33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

179/2013 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, nekazaritzako ingeniari teknikoen lanpostuak prestakuntzarako zerbitzu berezietan betetzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdia onesten duena, bai eta lanpostu horietan trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldia egiteko probarako deialdia ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da deialdi bat onestea, nekazaritzako ingeniari teknikoen lanpostuak prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran betetzeko izangaien beste zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasun Departamentuan izan ezik, sortzen diren beharrei erantzuteko.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren arabera, aldi baterako kontratazioaren aurretik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek bertako langile finkoei eskainiko dizkiete bete nahi dituzten lanpostuak, eta, horretarako, behar diren hautaprobetarako dei eginen dute, prestakuntzako lanpostuetarako izangaien zerrendak egiteko.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorrak dioenez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan dauden Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoei, foru dekretuak indarra hartzen duen egunean apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretu hartako 3. artikuluan ezarritako lau edo sei urteko epea agortu gabe baldin badute, aurreko araubidea aplikatuko zaie.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat, gehienez ere lau urte iraunen duen bigarren prestakuntzaldian sartzeko, langileek kasuan kasuko deialdian zehazten diren prestakuntza ikastaroak edo hautaprobak egin beharko dituzte (199/2004 Foru Agindu horren bidez, lanpostuak prestakuntzarako zerbitzu berezietan betetzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zen).

Hori guztia ikusita, bidezkoa da, nekazaritzako ingeniari tekniko gisa trebatzeko, lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko probetarako deialdia onestea.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan eta abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak xedatutakoarekin bat, deialdi hauek iragartzen dira:

DEIALDIAK

I.-Nekazaritzako ingeniari tekniko gisa zerbitzu berezietan prestakuntza jasoko duten izangaien zerrenda osatzeko deialdia

Hauek dira deialdiaren oinarriak:

Lehenbizikoa.-Deialdia egiten da, hautaproben bidez osatu dadin nekazaritzako ingeniari teknikoen lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan arituko diren izangaien zerrenda bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrei aldi baterako erantzuteko, salbu eta Osasun Departamentukoei.

Prestakuntzaldian aritzeko izangaien zerrenda hori azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileen zerrenda erabiltzerik ez dagoenean erabiliko da. Foru dekretu haren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, C, D edo E mailakoa edo taldekoa.

b) Beren lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, nekazaritzako ingeniari tekniko titulua edo horren baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Titulu hori ez da izanen langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

2.2. Oinarri honen 2.1.d) atalean eskatzen den tituluaren betebeharra agiri bidez frogatu beharko dute izangaiek, deialdi guztietarako balio duen zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

2.4. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasun Departamentuaren mendeko erakunde autonomoei atxikitako langileek, ez eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek ere.

Hirugarrena.-Hautapen prozesuaren garapena eta balorazioa.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat gauzatuko dira.

Laugarrena.-Prestakuntzako izangaiei dei egitea.

Izangaien deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren adierazpena honako hauetan ezarritakoari jarraikiz eginen da: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua; Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua, prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duena (157. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

II.-Deialdia, nekazaritzako ingeniari tekniko gisa trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko probarako

Hauek dira deialdiaren arauak:

Lehena.-Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

Nekazaritzako ingeniari tekniko gisa trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartzen ahalko dute lanpostu honi dagokion prestakuntza zerbitzu berezietan egiteko izangaien zerrenda indardunean ageri diren langileek, betebehar hauek betetzen badituzte:

-Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartu zuen egunean, prestakuntzarako zerbitzu berezietan deklaratu izana apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean.

-Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean, prestakuntzarako zerbitzu berezietan gutxienez ere lau urtez aritu izana. Baldintza hau eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko da.

Bigarrena.-Bigarren prestakuntzaldian sartzeko probak.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat gauzatuko dira.

Hirugarrena.-Izangaiei deitzeko hurrenkera.

Lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba gainditzen duten izangaiei nekazaritzako ingeniari tekniko lanetan aldi baterako aritzeko deitzen ahalko zaie. Horrelako lanpostuetan hasiz gero, zerbitzu berezietako egoerara igaroko dira, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoarekin bat.

