaren adierazleak eta ezaugarriak.

–Zaldiketaren faseak (zaldikoekin). Hasierako zaldiketaren helburuak.

–Zaldiketaren hasierako ariketak. Teknikak.

–Zaldikoa nola menderatu eta hezi.

–Kontroleko fitxak. Fitxan nola egin eta erregistratu.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Zaldi aziendaren antolamendua eta ikuskapena erakustaldietan eta lehiaketetan:

–Ezaugarri morfologikoak eta animalien izaera, aurkezpenerako.

–Prestatze-lana eta entrenamendua. Gainbegiratzea.

–Instalazioen eta ekipoen egokitzapena. Animaliak instalazioetara egokitzeko prozesua.

–Animalien eta ustiategiaren dokumentazioa.

–Hautatutako ekipo eta materialak. Gainbegiratzea.

Lehiaketa eta erakustaldi mota bakoitzaren erregelamendua. Baloratzeko eta zigorrak jartzeko irizpideak.

–Animaliaren egokitzapen estetikoaren egiaztapena. Aurkezlearen janzkera, ekitaldi motaren arabera.

–Aurkezpen motak, lehiaketaren edo erakustaldiaren protokoloaren arabera.

–Ingurumen araudia, animalien ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Aisialdirako, lanerako eta kirolerako zaldi aziendaren kontrola:

–Animaliaren egoera fisikoa.

–Animalien garraioa. Gainbegiratzea. Zaldiak nola kargatu eta deskargatu garraioan.

–Instalazioen, ekipoen eta materialen ezaugarriak.

–Nola gobernatu zaldi azienda aisialdirako, lanerako eta kirolerako. Nola hezi zaldia jauzi egiteko. Zaldia tirorako heztea. Hastapenak.

–Zaldien erabilera ekinoterapiarako eta hipoterapiarako (kategoria desberdinetan).

–Dokumentazio teknikoa.

–Ingurumen araudia, animalien ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Orientabide didaktikoak.

Zaldi azienda hezi eta erabiltzeko lanen oinarriei buruzko ezagutzak ematea eta finkatzea da modulu honen helburua. Komenigarria litzateke, hortaz, moduluan irakasten diren kontzeptuak ahalik eta laburren eta argienak izatea, azkar uler daitezen, eta, jakina, haien aplikazio praktikoa ahalik eta eraginkorrena izatea.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, ondoren azaltzen den ordena bera da, eta zaldikoen gobernuak eta ikaskuntzak baldintzatua dago.

–Zaldikoa otzantzeko lanen plangintzako eta ikuskapeneko sakontzea.

–Hezte naturalaren oinarrizko kontzeptuak.

–Sokarekin zaldikoa hezteko lanen programazioa eta ikuskapena. Sakontzea.

–Zaldiketaren ikuskapena (hasiera, zaldikumeekin).

–Zaldi aziendaren antolamendua eta ikuskapena erakustaldietan eta lehiaketetan.

–Aisialdirako, lanerako eta kirolerako zaldi aziendaren kontrola.

–Ekinoterapia.

Ikasleek ikaskuntza horiek bereganatzearren, komenigarria litzateke bisitak eta praktikak egiten abeltzaintzako ohiko ustiategietan edo ustiategi ekologikoetan edo albaitaritza zentro, hipika eta zalditegietan ere.

Ona litzateke ikasleak zaldiaren munduarekin lotura duten lehiaketa, erakustaldi, sariketa eta ekitaldietara joatea, eta, “Aurrerako zaldien hazkuntzaren kudeaketa” izeneko moduluan bezala, zaldi azoketan parte hartzea. Ikasleek, horrela, gelan eskuratutako ezagutzak sendotuko dituzte, eta zaldiaren munduan barneratuko dira.

Horrez gain, gogoan hartuko dira, modu sistematikoan eta zeharka, abeletxeko zereginetan hartu behar diren jarrerak, hala nola ordena, abereen zainketa eta mantentzea, uhalen eta uhalak babestekoen zainketa eta mantentzea, baita hondakinen kudeaketa eta laneko arriskuak ere.

Modulu honen edukiak kontuan izanik, interesgarria litzateke ikasleek honako jarduera hauek egitea, beren prestakuntzaren osagarri:

–Gaiarekin lotura duten bideoak ikusi eta aztertzea.

–Dokumentazioa, artikuluak edo berariazko informazioak bilatu eta aztertzea, irakasleak emanak edo baliabide informatikoen bidez bildutakoak.

–Txosten eta dokumentuak egitea, eta, gero, aztertzea eta ondorioak ateratzea.

–Bisitak egitea abeltzaintzako ustiategietara eta ikastetxean irakasten diren gaiekin zerikusia duten erakundeetara.

–Noizbehinka espezie eta erabilera bakoitzarentzako etxalde, zaldiketa-zentro eta zalditegietan praktikak eta bisitak egitea.

Modulu hau, berez, “Aurrerako zaldien hazkuntzaren kudeaketa” izeneko moduluko lehenbiziko kurtsoan emandako prestakuntzaren jarraipena da. Zaldikoaren hazteko prozesu naturala aztertzen da, eta prozesu horri segituz heltzen zaie moduluaren edukiei. Horrela, eginahalak eginen ditugu ikasleen ikasketa prozesua eta zaldiarekiko tratua bateratzen. Horretarako, prozesu paralelo eta harmoniatsua eginen da bi elementu hauek kontuan hartuz: ikasleek edukiak, ohiturak eta praktika bereganatzeko lana, eta zaldiaren garapen fisiko eta emozionala.

Bi moduluek zerikusi handia dutenez elkarrekin, koordinazioa estua beharko da edukiak ematerakoan, baita edukien sakontasuna erabakitzerakoan ere, batak bestea ez zapaltzeko. Bestetik, modulu hauetako irakasleek koordinaturik egon behar dute jarduera praktikoetan, batez ere txangoak eta ustiategietarako bisitei dagokienez, haietan gelan ematen diren edukiak agertzen baitira.

Produktu fitosanitarioei buruzko Europar Batasunaren arauak eta Espainiako antolamendu juridikora egin beharreko transposizioa (autonomia erkidegoetako mailan inplikazioak dituena) etengabe eguneratzen direnez, modulu hau eman behar duten irakasleek jakinaren gainean egon behar dutela iradokitzen da, eta, horretarako, eskura dituzten informazio- edo aholkularitza-baliabideak erabili beharko dituzte.

Lanbide modulua: Abeltzaintzako saneamendua.

Kodea: 1279.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Osasun programetarako lan agenda kudeatzen du, eta ezarritako protokoloak interpretatzen.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ustiategiaren osasun egoera aztertu du, eta albaitariaren eginkizuna zein den azaldu.

b) Txertoen programen eta parasitoen kontrako programen xede diren animalien ezaugarriak zehaztu ditu, behar den albaitariak egindako osasun programaren arabera, eta kontuan hartuz bai abere azienda bai ustiategiaren osasun baldintzak.

c) Osasun programak garatzeko egin beharreko jarduketak apuntatu ditu.

d) Ustiategientzako jakinarazpenak egiteko komunikazio-bideak deskribatu ditu.

e) Ustiategietara egindako bisitan lortutako datuak erregistratu ditu.

f) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu.

g) Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

2. Abeltzaintzako ustiategietako osasun programa prebentiboen garapenean laguntzen du, eta aplikazio prozesua deskribatzen.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Osasun programak aplikatzeko baliabideak antolatu ditu.

b) Esne-behien ustiategietako lehorketa-tratamenduak aplikatu ditu, albaitariaren gainbegiradapean.

c) Desintsektatzeko uxagarriak eta produktuak prestatu eta aplikatu ditu, eta albaitariaren eginkizuna zein den azaldu (medikamentuak direnean).

d) Txertoak prestatu ditu, gero albaitariak jartzeko.

e) Taldeentzako botika-tratamenduak aplikatu ditu, eta albaitariaren eginkizuna zein den azaldu.

f) Abereentzako bizitokien osasun hutsunea planifikatu eta gauzatu du.

g) Albaitariak agindutako medikamentuak kentzeko aldiak erregistratu eta jakinarazi ditu.

h) Osasun hondakinak, ontziak eta baztertu beharreko beste material batzuk desagerrarazi ditu, protokoloari segituz, prozesatu ahal izateko.

i) Ingurumeneko araudia, elikagaien segurtasunekoa, animalien osasunari eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentziokoa aplikatu ditu.

3. Lagin biologikoak, ingurumenekoak eta pentsuenak biltzen ditu, eta berehalako analisiak egiten, betiere erabilitako materialak eta teknikak deskribatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laginak hartzeko ontzi, tutu eta bestelako materialak prestatu ditu.

b) Animalia geldiarazi-edo du lagina ateratzeko.

a) Odola atera dio animaliari, eta albaitariaren eginkizuna zein den azaldu.

d) Laginak hartu ditu: gorozkiak, pixa, ura, esnea, pentsua edo hildako animaliarena (berez hila edo sakrifikatua), lagin mota bakoitzerako ezarritako metodoari jarraikiz, eta albaitariaren eginkizuna zein den azaldu.

e) Laginak prozesatu eta etiketatu ditu.

f) Laginen analisi lasterrak egin ditu, emaitzak fakultatiboari bidaltzeko.

g) Ustiategiaren historia-liburuan erregistratu ditu, eskuz edo baliabide informatikoekin, analisien emaitzak.

h) Ingurumeneko araudia, elikagaien segurtasunekoa, animalien osasunari eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentziokoa aplikatu ditu.

4. Abeltzaintzako ustiategien datuak bildu eta prozesatzen ditu, eta dagoen osasun informazioa aztertzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ustiategien osasun kalifikazioa deskribatu du, eta albaitariaren eginkizuna zein den azaldu.

b) Osasun jarduketei buruzko datuak jaso ditu.

c) Erabilitako medikamentuak erregistratu ditu, eta dosiak, lote-zenbakia eta iraungitze-datak adierazi ditu.

d) Analisien emaitzen datuak bildu ditu.

e) Ustiategiko patologiak adierazi ditu, baita albaitariak emandako jarraibideak ere.

f) Ustiategian detektatutako anomaliak erregistratu ditu, baita jakinarazpenak ere.

d) Txosten eta memoriak egin ditu.

h) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

5. Azterketa estatistikoak egiten ditu abeltzaintzako ustiategietan, eta aplikatutako osasun programekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Datuak antolatu ditu.

b) Azterketa estatistikorako metodo informatiko nagusien ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Metodo informatikoen bidez, datuak prozesatu ditu.

d) Txosten estatistikoak egin ditu, fakultatiboak aztertu eta balora ditzan.

e) Jardueren memoria egin du.

f) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

Edukiak.

Osasun programetarako lan-agendaren kudeaketa:

–Osasun egoeraren identifikazioa.

–Azienda txertatzeko eta despasitatzeko programak. Abere osasunari buruzko legeria.

–Abeltzaintzako osasun programak. Ustiategiaren osasun agenda.

–Komunikazio bideak, ustiategientzako jakinarazpenetan. Komunikazioak eta jakinarazpenak.

–Abeltzaintzako ustiategien erregistroak. Osasun erregistro eta artxibategien sorrera. Erregistratzeko metodoak.

–Erregistro informatizatuak.

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia.

–Albaitariari laguntzeko jarduerak, osasun programetarako lan-agendaren kudeaketan.

Prebentziorako osasun programak garatzeko laguntza.

–Osasun programen aplikazioa. Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteak.

–Lehorketa tratamenduak, esne-behiekin. Abeltzaintzako ustiategien desintsektazioa. Aplikazio teknikak.

–Animalientzako txertoak. –Prestaketa-lana eta kontserbazioa. Animalien immunizazioa: pasiboa eta aktiboa.

–Medikamendu bidezko tratamenduak, animalien ustiategietan baimenduak. Aplikazioa, banaka edo taldeka. Desparasitatzeko tratamenduak. Aplikazio teknikak.

–Huts sanitarioa. Plangintza.

–Albaitaritzako medikamentuak kentzeko epealdia.

–Hondakin eta ontzi sanitarioak desagerrarazteko eta prozesatzeko sistemak.

–Ingurumeneko araudia, elikagaien segurtasunekoa, abere osasunekoa eta ongizatekoa, eta laneko arriskuen prebentziokoa.

–Albaitariari laguntzeko jarduketak, prebentziorako osasun programak garatzeko.

Lagin biologikoen, ingurumenekoen eta pentsuenen bilketa, eta berehalako analisiak.

–Lagin biologikoak jasotzeko tresna eta ontziak.

–Animalien erabilera, osasun helburuetarako. Protokoloak.

–Animaliei odola ateratzeko prozesua. Protokoloak. Albaitariarentzako laguntza.

–Laginak hartzea. Esne-laginak. Gernu eta gorozki laginak eta beste batzuk biltzeko metodoa.

–Laginak prozesatu eta etiketatzeko lana. Kodetzea. Berehalako analisiak, abeltzaintzako ustiategian. Mamitisa detektatzeko test-a. Oinarrizko analisi parasitologikoak.

–Analisien emaitzen erregistroa. Laginen erregistroak.

–Ingurumeneko araudia, elikagaien segurtasunekoa, abere osasunekoa eta ongizatekoa, eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Abeltzaintzako ustiategietako datuak bildu eta prozesatzeko sistema.

–Abeltzaintzako ustiategien kalifikazio sanitarioa.

–Osasun jarduketei buruzko datuen kudeaketa.

–Ustiategiko albaitaritzako tratamenduen erregistroa. Ustiategiaren liburua. Botika-kutxa. Baimendutako medikamentuak.

–Analisien emaitzen bilketa, artxibatzea eta tratamendua.

–Ustiategiaren eta animalien osasun historia.

–Gorabehera edo anomalien erregistroa.

–Osasun txosten eta memoriak nola egin abeltzaintzako ustiategi batean.

–Ingurumeneko araudia, elikagaien segurtasunekoa, abere osasunekoa eta ongizatekoa, eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Osasun ikerketa estatistikoak, abeltzaintzako ustiategietan.

–Datuen bilketa. Protokoloak. Antolaketa.

–Analisi estatistikorako metodo informatikoak.

–Datuak prozesatzeko lana.

–Interes zooteknikoa duten parametro estatistikoak.

–Informazioaren azterketa. –Memoria eta txosten estatistikoak nola egin.

–Informazio parteak nola egin.

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek abeltzaintzako saneamendurako laguntza-lana egiteko behar den prestakuntza ematen du. Modu honetan, abeltzaintzako enpresetan garatu beharreko prozeduren ikasketak garrantzi handia eta berezia du. Dena dela, ezagupen teorikoen maila altu samarretik abiatu beharra dago, eta lan-ingurune benetako batean aplikatu behar da.

Edukien multzoetarako proposatzen den hurrenkera bat dator edukien atalean ezarritako ordenarekin.

–Osasun programetarako osasun agendaren kudeaketa.

–Prebentziorako osasun programak garatzeko laguntza.

–Lagin biologikoak, ingurumenekoak eta pentsuenak biltzeko laguntza.

–Berehalako analisi jakin batzuk egitea.

–Abeltzaintzako ustiategietako datuak biltzea eta prozesatzea.

–Ikerketa estatistikoak egitea abeltzaintzako ustiategietan.

–Osasun programetarako osasun agendaren kudeaketari buruzko aholkuak ematea.

–Ingurumena babesteko arauak, laneko arriskuen prebentziorako planetan ezarritakoak eta abere osasunari buruzkoak betetzea.

Modulu honetan ezarritako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, besteak, beste, jarduera hauek proposatzen dira, abeltzaintzako ustiategietan egitekoak:

–Ustiategiko patologia ohikoenak aztertzea, eta, haien arabera, legeria indardunari loturiko txertaketa, desparasitazio eta desintsektazio programa bat egitea.

–Abeltzaintzako ustiategian saneamendu-hutsaldi bat programatzea.

–Behi, ardi eta zerri aziendaren ustiategietan, azazkalen patologia ohikoenak aztertzea, kausak, prebentzioa eta tratamendua kontuan hartuta betiere.

–Abeltzaintzako ustiategietako gaixotasun infekziosoen prebentzio, detekzio eta tratamendu kasu praktiko batean:

  • Zaintza epidemiologikoaren protokolo eta kontrola ezartzea, ohiko moduan azter eta detekta ditzan gaixotasun horien sintomak dituzten animaliak.
  • Txertaketen plan sistematiko bat ezartzea, kasu praktikoko infekzioen prebentzioa egiteko.
  • Protokolo bat egitea, gaixo dauden animaliak gobernatzeko, laginak hartzeko, laborategiko analisiak eta diagnostikoak egiteko, betiere tratamendu egokiena lortzeko asmoz.
  • Oinarrizko lagin eta probak egitea, eta, beharrezkoa denean, lagin positiboak apuntatzea laborategira bidaltzeko azter ditzaten.
  • Albaitariaren kontrolpean, sendabide eta tratamendu egokiena aplikatzea.
  • Kasu hauetarako ezarritako segurtasun-arauak aplikatzea, zoonosi problemarik ez izateko xedez.

–Abeltzaintzako enpresetan lagin biologikoak, ingurumenekoak eta pentsuenak kasu praktikoak egitea.

–Abeltzaintzako ustiategi guztietan nahitaez egon behar duten erregistroak ikuskatzea eta/edo, halakorik ez badago, haiek eguneratzea (ustiategietako gaixotasunen prebentzioari eta tratamenduari dagokienez).

–Ustiategiko, abeltzaintzako klinikako edo bestelakoetako animalien historia kliniko guztiak gaurkotzea, eta, halakorik ezean, haiek informatizatzea, eta gorabehera eta anomalia guztiak erregistratu eta kausak ikertzea.

