174. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

San Saturnino 2, behea helbideko udal bulegoak utzi dio Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorraren bulego osagarria izateari

Iruñeko Udaleko alkatetzak honako dekretu hau eman zuen bi mila eta hamalauko abuztuaren hogeian.

Testu Proposatua:

“Ikusirik 2004ko abenduaren 27ko Alkatetzaren dekretua (DAL 1/PR), Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorraren antolamendua eta funtzionamendua ezartzen dituena, eta espedientean jasota dauden gainerako agiriak, honako hau xedatzen dut: San Saturnino 2, behea helbideko udal bulegoak utz diezaiola Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorraren bulego osagarria izateari.”

Iruñean, 2014ko abuztuaren 12an.–Iruñeko Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1411774