III.-Bi deialdietarako arauak

Lehenbizikoa.-Eskabideak aurkezteko epea.

Ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.-Eskabideak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña), edo Nafarroako Gobernuaren erregistroko beste edozein bulegotan (zerrenda 2011ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9an), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian dago (www.navarra.es). Kasu horretan, artxiboak eransteko Erregistro Orokor Elektronikoan aurreikusitako formatuetatik edozein erabil daiteke parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eransteko.

2.2. Prestakuntzarako izangai berrien eskabideek bat etorri beharko dute I. eranskineko ereduarekin, eta lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartzen dutenen eskabideek, II. eranskineko ereduarekin. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai deialdia argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo beren nortasun datuak eta nazionalitatea frogatzen dituen agiria aurkeztu beharko dute bakarrik.

Nekazaritzako ingeniari teknikoen lanpostuetan aritzeko deia jasotzen duten izangaiek ez bestek aurkeztu beharko dituzte deialdiko titulazio betebeharra frogatzen duten agiriak, prestakuntzarako zerbitzu berezien adierazpena egiten denean.

Nekazaritzako ingeniari teknikoen lanpostuak aldi baterako betetzeko B motako gidabaimena izatea beharrezkoa denean, izangaiek baimen hori badutela frogatu beharko dute dei egiten zaienean.

2.3. Desgaitasun aitorturen bat duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, egoera hori frogatzeko agiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

Hirugarrena.-Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak deialdietako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai jarriko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa) eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es web orrian, deialdiaren aipamenetik abiatuta ("Zerbitzuak" atala, "Enplegu Publikoa" azpiatala). Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko dira onartuen behin betiko zerrendak.

Egun horretatik aurrera eta ondoko bost egun baliodunetan, izangaiek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, edo eskabidean egindako akatsak zuzendu.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa) eta Nafarroako Gobernuaren Atarian (www.navarra.es) argitaratuko ditu (deialdiaren aipamena, "Zerbitzuak", "Enplegu Publikoa" atalean), hautaproba egiteko deialdi hauetan ezarri diren egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Laugarrena.-Proba.

4.1. Ebazpen honen bidez onesten diren deialdietarako hautapen prozesua proba baten bidez eginen da. Proba horretan 100 galdera erantzun beharko dira idatziz, deialdi honen III. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena.

Gai zerrendan eskatzen den legedia deialdi hau argitaratzen den egunean indarra duena izanen da. Proba hau egiteko 3 ordu izanen dira, gehienez ere.

Proba hau egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza ez bada.

4.2. Proba honek 100 puntuko kalifikazioa izanen du, gehienez ere. Erantzun oker bakoitzak 0,33 puntu galaraziko du. Izangaien zerrendetan sartuko dira hautaprobetan ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortzen duten izangaiak.

Bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiten dutenei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie. Horretarako, arau honetan ezarritako balorazioa hartuko da kontuan. Deialdi honetan "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak berriz aurkezten ahalko dira Administrazioak, bigarren prestakuntzaldian sartzeko, aurrerago antolatzen dituen probetan.

4.3. Probarako dei bakarra eginen da. Hartara nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek. Beren nortasuna frogatzen ez duten izangaiak edo agertzen ez direnak baztertu eginen dira.

4.4. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Bosgarrena.-Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Petra Marrodán González andrea, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko Ikuskapenen Ataleko burua.

Ordezko mahaiburua: Joaquín Resano Egea jauna, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko Landare Osasuneko Bulegoko burua.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

Mahaikide idazkaria: Iñaki Zabalza Valencia jauna, APT (arlo juridikoa) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.

Ordezko mahaikide idazkaria: Ana Frauca Sagastibeltza andrea, APT (arlo juridikoa) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.

5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari horren berri eman beharko diote.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

Seigarrena.-Proba gainditzen dutenen zerrendak.

6.1. Puntuetan berdinketarik gertatuz gero, deialdian eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera erabakiko da.