“Abeltzaintzako saneamendua” izeneko moduluaren irakaspenak zabaltzeko, baliabide hauek erabiltzeko aholkua ematen da:

–Abeltzaintzako enpresa mota desberdinekiko harremanak antolatzea, baita haietarako bisitak ere. Abere-espezie desberdineko ustiategiak. Abeltzaintzarekin zerikusia duten analisietarako laborategiak. Pentsuak-eta fabrikatzeko enpresak.

Jarduerak eta lanak egitea, ikasleen ikertzeko eta informazioa lortzeko gaitasuna garatzeko (abere osasunari buruzko gaiez).

Ikasleen ikaskuntza prozesurako “material didaktiko” hoberena abeltzaintzako enpresak dira, egiazko eszenatokia eskaintzen baitute. Enpresa horiek aukeratzerakoan kontuan hartu beharko litzateke haietatik zein egokitzen den hobekiena moduluan ezarritako ikaskuntzak lortzeko helburuarekin.

Abeltzaintzako saneamenduari buruzko lanbide moduluak lotura estua du Abere ekoizpenaren kudeaketari buruzkoarekin, animalia espezie bakoitzaren produkzio-lanetan sakontzen duelako, eta, horrek, abeltzaintzako espezie horiek gobernatzen, antolatzen eta kontrolatzen jakin beharra dakarrelako.

Prestakuntza ziklo honetan badira modulu batzuk, Biosegurtasunari buruzkoa eta “Albaitaritzako arretarako laguntza” izenekoa, talka egin lezaketenak, edukiari dagokionez, Abeltzaintzako saneamenduari buruzkoarekin, eduki berak eta berdintsuak baitira. Horregatik, koordinazio estua behar da aipatu moduluetako irakasleen artean.

Lanbide modulua: Albaitaritzako arretarako laguntza.

Kodea: 1280.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 150 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Fakultatiboak edo laguntzaileak animaliekin erabili beharreko lan-eremua, tresnak, ekipoak eta beste baliabide batzuk prestatzen ditu, eta protokoloak interpretatzen.

Ebaluazio-irizpideak:

Lan-eremua egokitu du.

b) Tresnak, ekipoak eta materialak antolatu ditu.

c) Aztertu du ebakuntzaren ondoren nola gelditu diren tresnak, ekipoak eta beste material batzuk.

d) Gastatutako materiala ordeztu eta erregistratu du.

e) Sortutako hondakinak bildu eta prozesatu ditu.

f) Ingurumeneko araudia, animalien osasunari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

2. Laguntzaile-lanak egiten ditu proba diagnostikoetan, eta tratamenduak jartzen ditu, albaitariaren begiradapean, teknikak eta animaliaren ezaugarriak kontuan hartuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Animaliei eusteko eta geldi edukitzeko bitartekoak erabili ditu.

b) Animalia prestatu du proba diagnostikoetarako edo tratamenduak aplikatzeko.

c) Diagnostikorako tresneria eta materialak prestatu ditu.

h) Tresnak garbitu ditu, eta haien lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.

e) Medikazioa prestatu du, aplikatzeko.

f) Animalia zaindu eta begiratu du.

g) Ingurumeneko araudia, animalien osasunari eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

3. Laguntzaile-lanak egiten ditu sendaketetan eta ebakuntzetan, betiere albaitariaren gainbegiradapean, eta lan-prozedurak eta jarraibideak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Eremu kirurgikora sartzeko ezarritako protokoloari jarraitu dio.

b) Eremu kirurgikoa prestatu du.

c) Anestesia motak deskribatu ditu.

d) Anestesiako tresneria prestatu eta egiaztatu du.

e) Albaitariak eskatutako tresna eta materialak lortu ditu.

f) Animalia zaindu du, ebakuntzan eta erreanimazioan.

g) Zauriak bendatu ditu.

h) Animaliaren segimendua egin du ebakuntza ondoren, eta albaitariaren eginkizuna azaldu.

i) Ingurumeneko araudia, animalien osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

4. Prozedura diagnostiko edo terapeutikoei buruzko dokumentazioa betetzen du, eta ezarritako protokoloak interpretatzen.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Albaitaritzako errezetak antolatu ditu.

b) Albaitaritzako tratamenduetan sortutako dokumentazioa kontrolatu du.

c) Laborategiko emaitzak eta beste proba diagnostiko batzuenak prozesatu ditu.

d) Animalien jabeentzako jakinarazpenak prestatu ditu.

e) Albaitariek egindako jarduerak informatikoki prestatu ditu.

f) Ingurumeneko araudia, animalien osasunekoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

5. Albaitaritzako zerbitzuen lan-ibilgailuetako ekipo eta materialak ikuskatzen ditu, kontuan hartuz baliabideak eta egin beharreko lanak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lanerako arropa espezifikoa prestatu du.

b) Lan-ibilgailuen betebeharrak betetzen ote diren aztertu du.

c) Lan-ibilgailuko albaitaritzako botikinak izan behar dituen medikamentu eta produktuak hor dauden begiratu du.

d) Albaitaritzako medikamentu, tresna eta ekipoen kokalekua eta haiek garraiatzeko baldintzak aztertu ditu.

e) Hotzeko kontserbazio-aparatuak aztertu ditu (ibilgailuetara egokitutakoak).

f) Jarduera garatzeko dokumentazioa aztertu du.

g) Ingurumeneko araudia, animalien osasunekoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

Edukiak.

Lan-eremua, tresnak, ekipoak eta bestelako baliabideak prestatzeko lanak.

–Lan eremua egokitzeko lanak: garbiketa eta higienea; ordena eta lan-baldintzak.

–Tresneria, ekipoak eta material kliniko-kirurgikoak. Sailkapena eta antolaketa.

–Tresneriaren, ekipoen eta bestelako bitartekoen garbiketa, desinfekzioa eta esterilizazioa. Ebakuntzaren ondoren jarraitu beharreko protokoloa. Egoeraren eta funtzionamenduaren azterketa. Lehen mailako mantentze-lana.

–Kontsumitzekoak: izakinen kontrola. Erregistroa.

–Hondakin biologikoak eta ez biologikoak. Bilketa eta prozesatzeko sistema, motaren arabera.

–Ingurumeneko araudia, abere osasunekoa eta lan-arriskuen prebentziokoa.

Laguntzaile-lanak egitea proba diagnostikoetan eta tratamenduak aplikatzean.

–Animaliei eusteko eta geldi edukitzeko bitarteko eta materialak: eusteko teknika ez traumatikoak.

–Animalia prestatu du proba diagnostikoetarako edo tratamenduak, teknikak eta jarduteko protokoloak aplikatzeko.

–Diagnostikorako tresneria eta materialak. Prestaketa, garbiketa eta lehen mailako mantentze-lanak.

–Medikazioa prestatzeko lanak: jarraibideak preskripzioaren, produktuaren, eta medikazioa emateko bide eta metodoaren arabera. Produktua identifikatzea. Tresneria prestatzeko lanak, medikazioa emateko.

–Animaliaren zaintza eta behaketa.

–Ingurumeneko araudia, abere osasunekoa eta lan-arriskuen prebentziokoa.

Sendaketa eta ebakuntzetako lan osagarriak:

Gorputza garbitzeko eta desinfektatzeko protokoloa. Eremu kirurgikorako arropa eta oinetako bereziak.

–Eremu kirurgikoa prestatzeko lanak: ile-moztea eta ilea larru-arras moztea; zona garbitu eta desinfektatzea; besterik.

–Anestesia motak: lokala, erregionala eta orokorra. Anestesia emateko bide eta metodoak.

–Anestesiako ekipoak: prestatzeko eta egiaztatzeko lanak.

–Fakultatiboaren jarraibideak ebakuntza prestatu eta egin bitartean. Haietarako arreta.

–Animaliaren zaintza, ebakuntzan eta erreanimazioan: bizi-konstanteen kontrola. Neurtzeko prozedura eta tresnak. Laguntza ematea erreanimazioan eta bizkortzeko prozesuan.

–Bendaje motak. Aplikazioa.

-Ebakuntza ondoko denbora: zainketak eta segimendua.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Prozedura diagnostiko edo terapeutikoei buruzko dokumentuak betetzeko lanak.

–Albaitaritzako errezeta: izan behar dituen datuak. Antolatzeko sistemak.

–Albaitaritzako tratamenduen dokumentazioa. Haiek betetzeko arauak. Kontrola.

–Laborategiko emaitzak eta beste proba diagnostiko batzuenak: txostenak prozesatu eta egiteko lanak.

–Animalien jabeentzako jakinarazpenak. Animalien edo ustiategiaren jabeentzako datu interesgarriak.

–Albaitariaren jarduketen erregistroa. –Egin diren jarduketen zenbaketa.

–Abere osasunari eta laneko arriskuei buruzko araudia.

Albaitaritzako zerbitzuen ibilgailuetako ekipo eta materialak ikuskatzeko lanak:

–Lan tresna pertsonalak: oinetako eta jantzi espezifikoak. Prestaketa.

–Lanerako ibilgailuak. Garbiketa eta desinfekzioa. Mantentze-lana.

Lan-ibilgailuko albaitaritzako botikina: medikamentuen eta bestelako produktuen zerrenda. Osaera.

–Albaitaritzako medikamentu, tresna eta ekipoen biltegiratzea, garraioa eta kontserbazioa.

–Hotzeko kontserbazio aparatuak, ibilgailurako egokituak. Kontrol sistemen egiaztapena eta arautzea.

–Jarduera garatzeko dokumentazioa. Berrikusketa eta ordeztea.

–Ingurumeneko araudia, abere osasunekoa eta lan-arriskuen prebentziokoa.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan albaitaritzako arretarako laguntza-eginkizunak betetzeko behar den prestakuntza ematen da, hauek zehazki: lan esparrua, tresneria eta bestelako baliabideak prestatzeko lana; proba diagnostikoetarako eta tratamenduak aplikatzeko laguntza-lanak; operazio kirurgikoetarako laguntza-lanak...

Horri dagokionez, komenigarria izanen litzateke eduki teoriko eta kontzeptual gehiegi ez sartzea, baina ziurtatu beharra dago, behintzat, ikasleek lantzen diren edukiak barneratzen dituztela.

Egokientzat jotzen den edukien hurrenkera, hain zuzen ere, oinarrizko edukien atalean ezarritako ordena bera da. Komenigarria litzateke edukiak lantzerakoan ordena horri segitzea, horrek bide emanen baitu ikasleek modu progresiboan beregana ditzaten, ikasketa prozesu jarraituan.

Modulu gehienbat praktikoa denez, komenigarria litzateke eduki teorikoak sendotzea, ikasleak lan mundura hurbiltzeko xedez. Horretarako, estrategia hauek proposatzen dira:

–Albaitaritzako arretarako laguntzari buruzko aldizkari espezifikoetako artikuluak irakurtzea, esperientziak eta praktikaren gaineko gogoetak azaltzen dituztenak.

–Bideoak ikusi eta aztertzea, eduki teorikoenak zabaltzeko.

–Sektoreko profesionalen bisitak jasotzea (albaitariak, albaitaritzako laguntzaileak, eta albaitaritzako kliniketako bestelako langile edo arduradunak), esperientziatik abiatuta nork bere lantokian dagoen lan egiteko modua azaltzeko.

–Albaitaritza zentroak bisitatzea, haietako langileek instalazioak, tresneria eta materialak erakuts diezazkieten ikasleei, baita ekipoak, proba diagnostikoak eta tratamenduak, sendaketak eta ebakuntzak ere, betiere modu teorikoagoan azaldu zaizkien edukiak sendotzeko eta osatzeko.

Ondotik, tailer-gelan egin litezkeen jarduera batzuk iradokitzen dira:

–Tresnak, ekipoak eta materialak ezagutzea.

–Tresnak, ekipoak eta materialak konprobatzea.

–Tresnak, ekipoak eta bestelako baliabideak garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko produktuak eta protokoloa identifikatzea.

–Animaliei eusteko eta geldi edukitzeko metodoak deskribatzea.

–Animaliei eusteko eta geldi edukitzeko bitarteko eta materialak identifikatzea.

–Medikazioa ezagutzea.

–Medikazioa prestatzea: preskripzioaren, produktuaren, eta medikazioa emateko bide eta metodoaren arabera.

–Eremu kirurgikorako arropa eta oinetako bereziak identifikatu ditu.

–Eremu kirurgikoan gorputza garbitu eta desinfektatzeko protokoloa aztertzea.

–Anestesia motak deskribatzea: lokala, erregionala eta orokorra.

–Bendaje motak identifikatzea.

–Albaitaritzako errezeta aztertzea: izan behar dituen datuak.

–Animalien edo ustiategiaren jabeentzako jakinarazpenek izan behar dituzten datu jakingarriak zehaztea.

–Lan tresna pertsonalak deskribatzea: oinetako eta jantzi espezifikoak.

–Lan-ibilgailuak garbitu eta desinfektatzea.

–Lan-ibilgailuko albaitaritzako botikina diseinatzea: medikamentu, tresna eta albaitaritzako ekipoen zerrenda.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da aztertzea ikasleek oinarri teorikoak bereganatu dituzten, baita eduki horiek albaitaritzako arretarako eguneroko laguntza-lan praktikoetan aplikatzeko gaitasuna ere. Garrantzitsua da, bestetik, jarrerarekin zerikusia duten alderdiak aztertzea.

Horretarako, proba objektiboak erabiltzen ahal dira, baina baita lan praktikoak ere ikasleek egoera hauek konpon ditzan:

–Fakultatiboak edo laguntzaileak animaliekin erabili beharreko lan-eremua, tresnak, ekipoak eta beste baliabide batzuk prestatzea, eta protokoloak interpretatzea.

–Laguntzaile-lanak egitea proba diagnostikoetan, eta tratamenduak jartzea, albaitariaren begiradapean, teknikak eta animaliaren ezaugarriak kontuan hartuta.

–Laguntzaile-lanak egitea sendaketetan eta ebakuntzetan, betiere albaitariaren gainbegiradapean, eta lan-prozedurak eta jarraibideak aztertzea.

–Prozedura diagnostiko edo terapeutikoei buruzko dokumentazioa betetzea, eta ezarritako protokoloak interpretatzea.

–Albaitaritzako zerbitzuen lan-ibilgailuetako ekipo eta materialak ikuskatzea, kontuan hartuz baliabideak eta egin beharreko lanak.

Lanbide modulu honek lotura estua du “Albaitaritza-zentroen kudeaketa” izenekoarekin, albaitaritzako arretarentzako laguntza-jarduera hauek, gehienbat, albaitaritza-zentroetan egiten direlako. Horregatik, garrantzitsua da ikasleek aipatu moduluaren eduki hauek bereganatu izana.

–Albaitaritzako zentro baten egoitza eta instalazioak banatzen ditu, irizpide tekniko eta funtzionalak aztertuz.

–Albaitaritzako zentro baten izakinen biltegiratzea eta kontserbazioa kontrolatzen eta antolatzen ditu, horri loturiko sistema eta teknikak aztertuz.

–Albaitaritza-zentroko instalazioak eta ekipoak garbitzeko eta mantentzeko lanak antolatzen ditu, eta protokoloak eta antolatzeko metodoak aztertzen ditu.

Moduluak, bestetik, Biosegurtasunari buruzko moduluarekin du zerikusia, albaitaritzako arretan oso kontuan izan behar direlako biosegurtasunari buruzko edukiak: albaitaritza-zentroetako biosegurtasuneko neurrien ikuskapena, animalien gorpu eta gorpuzkinak desagerrarazteko lanaren ikuskapena (araudi indarduna eta protokoloak aztertuz), eta, azkenik, albaitaritza-zentroteako langileek egindako garbiketa, desinfekzio eta desintsektazio programen ikuskapena.

Lanbide modulua: Albaitaritzako zentroen kudeaketa.

Kodea: 1282.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Albaitaritzako zentro baten egoitza eta instalazioak banatzen ditu, irizpide tekniko eta funtzionalak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Albaitaritzako zentroen ezaugarriak zehaztu ditu (jardueren arabera).

b) Abeltzaintzako ustiategietarako eta lagun egiteko animalientzako albaitaritzako zentroen beharrak bereizi ditu.

c) Albaitaritzako zentroaren egoitzak identifikatu ditu.

d) Instalazioak eta egoitza bakoitzaren altzariak deskribatu ditu.

e) Egoitzen banaketaren krokis bat egin du.

f) Langileen eta bezeroen ibilia errazteko espazioak optimizatu ditu.

g) Zonak seinaleztatu ditu.

h) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

2. Albaitaritzako zentro baten izakinen biltegiratzea eta kontserbazioa kontrolatzen eta antolatzen ditu, horri loturiko sistema eta teknikak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Albaitaritzako zentro bateko izakinak ezaugarritu eta sailkatu ditu (jardueraren arabera).

