222. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 2348/2013 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko. Lanpostuak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 2272/2013 Ebazpenaren bidez hamaika lanpostu huts betetzeko onetsitako lekualdatze lehiaketaren bidez betetzen ez direnak izanen dira, tramitatzen ari baita.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 23ko 2348/2013 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasun teknikari izateko urriaren 15eko 2272/2013 Ebazpenak deitutako lekualdatze lehiaketaren bidez betetzen ez diren lanpostuak oposizio bidez betetzeko. Tramitatzen ari den lekualdatze horren bidez 11 lanpostu huts bete nahi dira.

Hautapen prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia, aipatutako estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da A mailako Ogasuneko teknikari izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzea, aipatutako lekualdatze lehiaketaren bidez betetzen ez direnak. Txanda irekiaren eta igoera txandaren artean banatuko dira, honako formula honi jarraituz: lehendabiziko lanpostua txanda irekiari esleituko zaio, bigarrena, berriz, igoera txandari, eta, hirugarrenetik aurrera, bakoitiak igoera txandari eta bikoitiak txanda irekiari.

1.2. Igoerako txandari dagozkion lanpostuen %50 erreserba txandan parte hartzen duten Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuen titularren berariazko txandarako gordeko dira, 2007ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedaturikoarekin bat.

1.3. Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuen titularren berariazko igoera txandan gehiago badira probak gainditzen dituzten izangaiak txanda horretarako gorde diren lanpostu hutsak baino, probak gainditu bai baino lanposturik lortzen ez dutenek ezin izanen dituzte aukeratu igoera txanda orokorreko beste lanpostu hutsak, ez eta txanda irekiko lanpostu hutsak ere.

Berariazko igoera txanda horretan erreserbaturiko lanpostuetako batzuk betetzen ez badira, igoera txanda orokorrekoei gehituko zaizkie, lehenengoz, eta gero txanda irekikoei.

Bestalde, igoera txanda orokorrean nahiz txanda irekian lanpostu hutsak geratzen badira txanda horietako izangaiek ez dutelako lortu hautaprobak gainditzeko gutxieneko puntuazioa, lanpostu huts horiek gehitu ahalko zaizkio Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile lanpostuen titularrentzako erreserbaturiko igoera txanda berariazkorako hasiera batean ezarritako lanpostuen kopuruari.

–Lanpostu hutsak txanda irekian: kasu honetan, lehenengo eta behin, oposizioa gainditu eta beren txanda horretan lanposturik lortzen ez duten igoera txanda orokorreko izangaiek beteko dituzte lanpostu huts horiek eta, hori egin ondoren, lanpostu hutsik geratzen bada, berariazko igoera txandara gehituko dira.

–Lanpostu hutsak igoera txanda orokorrean: lehenengo eta behin, berariazko igoera txandako kopuruari gehituko zaizkio eta, txanda horretan gainditzen duten izangaien kopurua lanpostu hutsena baino txikiagoa bada, soberako lanpostuak txanda irekikoei gehituko zaizkie.

1.4. Bestalde, igoera txanda orokorrean gainditzen duten izangaien kopurua hutsik dauden lanpostuena baino handiagoa bada, txanda horretan gainditu bai baina lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko lerroaldean adierazitako moduan, deialdi honetako 7.2. oinarrian agiriak aurkezteko ezartzen den epea bukatzen denean deialdiko 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txanda orokorreko izangaiek.

1.5. Lanpostuen ordainsariak hauek izanen dira: uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan A mailarentzat oro har ezarritakoak eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan kasu bakoitzerako ezartzen direnak.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea bukatzen denetik (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak.

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Lizentziadun, ingeniari, arkitekto edo graduko titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txanda orokorreko izangaiek bete beharreko baldintza berariazkoak.

Txanda horretako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioaren zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez benetan eman dituztela zerbitzuak kidego horietan.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

2.1.3. 2007. urteko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian aipatzen den igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak.

Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu baterako izendatuak izan diren funtzionarioek bakarrik hartzen ahalko dute parte igoerako txanda honetan, oinarri honetako 2.1.1 eta 2.1.2 ataletan aipatzen diren betebeharrak betetzen badituzte.

2.2. Deialdiaren 3.3 oinarriaren laugarren puntuan aipatzen den salbuespena salbuespen, izendatuak izateko proposatzen diren izangaiek deialdiaren 7.2 atalean ezarritako epean eta moduan frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskabideak aurkeztea eta tasak ordaintzea.

3.1. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da. Azterketa eskubideengatik tasak ordaindu ez izana edo horretatik salbuetsita egotea ez justifikatzeak eskaerak aurkezteko epearen barruan ekarriko du izangaia baztertzea. Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere aldatuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonek.

b) Deialdia argitaratu aurretik hilabetez gutxienez lan eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonek. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskaini zaizkien lan egokiei uko egin ez izatea, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetean.

Lan eskatzailea dela frogatzeko, enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko du. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

Interesdunaren aitorpenaren bidez frogatuko da ez duela hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Aitorpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da edo, bestela, Internet bidez, arestian emandako helbidean.

Sistema hauetakoren bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa:

–Telematika bidez, 3.2 oinarriko A.1 letran adierazitako moduan.

–Behar den bezala betetako ordainketa-gutunaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan ordaintzeko. Interneten deialdiari buruz egiten den aipamenean, www.navarra.es helbidean, “Enplegu Publikoa” atalean, ordainketa-gutunaren eredua dago.

3.2. Eskaerak.

Eskabideak deialdi honen eranskineko ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskabide eredua Interneten bidez ere eskuratzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, bai hori argitaratzen duen aldizkari ofizialetik, bai “Enplegu Publikoa” atalean deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Deialdian parte hartzeko eskabideak deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Eskabideak aurkezteko, baliabide hauetako edozein erabil daiteke:

A) Bide telematikoa.

A.1. Internet bidez, deialdi honen fitxan dagoen “Inskripzioa eta ordainketa telematikoa” izeneko estekan sartuta, Nafarroako Atariaren “Enplegu publikoa” atalean, www.navarra.es helbidean.

Aurkezteko eta ordaintzeko modu hori ezin izanen da erabili tasak ordaintzetik salbuesten duen frogagiria aurkeztu behar denean, ezta 3.3 oinarriko Bi eta Hiru zenbakietan aipatzen diren kasuetan ere.

A.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren web ataritik abiatuta.

B) Aurrez aurre.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazi diren bideetakoren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulegoan aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azalak irekita egon beharko du, postetxeko langileek data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrera (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) igorri aurretik.

3.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Bat.–Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideengatik tasa ordaindu izanaren frogagiria.

Bi.–I. bis eranskina (taldea hautatzea) behar bezala bete eta sinatuta. Bertan izangaiak hautaprobak Lehenengo taldean edo Bigarren taldean egin nahi dituen aukeratuko du.

Hiru.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskabideari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.

Lau.–3.1. oinarriaren a) atalean (tasak salbuestea) eta 8. oinarrian (lanpostuak aukeratzeko lehentasuna) xedaturikoari dagokionez eta, halaber, denboren eta baliabideen egokitzapena eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori agiri hauetariko baten jatorrizkoaren edo kopia konpultsatuaren bidez frogatu beharko dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak luzatutako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia.

Desgaitasuna duten izangaiek probak egiteko denboren eta baliabideen egokitzapenak eskatzeko, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta aparteko orri batean azaldu beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten. Interesdunen eskura dago egokitzapenak eskatzeko eredu bat www.navarra.es helbidean, deialdiaren aipuan, “Enplegu Publikoa” atalean, hain zuzen.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko, baldin eta beraiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen badira.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Batzordeburua: Idoia Nieves Nuin andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.

