174. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Ormatxulo-Lezarenea eta Andibarroko alderdietako bost usategiren enkantea

Oskiako Ehiza Mankomunitateak ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du, 10 denboralditako.

–Enkanteko usategiak 5 dira guztira (lote bereizietan emanen dira), eta Xulapain-Aristregiko Udaleko herrilurretako Ormatxulo-Lezarenea eta Andibarroko alderdietan daude, ondoren zehazten den gisan:

–Usoak hegaldian harrapatzeko postua, Ormatxulo-Lezarenea alderdian (1 zenbakiko postua): 500 euro.

–Usoak hegaldian harrapatzeko postua, Ormatxulo-Lezarenea alderdian (2 zenbakiko postua): 500 euro.

–Usoak hegaldian harrapatzeko postua, Ormatxulo-Lezarenea alderdian (3 zenbakiko postua): 500 euro.

–Usoak hegaldian harrapatzeko postua, Andibarro alderdian (4 zenbakiko postua): 500 euro.

–Usoak hegaldian harrapatzeko postua, Andibarro alderdian (5 zenbakiko postua): 500 euro.

Enkantea 2014ko irailaren 11n eginen da, 12:30ean, Txulapaingo Udalean, Markalainen baitago (San Migel kalea, 1).

Enkantean parte hartu ahal izateko, parte-hartzaileek NANa, pasaportea edo gidabaimena utzi beharko dute Txulapaingo Udalaren Idazkaritzan enkantea hasi aurretik.

Enkantea arautzen duten baldintzen agiria jendearen eskura dago Txulapaingo Udalaren Idazkaritzan, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara. Telefonoa, 948-302055, eta posta elektronikoa: aytojusla@gmail.com.

Baldintzen agiria zintzilik dago Nafarroako Gobernuaren Kontratazioaren Atarian.

Markalainen (Txulapain), 2014ko irailaren 1ean.–Oskiako Ehiza Mankomunitateko burua, Martín Urtea.

Iragarkiaren kodea: L1411903