Biltegiratzeko eta kontserbatzeko sistemen eta ekipoen ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Produktuak kontserbatzeko neurri eta baliabideak zehaztu ditu (produktuek horren premia dutenean).

c) Biltegiko izakinak banatu ditu.

e) Hozkailuen parametroak kontrolatu ditu.

f) Izakinen inbentarioa egin du.

g) Eskari bat tramitatzeko ezarritako protokoloak bete ditu.

h) Eskariak egiaztatu ditu, baita haien jaso izanaren dokumentazioa ere.

i) Albaitaritzako zentro bateko biltegia kudeatzeko tresna informatikoak erabili ditu.

j) Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

3. Albaitaritza-zentroko instalazioak eta ekipoak garbitzeko eta mantentzeko lanak antolatzen ditu, eta protokoloak eta antolatzeko metodoak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Instalazio eta ekipoak garbitu, desinfektatu, esterilizatu eta mantentzeko lanen ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Garbiketa-plana ezarri du.

c) Garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko teknika, tresna eta produktuei buruzko protokoloak hautatu ditu.

d) Albaitaritza-zentroak garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko dituen tresna eta materialak antolatu ditu.

e) Material eta tresnak garbitu eta esterilizatu ote diren egiaztatu du.

a) Instalazio eta ekipoei mantentze-lanak egiteko plana ezarri du.

g) Instalazioen eta ekipamenduen mantentze-lanetan ekipoak eta baliabide materialak antolatu ditu.

h) Hondakinen bilketa eta deuseztapena kontrolatu ditu.

i) Ingurumeneko, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta abere osasunari buruzkoa aplikatu ditu.

4. Bezeroentzako laguntza zerbitzua egiten du, eta horri loturiko prozedurak zehazten eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Albaitaritzako zentroak ematen dituen produktu edo zerbitzuen ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Salmentarako katalogo eta eskuliburuak aztertu ditu.

c) Albaitaritzako zentroetako bezeroentzako komunikaziorako eta aholkurako teknikak aplikatu ditu.

d) Dokumentazioa betetzeko eta artxibatzeko ezarritako prozedurari jarraitu dio.

e) Emandako zerbitzuari buruzko erreklamazio, kexu edo iradokizunak hartu ditu kontuan.

f) Emandako zerbitzuaren segimendua egin du.

g) Albaitaritzako zentroetako bezeroentzako arreta zerbitzuaren kalitatearen parametroak identifikatu ditu.

5. Aurrekontuan egiten ditu, emandako zerbitzuak erregistratu, fakturatu eta kobratzen ditu, kontuan hartuz produktu eta zerbitzuen kostuak eta haietarako bitartekoak.

Ebaluazio-irizpideak:

Aurrekontuak egiteko programa informatikoak erabili ditu.

b) Fakturazio eta kobrantza prozesuen ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Emandako zerbitzuari dagokion tarifa aplikatu du.

d) Faktura egin du, eta datu garrantzitsuenak jarri.

e) Fakturaren kobrantza egin da, ordaintzeko hainbat bide edo formula identifikatuz.

f) Fakturazioa kudeaketa integratuko sistemekin erlazionatu da.

g) Kutxako kontaketa eta itxiera prozesua egin da.

h) Behar den kutxako partea bete da.

Edukiak.

Albaitaritzako zentro bateko lokal eta instalazioen banaketa:

Albaitaritzako zentro motak. Abere ekoizpenerako albaitaritzako zentroak, eta lagun egiteko animalienak.

–Lokal motak, albaitaritzako zentroaren arabera.

–Instalazioak eta altzariak. Kokapena.

–Lokalen banaketa. Irizpide teknikoak, praktikoak eta erosotasunari buruzkoak. Eskemak planoaren gainean. Espazioen optimizazioa.

–Zonen seinaleztapena.

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia.

Izakinak biltegiratu eta kontserbatzeko lanaren kontrola eta antolamendua:

–Albaitaritzako zentro bateko izakinak. Motak eta ezaugarriak. Sailkapena.

–Biltegiratzeko eta kontserbatzeko sistema eta tresnak. Ezaugarriak.

Kontserbaziorako neurri eta bitarteko bereziak, produktuen arabera. Kontratu beharreko parametroak.

–Izakinak kokatzeko eta sailkatzeko irizpideak.

–Izakinen kontrola. Maiztasuna. Inbentarioak.

–Eskariak egiteko protokoloak.

–Eskariekin doan dokumentazioa.

–Albaitaritzako zentroetako biltegia kudeatzeko aplikazio informatikoak.

–Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Albaitaritako zentro bateko instalazio eta tresnak garbitzeko eta mantentzeko lanen antolamendua:

–Garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko jarduera motak.

–Garbiketa plana. Antolamendua eta gauzatzea.

–Garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko teknika, tresna eta produktuak. Hautaketa. Tresna eta materialen antolamendua. Amaierako zerbitzuaren ikuskapena.

Instalazioen eta tresnen mantentze-lanen plana.

Mantentze-lanetarako tresna eta materialak. Antolaketa.

–Sortutako hondakinak bildu eta erretiratzea. Egokitzapena hondakin motara.

Laneko arriskuen prebentzioari eta abere osasunari buruzko ingurumeneko araudia.

Bezeroarentzako arreta-zerbitzua nola egin:

–Enpresak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen ezaugarriak. Bezeroari ezaugarriak azaltzeko eta erakustea.

Salmentako katalogo eta eskuliburuak. Erabilera eta interpretazioa.

Bezeroarekiko komunikazio tresnak, aholkua emateko teknikak. Bezeroaren tipologia. Komunikazioaren elementuak. Pertsonen arteko komunikazioa hobetzen duten trebetasun pertsonalak eta sozialak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa. Bezeroarekiko komunikaziorako tresnak.

–Dokumentazioa albaitaritzako zentroetan. Dokumentazioa bete eta artxibatzea. Bezero eta pazienteen datuen erregistroa. Dokumentu euskarriak. Erabiltzeko prozedurak. Albaitaritzako zentroak kudeatzeko sistema informatikoak.

–Emandako zerbitzuei buruzko erreklamazio, kexu edo iradokizunak. Gatazkei eta erreklamazioei aurre egiteko teknikak. Erreklamazioak egiteko prozedura. Albaitaritzako zentroan erregistratu beharreko informazioa.

–Emandako zerbitzuen segimendua. Jarraibideak.

–Establezimenduaren kalitate-kontrolerako adierazleak. Zerbitzuen estandarrak.

Zerbitzuen aurrekontua, erregistroa, fakturazioa eta kobraketa nola egin:

–Aurrekontuak. Programa informatikoak eta beste bitarteko batzuk.

–Fakturazioa eta kobrantza. Faktura. Nola bete. Kobratzeko ohiko bideak.

–Produktuen eta zerbitzuen prezioen tarifak.

–Ordaintzeko moduak.

–Fakturazioa eta kudeaketa integratuko sistemak.

–Kutxako kontaketa eta itxiera prozesuaren urratsak. Kutxako liburuak.

–Kutxako agiria. Nola bete.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek euskarri teorikoa ematen du ikasleek abeltzaintzako zentro bat kudeatzeko behar den prestakuntza jaso dezaten. Modulu hau bukatutakoan, ikasleak gauza izanen dira albaitaritzako zentroetako bezeroei kasu egiteko eginkizunetarako, baita zentroa administratzeko jarduerak antolatu eta planifikatzeko ere.

Modulu teorikoa da eta, beraz, ikasleek erabilera anitzeko gelan emanen dute denborarik gehiena. Bertan ikus-entzunezko eta informatikako baliabideak erabiliko dituzte.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa jarraian azaltzen den ordena da:

–Albaitaritzako zentro bateko lokal eta instalazioen banaketa.

–Albaitaritako zentro bateko instalazio eta tresnak garbitzeko eta mantentzeko lanen antolamendua.

–Izakinak biltegiratu eta kontserbatzeko lanaren kontrola eta antolamendua.

–Bezeroarentzako arreta-zerbitzua nola egin.

–Zerbitzuen aurrekontua, erregistroa, fakturazioa eta kobraketa nola egin.

Araudiei buruzko Europar Batasunaren xedapenak eta Espainiako antolamendu juridikora egin beharreko transposizioa (autonomia erkidegoetako mailan inplikazioak dituena) etengabe eguneratzen direnez, modulu hau eman behar duten irakasleek jakinaren gainean egon behar dutela iradokitzen da, eta, horretarako, eskura dituzten informazio- edo aholkularitza-baliabideak erabili beharko dituzte.

Modulu honen edukiak kontuan izanik, interesgarria litzateke ikasleek honako jarduera hauek egitea, beren prestakuntzaren osagarri:

–Gaiarekin lotura duten bideoak ikusi eta aztertzea.

–Dokumentazioa, artikuluak edo berariazko informazioak bilatu eta aztertzea, irakasleak emanak edo baliabide informatikoen bidez bildutakoak.

–Txosten eta dokumentuak egitea, eta, gero, aztertzea eta ondorioak ateratzea.

–Aurrekontuak, erregistroa eta fakturazioa egitea.

–Harreman sozialetarako teknikak eta bezeroari kasu egitekoak aplikatzea. Saltzeko teknikak, enpatia, etab.

–Albaitaritzako zentro baterako ekipoak eta instalazioak aukeratzea, jardueraren arabera.

–Bisitak egitea zentroarekin ematen diren ezagupenekin loturiko zentroetara eta estamentuetara.

–Hainbat lan jarduera egiten duten albaitaritzako zentroetan praktikak egitea, eta, noizbehinka, bisitak egitea.

Modulu hau “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluarekin koordinatu behar da, hartan sartzen baitira albaitaritzako zentroak kudeatzeko moduluaren edukiei arrakastaz heltzeko oinarrizko ezagutzak: enpresa planak eta bideragarritasun ekonomikokoak, kontabilitatekoak eta kudeaketa administratibokoak.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, eta moduluek elkar zapaldu ez dezaten, koordinazio berezia behar da modulu hauekin ere: “Laneko prestakuntza eta orientabidea” eta “Animalien dibertsifikazioa”. Baterako lana egin behar da, bereiziki “Laneko prestakuntza eta orientabidea” moduluaren irakasleekin batera, gehienbat eduki hauek ematerakoan: gizarte harremanak eta bezeroarentzako arreta, eta lankideekiko eta, batez ere, bezeroekiko tratuan sortutako gatazkak nola konpondu. “Animalien dibertsifikazioa” izeneko moduluan albaitaritzako zentro motak aztertzen dira, egiten dituzten jardueren arabera, eta animalia mota bakoitzak nolako instalazio eta egoitza berezi behar dituen zehazten da.

Nabarmentzekoa da modulu horrekiko koordinazioa ez dela mugatu behar edukietara. Praktikak ere hartu beharko ditu kontuan, batez ere txangoak eta zentroetarako bisitak, haietan gelan ematen diren edukiak agertzen baitira.

Lanbide modulua: Zenbait animalia.

Kodea: NA21.

Iraupena: 50 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Esperimentazioko animalien eta lan egiteko animalien espezie nagusiak identifikatu eta deskribatzen ditu, baita espezie zoologiko nagusiak ere, eta haien anatomia eta fisiologia ezagutzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Esperimentazioan gehien erabiltzen diren animalia espezieak identifikatu ditu.

b) Lagun egiteko animalia arrazak sailkatu ditu.

c) Espezie zoologiko nagusien ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Hainbat animaliaren jokabidea aztertu du, kontuan harturik nola aurrea hartu istripuei eta nola egin lehenbiziko sorospen-lanak, betiere araudi indardunari jarraikiz.

e) Lagun egiteko animalien ohiko jokaera deskribatu du.

f) Animalia horien ezaugarri anatomiko eta fisiologiko nagusiak deskribatu ditu.

g) Jasotako animalien anomaliak detektatu eta jakinarazi ditu.

h) Estatuko eta nazioarteko legeria interpretatu du (erabilera eta garraio baldintzei buruzkoa).

2. Animaliak harrapatu, identifikatu eta gobernatzeko lanak antolatzen eta kontrolatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Harrapatzeko metodoak identifikatu ditu.

b) Animalia zuzen identifikatu du, eta horretarako espeziearen arabera markatzeko metodo egokia erabili du.

c) Beharrezkoak diren baliabideak prestatu ditu eta markatzeko aukeratutako prozedura gauzatu du.

d) Animaliak hartzeko banakako fitxak bete ditu, eta horretarako eskatutakoarekin bat datozela ziurtatu du eta animalien manipulazioa eta garraioa egokiak izan direla.

e) Animaliari eusteko sistema egokiak identifikatu ditu, animalia espeziearen eta agresibitate mailaren arabera.

f) Identifikatu eta markatzeko ekipoak zaindu eta mantentzeko metodoak egin ditu.

g) Estetika-zentro bateko zainketa berezietarako beharrezkoak diren ezagutzak eman ditu.

h) Erabilera estetikorako materialak egoki hautatu ditu.

i) Animaliak estetikoki prestatzeko teknikak zuzen aplikatu ditu, eta horretarako estetikako eragiketa ezberdinetan material eta produktu egokiak erabili ditu, ezarritako tratamenduaren eta animalia motaren arabera.

j) Animaliak zaindu eta gobernatzeari buruzko legedia interpretatu du.

k) Laneko arriskuen prebentzioari eta segurtasunari buruzko arauak aplikatu ditu.

3. Animalien elikadura programa kontrolatzen du, eta horretarako dietak prestatzen ditu eta elikadura eta nutrizio egokiaren garrantzia ezagutzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Nutrizioaren oinarrizko kontzeptuak barneratu ditu, bai eta animalien behar nagusiak zein diren ere.

b) Elikadura osasungarriaren garrantzia identifikatu du, ongizate fisiko nahiz psikikoan eragina baitu eta animalien osasunean sor daitezkeen konplikazioak atzeratzen baititu.

c) Elikadurak osasun gorabeheren prebentzioan duen garrantziaz jabetu da.

d) Terapia dietetikoak zenbait patologiatan duen garrantzia aitortu du, horien tratamendua edo tratamenduaren zati bat izateraino.

e) Elikagai mota bakoitza kontserbatzeko baldintzak identifikatu ditu.

f) Dieta arrunten eta berezien proportzioak kalkulatu ditu, animalia bakoitzaren ezaugarriak eta egoera fisiologikoa aintzat hartuta.

g) Animaliei zuzen eman zaizkie elikagaiak, horien kontsumoa kontrolatuz eta aldez aurretik finkatutako ordutegiekin bat.

h) Animalia mota bakoitzaren elikadura kontrolatzeko fitxa definitutako protokoloari jarraituz bete du.

i) Pentsuen pasteurizazio eta/edo esterilizazio metodo ezberdinak edo horiek kontserbatzeko dietak deskribatu ditu.

4. Animaliategiko, lagun egiteko eta zoologikoko animalien ugalketa programa kudeatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Genetika eta animalia hazkuntza landu ditu, bai eta animalien ugalketan gerta daitezkeen malformazioak edo mutazioak ere.

b) Emeen ernaldia definitutako prozeduren eta bitartekoen bidez egiaztatu du.

c) Egiaztatu du hazitarako arren baldintza fisikoak eta osasun baldintzak egokiak direla.

d) Estaltzea behar den bezala gauzatu dela kontrolatu du, eta horretarako emeak estali egin direla egiaztatu du.

e) Intseminazio artifizialerako teknikak egin ditu.

f) Beharrezkoa den materiala higiene baldintza egokietan erabili du, eta erabili ondoren, garbitu eta desinfektatu du.

g) Emeei erditu aurreko segimendua egin die, haien jokabidea aztertuz.

h) Animaliaren egoera prodromikoaren sintomak “de visu” ezagutu ditu.

i) Erditzea nola garatu den egiaztatu du.

j) Erditzea bukatu dela egiaztatu du, eta horretarako fetuaren bilkin osoa kanpora bota dela ziurtatu du.

k) Erditu den emearen parteak eta egoera-orriak ezarritako jarraibideen arabera prestatu ditu.

l) Esne-jario egokia dela eta emea eta kumeak ongi daudela egiaztatu du.

5. Animaliategietako, albaitaritza kliniketako, estetika zentroetako eta zoologikoetako instalazioak eta ekipoak gainbegiratzen eta kontrolatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Toki egokian gorde ditu espeziaren arabera.

b) Animalia bakoitzaren anamnesi osoa egin du, horretarako prestatutako inprimaki batean datorrena.

c) Animalia espezie bakoitzarentzat eta bere egoera fisiologikorako egonkortzeko baldintzarik onenak egiaztatu ditu.

d) Espezie bakoitzarentzat beharrezkoak diren tresna eta bestelako ekipo egokiak identifikatu ditu.

e) Material kirurgikoa identifikatu eta maneiatu du.

f) Groomer-aren funtzioak identifikatu ditu eta profesional horren teknika guztiak, bai eta estetika zentroko instalazioak eta tresnak ere.

6. Instalazioen eta ekipoen garbitasuna eta egokitasuna antolatzen eta kontrolatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ingurumeneko kontrolerako ekipoak zuzen erabili ditu.

b) Garbiketarako, esterilizaziorako eta desinfekziorako ekipoak definitu ditu.

c) Garbiketarako materiala espezie motarekin eta animaliaren egoerarekin erlazionatu du.

d) Desinfektatzeko produktuak motaren eta erabileraren arabera sailkatu ditu.

e) Garbiketa, desinfekzio eta esterilizazio metodoak aplikatu ditu.

7. Lagin biologikoak hartzeko antolaketaz eta kontrolaz arduratzen da, bai eta proba diagnostikoak prestatzeaz ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Animalien mikrobiologia eta parasitologia kontzeptu gakoak identifikatu ditu. Albaitaritza klinikan laborategiko eta erradiologiako probak egiteko printzipio gakoak eta modua identifikatu ditu.

b) Hartu beharreko lagin biologikoetarako ontzi egokiak hautatu ditu.

c) Laginak hartzean, higiene eta segurtasun neurriak bete ditu.

d) Kasuan kasuan material egokia hautatu eta egiaztatu du.

e) Hartutako laginak egokitu ditu mantendu eta garraiatzeko.

