174. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Zuzenketa aurrekontuko 2/2013 aldaketan. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2014ko uztailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuan aldaketa egiteko 2/2013 espedienteko zuzenketa; hala, diru-sarrera berrien bidez finantzatzeko gastuak, diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatzekoak bihurtu dira. Beraz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan aurreikusitakoari buruz 214. artikuluan ezartzen denari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun balioduneko epean, interesdunek hura aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Berbintzanan, 2014ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Francisco Javier Terés Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1411818