–Ordezkoa: Manuel Arana Soret jauna, Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako zuzendaria.

–Epaimahaiko kidea: Rafael Santamaría Aquilué jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Finantza Ekonomiako eta Kontabilitateko katedraduna.

–Ordezkoa: José Alberto Bayo Moriones jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Antolaketako katedraduna.

–Epaimahaiko kidea: Rafael Lara González jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Merkataritza Zuzenbideko irakasle titularra.

–Ordezkoa: José Francisco Alenza García jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Zuzenbide Administratiboko irakasle titularra.

–Epaimahaiko kidea: langileen ordezkari bat, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko langileen batzordeak proposaturik izendatua.

–Ordezkoa: langileen ordezkari bat, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko langileen batzordeak proposaturik izendatua.

–Epaimahaiko kidea: Begoña Lerga Iturbide andrea, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikitako Ogasuneko teknikaria.

–Ordezkoa: Celia De Vicente Semberoiz andrea, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikitako Ogasuneko teknikaria.

–Epaimahaiko kidea: Teresa Sansa Villacampa andrea, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikitako Ogasuneko teknikaria.

–Ordezkoa: Cristina Arce Urriza andrea, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikitako Ogasuneko teknikaria.

–Batzordekide-idazkaria: Cristina Lizarbe Bravo andrea, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikitako Ogasuneko teknikaria.

–Ordezkoa: Adolfo Morales Gordo jauna, Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren gainean sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioaren nondik norakoak.

6.1. Oposizioa 2014ko irailean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean bertan zehaztuko da ariketak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu, arauz egin behar den moduan.

Ondoren aipatzen dira oposizioko ariketak. Aipatzen den hurrenkeran eta deialdiaren eranskineko programan adierazten diren gaien gainean izanen dira, izangaiek Lehenengo edo Bigarren Taldea aukeratzen duten.

Gai guztiak oposizioko deialdia argitaratzean kasuan kasuko aldizkari ofizialetan argitaraturiko araudiaren arabera eskatuko dira.

Lehenengo ariketa.–Bi zati izanen ditu:

–Lehenengo zatia: berdina izanen da bi taldeetarako eta epaimahaiak proposaturiko kontabilitateko kasu bat edo gehiago ebatzi beharko dira, 5 orduan gehienez, deialdiaren eranskineko programan ageri diren gaien gainean.

–Bigarren zatia:

Lehenengo taldea: gehienez ere hiru orduz matematika finantzarioko buruketa bat edo gehiago ebatzi beharko dira, eranskineko programan aipatzen diren gaien gainean.

Proba egiteko, epaimahaiak bidezko baderitzo, lehiatzaileek finantzen eta logaritmoen taulak eta finantzetakoak ez diren kalkulagailuak erabiltzen ahalko dituzte.

Bigarren taldea: irizpen juridiko bat egin beharko da epaimahaiak programan berariaz aipatzen diren gaien gainean ematen dituen kasuei buruz.

Proba horretarako gehienez ere hiru ordu emanen dira. Lehiatzaileek paperezko legezko testuak erabiltzen ahalko dituzte, baldin eta horietan bakar-bakarrik zuzenbide positiboko edukiak badaude. Horretarako, aurkibideak edo oin-oharrak, beste arau batzuen aipamenak badituzte edo beste arau batzuetara igortzen badute, ez dira eduki gehigarritzat joko. Haatik, jurisprudentzia edo doktrina administratiboaren aipamenak, doktrinaren iruzkinak edo lehiatzailearen ohar pertsonalak dauzkaten bilduma edo testuak ez dira onartuko. Epaimahaiak noiznahi ere aukera izanen du izangaien testuak berrikusi eta kentzeko, lerroalde honetan xedaturikoari aurka egiten badiote.