8. Botikak emateko moduak eta eutanasiarako teknika ezberdinak gainbegiratzen eta kontrolatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Animalien farmakologiaren oinarrizko aspektuak deskribatu ditu.

b) Tratamenduak egiteko material egokia prestatu du.

c) Gomendatutako jarraibideei kasu eginez, farmakoen dosiak prestatu ditu.

d) Kasu bakoitzean farmakoa edo osasun produktua emateko bidea hautatu du.

e) Farmakoak aplikatu ditu, emateko bide ohikoenak erabiliz.

f) Behar bezainbeste botika ez emateak animaliengan eragiten dituen alterazioak identifikatu ditu.

g) Animalientzako anestesia eta analgesia motak eta teknikak ezagutu ditu.

h) Gorpuak desegiteko indarreko araudia interpretatu du.

i) Eutanasiarako teknika ezberdinak deskribatu ditu.

9. Osasun kontroleko programa kudeatzen eta antolatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Medikuntzaren eta erizaintzaren oinarrizko printzipioak idenfitikatu ditu, eta larrialdiak eta lehen sorospenak atenditu ditu.

b) Animalien gaixotasun nagusiak deskribatu ditu.

c) Neurri terapeutiko egokienak aplikatu ditu.

d) Kasu bakoitzean aplikatu beharreko tratamenduak identifikatu ditu.

e) Animalien datu klinikoak behar bezala artxibatu ditu.

f) Desparasitazioen egutegia egin du.

g) Espezie bakoitzarentzako txertoen egutegia identifikatu du.

h) Behar diren osasun fitxak bete ditu.

i) Laborategian aplikatu beharreko segurtasun neurriak deskribatu ditu.

Edukiak.

Zoologikoko animaliak, lagun egitekoak eta esperimentaziokoak deskribatzea eta identifikatzea.

–Lagun egiteko animalia arraza garrantzitsuenen sailkapena (ugaztunak, hegaztiak, narrastiak, arrainak, anfibioak eta ornogabeak).

–Animalien etologiaren deskribapena.

–Esperimentazioko animalia erabilienen espezieen identifikazioa. Ezaugarriak.

–Espezie zoologiko ohikoenen karakterizazioa.

–Animalia horien ezaugarri anatomiko eta fisiologikoak.

–Erabilerari eta garraioari buruzko legeria (nazioartekoa, nazionala eta estatukoa).

Espezieen antolamendu, kontrol eta gobernua:

–Animalia lotu eta immobilizatzea.

–Identifikazioa eta markajea. Animaliak gobernatzeko teknika eta jarraibideak.

–Sarrerako erregistroak, historia klinikoa eta banakako fitxa.

–Markatzeko eta identifikatzeko tresneriaren kontserbazioa eta mantentze-lanak.

–Higienerako teknika ohikoenak: beharrak, espeziearen arabera.

–Animaliaren estetika, zainketa orokorra: azazkalen mozketa. Belarri-zuloaren garbiketa eta depilazioa. Begien zainketa. Aho-barrunbearen zainketa.

–Zainketa espezifikoak. Bainua. Idortzea. Ilea mozteko teknikak. Azazkalen makillajea. Bestelako tratamenduak.

–Teknika aurreratuak, zakurren ile-apainketan eta estetikan. Animaliaren azterketa estetikoa. Arrazako mozketak.

–Immobilizatzeko sistemak. Espezieen oldarkortasuna. Immobilizazio teknikak eta babesteko sistemak, animalia oldarkor edo arriskutsuekin.

–Segurtasunari eta higieneari buruzko legeria, animalien zainketan eta gobernuan.

Espezieen elikadura programaren antolamendua:

–Nutriziorako oinarrizko printzipioak.

–Digestio aparatua: anatomia eta fisiologia. Hesteetako traktuaren patologiak.

–Nutrizio beharrak: nutrizio premien estandarrak. Helburuak eta balantze energetikoa. Karbohidratoen metabolismoa. Lipidoak. Proteinak eta aminoazidoak. Bitaminak eta mineralak.

–Animalientzako elikagaiak. –Elikagaien nutriziogaien edukiera. Elikagai motak. Merkatuko elikagaien azterketa.

–Elikagaien kontrola, bizitzaren zikloan zehar. Elikadura, bizitzaren etapa desberdinetan. Elikadurarako erregimenak.

–Dietak nola prestatu. Elikagaien emateko modu egokia. Elikagaiak emateko jarraibideak. Dieta bereziak.

–Nutrizio ekarpen desegokiak. Nutrizio ekarpen eta osagarri desegokiak. Nutriziogaien metabolismoaren trastorno hereditorioak.

–Loditasunaren kontzeptua eta tratamendua. Kontsumo energetikoa. Etiologia. Loditasun motak. Diagnostikoa. Tratamendua. Prebentzioa.

–Mellitus diabetesaren kontzeptua eta tratamendua. Klinika. Diabetes motak. Konplikazioak eta tratamendua.

–Giltzurruneko gaixotasun kronikoa. Dietak giltzurruneko gaixotasun kronikoaren garapenean duen eragina. Giltzurruneko gutxiegitasun kronikoaren tratamendu dietetikoa.

–Nutrizioaren bidez hobera egiten duen dermatosiaren kontzeptua eta tratamendua. Elikagaiekiko hipersentsibilitatea.

–Nutrizioarekin lorturiko beste gaixotasun batzuk. Gaixorik dagoen animaliaren elikadura. Dieta terapeutikoa eta aginduzko dieta. Animalia gaixoak elikatzeko gida orokorra.

Ugaltzeko programaren kudeaketa:

–Mendelen teoriak eta haien oinarri kromosomikoa.

–Zenbait espezieren ugalketa aparatuaren anatomia eta fisiologia.

–Emearen estaltzea, ernaldia, erditzea eta edoskitzealdia. Intseminazio artifiziala.

–Eme, ume eta hazitarako arren gobernua.

–Hezteko sistemak: pedigria.

–Ugalketaren kontrol-orriak nola bete.

–Gaixotasun nagusien sintomak, ondorioak eta tratamendua; higiene-teknikak eta osasun zainketak.

–Malformazioak eta mutazioak.

Instalazioen eta tresneriaren ikuskapena eta kontrola, espezieen arabera:

–Espezie bakoitzarentzako ukuiluratze-sistema egokia.

–Animalien jokabidearen intregrazioa eta instalazioen diseinua; foso eta barreren diseinua eta erabilera; ingurumeneko aberastea eta ur instalazioak. Instalazioak. Animaliategi baterako material eta tresnak.

–Oinarrizko zainketetarako tresnak. Bestelako tresnak.

–Material kliniko eta kirurgikoa. Maneiua.

–Estetika-zentroa. Instalazioen eta tresneriaren erabilera. Profesional groomer-a. Zentroaren desinfekzioa. Estetika-zentroan erabiltzen diren produktuak.

–Albaitaritzako klinika. Albaitaritzako klinika. Eremu kirurgikoa.

Egokitzapenaren, garbiketaren eta desinfekzioaren antolamendu eta kontrola.

–Ingurumeneko baldintzen kontrola.

–Desinfekzioa eta esterilizazioa. Materialak eta produktuak.

–Material, instalazio eta ekipoen garbiketa, desinfekzioa eta esterilizazioa.

Lagin biologikoen antolamendua eta kontrola, geroago aztertzeko:

–Animalien mikrobiologia.

–Animalien parasitologia.

–Proba diagnostikoak. Laborategiko probak. Irudien bidezko diagnostikoa.

–Gorozkien, gernuaren eta erraien bilketa.

–Odol-ateratzea.

–Laginak nola hartu, horretarako tresneria, etiketak eta egokitze-lana, laginak kontserbatzeko eta garraiatzeko.

Ikuskapena eta kontrola medikamentuak ematean. Eutanasia:

–Animalien farmakologia.

–Medikazio dosien kalkulua.

–Albaitaritzako medikamentuei buruzko legeria.

–Medikamentuak emateko bideak, egokitasunaren eta motaren arabera.

–Lasaitzeko eta mina kentzeko teknikak, eta animalien ebakuntzetarako laguntza.

–Minaren fisiopatologia. Blokeo neuromuskularra.

–Eutanasia: eutanasiaren protokoloa eta teknikak.

–Gorpuen desagerraraztea. Araudia.

–Animaliekiko esperimentazioa eta bioetikarekin duen lotura.

Kudeaketa, antolamendua eta osasun kontrola:

–Osasun fitxak nola bete.

–Osasun errekonozimendua eta gaixotasunen sintomak.

–Gaixotasun infekzioso eta parasitarioak. Tratamendua.

–Laborategiko animalien gaixotasunak eta haientzako neurri terapeutikoak: (gizaki ez diren primateek kutsatutako gaixotasunak, zerriak kutsatutako gaixotasunak, zakur eta katuek kutsatutako gaixotasunak, karraskariek eta lagomorfoek kutsatutako gaixotasunak).

–Behaketapean diren animalien bakartzea eta kontrola.

–Datu klinikoen kontrola eta artxiboa.

–Materialaren eta medikamentuen kontrola.

–Txertaketen eta desparasitazioen egutegia. Tratamenduak.

–Medikamentuak nola eman, preskripzioaren arabera.

–Erizaintzako kirurgikoaren nozioak. Ebakuntza prestatzeko lanak. Inflamazioak. Zauriak. Traumatologia. Bendaje motak. Drainatzeak. Traumatismoak eta azaleko gaixotasunak.

–Gaixotasun kirurgikoak.

–Segurtasun neurriak laborategian.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan jasotako prestakuntzari esker, ikasleak gai izanen dira lagun egiteko eta zoologikoetako animalien ebakuntza klinikoetan, zainketan eta hazkuntzan laguntzeko, bai eta animaliategietan esperimentazioko animaliak eta bestelako animalia txikiak produzitu eta zaintzeko ere.

Proposatutako edukien sekuentziari dagokionez, errazenetik zailenera antolatu dira. Ezagutza horiei esker, ikasleek lagun egiteko animalien, esperimentaziokoen eta bestelako animalien hazkuntzarekin eta babesarekin lotutako lan espezializatuak aztertu, kudeatu eta gauzatzeko trebetasunak eskuratuko dituzte.

Modulua jarraian adierazten diren lau multzo handiotan egituratu da:

–Lagun egiteko animalien eta esperimentaziokoen espezieak. Ezaugarriak, maneiua, ugalketa eta osasuna ezagutzea.

–Lagun egiteko eta esperimentazioko animalien osasun eta filiazio dokumentazioa maneiatzea, eta hori betetzeko ezarritako araudia aplikatzea.

–Instalazioak eta ekipoa kudeatzea: motak eta ezaugarriak, egokitzapena, garbitasuna eta desinfekzioa.

–Lagun egiteko animaliekin eta esperimentaziokoekin esku hartzeko prozedurak ezagutzea eta aplikatzea: laginak hartzea, sendagaiak ematea, eutanasia eta osasunaren antolaketa eta kontrola.

Irakaslana kontzeptuen garapenean eta aplikazioan oinarrituko da, eta horretarako, jarduera teknikoak eta praktikoak eginen dira, ardatza lagun egiteko animaliak eta esperimentaziokoak izanik, bai eta bestelako animalia batzuk ere, eta baita haien maneiua, tratamenduak eta erabiltzen diren materialak eta instalazioak ere. Hori guztia eskatzen diren gaitasun profesionalak eskuratzeko.

Modulu praktikoa da, lagun egiteko animalien albaitaritza klinikei dagokienez bereziki. “Egiten jakitea” garrantzitsua da, baina produkzioaren munduan gero eta gehiago baloratzen da “egoten jakitea”, hots, jarrera. Proposatzen da programazioa garatzean irakasleek garrantzia berezia ematea moduluaren jarrerazko edukiei.

Modulua burutzean, eta bereziki Lagun egiteko animaliei dagokien zatia, ikasleek beharrezkoa den lanbide gaitasuna eskuratua izanen dute beren zerbitzuak eskatzen dituzten bezeroei behar den bezala kasu egiteko; horretarako, beharrezkoa izanen da laneko egoera errealak simulatzen dituzten jarduerak programatzea eta garatzea.

Modulu honetan ezarritako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, honako jarduera hauek proposatzen dira besteak beste, lagun egiteko animaliak edo esperimentaziokoak hartzearekin lotuak baitaude:

–Hartzen den animaliaren espeziea eta arraza identifikatzea.

–Osasun eta filiazio dokumentazioa ezarritako araudiari jarraikiz erregistratzea.

–Animalia hauek gobernatzeko teknika eta jarraibideen berri izatea..

–Instalazioak, materialak eta ekipoak behar den bezala egokitzea animalia bat kokatzeko.

Lagun egiteko animalientzako edo esperimentaziokoentzako dietak prestatu behar badira:

–Espezie bakoitzarentzat egokiak diren dietak prestatzea, animaliaren osasun egoera aintzat hartuta.

–Elikagaiak emateko jarraibideak zehaztea.

–Alterazio metabolikoen eta/edo elikadurarekin lotutako gaixotasunen sintomarik ote dagoen identifikatzea.

Lagun egiteko animalien edo esperimentaziokoen ugalketaren kasu praktiko batean:

–Emeak araldian daudela zehazteko prozedura eta bitarteko egokiak aplikatzea.

–Animalia espezie horien estaltzea, ernaldia, erditzea, edoskitzealdia eta hazkuntzarako prozesuak zuzen egitea.

–Albaitariaren kontrolarekin: animalia esterilizatzea ahalbidetzen duten teknika egokiak aplikatzea prozedura kirurgikoen edo hormona bidezko metodoen bidez.

Lagun egiteko animaliak intoxikatzen badira:

–Metodorik eta materialik egokienak erabiltzea lagun hartu eta animaliak duen toxiko mota zehazteko.

–Laborategira bidaltzen diren laginak zuzen identifikatzea.

–Albaitariaren kontrolarekin, neurri terapeutiko egokiak aplikatzea eragile toxikoen eraginak neutralizatzeko.

Lagun egiteko animalien kliniketan edo esperimentazioko animaliekin:

–Lagun egiteko animaliek eta esperimentaziokoek izan ditzaketen parasitoak hiltzeko protokoloa ezartzea, infestatzeko arrisku gehien dagoen urteko sasoietan eta ezarritako arauzko legeria aplikatuz.

–Albaitariaren kontrolarekin, parasitoak kontrolatzeko botikak dosifikatzea eta horiek hartzeko bideak eta animaliak izan ditzakeen zeharkako efektuak zehaztea.

–Toki mailako argitalpenak egitea zoonosi parasitarioen eta infekziosoen arriskuei buruz, hots, animalia hauei eragin diezaieketen parasito arruntek sor ditzaketenak.

Lagun egiteko animaliak edo esperimentaziokoak miatu edo operatu behar badira:

–Erabiliko den materiala identifikatzea.

–Materiala eta instalazioa modu egokian erabiltzeko moduan prestatzea.

–Interbentzioan erabiliko diren materialak eta instalazioak desinfektatu eta esterilizatzeko teknikak gauzatzea.

–Animaliari eusteko teknikarik egokienak erabiltzea, animalia bere burua defendatzen hastea saihesteko edo mugatzeko.

–Albaitariari animalia miatzen edo operatzen laguntzea.

–Ebakuntza ondoren animaliaren segimendua egitea, eta horretarako, bizi-konstanteak kontrolatzea, animaliak isolatzea eta ezarritako protokolo ezberdinak betetzea.

Definitutako tratamendu bat emateko:

–Tratamendu ezberdinak aplikatzeko material egokia prestatzea.

–Albaitariaren kontrolarekin botikek dosiak prestatzea.

–Botikak emateko teknikarik arruntenak erabiltzea (larruazalpeko injekzioa, muskulubarneko injekzioa, benabarneko injekzioa, peritoneoko injekzioa, urdailekoa eta abar).

Eutanasia egin behar bada, albaitariaren kontrolarekin:

–Jarduera horren eginbideak arautzen dituzten araudiak aplikatzea.

–Diagnostikoaren bidez, animaliari eutanasia aplikatu behar zaiola adierazten duen egoera edo pairamena ezartzea.

–Albaitariaren kontrolarekin, minik gabeko eutanasia metodoak zehaztea eta eutanasiarako substantziak biderik egokienetatik aplikatzea.

–Animaliaren heriotza modu egokian egiaztatzea.

“Animalien dibertsifikazioa” lanbide moduluan, ikaskuntza teknikoen garapena albaitaritza kliniketan, animaliekin esperimentuak egiten dituzten animaliategietan, interpretazio zentroetan eta abarretan eginen da. “Albaitaritzako zentroen kudeaketa” moduluan albaitaritza klinikak kudeatu eta administratzeari buruz ematen diren edukiak beharrezkotzat jotzen dira modulu honen xedea lortzeko. Horregatik guztiagatik, harreman estua proposatzen da modulu hau ematen duten irakasleen eta “Albaitaritzako zentroen kudeaketa” modulua ematen dutenen artean, bien artean jarduera osagarriak planifikatu eta egiteko.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

Kodea: 1284.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikariarentzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu ditu, tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilari lotutako lanbide jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

d) Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratu du, laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik.

f) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

g) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Talde-lanaren onurak baloratu ditu Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu, eraginkortasunik gabeko lan taldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarri bat dela onartu du.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan zuzenbidearen arloko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu du eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen gorabeherak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden desberdintasunak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu ditu, eta baldintzak identifikatu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku-faktoreak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Abeltzaintzaren eta Animalien Osasuneko Laguntzaren sektorean dauden jarduera motak sailkatu ditu, Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikariaren lan ingurunean, lanbide arriskuak identifikatuz.

b) Dauden arrisku-faktoreak sailkatu ditu.

c) Lanbideko arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) identifikatu ditu.

d) Enpresako arriskuen ebaluazioaren kontzeptua eta horren prozesua zehaztu ditu.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu ditu eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu du.

f) Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu du.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu ditu.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu du enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu du.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentziorako araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden eragile guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu du.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

g) Aintzat hartu du garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

h) Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu da.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazioetarako plana proiektatu du.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, eta Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikariaren laneko arrisku egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu ditu.

c) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan, zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu ditu.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

–Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

–Erabakiak hartzeko prozesua.

–Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

–Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

–Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

–Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

–Etengabeko prestakuntzak Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

–Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

–Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

–Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

–Autoenplegua baloratzea laneratzeko aukera gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

–Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

–Abeltzaintzaren eta Animalien Osasuneko Laguntzaren sektoreko lan talde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

–Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

–Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

–Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

–Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

–Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

–Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

–Lan arloko zuzenbidea.

–Banakako lan harremanaren azterketa.

–Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

–Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

–Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

–Soldataren ordainagiria.

–Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

–Langileen ordezkaritza.

–Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

–Lan gatazka kolektiboak.

–Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

–Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

–Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

–Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

–Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

–Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

–Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

–Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko arriskuen ebaluazioa:

–Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

–Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

–Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

–Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

–Laneko arriskua. Arrisku-faktoreen analisia.

–Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

–Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

–Ingurumen baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

–Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

–Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

–Arriskuaren balorazioa.

–Aurkitutako arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

–Prebentzio plana.

–Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

–Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

–Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

–Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

–Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

–Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

–Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

–Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana prestatzea.

–Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea:

–Jarduteko protokoloa hautatzea.

–Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

–Segurtasun arloko seinale motak identifikatzea.

–Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

–Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

–Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera garatzeko, Abeltzaintzaren eta Animalien Osasuneko Laguntzaren sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lan ekipoei buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan enpresako proiektu/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio plana prestatzeko lanean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarraitzen ahal da eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

–Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

–Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertain eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak direnak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

–Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

–Lana bilatzeko prozesuetan behar den dokumentazioa prestatu eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

–Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

–Komunikazio jarduerak egitea.

–Klasean aurkezpenak egitea.

–Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

–Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

–Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.

–Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

–Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

–Prebentzio plan bat prestatzea “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluan garatu beharreko enpresako proiekturako/planerako.

–Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

–Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

–Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal izateko.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluek harreman estua izan behar dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak elkarrekin koordinatuko dituzte.

Azpimarratu behar da komenigarria dela Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan eginen den enpresa proiektua/plana erabiltzea Lanerako prestakuntza eta orientabideak izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa indartuko du.

Halaber, lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekin duen erlazioa kontuan hartu beharko litzateke, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 1285.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimen sortzaileari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aintzat hartu du banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartea aurreratzearekin eta pertsonen ongizatea handiagotzearekin duten lotura identifikatu ditu.

c) Kultura ekintzailea zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu du.

d) Abeltzaintzaren eta Animalien Osasuneko Laguntzaren sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailearen garapena aztertu du.

e) Arrisku kontzeptua aztertu du, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu ditu.

2. Komunikazioarekin, lidergoarekin, sormenarekin eta konpromisoarekin zerikusia duten norberaren gaitasunak ezagutu eta aplikatzen ditu, eta norberaren konturako edo besteren konturako lanbide jarduerak garatzeko orduan duten garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta horiek pertsonengan eta enpresetan dituzten eraginak sailkatu ditu.

c) Lanbide jardueretan motibazioa izatearen beharra justifikatu du.

d) Deskribatu du zein diren motibatzeko teknika ohikoenak eta nola egokitzen diren egoeraren arabera.

e) Lan prozesuak hobetzeko eta lanbidean berrikuntzak sartzeko, pentsamendu sortzailea izan beharra justifikatu du.

f) Sormenezko prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu sektoreko enpresetan besteren kontura lan egitean behar diren gaitasun pertsonalekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako sektoreko jarduera batean hasten diren pertsona ekintzaileek behar dituzten gaitasun pertsonalekin.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barruan ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak erantsiz eta ingurunearen gaineko eragina baloratuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu, eta sistema kontzeptua aztertu du enpresari aplikatuta.

b) Enpresa baten barnean, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenetarako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu ditu, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Aztertu du enpresaren jardueran zer nolako eragina duten enpresak bezeroekin/erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu ditu.

h) Enpresaren kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu du.

i) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu du.

j) Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako enpresa baten balantze soziala egin du eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu ditu, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

k) Abeltzaintzaren eta Animalien Osasuneko Laguntzaren arloko enpresetan balio etiko eta sozialak txertatzen dituzten praktikak identifikatu ditu.

l) Enpresaren estrategia deskribatu du, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu du.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu du.

4. Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako enpresa bat eratzeko eta abiarazteko lanak egiten ditu, dauden aukerabide eta baliabideak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu ditu.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu du.

c) Enpresaren forma juridiko bakoitzari ezartzen zaion tratamendu fiskala bereizi du.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu ditu.

e) Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako enpresa bat sortzeko dauden laguntzak zehatz-mehatz bilatu ditu.

f) Enpresa plan baten osagaiak zehaztu ditu.

g) Forma juridikoaren hautapenari administrazio tramiteei, laguntzei eta diru-laguntzei buruzko guztia sartu du enpresa planean.

h) ETE bat abian jartzeko aholkularitzarako eta kudeaketa administratiborako enpresatik kanpo dauden bideak identifikatu ditu.

i) Produkzio planari buruzko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterlanari buruzko guztia enpresa planean sartu du.

j) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin du.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu ditu, bai eta finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu ditu.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, komertzial eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako enpresa baten zerga betebeharrak definitu dira.

b) Fase hauek definitu ditu: produktua ekoiztea edo zerbitzua ematea, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu du.

e) Zerga egutegian zerga motak bereizi ditu.

f) Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako sektoreko ETE batek behar duen kontabilitateko eta merkataritzako oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskaera-oharrak, kanbio-letrak, txekeak eta beste batzuk), eta dokumentazio horrek enpresan egiten dituen zirkuituak deskribatu ditu.

Edukiak.

Ekimen sortzailea:

–Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako enpresen jardunean.

–Ekintzaileen funtsezko faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

–Ekintzaileen jarduna, Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

–Jarduera ekintzailearen arriskua.

–Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.

Komunikazioa, lidergoa eta sormena.

–Sormenerako, komunikaziorako eta lidergorako oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

–Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.

–Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

–Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

–Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako sektorean ari den enplegatu baten eta ekintzaile baten lan arloko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Enpresa eta bere ingurunea:

–Enpresa sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

–Negoziorako ideia, Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako enpresa baten esparruan.

–Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

–Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

–Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako sektoreko ETE baten harremanak.

–Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

–Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

–Marketin plan baten edukiak.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

–Enpresa motak. Forma juridikoak.

–Forma juridikoa hautatzea.

–Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

–Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

–Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

–Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

–Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

–Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

–Enpresa plan bat prestatzea.

Funtzio administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

–Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

–Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

–Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

–Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

–Enpresen zerga betebeharrak.

–Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

–Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea nork bere lana sortzeko ekimenari dagokionez, baita enpresa barnean ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, enplegua etengabe hobetzeko, beste baten kontura lan egiten denean.

Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak duela eskumena egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezela ekiteko gaitasunak zehazten eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek beren sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat prestatzeko. Izan ere, plan hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Komeni da edukiak aplikagarriak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin batera irakastea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.

Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko, eta web-orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan erabakiak hartzen lagungarri izan daitezen. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, ondoko jardueren ardatz:

–Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin ikusteko duen enpresako proiektu/plan bat egitea, negozioa martxan jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritzako kudeaketa, administrazio kontrola, justifikazio soziala, etab.; batik bat, esperientzia praktikoak, kanpoko agenteekiko harremana eta enpresako jardueraren sustapena oinarri dituen tresna pedagogikoak aplikatuko dira (enpresako leihatila bakarra, merkataritza ganberak, tokiko garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

–Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez, enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, ekimenaren espiritua sustatzeko eta ikasleek jarduerak garatzeko enpresa horren inguruan: oinarrizko eginkizunak, ingurunearen azterlana, DAFO azterlana, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.

–Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, sektorea ezagutzeko eta enpresa ekimena garatzeko.

–Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxean beste ekimen batzuk antolatzea, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.

–Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, agente ekonomikoei eta profesionalei.

–Enpresa planaren barruan prebentzio plan bat prestatzea, Lanerako prestakuntza eta orientabideak izeneko moduluan erdietsitako gaitasunak oinarri dituena.

–Enpresa proiektu/plana azaldu eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzea ahalbidetzen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposatutako jarduera batzuk egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta praktika onak trukatzea bultzatuko da topaketa birtual eta aurrez aurrekoen bidez.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluak osagarriak direnez, koordinatuta egin beharko lirateke edukien garapena eta sekuentziazioa, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleek harremana estua izanik. Era berean, enpresa proiektua ikasturte osoan zehar ardatz gisa erabiltzeak laguntzen ahal du metodologia komun bat bi moduluetarako ezartzen, halako eran non Lanerako prestakuntza eta orientabidea izeneko moduluko edukiak aplikatu baitaiteke, egokien juzgatzen den eran, enpresa proiektua egiteko.

Lanbide modulua: Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako proiektua.

Kodea: 1283.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 30 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu ditu, beren antolaketaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu ditu, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lan gidoia prestatu du.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu du.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haien edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta haien norainokoa identifikatu du.

e) Proiektua burutzeko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak aurreikusi ditu.

f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Proiektua abian jartzeko finantzazio beharrak identifikatu ditu.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

3. Proiektua nola gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu du, garapen beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu ditu.

e) Gauzatzeak dituen arriskuak identifikatu ditu eta arriskuen prebentziorako plana eta behar diren bitartekoak eta ekipamendua definitu ditu.

f) Baliabide materialen eta giza baliabideen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu ditu.

g) Praktikan jartzeko baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Hura gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideetan eta jardueretan gerta daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura zehaztu du, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

f) Erabiltzaile edo bezeroek ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hura beteko dela bermatzeko sistema ezarri du.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 1286.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 340 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolaketa identifikatzen ditu, eta lortzen diren produktuen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren antolaketaren egitura eta enpresaren arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa-antolamendu ereduzkoekin alderatu du.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak eta biltegiratzea, besteak beste.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna baloratu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Honako hauek ezagutu eta justifikatu ditu:

–Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

–Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

–Lanbide jardueran arriskuen prebentziorako beharrezkoak diren jarrerak.

–Lanbide jardueraren kalitateari dagokionez beharrezkoak diren jarrerak.

–Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

–Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

–Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jardunbide egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuen prebentziorako aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili ditu, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu du.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu du egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta agertu zaizkion gorabehera garrantzitsuak jakinarazi ditu.

i) Bere jardueraren garrantzia eta eginkizunen aldaketetara egokitu beharra baloratu ditu.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu du lana garatzean.

3. Albaitaritzako zentroen kudeaketa eramaten du, baita albaitaritzako arretarako laguntza ere, zentroaren ezaugarriak kontuan harturik eta albaitariaren aginduei jarraikiz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Albaitaritza zentroko gune eta instalazioak banatu dira.

b) Albaitaritza zentro baten jarduerak antolatu eta kontrolatu dira.

c) Lanerako eremua, tresneria eta ekipoak prestatu dira.

d) Laguntzaile-lanak egin dira proba diagnostikoetan, tratamenduetan, sendaketetan eta ebakuntzetan.

e) Albaitaritza zentro bateko dokumentazioa eta osasun erregistroak bete dira.

f) Albaitaritza zentroen lan-ibilgailuen dokumentazioa eta tresneria gainbegiratu dira.

g) Ingurumeneko araudia, animalien osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

4. Abeltzaintzako ustiategietako biosegurtasuna eta saneamendua kudeatzen ditu, indarrean den araudiari eta protokoloei jarraikiz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ustiategietako biosegurtasuneko neurriak ikuskatu ditu.

b) Bektore biologiko eta bizigabeei buruzko biosegurtasun programak aplikatu ditu.

c) Ustiategiko hondakinak, gorpuak eta animalien gorpuzkinak bildu, tratatu eta desagerrarazteko lana ikuskatu du.

d) Aholkua eman zaio abeltzainei biosegurtasun programak eta abeltzaintzako saneamenduaren programak aplikatzean.

e) Ustiategietako osasun programa prebentiboak garatzeko lan agenda kudeatu du.

f) Lagin biologikoak, ingurunekoak eta pentsuenak bildu dira.

g) Analisi lasterrak egin ditu.

h) Txostenak egiteko osasun datuak bildu, prozesatu eta estatistikoki aztertu dira.

i) Ingurumeneko araudia, abeltzaintzako produkzio ekologikoari buruzkoa, animalien osasunari eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu ditu.

5. Abeltzaintzako ustiategietan aziendaren ugalketa eta haztea kontrolatu eta antolatzen ditu, eta produkzio plan bat egiten du espeziearen arabera.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ugaltzaileak nola gobernatu eta haien ustiategira nola egokitu ikuskatu da.

b) Araldia pizteko eta detektatzeko lanak antolatu eta kontrolatu ditu.

c) Estaltzeko plana egin eta aplikatu du.

d) Ernaldia eta erditzea antolatu eta kontrolatu ditu.

e) Edoskitzealdia eta esnearen produkzioa ikuskatu ditu.

f) Elikatzeko programa kudeatu du.

g) Abeltzaintza ekologikoko hazte prozesu integrala ikuskatu du.

h) Ingurumeneko araudia, abeltzaintzako produkzio ekologikoari buruzkoa, animalien osasunari eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu ditu.

6. Haragiaren eta abeltzaintzako beste produktu batzuen produkzioa kudeatu du, enpresak ezarritako produkzio plana aplikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aurrerako azienda hazteko eta gizentzeko lanak antolatu eta ikuskatu ditu.

b) Animalien osasun egoera ikuskatu du, albaitari baten gainbegiradapean.

c) Aurreko azienda hazteko eta gizentzeko faseetako elikadura programa kontrolatu du.

d) Hegaztiak gobernatzeko lanak antolatu ditu.

e) Txitak eta arrautzak biltzeko eta antolatzeko lanak ikuskatu ditu.

f) Haragiaren eta abeltzaintzako beste produktu batzuen produkzio ekologikoa antolatu eta ikuskatu du.

g) Ingurumeneko araudia, abeltzaintzako produkzio ekologikoari buruzkoa, animalien osasunari eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu ditu.

7. Zaldiaren familiako aurrerako azienda eta haien gobernua eta hezteko lana kudeatu du, lan-fase bakoitzeko teknikak eta materialak erlazionatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zaldikoak errapetik kentzeko fasea planifikatu eta ikuskatu du.

b) Zaldikoa errapetik kentzean eta hurrengo egunetan behorrak nola dauden aztertu eta kontrolatu du.

c) Aurreko azienda hazteko lanetan bitarteko teknikoak ikuskatu ditu, baita zaldikoak nola egokitu diren ere.

d) Zaldikoak otzantzeko faseak planifikatu eta ikuskatu ditu.

e) Sokarekin zaldikoa hazteko lanak eta zaldiketaren hasiera programatu eta ikuskatu ditu.

f) Zaldi aziendaren antolamendua eta ikuskapena egin ditu erakustaldietan eta lehiaketetan.

g) Aisialdirako, lanerako eta kirolerako zaldi aziendaren kontrolatu ditu.

h) Ingurumeneko araudia, abeltzaintzako produkzio ekologikoari buruzkoa, animalien osasunari eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu ditu.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu hau lagungarria da tituluko gaitasunak eta zikloko helburu orokorrak osatzeko, bai ikastetxean lortutakoak bai bertan nekez lor daitezkeenak.

3. ERANSKINA

Prestakuntza unitateak

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan

1274 lanbide modulua: Ugalketaren eta hazkuntzaren antolamendua eta kontrola (220 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

1274-F01(NA)

Zenbait espezieren ugalketaren kontrola.

40

1274-F02(NA)

Umedunaldiaren eta erditzearen kontrola, eta umeen zainketa, animalia espezie batzuetan.

40

1274-F03(NA)

Aziendaren hobetzea.

30

1274-UF04(NA)

Ugaltzaileen elikadura programa.

40

1274-F05(NA)

Jeitzialdia: esnea eta esnekiak.

40

1274–F06 (NA)

Abeltzaintzako ustiapenen kudeaketa.

30

1275 Lanbide modulua: Abere ekoizpenaren kudeaketa (220 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

1275-F01(NA)

Ugaztun arrazen karakterizazioa eta haien ekoizpenak.

40

1275-F02(NA)

Hegaztien ohiko hazkuntza eta hazkuntza dibertsifikatua. Arrautzen ekoizpena

40

1275-F03(NA)

Animalien elikadura eta nutrizioa

30

1275-UF04(NA)

Abeltzaintzako ustiategietako animalien patologiaren oinarriak. Tratamendu alopatikoak, homeopatia eta fitoterapia

40

1275-F05(NA)

Abereen ongizatea. Hondakinen kudeaketa. Arriskuei aurrea hartzea

30

1275–F06 (NA)

Abeltzaintzako produkzio ekologikoaren oinarri nagusiak

40

1276 Lanbide modulua: Aurrerako zaldien hazkuntzaren kudeaketa (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

1276-F01(NA)

Zaldi azienda: titia kentzeko fasearen plangintza eta ikuskapena, zaldikoaren arrazaren eta destinoaren arabera.

40

1276-F02(NA)

Zaldi azienda: otzantzeko, aurrerako eta hezteko faseetako bitarteko teknikoen ikuskapena.

20

1276-F03(NA)

Zaldikoak otzantzea eta aurrerako haztea.

40

1276-F04(NA)

Zaldia otzantzeko eta modu naturalean edo sokarekin hezteko lanen plangintza eta ikuskapena. Hastapenak.

