174. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 5a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ESTATISTIKAKO INSTITUTO NAZIONALA

Datu Estatistikoen eskaera-orria betetzea derrigorrezkoa da

Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Prozedura Administratibo Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Funtzio Estatistiko Publikoari buruzko maiatzaren 9ko 12/1989 Legean ezarritako betebehar estatistikoak bete ditzatela eskatzen zaie betebehar hori dutenei, zeren ezinezkoa izan baita jakinarazpena bestelako bideetatik egitea.

Horretarako, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatutako 15 egun naturaleko epean, Eranskinean aipatzen diren Inkestekin zerikusia duten datuak aurkeztu beharko dituzte; horiei dagozkien galdetegiak haien esku daude Ordezkaritza honetan, Donostiako Jose María Soroa kaleko 23an. Edozein zalantza izanez gero, edo zerbait argitu nahi izanez gero, telefono honetara dei dezakete aipatutako epearen barruan: 900 - 344 201.

Epe hori amaitzen bada errekerimendu honi erantzun gabe, arau-hauste horri dagokion zehapen-espedientea hasteari ekingo zaio, Funtzio Estatistiko Publikoaren maiatzaren 9ko 12/1989 Lege horrekin eta Zehapen Prozedura Administratiboaren Araudiarekin bat etorriz (irailaren 10eko 1572/1993 Errege Dekretuaren bidez onartua).

Aipatutako eranskina

Izena/enpresaren izena: Juan Miguel Lafuente Castells. Udalerria: Burlata. IFZ: 15788655 Y. Inkesta: Lan-kostuaren Hiruhileroko Inkesta Encuesta Trimestral de Coste Laboral. Aldia: 2014ko martxoa.

Izena/enpresaren izena: Juan Miguel Lafuente Castells. Udalerria: Burlata. IFZ: 15788655 Y. Inkesta: Lan-kostuaren Urteroko Inkesta Encuesta Anual de Coste Laboral. Aldia: 2013.

Donostian, 2014ko abuztuaren 22an.–Gipuzkoako EINko ordezkari probintziala, Carlos García de Salazar Martínez.

Iragarkiaren kodea: E1411855