Bigarren ariketa.–Teorikoa izanen da eta, taldea zein den, hauxe izanen du gaia:

–Lehenengo taldea: hamasei galdera erantzun beharko dira idatziz, bost orduan gehienez, Ekonomia Orokorraren, Enpresaren Ekonomiaren eta Merkataritza Zuzenbidearen programan sartutako gaiei buruz. Galderek ez dute zertan izanik gai-multzoetako epigrafeak bezalakoak.

–Bigarren taldea: hamasei galdera erantzun beharko dira idatziz, bost orduan gehienez, Zuzenbide Zibilaren, Merkataritza Zuzenbidearen eta Enpresaren Ekonomiaren programan sartutako gaiei buruz. Galderek ez dute zertan izanik gai-multzoetako epigrafeak bezalakoak.

Hirugarren ariketa.–Teorikoa izanen da, bera bi taldeentzat. Bi zati edukiko ditu:

–Lehenengo zatian bi gai garatu beharko dira, zozketaz aukeratuak, Konstituzio eta Administrazio Zuzenbidearen programan sartutakoen artetik. Idatziz egin beharko da, gehienez ere lau orduz.

–Bigarren zatian bi gai garatu beharko dira, zozketaz aukeratuak, bata Ogasun Publikoaren programan eta bestea Espainiako Finantza Sistemaren programan sartutakoen artetik. Idatziz egin beharko da, gehienez ere lau orduz.

Laugarren ariketa.–Teorikoa izanen da, bera bi taldeentzat. Bi zati edukiko ditu:

–Lehenengo zatian bi gai garatu beharko dira, zozketaz aukeratuak, Nafarroako Finantza eta Zerga Zuzenbidearen programaren Zati Orokorrean eta Tributu arloko Prozeduren atalean sartutakoen artetik. Idatziz egin beharko da, gehienez ere lau orduz.

–Eta bigarrenean, 20 galdera erantzun behar dira, idatziz, gehienez lau orduan, Nafarroako Finantza eta Zerga Zuzenbidearen programaren zati berezian sartutako gaiei buruz. Galderek ez dute zertan izanik gai-multzoetako epigrafeak bezalakoak.

Bosgarren ariketa.–Praktikoa izanen da, bera bi taldeentzat. Bi zati edukiko ditu:

–Lehenengoan, gehienez ere lau orduz, tributu likidazioen kasu bat edo gehiago ebatzi beharko dira. Haien subjektu pasiboa pertsona juridiko bat izanen da.

–Bigarren zatian tributu likidazioen kasu bat edo gehiago ebatzi beharko dira, gehienez ere lau orduz. Haien subjektu pasiboa pertsona fisiko bat izanen da.

Bosgarren ariketan bi taldeetako izangaiek egin beharreko likidazioak epaimahaiak ematen dituen kasuen gainean eginen dituzte. Lehiatzaileek paperezko legezko testuak erabiltzen ahalko dituzte, baldin eta horietan bakar-bakarrik zuzenbide positiboko edukiak badaude. Horretarako, aurkibideak edo oin-oharrak, beste arau batzuen aipamenak badituzte edo beste arau batzuetara igortzen badute, ez dira eduki gehigarritzat joko. Haatik, jurisprudentzia edo doktrina administratiboaren aipamenak, doktrinaren iruzkinak edo lehiatzailearen ohar pertsonalak dauzkaten bilduma edo testuak ez dira onartuko. Epaimahaiak noiznahi ere aukera izanen du izangaien testuak berrikusi eta kentzeko, lerroalde honetan xedaturikoari aurka egiten badiote. Kalkulagailua ere erabiltzen ahalko dute.

Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuetan ari diren izangaiak, 17/2006 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian arauturiko barne igoeraren bidez oposizio honetan parte hartzen badute, lehenengo ariketaren lehenengo zatia eta laugarren ariketa egitetik salbuetsirik daude.