30

1278 lanbide modulua: Abeltzaintzako makineria eta instalazioak (200 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

1278-01(NA)

Abeltzaintzako ustiategiko tailerra

50

1278-F02(NA)

Traktorea eta abeltzaintzako makineria

60

1278-F03(NA)

Abeltzaintzako instalazioak

50

1278-F04(NA)

Abeltzaintzako makineria, ekipoak eta bitartekoak erosi eta berritzeko kudeaketa

40

1281 lanbide modulua: Biosegurtasuna (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

1281-F01(NA)

Ingurumeneko teknologia, abeltzaintzako sektorearentzat

20

1281-F02(NA)

Abeltzaintzako proiektu bat garatzeko ingurumeneko betebeharrak

20

1281-F03(NA)

Abeltzaintzako ustiategietako bektore biologikoen kontrola.

20

1281-F04(NA)

Biosegurtasunerako programa (pentsuak, bazkak, ura, azpiak eta garraiorako ibilgailuak)

20

1281-F05(NA)

Ustiategiko hondakinen kudeaketa

30

1281–F06 (NA)

Albaitaritzako ustiategiak garbitu, desinfektatu eta desintsektatzeko programa

20

NA01 lanbide modulua: Ingelesa I (60 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

NA01-UF01

Ingelesa I

60

1277 lanbide modulua: Zaldi azienda hezi eta erabiltzeko lanak antolatzea eta gainbegiratzea (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

1277-F01(NA)

Lan taldeen planifikazioa eta antolaketa bertatik bertara ezagutzea.

20

1277-F02(NA)

Sokarekin zaldikoa hezteko lanen programazioa eta ikuskapena. Sakontzea

30

1277-F03(NA)

Zaldiketaren ikuskapena (hasiera, zaldikumeekin)

20

1277-F04(NA)

Zaldi aziendaren antolamendua eta ikuskapena erakustaldietan eta lehiaketetan

20

1277-F05(NA)

Aisialdirako, lanerako eta kirolerako zaldi aziendaren kontrola

20

1277–F06 (NA)

Ekinoterapiaren oinarriak

20

1279 lanbide modulua: Albaitaritzako saneamendua (110 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

1279-F01(NA)

Albaitaritzako osasun programak, profilaxia eta tratamenduak. Legeria.

40

1279-F02(NA)

Lagin biologikoak, ingurumenekoak eta pentsuenak nola bildu eta prozesatu, eta haien analisien balorazioa

40

1279-F03(NA)

Osasun jarduketen kudeaketa eta erregistroa. Txosten estatistikoak. Memoriak

30

1280 lanbide modulua: Albaitaritzako arretarako laguntza (150 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

1280-F01(NA)

Fakultatiboak edo laguntzaileak animaliarekin lan egiteko lan-eremua, tresnak eta ekipoak nola prestatu

30

1280-F02(NA)

Proba diagnostikoetarako lan osagarriak

30

1280-F03(NA)

Animalientzako tratamenduen aplikazioa

30

1280-F04(NA)

Animalientzako sendaketa eta ebakuntzetako lan osagarriak

20

1280-F05(NA)

Prozedura diagnostiko edo terapeutikoen dokumentazioa

20

1280–F06 (NA)

Albaitaritzako ibilgailuetako tresneriaren eta materialaren ikuskapena

20

1282 lanbide modulua: Albaitaritzako zentroen kudeaketa (90 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

1282-F01(NA)

–Albaitaritzako zentro bateko lokal eta instalazioen banaketa

–Albaitaritako zentro bateko instalazio eta tresnak garbitzeko eta mantentzeko lanen antolamendua

30

1282-F02(NA)

Izakinak biltegiratu eta kontserbatzeko lanaren kontrola eta antolamendua

20

1282-F03(NA)

–Bezeroarentzako arreta-zerbitzua nola egin

–Zerbitzuen aurrekontua, erregistroa, fakturazioa eta kobraketa nola egin.

40

NA21 lanbide modulua: Zenbait animalia (50 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

NA21-F01(NA)

Lagun egiteko animaliak, esperimentazioak eta zooetakoak. Dietetika eta nutrizioa Animalien heztea eta genetika

30

NA21-F02(NA)

Instalazioak eta ekipoak animaliategietan, albaitaritzako kliniketan, estetika zentroetan eta zooetan. Osasun laguntzako teknikak

20

1284 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

1284-F01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

1284-F02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

1284-F03(NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

1285 lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

1285-F01(NA)

Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea

20

1285-F02(NA)

Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa

30

1285-F03(NA)

Enpresa bat abian jartzea

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Ugalketaren eta hazkuntzaren antolamendua eta kontrola.

Kodea: 1274.

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ugalketa eta haren antolamendua, zenbait espezietan.

Kodea: 1274-UF01(NA).

Iraupena: (40 ordu).

–Zenbait espezieren arraren eta emearen ugalketa aparatuaren anatomia eta fisiologia.

–Hazitarako animaliak nola aukeratu eta erabili.

–Zenbait espezieren araldiaren zeinu eta sintomak.

–Estaltze naturala eta lagundua.

–Intseminazio artifiziala.

–Enbrioien transferentzia.

–Ugaltzaileen erabilera, abeltzaintza ekologikoan. Ziurtagiria.

–Estaltzeak, abeltzaintza ekologikoan.

–Ugaldu ezina dakarten kausa fisiologikoak eta eritasun infekziosoak.

–Ingurumeneko araudia, abeltzaintzako produkzio ekologikokoa, abereen ongizate eta osasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Prestakuntza unitatea: Umedunaldiaren eta erditzearen kontrola, eta umeen zainketa, animalia espezie batzuetan.

Kodea: 1274 - UF02 (NA).

Iraupena: (40 ordu).

–Ernaldiaren diagnostikoa.

–Nola gobernatu emeak erditu baino lehen.

–Erditzearen sintomak.

–Erditze naturala eta distozikoa. Laguntzeko premiak.

–Nola gobernatu emeak erditu eta gero.

–Edoskitzea eta errapetik kentzea.

–Kumeen kontrola eta gobernatzea.

–Hazkuntza prozesu integrala abeltzaintza ekologikoan.

–Ugalketa indizeak.

Prestakuntza unitatea: Aziendaren hobekuntza.

Kodea: 1274-UF03(NA).

Iraupena: (30 ordu).

–Animalien genetikari buruzko oinarrizko aspektuak.

–Abeltzaintzako hobekuntza-programa ezartzeko estrategiak.

–Hautaketa programa baten diseinua.

–Arraza espezializatuen liburu genealogikoak eta hautaketa.

–Gurutzaketak.

–Odolkidetasuna: ondorioak eta aplikazio zooteknikoa.

Prestakuntza unitatea: Ugaltzaileen elikadura programa.

Kodea: 1274-UF04(NA).

Iraupena: (40 ordu).

–Osagai kimikoak eta ezaugarri organoleptikoak.

–Elikagaien nutrizio balioa eta haien osaeraren taulak nola erabili.

–Digestioa eta metabolismoa.

–Digerigarritasuna.

–Nutrizio premien taulen erabilera..

–Hazitarako animalien eta eme ugaltzaileen elikagai-errazioen kalkulua.

–Elikagaiak banatzeko sistemak. Elikagaien aurkezpena.

–Landare-estrogenoek ugalketan eragindako alterazioak.

–Elikaduraren ondoriozko gaixotasunak.

–Tradiziozko abeltzaintza abeltzaintza ekologiko bihurtzeko prozesua.

–Elikadura gastuen azterketa ekonomikoa.

Prestakuntza unitatea: Jeztea: esnea eta esnekiak.

Kodea: 1274-UF05(NA).

Iraupena: (40 ordu).

–Errapearen deskribapena eta esnearen sorrera.

–Kalitateko esnea lortzeko instalazioak.

–Jeztea: higienea eta jazteko teknika.

–Esnea hozteko sistema.

–Esnearen kalitatearen parametroak: nutrizioaren parametroak, kalitate bakteriologikoa.

–Esnekiak.

–Mamitisa.

–Esne ekologikoaren ziurtapenaren prozedurak.

Prestakuntza unitatea: Abeltzaintzako ustiapenen kudeaketa.

Kodea: 1274-UF06(NA).

Iraupena: (30 ordu).

–Kudeaketa teknikoa: adierazle nagusiak.

–Kostuak: definizioak, tipologia eta kalkulua.

Enpresaburuen mozkin-marginak eta irabaziak.

–Kudeaketa, NPB berriaren arabera.

Lanbide modulua: –Abere ekoizpenaren kudeaketa.

Kodea: 1275.

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Haragitarako ugaztun arrazen karakterizazioa, eta haien ustiategiak.

Kodea: 1275-UF01(NA).

Iraupena: (40 ordu).

Haragitarako abere ekoizpenerako ugaztun espezieak.

–Haragitarako gaitasunaren parametroak.

–Produkziorako gaitasun eta orientazioak. Haragitarako biotipoa.

–Haragitarako abelburu egokiak hautatzeko protokolo eta sistemak.

–Morfotipo egokia aukeratzeko sistema.

–Abereak hartzeko eta igortzeko dokumentazioa.

–Azienda kargatu, deskargatu eta deskargatzeko prozesuak.

–Azienda lotetan jartzea.

Prestakuntza unitatea: Hegaztien ohiko hazkuntza eta hazkuntza dibertsifikatua. Arrautzen ekoizpena.

Kodea: 1275 - UF02 (NA).

Iraupena: (40 ordu).

–Interes zooteknikoko hegazti-espezieak. Aurrerako eta haragitarako hegazti nagusiak.

–Hegaztien ekoizpen berezitua. Hegazti ekoizpen bereziak.

–Osasun programak hegaztien hazkuntzan. Betetzea. Ekoizpen prozesuari loturiko gaixotasunak. Ohiko osasun zainketen antolamendua.

–Hegaztien elikadura. Hegaztientzako elikagai motak. Elikagai kontzentratuak.

–Arrautza. Kontsumorako arrautzaren kalitatea. Arrautza akastunak eta mailatuak.

Arrautzen bilketa eta garraioa ustiategian. Arrautzen sailkapena, destinoaren arabera.

–Txitatzea.

–Txita jaioberriak. Arreta eta zainketa bereziak.

Garraiatzeko, biltzeko eta txitatzeko tresnak. Txitak jaiotzeko tokiak, eta oilaskoak eskatzeko salak.

Prestakuntza unitatea: Animalien elikadura eta nutrizioa.

Kodea: 1275-UF03(NA).

Iraupena: (30 ordu).

–Urdail bakarreko eta askoko animalien digestio aparatuaren anatomia. Oinarriak.

–Gizentzeko elikagaiak. Aurrerakoentzako elikagaiak.

Bazkak eta belarsoroetako laboreak.

–Urdail bakarreko eta askoko animalien digestio aparatuaren anatomia. Oinarriak.

–Errazioa: kontzeptua eta ezaugarriak. Nutrizio beharrak. Elikagai beharren taulak eta elikagaien osaerarenak. Kalkulatzeko metodoak.

–Errazioak emateko eta banatzeko sistema. Pisaketen antolamendua, eta elikagaien kontrola kontrolatzeko sistemak.

–Errazioak prestatu eta banatzeko fitxak.

Prestakuntza unitatea: Abeltzaintzako ustiategietako animalien patologiaren oinarriak. Tratamendu alopatikoak, homeopatia eta fitoterapia.

Kodea: 1275-UF04(NA).

Iraupena: (40 ordu).

–Aurrerako eta gizentzeko animaliei eragiten dieten gaixotasunak.

–Gaixotasunen zeinu eta sintomak, eta bestelako alterazioak. Abeltzaintzako saneamendu kanpainak.

–Berrogeialdiko animalientzako protokoloak.

–Medikamentuak biltegiratu eta kontserbatzea.

–Azienda ekologikoaren osasun egoera. Prebentzioa. Erresistentzia naturala.

–Homeopatia, fitoterapia, akupuntura. –Abeltzaintza ekologikoan baimendutako medikamentuak.

–Hondakinak eta kentzeko aldiak. Tratamenduen erregistroa.

–Ingurumeneko araudia, osasunekoa.

Prestakuntza unitatea: Haragiaren produziorako ustiategien kudeaketa. Abereen ongizatea. Hondakinen kudeaketa. Arriskuei aurrea hartzea.

Kodea: 1275-UF05(NA).

Iraupena: (30 ordu).

–Abereen ongizate eta osasunari buruzko araudia, elikagaien segurtasunekoa eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa.

–Programak eta jarduketak.

Prestakuntza unitatea: Abeltzaintzako produkzio ekologikoaren oinarriak.

Kodea: 1275-UF06(NA).

Iraupena: (40 ordu).

–Animaliak ekoizpen ekologikoaren sistemara egokitzea. Abeltzaintza arrunteko ustiategiak abeltzaintza ekologikoko ustiategi bihurtzea.

Aziendaren elikadura, produkzio ekologikoan.

–Larratzea. Larrearen eta bazkaren nutrizio-kalitatea.

–Arrautza eta txita ekologikoen bilketa, sailkapena, garraioa eta biltegiratzea.

–Azienda ekologikoaren osasun egoera. Prebentzioa. Erresistentzia naturala. Homeopatia, fitoterapia, akupuntura. Abeltzaintza ekologikoan baimendutako medikamentuak. Hondakinak eta kentzeko aldiak.

–Ingurumeneko araudia, abeltzaintzako produkzio ekologikokoa, abere osasunekoa eta ongizatekoa, elikagaien segurtasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Lanbide modulua: Aurrerako zaldien hazkuntzaren kudeaketa.

Kodea: 1276.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Zaldi azienda: titia kentzeko fasearen plangintza eta ikuskapena, zaldikoaren arrazaren eta destinoaren arabera.

Kodea: 1276-UF01(NA).

Iraupena: (40 ordu).

–Errapetik kendu beharrekoen loteen multzokatzea, zaldikoen destinoaren arabera.

Errapetik kentzeko prozesua: motak, faseak eta jarraibideak. Une aproposa.

–Behorrak eta zaldiak fase honetan: nola behatu, aztertu eta gobernatu.

–Tratamendu prebentiboak: desparasitazioa eta txerto bidezko profilaxia.

–Zaldi aziendaren ohiko identifikazioa eta identifikazio elektronikoa. Teknikak eta metodoak. Animalien erregistroa: inskripziorako prozedura eta horri lotutako dokumentazioa.

Zaldikoa errapetik kendu ondoan beharrak duen jokabidea: fase honetako jokabidearen alterazioak.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Prestakuntza unitatea: Zaldi azienda: otzantzeko, aurrerako eta hezteko faseetako bitarteko teknikoen ikuskapena.

Kodea: 1276 - UF02 (NA).

Iraupena: (20 ordu).

–Zaldikoentzako instalazioak (aurrerako, otzantzeko eta hezteko). Elikagaiak eta ura banatzeko instalazio eta ekipoak.

–Zaldi aziendaren alojamenduak.

–Bitarteko, tresna eta instalazioen azterketa eta ikuskapena. Fitxa teknikoak.

–Zaldikoen elikadura. Errazioaren balio nutritiboa eta osaera. Ur kontsumoa. Pentsuen eta bazkaren hornidura.

Prestakuntza unitatea: Zaldikoen otzantzea eta aurrerako prestatzea.

Kodea: 1276-UF03(NA).

Iraupena: (40 ordu).

–Zaldikoaganako hurbiltze progresiboa.

–Zaldikoen otzantzea.

–Zaldikoen lehenbiziko hautaketa, helduaroan izanen duten destinoaren arabera. Kontuan hartu beharreko irizpideak.

–Kontrolerako dokumentazioa nola bete eta kudeatu.

–Zaldikoak aurrerako uztearen kontrola. Aurreko taldeak nola osatu.

–Aurrerakoentzako errazioen prestaketa-lana. Aurrerako zaldikoen elikadura. Tresneriaren eta beste baliabide batzuk prestatu, ikuskatu eta mantentzeko lanak.

–Zaldikoen egoera fisikoa. Behaketa eta azterketa: zaldikoen jokaera, gaixotasunen sintomak eta bestelako alterazioak.

–Higienearen kontrola eta oinarrizko zainketak.

–Tratamendu prebentiboak: desparasitazioa eta txerto bidezko profilaxia.

–Informazioa erregistratzeko lana. Aurrerakoen zainketaren kontrolari buruzko dokumentazioa nola bete eta erregistratu.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Prestakuntza unitatea: Zaldia otzantzeko eta modu naturalean edo sokarekin hezteko lanen plangintza eta ikuskapena. Hastapenak.

Kodea: 1276-UF04(NA).

Iraupena: (30 ordu).

–Zaldikoak otzantzeko prozesua. Hastapenak. Hautatzeko irizpideak.

–Zaldikoagana nola hurbildu. Langilearen jarduketak.

–Zaldikoari uhalak-eta jarri eta egokitzea. Uhalak-eta erabiltzeko protokoloaren ikuskapena.

–Heztearen oinarrizko teknikak. Hezte naturala. –Zaldikumearen egokitzapena.

–Instalazio, material eta ekipoak, hezteko lanean. Egokitasuna.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Lanbide modulua: Nekazaritzako makineria eta instalazioak.

Kodea: 1278.

Iraupena: 200 ordu.

Prestakuntza unitatea: Abeltzaintzako ustiategiko tailerra.

Kodea: 1278-UF01(NA).

Iraupena: 50 ordu.

–Oinarrizko mekanizazio-eragiketak. Eskuzko mekanizazioa.

–Mekanizazioko erremintak. Hautaketa, erabilera.