Berdinketak jarraituz gero, berariazko zozketa baten bidez ebatziko da. Zozketa epaimahaiak eginen du, alfabetotik bi letra hautatuz. Berdinketa hautsiko da lehen abizenaren ordena alfabetikoaren arabera, eta, behar izanez gero, bigarren abizenaren ordenaren arabera, zozketan ateratzen diren bi letretatik abiatuta. Horren ondorioetarako, ZZ letren atzetik AA hartuko dira, berdinketak hausteko. Zozketaren emaitzak web-orrian (deialdiaren aipamenean) eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean argitaratuko dira.

6.2. Probak kalifikatzen bukatu ondotik, epaimahaiak honako zerrenda hauek argitaratuko ditu, bereizita, Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko web-orrian (www.navarra.es, "Zerbitzuak", "Enplegu Publikoa", deialdiaren aipamena):

-Prestakuntzarako zerbitzu berezietan lehenbiziko aldiz aritzeko deialdiko proba gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

-Bigarren prestakuntzaldia egiteko sarrera proba "gai" kalifikazioarekin gainditu duten izangaien zerrenda.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrendak, onets ditzan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.

Zazpigarrena.-Nekazaritzako ingeniari teknikoen lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak.

7.1. Behin betiko zerrendak.

Hautapen prozesuko espediente osoa jasorik, izangaien zerrendak onetsiko dira Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.

7.2. Deia.

Arau honetan aipatzen diren zerrendetan ageri diren izangaiei ebazpen honen bidez onetsitako deialdietako arauetan xedatutakoarekin bat deituko zaie; betiere prestakuntzarako izangaiak lehenetsiko dira aldi baterako kontratatuak izateko izangaien aurretik.

Deia jasotzen duten izangaiek kasuan kasuko deialdian eskatutako titulazioaren betebeharrak betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte; horretarako, nekazaritzako ingeniari tekniko tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, betiere eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen eskuratuak.

Eskatutako betebeharrak betetzen ez dituztenak hautapen prozesutik baztertuko dira, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

Zortzigarrena.-Gehieneko denbora prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko.

8.1. Prestakuntzarako 4 urteko bigarren aldi bat egiteko eskubidea duten izangaiak ezin dira 10 urte baino gehiago egon prestakuntzarako zerbitzu berezietan, epe horretan lanpostu batean baino gehiagotan aritu badira ere.

8.2. Prestakuntzarako zerbitzu berezietan 6 urte bitarte egoteko eskubidea duten izangaiek ezin izanen dute gehieneko epe hori gainditu, epe horretan lanpostu batean baino gehiagotan aritu badira ere.

Bederatzigarrena.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdien kontra, oinarrien kontra eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 28an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Nafarroako Gobernua - Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua - Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

Eskabide eredua

Eskabidea, ............................................ lanetan aritzeko prestakuntzarako izangai berrien deialdian parte hartzeko. Deialdia .........(e)ko .........aren ...(e)ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (..... zk.). ...........................................................................................................

1) Norberaren datuak.

Izen-deiturak .......................................................................................

NAN zk. ............................. Nazionalitatea ..................................... Jaioteguna ................................................................................................

Helbidea ................................................. Herria ................................

Probintzia ..................... Posta kodea ................................................

Telefonoak (3 gehienez) .....................................................................

Posta elektronikoa ..............................................................................

2) Zein lanpostutarako izendatua (datuak).

Departamentua ...................................................................................

Zerbitzua ............................................................................................

Lanpostua ...........................................................................................

Maila ............................

3) Desgaitasuna frogatzea. (bidezko denean bakarrik).

[ ] Desgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren frogagiria aurkeztu dut.

[ ] Desgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Bertze orri batean, desgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4) Euskarazko lanpostuak. (deialdian hala adierazten denean soilik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

[ ] Badudala Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).

[ ] Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite-maila).

[ ] Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5) Horrez gain, hauxe diot:

Jardunean egoteko tituluez gain, deialdian eskatzen diren tituluak ere baditudala eta deialdiko baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, .................(e)ko ....................aren ...........(e)an

(Sinadura)

Oharrak:

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia aurkeztuko da.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta Administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalen tratamendua eskuratu, zuzendu, ezabatu eta haren aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

II. ERANSKINA

Nafarroako Gobernua - Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua - Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

ESKABIDE EREDUA

Eskaera, .................. lanpostuan lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ............(e)ko ............ zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .............aren ............(e)an.

