174. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 2/2014 aldaketa. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitateak, 2014ko abuztuaren 28an egindako Batzar Orokorrean, hasiera batean onetsi zuen 2014ko aurrekontuko 2/2014 aldaketaren espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Lakuntzan, 2014ko abuztuaren 29an.–Sakanako Mankomunitateko lehendakaria, Aitor Karasatorre Mugurutza.

Iragarkiaren kodea: L1411872