–Soldadura-metodoak: oxigas bidezko soldadura termikoa, arku elektriko bidezko soldadura, gasaren babespeko arku bidezko soldadura.

–Soldadura mota hautatzea.

–Mekanizatutako produktuaren kalitatea. Perdoi geometrikoa eta azalerakoa.

–Soldatutako piezen kalitatea. Dimentsioak, gainazal-itxura, oinarri-metalarekiko trantsizioa, deformazioak eta bestelakoak.

–Lantegiaren antolaketa. Espazioak. Nekazaritzako tailer baterako tresneria.

–Mantentze-lanak eta oinarrizko konponketak egiteko materialak. Epe laburreko eta ertaineko hornikuntza.

–Jasotako materialaren egoera.

–Tailerreko materialen bilketa.

–Material, tresna eta erremintak biltegiratu eta kontserbatzeko baldintzak.

–Hornidurei eta hornitzaileei buruzko informazio teknikoa.

–Lehen laguntzetarako botika-kutxa. Ezaugarriak.

Suteak itzaltzeko ekipoak.

Prestakuntza unitatea: Traktorea eta abeltzaintzako makineria.

Kodea: 1278 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

–Produktu fitosanitarioak aplikatzeko makinak, motak eta ezaugarri teknikoak.

–Motorren tipologia eta sailkapena. Osagaiak eta funtzionamendua.

–Traktorea: motak eta osagaiak.

–Lurra landu, goldatu eta prestatzeko lanabesak. Tresnak.

–Dokumentazio teknikoa. Bestelako informazio iturriak.

–Aziendarentzako elikagaiak prestatzeko eta banatzeko makina eta ekipoak. Mantentze-lanak.

–Gorotzarekin lan egiteko ekipoak. Minda banatzeko tangak.

–Makina eta ekipoen funtzionamenduaren kontrola. Arriskuak. Makina eta ekipoak babesteko elementuak.

–Prebentzioko mantentze plana. Lehen mailako mantentze-lanak, epe motzera eta ertainera. Mantentze-lanak eta oinarrizko konponketak. Motak.

–Mantentze-lanen eta oinarrizko konponketen kostua. Txostenak prestatzea.

–Laneko fitxa eta parteak.

–Matxurak diagnostikatzeko txosten teknikoak.

–Makineriaren eta ekipamenduen mantentze-lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

–Abereen ongizate eta segurtasunari buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: Abeltzaintzako instalazioak.

Kodea: 1278-UF03(NA).

Iraupena: 50 ordu.

–Abereentzako bizitokiak. Ezaugarriak. Kokalekua eta orientazioa. Erabiltzen diren materialak:

  • Behi-aziendarentzako bizitokiak.
  • Txerri-aziendarentzako bizitokiak.
  • Ardi-aziendarentzako bizitokiak.
  • Ahuntz-aziendarentzako bizitokiak.
  • Haragitarako eta erruteko hegaztien bizitokiak.
  • Beste espezie batzuentzako bizitokiak.
  • Isolamendu eta berrogeialdietarako instalazioak.
  • Biltegiratzeko eta kontserbatzeko instalazioak.

–Instalazioen mantentze plana.

–Mantentze-lanen eta gorabeheren egunkaria.

–Alojamenduen berrikusketa eta diagnosia. Irisgarritasuneko baldintzak (baldintzak).

–Garbitzea, desinfektatzea, intsektuak eta arratoiak hiltzea. Ekipo eta materialak.

–Ingurumeneko parametroak.

  • Instalazio elektrikoa.
  • Berokuntza, aireztapen eta klmatizazio instalazioak.
  • –Ur horniduraren instalazioa.
  • Hondakinak biltegiratzeko eta desagerrarazteko instalazioak. Abeltzaintzako ustiategiko hondakinen kudeaketa. Bilketa, garraioa eta biltegiratzea. Oinarrizko mantentze lanak.
  • Azienda begiratzeko sistemak.

–Abereen ongizate eta osasunari eta elikagaien segurtasunari buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: Abeltzaintzako makineria, ekipoak eta bitartekoak erosi eta berritzeko kudeaketa. Laneko arriskuen prebentzioa.

Kodea: 1278-UF04(NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Makinen lan-denboren aldizkako erregistroa.

–Erabileraren kostuak. Kalkulua.

–Zerbitzu-eskaintzak, merkatuaren prezioetan.

–Mekanizazio-beharrak. Ekipoak erosteko edo ordezkatzeko irizpideak. Erabilera-maila eta -kostua. Errentagarritasun- eta ordezte-atalaseak.

–Makina eta ekipoei buruzko dokumentazio tekniko-ekonomikoa. Azterketa.

–Makinak, ekipoak eta tresnak erosteko eta ordezkatzeko plana. Txosten tekniko-ekonomikoak nola egin.

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia, makineria mantentzeko lanetan.

–Arrisku faktoreak eta egoerak.

–Banako babeserako bitartekoak eta ekipamenduak.

–Taldeko prebentzioa eta babesa.

–Hondakinen kudeaketa arautzen duen araudia.

–Hondakinak sailkatzea eta biltegiratzea.

–Hondakinen tratamendua eta bilketa.

Lanbide modulua: Biosegurtasuna.

Kodea: 1281.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ingurumeneko teknologia, abeltzaintzako sektorearentzat.

Kodea: 1281-UF01(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Ingurumeneko arazo nagusiak abeltzaintzako ustiategietan.

–Airearen eta uraren kutsadura abeltzaintzako ustiategietan.

–Airearen eta uraren kutsatzaile nagusiak. Kontrol eta tratamendu sistemak.

–Abeltzaintzako ustiategietako hondakinak. Kudeaketa.

–Ingurumenaren kalitatearen parametroak.

–Ingurumenaren araudia eta laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia.

Prestakuntza unitatea: Abeltzaintzako proiektu bat garatzeko ingurumeneko betebeharrak.

Kodea: 1281 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Ustiategien, albaitaritzako zentroen eta nukleo zoologikoen kokaleku egokia.

–Abeltzaintzako instalazioetako planoen interpretazioa.

–Arriskuen kontrolgune kritikoen azterketa.

–Abeltzaintzako ustiapen proiektu baterako dokumentazioa. Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa eta ingurumen baimen integratua.

–Ingurumen araudia, animalien osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Abeltzaintzako ustiategietako bektore biologikoen kontrola.

Kodea: 1281-UF03(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Bektore biologiko nagusiak. Kontrol neurriak.

–Azienda berritu eta ordezteko prozesua. Osasun dokumentazioa.

–Bektore biologikoen kontrako jarduketen protokoloa. Analisia eta kudeaketa.

–Abeltzaintzako ustiategietako bisiten kontrola.

–Ingurumen araudia, animalien osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Biosegurtasunerako programa (pentsuak, bazkak, ura, azpiak eta garraiorako ibilgailuak).

Kodea: 1281-UF04(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Aziendarentzako elikagai eta pentsuen trazabilitatea.

–Pentsu, bazka eta bestelako elikagaien dokumentazioa.

–Aziendarentzako pentsuak, bazka eta bestelako elikagaiak biltegiratzeko metodoak eta haiek kutsatzeko bideak.

–Ustiategi bat garbitzeko eta desinfektatzeko jarduketen protokoloa.

–Ustiategiaren eta animaliak garraiatzeko ibilgailuen datuen erregistroa.

–Ingurumen araudia, animalien osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Ustiategiko hondakinen kudeaketa.

Kodea: 1281-UF05(NA).

Iraupena: 30 ordu.

Abeltzaintzako hondakinak: motak.

–Gorotzen eta minden kudeaketa. –Simaurrak eta mindak erabiltzeak ingurumenean dituen ondorioak.

–Animalien gorpuen eta gorpuzkinen kudeaketa. Sortzen diren arriskuak.

–Garbiketaren protokoloa hondakinen kudeaketan.

–Datuen erregistroa.

–Ingurumen araudia, animalien osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Albaitaritzako ustiategiak garbitu, desinfektatu eta desintsektatzeko programa.

Kodea: 1281-UF06(NA).

Iraupena: 20 ordu.

Albaitaritzako ustiategien garbiketa, desinfektazioa eta desintsektazioa.

–Laginak hartzea eta datuen erregistroa.

–Abeltzaintzako ustiategiak garbitzean erabiltzen diren produktuak. Fitxa teknikoak.

Albaitaritzako ustiategiak garbitu, desinfektatu eta desintsektatzeko protokoloa.

–Ingurumen araudia, animalien osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Lanbide modulua: ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko “Ingelesa I” lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Zenbait animalia.

Kodea: NA21.

Iraupena: 50 ordu.

Prestakuntza unitatea: Lagun egiteko animaliak, esperimentazioak eta zooetakoak. Dietetika eta nutrizioa Animalien heztea eta genetika.

Kodea: NA21-UF01(NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Esperimentazioko animalia espezieen identifikazioa.

–Lagun egiteko animalia arrazen identifikazioa.

–Zooetako animalia espezieen identifikazioa.

–Animaliei eutsi, markatu eta identifikatzeko teknikak.

–Animalien erabilera eta garraioa. Araudia.

–Oinarrizko higiene-neurriak.

–Zainketa estetikoak.

–Immobilizazio teknikak.

–Digestio-aparatuaren anatomia eta fisiologia.

–Elikadurako errekerimenduak.

–Animalientzako elikagai motak.

–Dietak nola prestatu.

–Digestio aparatuko gaixotasunak.

–Gaixo dagoen animaliarentzako tratamenduak eta elikadura.

–Animalien ugalketa.

–Hezteko sistemak: pedigria.

–Erizaintza obstetrikoa.

–Malformazioak eta mutazioak.

–Erditu ondoko zainketak.

Prestakuntza unitatea: Instalazioak eta ekipoak animaliategietan, albaitaritzako kliniketan, estetika zentroetan eta zooetan. Osasun laguntzako teknikak.

Kodea: NA21-UF02(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Albaitaritzako klinika. Eremu kirurgikoa.

–Instalazioen eta tresneriaren erabilera.

–Ukuiluratzeko sistemak.

–Estetika zentroak. Profesional groomer-a.

–Instalazio zoologikoak.

–Garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko sistemak.

–Zainketak asistentzialak.

–Laborategiko diagnostikoa.

–Irudi bideko diagnostikoa.

–Farmakologiako hastapenak.

–Anestesia eta analgesia.

–Erizaintza kirurgikoa.

–Tresneria kirurgikoaren mantentze-lana.

–Isuriterapia.

Lanbide modulua: Zaldi azienda hezi eta erabiltzeko lanak antolatzea eta gainbegiratzea:

Kodea: 1277.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Zaldikoa otzantzeko lanen plangintzako eta ikuskapeneko sakontzea.

Kodea: 1277-UF01(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Zaldikoak otzantzeko zailtasunak.

–Otzantze-lanen bilketa, egituratzea eta antolamendua.

–Instalazioak eta materialak.

–Zaldikoagana nola hurbildu. Langilearen jarduketak.

–Zaldikoari uhalak-eta jarrri eta egokitzea. Uhalak-eta erabiltzeko protokoloaren ikuskapena.

–Hezte naturalaren oinarrizko kontzeptuak.

–Zaldikoa otzantzeko lana, izaeraren eta geroko lanaren arabera. Aisialdirako, zaldiketa espezializaturako edo trakziorako zaldiak.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak.

–Animalien ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: Sokarekin zaldikoa hezteko lanen programazioa eta ikuskapena. Sakontzea.

Kodea: 1277 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Zaldikoaren azterketa, ikasketa prozesuan. Hezterako egokitasuna.

–Instalazio, material eta ekipoak, hezteko lanean.

–Hezteko teknikak. Sakontzea. –Zaldikumearen egokitzapena.

–Ikaskuntzaren egiaztapena.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Prestakuntza unitatea: Zaldiketaren ikuskapena (hasiera, zaldikumeekin).

Kodea: 1277-UF03(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Zaldikumearen konprobazioa (zaldiketarako). Egokitasunaren adierazleak eta ezaugarriak.

–Zaldiketaren faseak (zaldikoekin). Hasierako zaldiketaren helburuak.

-Zaldiketaren hasierako ariketak. Teknikak.

–Zaldikoa nola menderatu eta hezi.

–Kontroleko fitxak. Fitxan nola egin eta erregistratu.

–Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Prestakuntza unitatea: Zaldi aziendaren antolamendua eta ikuskapena erakustaldietan eta lehiaketetan.

Kodea: 1277-UF04(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Ezaugarri morfologikoak eta animalien izaera, aurkezpenerako.

–Prestatze-lana eta entrenamendua. Gainbegiratzea.

–Instalazioen eta ekipoen egokitzapena. Animaliak instalazioetara egokitzeko prozesua.

–Animalien eta ustiategiaren dokumentazioa.

–Hautatutako ekipo eta materialak. Gainbegiratzea.

Lehiaketa eta erakustaldi mota bakoitzaren erregelamendua. Baloratzeko eta zigorrak jartzeko irizpideak.

–Animaliaren egokitzapen estetikoaren egiaztapena. Aurkezlearen janzkera, ekitaldi motaren arabera.

–Aurkezpen motak, lehiaketaren edo erakustaldiaren protokoloaren arabera.

–Ingurumen araudia, animalien ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Aisialdirako, lanerako eta kirolerako zaldi aziendaren kontrola.

Kodea: 1277-UF05(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Animaliaren egoera fisikoa.

–Animalien garraioa. Gainbegiratzea. Zaldiak nola kargatu eta deskargatu garraioan.

–Instalazioen, ekipoen eta materialen ezaugarriak.

–Nola gobernatu zaldi azienda aisialdirako, lanerako eta kirolerako. Nola hezi zaldia jauzi egiteko. Zaldia tirorako heztea. Hastapenak.

–Dokumentazio teknikoa.

–Ingurumen araudia, animalien ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Ekinoterapiaren oinarriak.

Kodea: 1277-UF06(NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Ekinoterapiaren oinarrizko kontzeptuak.

–Ekinoterapia motak. Afekzio desberdinetarako aplikazio egokiak.

–Zaldien erabilera ekinoterapiarako eta hipoterapiarako (kategoria desberdinetan).

–Instalazioen, ekipoen eta materialen ezaugarriak.

Lanbide modulua: Abeltzaintzako saneamendua.

Kodea: 1279.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Abeltzaintzako osasun programak. Profilaxia eta tratamenduak. Legeria.

Kodea: 1279-UF01(NA).

Iraupena: 40 ordu.

–Animalien osasun egoeraren identifikazioa eta erregistroa.

–Ezarritako osasun araudia.

–Azienda txertatzeko eta despasitatzeko plana.

–Medikamentuen bidezko tratamendua abeltzaintzako enpresetan. Aplikazioa.

–Animalientzako txertoen prestakuntza eta kontserbazioa.

–Osasun programen aplikazioa.

–Behi aziendaren eta esne-ardien lehorreko tratamendua.

–Abeltzaintzako ustiategietako osasun hutsuneak antolatu eta kudeatzea.

–Abeltzaintzako ustiategietako animalien patologia ohikoenak zehaztea.

Animalien txertaketa eta desparasitazio programak, legeria indardunari lotuak.

–Albaitaritzak medikamentuak. –Legeria eta kentzeko epealdiak.

–Produktu zoosanitarioak erabili, baztertu eta prozesatzeko araudiaren aplikazioa.

–Azazkaletako patologiei aurrea hartzeko tekniken aplikazioa.

–Mamitisa detektatzeko metodoak.

Behi aziendaren gaixotasun infektokutsagarrien zeinu klinikoak, detekzioa eta transmisioa ustiategietan Legeria.

Prestakuntza unitatea: Lagin biologikoak, ingurumenekoak eta pentsuenak nola bildu eta prozesatu, eta haien analisien balorazioa.

Kodea: 1279 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

–Lagin biologikoak, ingurumenekoak eta pentsuenak hartzeko erabili beharreko materiala.

–Laginak bildu, erabili eta bidaltzeko ezarritako araudia eta legeria.

–Animaliekin laginak lortzeko erabili beharreko teknikak.

–Laginak biltzeko protokolo bat nola egin.

–Odol-laginak zainetik ateratzeko zonak.

–Lagin infekziosoak ontziratu, enbalatu, eta bidaltzeko betebeharrak. Dokumentazioa.

–Odola, gorotza, sueroa, pixa, esnea, isipuak eta nekropsiako organoen identifikazioa, kontserbazioa eta bidalketa.

–Laginen analisien balorazioa eta neurri terapeutikoen aplikazioa.

–Elikagaien segurtasuneko araudia (abere osasun eta ongizatekoa).

Prestakuntza unitatea: Osasun jarduketen kudeaketa eta erregistroa. Txosten estatistikoak. Memoriak.

Kodea: 1279-UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroa (AUE). Abeltzaintzako ustiategien kodeak eta haien identifikazioa.

–Ustiategien liburua. Historial sanitarioa.

–Ustiategiko osasun gorabeheren eta irregulartasunen erregistroa.

–Honakoak kontrolatzeko programa informatikoak: ustiategiko abeltzaintzako tratamenduen trazabilitatea, tratamenduen eta tratamenduak mozteko eguneroko epeen plangintza, medikamentuen stocken kudeaketa.

–Analisien emaitzen bilketa, erregistroa eta tratamendua.

–Abeltzaintzako ustiategien osasun memoriak.

–Abeltzaintzako eta abere osasuneko legeria.

Lanbide modulua: Albaitaritzako arretarako laguntza.

Kodea: 1280.

Iraupena: 150 ordu.

Prestakuntza unitatea: Fakultatiboak edo laguntzaileak animaliarekin lan egiteko lan-eremua, tresnak eta ekipoak nola prestatu.