1) Norberaren datuak.

Izen-deiturak .......................................................................................

NAN zk. ............................. Nazionalitatea ..................................... Jaioteguna ................................................................................................

Helbidea ................................................. Herria ................................

Probintzia ..................... Posta kodea ................................................

Telefonoak (3 gehienez) .....................................................................

Posta elektronikoa ..............................................................................

2) Zein lanpostutarako izendatua (datuak).

Departamentua ...................................................................................

Zerbitzua ............................................................................................

Lanpostua ...........................................................................................

Maila ..........................

3) Desgaitasuna frogatzea. (bidezko denean bakarrik).

[ ] Desgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren frogagiria aurkeztu dut.

[ ] Desgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Bertze orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4) Euskarazko lanpostuak. (deialdian hala adierazten denean soilik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

[ ] Badudala Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).

[ ] Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite-maila).

[ ] Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5) Horrez gain, hauxe diot:

Jardunean egoteko tituluez gain, deialdian eskatzen diren tituluak ere baditudala eta deialdiko baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, .................(e)ko ....................aren ...........(e)an

(Sinadura)

Oharrak:

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia aurkeztuko da.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta Administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalen tratamendua eskuratu, zuzendu, ezabatu eta haren aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

III. ERANSKINA

Gai zerrenda (nekazaritzako ingeniari teknikoa)

1.-15/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzkoa. Printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan. Antolaketa: printzipio nagusiak eta egitura organikoa, kide anitzeko organoak eta administrazio organoen eskumena.

2.-11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Diru-laguntzei buruzkoa.

3.-1/2002 Foru Legea, martxoaren 7koa, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzkoa.

4.-4/2007 Foru Legea, martxoaren 23koa, Landare Osasunari buruzkoa.

5.-11/2000 Foru Legea, azaroaren 16koa, Abereen Osasunari buruzkoa.

6.-280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duena. Herri ondasunak: ezaugarriak. Administrazioa eta xedapen egintzak. Herri ondasunen aprobetxamenduak. Defentsa, kontserbazioa eta berreskuratzea.

7.-Kontseiluaren 1234/2007 (EE) Erregelamendua, 2007ko urriaren 22koa, nekazaritzako merkatuen antolamendu bateratua sortu eta nekazaritzako zenbait produkturentzako berariazko xedapenak ezartzen dituena.

8.-Kontseiluaren 73/2009 (EE) Erregelamendua, 2009ko urtarrilaren 19koa. Zuzeneko laguntzen gestio eta kontrol sistema integratua nekazaritza politika bateratuaren esparruan. Modulazioa eta diziplina finantzarioa. Ordainketa bakarreko erregimena eta bestelako laguntza erregimenak.

9.-Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua, 2005eko irailaren 20koa, Nekazaritza aldeen garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsaren bitartez kudeatzen diren nekazaritzaren garapenerako laguntzei buruzkoa (FEADER).

10.-486/2009 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak ezartzen dizkiena nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten nekazariei, landa garapenerako zenbait laguntza jasotzen dituztenei eta mahastiak berregituratu eta moldatzeko laguntzarako eta mahastia erauzteko primarako programen arabera laguntzak jasotzen dituzten nekazariei.

11.-58/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, landareentzako edo landarekientzako kaltegarriak diren organismoak Espainian eta Europar Batasunean sartzea eta beste estatu batzuetara esportatu edo haietan hedatzea eragozteko neurriak hartzen dituena.

12.-Mintegiko mahatsondo landareak kontrolatu eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa, otsailaren 21eko 208/2003 Errege Dekretuaren bidez onetsia. (Eranskinak izan ezik).

13.-Zereal haziak kontrolatu eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa, abenduaren 27ko ARM/3368/2010 Aginduaren bidez onetsia. (Eranskinak izan ezik).

Iragarkiaren kodea: F1301761