Kodea: 1280-UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Lan-eremuaren egokitzapena.

–Tresneria, ekipoak eta material kliniko-kirurgikoak.

–Tresneriaren, ekipoen eta bestelako bitartekoen garbiketa, desinfekzioa eta esterilizazioa.

–Kontsumitzekoak: izakinen kontrola. Erregistroa.

–Hondakin biologikoak eta ez biologikoak. Bilketa eta prozesatzeko sistema, motaren arabera.

–Ingurumen araudia, abere osasunekoa eta lan-arriskuen prebentziokoa.

Prestakuntza unitatea: Proba diagnostikoetarako lan osagarriak.

Kodea: 1280 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Animaliei eusteko eta geldi edukitzeko bitarteko eta materialak.

–Animalia proba diagnostikorako prestatzeko lanak.

–Diagnostikorako tresneria eta materialak. Prestaketa, garbiketa eta lehen mailako mantentze-lanak.

–Animaliaren zaintza eta behaketa.

–Ingurumeneko araudia, abere osasunekoa eta lan-arriskuen prebentziokoa.

Prestakuntza unitatea: Animalientzako tratamenduen aplikazioa.

Kodea: 1280-UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Animaliei eusteko eta geldi edukitzeko bitarteko eta materialak.

–Animalia nola prestatu tratamendua aplikatzeko.

–Sendagaia prestatzea.

–Tresneria prestatzeko lanak, medikazioa emateko.

Animaliaren zaintza eta behaketa.

–Ingurumen araudia, abere osasunekoa eta lan-arriskuen prebentziokoa.

Prestakuntza unitatea: Animalientzako sendaketa eta ebakuntzetako lan osagarriak.

Kodea: 1280-UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Gorputza garbitzeko eta desinfektatzeko protokoloa. Eremu kirurgikorako arropa eta oinetako bereziak.

–Eremu kirurgikoa prestatzeko lanak.

–Anestesia motak.

–Anestesiako tresneria.

–Fakultatiboaren jarraibideak ebakuntza prestatu eta egin bitartean. Haietarako arreta.

–Animaliaren zaintza, ebakuntzan eta erreanimazioan.

–Bendaje motak.

-Ebakuntza ondoko denbora: zainketak eta segimendua.

–Ingurumeneko araudia, abereen ongizate eta osasunekoa eta laneko arriskuen prebentziokoa.

Prestakuntza unitatea: Prozedura diagnostiko edo terapeutikoen dokumentazioa.

Kodea: 1280-UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Albaitariaren errezeta.

–Albaitaritzako tratamenduen dokumentazioa.

–Laborategiko emaitzak eta beste diagnostiko batzuk.

–Animalien jabeentzako jakinarazpenak.

–Albaitariaren jarduketen erregistroa.

–Abere osasunari eta laneko arriskuei buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: Albaitaritzako ibilgailuetako tresneriaren eta materialaren ikuskapena.

Kodea: 1280-UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Lanerako ekipoak (norbanakoarenak).

–Lanerako ibilgailuak.

–Laneko ibilgailuko albaitaritzako botikinaren edukia.

–Albaitaritzako medikamentu, tresna eta ekipoen biltegiratzea, garraioa eta kontserbazioa.

–Hotzeko kontserbazio aparatuak, ibilgailurako egokituak.

–Jarduera garatzeko dokumentazioa.

–Ingurumen araudia, abere osasunekoa eta lan-arriskuen prebentziokoa.

Lanbide modulua: Albaitaritzako zentroen kudeaketa.

Kodea: 1282.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Albaitaritzako zentro bateko lokal eta instalazioen banaketa. Albaitaritako zentro bateko instalazio eta tresnak garbitzeko eta mantentzeko lanen antolamendua.

Kodea: 1282-UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Albaitaritzako zentro motak. Abere ekoizpenerako albaitaritzako zentroak, eta lagun egiteko animalienak.

–Lokal motak, albaitaritzako zentroaren arabera. Instalazioak eta altzariak.

–Lokalen banaketa. Kokapena.

–Zonen seinaleztapena.

–Garbiketa plana. Antolamendua eta gauzatzea.

–Garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko teknika, tresna eta produktuak. Hautaketa. Tresna eta materialen antolamendua. Amaierako zerbitzuaren ikuskapena.

–Instalazioen eta tresnen mantentze-lanen plana.

Mantentze-lanetarako tresna eta materialak. Antolaketa.

–Sortutako hondakinak bildu eta erretiratzea. Egokitzapena hondakin motara.

Laneko arriskuen prebentzioari eta abere osasunari buruzko ingurumeneko araudia.

Prestakuntza unitatea: Izakinak biltegiratu eta kontserbatzeko lanaren kontrola eta antolamendua.

Kodea: 1282 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Albaitaritzako zentro bateko izakinak. Motak eta ezaugarriak. Sailkapena.

–Biltegiratzeko eta kontserbatzeko sistema eta tresnak. Ezaugarriak.

Kontserbaziorako neurri eta bitarteko bereziak, produktuen arabera. Kontratu beharreko parametroak.

–Izakinak kokatzeko eta sailkatzeko irizpideak.

–Izakinen kontrola. Maiztasuna. Inbentarioak.

–Eskariak egiteko protokoloak.

–Eskariekin doan dokumentazioa.

–Albaitaritzako zentroetako biltegia kudeatzeko aplikazio informatikoak.

–Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Bezeroarentzako arreta-zerbitzua nola egin: Zerbitzuen aurrekontua, erregistroa, fakturazioa eta kobraketa nola egin.

Kodea: 1282-UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

–Enpresak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen ezaugarriak. Bezeroari ezaugarriak azaltzeko eta erakustea.

Bezeroarekiko komunikazio tresnak, aholkua emateko teknikak. Bezeroaren tipologia. Komunikazioaren elementuak. Pertsonen arteko komunikazioa hobetzen duten trebetasun pertsonalak eta sozialak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa. Bezeroarekiko komunikaziorako tresnak.

–Dokumentazioa albaitaritzako zentroetan. Dokumentazioa bete eta artxibatzea. Bezero eta pazienteen datuen erregistroa. Dokumentu euskarriak. Erabiltzeko prozedurak. Albaitaritzako zentroak kudeatzeko sistema informatikoak.

–Emandako zerbitzuei buruzko erreklamazio, kexu edo iradokizunak.

–Emandako zerbitzuen segimendua. Jarraibideak.

–Establezimenduaren kalitate-kontrolerako adierazleak. Zerbitzuen estandarrak.

–Aurrekontuak. Programa informatikoak eta beste bitarteko batzuk.

–Fakturazioa eta kobrantza. Faktura. Produktuen eta zerbitzuen prezioen tarifak. Ordaintzeko moduak.

–Kutxako kontaketa eta itxiera prozesuaren urratsak. Kutxako liburuak.

–Kutxako agiria. Nola bete.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

Kodea: 1284.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 1284-UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

–Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

–Laneko arriskua. Arrisku-faktoreen analisia.

–Arrisku-egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

–Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

–Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

–Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

–Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

–Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

–Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

–Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

–Segurtasuneko, ingurumeneko eta ergonomiako baldintzei zein ezaugarri psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

–Arriskuaren balorazioa.

–Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

–Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

–Prebentzio plana eta horren edukia.

–Larrialdietarako eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

–ETE batentzako larrialdi plana egitea.

–Larrialdietan jarduteko protokoloa.

–Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak.

–Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen laguntzako teknikak aplikatzeari buruz.

–Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 1284 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Lan arloko zuzenbidea.

–Banakako lan harremanaren azterketa.

–Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

–Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

–Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

–Soldataren ordainagiria.

–Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

–Langileen ordezkaritza.

–Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektibo baten azterketa.

–Lan gatazka kolektiboak.

–Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

–Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

–Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

–Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

–Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

–Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

–Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

–Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa.

Kodea: 1284-UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

–Erabakiak hartzeko prozesua.

–Lanbide sektore jakin bat definitu eta analizatzea, bere eraginpeko lurralde eremuan eta Estatuan.

–Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

–Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

–Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

–Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

–Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasunaren agiria.

–Autoenplegua baloratzea laneratzeko aukera gisa.

–Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

–Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

–Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

–Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak.

–Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

–Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

–Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

–Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 1285.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea.

Kodea: 1285-UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

–Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako enpresen jardunean.

–Ekintzaileen funtsezko faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

–Ekintzaileen jarduna, Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

–Jarduera ekintzailearen arriskua.

–Negoziorako ideia, Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako enpresa baten esparruan.

–Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.

–Sormenerako, komunikaziorako eta lidergorako oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

–Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.

–Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

–Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

–Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako sektorean ari den enplegatu baten eta ekintzaile baten lan arloko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 1285 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Enpresa sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

–Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

–Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

–Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako sektoreko ETE baten harremanak.

–Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

–Enpresa plan bat prestatzea.

–Abeltzaintzarako eta Animalien Osasuneko Laguntzarako sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

–Marketin plan baten edukiak.

–Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

–Enpresa motak. Forma juridikoak.

–Forma juridikoa hautatzea.

–Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

–Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 1285-UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

–Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

–Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

–Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

–Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko hastapenak.

–Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

–Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

–Enpresen zerga betebeharrak.

–Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

–Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako enpresa baten kudeaketa administratiboa.

4. ERANSKINA

Baliozkotzeak eta salbuespenak

1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) babesean ezarritako tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

LOGSE 1/1990 LEGEAN EZARRITAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO LANBIDE MODULUAK

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE):
ABELTZAINTZA ETA ABERE OSASUNEKO LAGUNTZA

Abeltzaintzako ekoizpena

1274. Ugalketaren eta hazkuntzaren antolamendua eta kontrola

1275. Abereen ekoizpenaren kudeaketa

Mekanizazioa eta instalazioak nekazaritzako enpresa batean

1278. Abeltzaintzako makineria eta instalazioak

Nekazaritzako enpresa baten antolaketa eta kudeaketa

1285. Enpresa eta ekimen sortzailea

5. ERANSKINA

Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKO DAITEZKEEN LANBIDE MODULUAK

UC1495-3: Animalien ekoizpen prozesuak kudeatzea: berritzekoak, ugaltzaileak, aurrerakoak eta esnetarakoak

UC0533-3: Jarduerak kontrolatu eta antolatzea (hazitarakoak, behor ugaltzaileak eta errapeko zaldikoak

1274. Ugalketaren eta hazkuntzaren antolamendua eta kontrola

UC1496-3: Aurrerako eta gizentzeko animalien ekoizpen prozesuak kudeatzea

UC1497-3: Hegaztien eta arrautzen ekoizpen prozesuak kudeatzea

1275. Abereen ekoizpenaren kudeaketa

UC0534-3: Zaldikoei titia kentzeko prozesua eta aurrerako zaldien zaintzako jarduerak kontrolatu eta antolatzea

1276. Aurrerako zaldien hazkuntzaren kudeaketa

UC0535-3: Zaldien oinarrizko heztea eta gobernatzea aisialdirako, lanerako, kirolerako, eta erakustaldi eta lehiaketetarako zaldien oinarrizko hezte-lana eta gobernatze-lana gainbegiratzea

1277. Zaldi azienda hezteko eta gobernatzeko antolamendua eta ikuskapena

UC0536-3: Abeltzaintzako ustiategiko instalazioak, makineria, materiala eta ekipoak kudeatzea

1278. Abeltzaintzako makineria eta instalazioak

UC2068-3: Etxaldeko animalientzako eta ekoizpenerako osasun programak eta tratamendu kolektiboak garatzea

1279. Abeltzaintzako saneamendua

UC2071-3: Etxaldeko animalientzako eta ekoizpenerako albaitaritzako laguntza klinikoari sostengua ematea

1280. Albaitaritzako arretarako laguntza

UC2067-3: Abeltzaintzako ustiategietan biosegurtasuneko programak garatzea

UC2070-3: Lagin biologikoak, ingurumenekoak eta pentsuenak biltzea eta haien berehalako analisiak egitea

1281. Biosegurtasuna

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTA DAITEZKEEN GAITASUN UNITATEAK

1274. Ugalketaren eta hazkuntzaren antolamendua eta kontrola

UC1495-3: Animalien ekoizpen prozesuak kudeatzea: berritzekoak, ugaltzaileak, aurrerakoak eta esnetarakoak

UC0533-3: Jarduerak kontrolatu eta antolatzea (hazitarakoak, behor ugaltzaileak eta errapeko zaldikoak

1275. Abereen ekoizpenaren kudeaketa

UC1496-3: Aurrerako eta gizentzeko animalien ekoizpen prozesuak kudeatzea

UC1497-3: Hegaztien eta arrautzen ekoizpen prozesuak kudeatzea

1276. Aurrerako zaldien hazkuntzaren kudeaketa

UC0534-3: Zaldikoei titia kentzeko prozesua eta aurrerako zaldien zaintzako jarduerak kontrolatu eta antolatzea

1277. Zaldi azienda hezteko eta gobernatzeko antolamendua eta ikuskapena

UC0535-3: Zaldien oinarrizko heztea eta gobernatzea aisialdirako, lanerako, kirolerako, eta erakustaldi eta lehiaketetarako zaldien oinarrizko hezte-lana eta gobernatze-lana gainbegiratzea

1278. Abeltzaintzako makineria eta instalazioak

UC0536-3: Abeltzaintzako ustiategiko instalazioak, makineria, materiala eta ekipoak kudeatzea

1279. Abeltzaintzako saneamendua

UC2068-3: Etxaldeko animalientzako eta ekoizpenerako osasun programak eta tratamendu kolektiboak garatzea

1280. Albaitaritzako arretarako laguntza

UC2071-3: Etxaldeko animalientzako eta ekoizpenerako albaitaritzako laguntza klinikoari sostengua ematea

1281. Biosegurtasuna

UC2067-3: Abeltzaintzako ustiategietan biosegurtasuneko programak garatzea

UC2070-3: Lagin biologikoak, ingurumenekoak eta pentsuenak biltzea eta haien berehalako analisiak egitea

6. ERANSKINA

Irakasleak

A) Moduluak ematen dituzten irakasleak.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

1274. Ugalketaren eta hazkuntzaren antolamendua eta kontrola

–Nekazaritzako ekoizpen prozesuak

–Bigarren Hezkuntzako katedradunak

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak

1275. Abereen ekoizpenaren kudeaketa

–Nekazaritzako ekoizpen prozesuak

–Bigarren Hezkuntzako katedradunak

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak

1276. Aurrerako zaldien hazkuntzaren kudeaketa

–Nekazaritzako ekoizpen prozesuak

–Bigarren Hezkuntzako katedradunak

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak

1277. Zaldi azienda hezteko eta gobernatzeko antolamendua eta ikuskapena

–Nekazaritzako Ekoizpeneko Lanak eta Ekipamenduak

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

–Irakasle espezialistak

1278. Abeltzaintzako makineria eta instalazioak

–Nekazaritzako Ekoizpeneko Lanak eta Ekipamenduak

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

1279. Abeltzaintzako saneamendua

–Nekazaritzako ekoizpen prozesuak

–Bigarren Hezkuntzako katedradunak

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak

1280. Albaitaritzako arretarako laguntza

–Nekazaritzako Ekoizpeneko Lanak eta Ekipamenduak

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

1281. Biosegurtasuna

–Nekazaritzako ekoizpen prozesuak

–Bigarren Hezkuntzako katedradunak

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak

1282. Albaitaritzako zentroen kudeaketa

–Nekazaritzako ekoizpen prozesuak

–Bigarren Hezkuntzako katedradunak

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak

NA21. Zenbait animalia

–Nekazaritzako ekoizpen prozesuak

–Bigarren Hezkuntzako katedradunak

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak

NA01. Ingelesa I

–Ingelesa

–Bigarren Hezkuntzako katedradunak

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak

1283. Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako proiektua

–Nekazaritzako Ekoizpeneko Lanak eta Ekipamenduak

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

–Nekazaritzako ekoizpen prozesuak

–Bigarren Hezkuntzako katedradunak

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak

1284. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

–Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa

–Bigarren Hezkuntzako katedradunak

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak

1285. Enpresa eta ekimen sortzailea

–Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa

–Bigarren Hezkuntzako katedradunak

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

–Enpresa Zientzietako diplomaduna

–Lan Harremanetako diplomaduna

–Gizarte Laneko diplomaduna

–Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

–Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak

–Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

–Basogintzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

1277. Zaldi azienda hezteko eta gobernatzeko antolamendua eta ikuskapena

1278. Abeltzaintzako makineria eta instalazioak

1280. Albaitaritzako arretarako laguntza

1283. Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako proiektua

–Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

–Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

1274. Ugalketaren eta hazkuntzaren antolamendua eta kontrola

1275. Abereen ekoizpenaren kudeaketa

1276. Aurrerako zaldien hazkuntzaren kudeaketa

1279. Abeltzaintzako saneamendua

1281. Biosegurtasuna

1282. Albaitaritzako zentroen kudeaketa

1284. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

1285. Enpresa eta ekimen sortzailea

NA01. Ingelesa I

NA21. Zenbait animalia

–Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

7. ERANSKINA

Lekuak

Irakaslekua:

Erabilera anitzeko gela

Laborategia

Makineriaren biltegia eta tailerra

Biltegia

Zelategia

(*) Jezteko gela

(*) Esnetegia

(*) (1) Abeltzaintzako egoitzak, animaliei kasu egiteko, hazia ateratzeko edo intseminazio artifiziala egiteko gune egokiaz hornituak.

(*) Animalia handi eta txikientzako ebakuntza-gelak

(*) Zaldi aziendarentzako instalazioa

(*) Espazio singularra, nahitaez ikastetxean egon behar ez duena.

(1) Abere espeziearen arabera alda daiteke.

Iragarkiaren kodea: F1311123