Seigarren ariketa.–Ingeleseko probak. Borondatezko ariketa da eta ez baztertzailea, eta aurreko ariketa guztiak gainditzen dituzten izangaiek egiten ahalko dute. Berariazko igoera txandako izangaien kasuan, aurreko ariketa guztiak, egin behar ez dituztenak izan ezik, gainditzen dituztenek egin dezakete ariketa hau.

Idatzizko eta ahozko proba bana eginen dira, izangaien jakite maila zehazteko.

Proba horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko ditu eta haren emaitza loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

6.2. Honelaxe kalifikatuko dira ariketak:

–Lehenengo ariketari dagokionez, edozein taldetakoa delarik ere, lehenbiziko zatian gehienez 12 puntu emanen dira. Ariketaren bigarren zatian, berriz, 8 puntu emanen dira gehienez. Beraz, lehenbiziko ariketan lor daitekeen puntuazio altuena 20 puntu izanen da.

Bazterturik geratuko da gutxienez 10 puntu lortzen ez dituena, salbu eta Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile lanpostuen titularrentzako berariazko igoera txandaren bidez parte hartzen duten izangaien kasuan, bazterturik geratuko baitira ariketa horren bigarren zatian 4 puntu gutxienez lortzen ez dituztenak, lehenengo zatia ez baitute egin behar.

–Bigarren ariketan, edozein taldetakoa delarik ere, 20 puntu emanen dira gehienez. Epaimahaiak proposatutako galdera bakoitzari dagokion kalifikazioa 1,25 puntu da gehienez. Izangaia bazterturik geldituko da baldin eta hiru galderatan edo gehiagotan zeroa jartzen bazaio edo ariketan 10 puntura ailegatzen ez bada.

–Hirugarren ariketan, gaietako bakoitzak 5 puntuko kalifikazioa izanen du gehienez. Ariketa honetan, beraz, 20 puntu lortzen ahal dira gehienez. Izangaia bazterturik geldituko da baldin eta ariketa honetan, guztira, 10 puntura ailegatzen ez bada edo gaietakoren batean zeroa jartzen bazaio.

–Laugarren ariketan, gaietako bakoitzari 5 puntu emanen zaizkio gehienez, eta galdera bakoitzari 0,5 puntu gehienez. Beraz, ariketan 20 puntu izanen da puntuazio altuena. Berariazko igoera txandan parte hartzen duten izangaiak aldera batera utzita, izan ere ariketa hau egitetik salbuetsita daude, ariketa honetan 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertuko dira, eta gairen batean edo hiru galderatan edo gehiagotan zero puntu lortzen dutenak ere bai.

–Bosgarren ariketaren zati bakoitzak 10 puntuko kalifikazioa izanen du gehienez eta ariketa osoak, beraz, 20 puntu gehienez. Bazterturik geldituko dira ariketa honetan 10 puntura ailegatzen ez diren izangaiak.

–Seigarren ariketa: 10 puntu gehienez.

6.3. Lehenengo, bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren ariketak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.4. Ariketa bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

6.5. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirien bidez frogatzen ez dutenak.

6.6. Hautapen probak egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Hautaprobak amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean. Gero, zerrenda hori Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio, deialdiko lanpostuen kopuruaren barruan sartzen diren eta probak puntuazio altuenekin gainditu dituzten izangaiak izendatzeko proposamenarekin eta espediente osoarekin batera. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Puntu berdinketa gertatuz gero, lehenengo ariketan puntu gehien lortzen dituztenen alde joko da eta berdinketak badirau, bigarren, hirugarren eta laugarren ariketetan lorturiko puntuak hartuko dira aintzakotzat, elkarren segidan eta hurrenkera horretan.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek inprimaki berariazko batzuk jaso eta honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiek:

a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiko 2.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

e) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoek edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoek, gainera, beste ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzeko, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarri buruzko guztiak.

7.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiek:

a) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen agiria.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

7.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, beren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

7.5. Deialdiaren xede den lanposturako izendatua izateko beharrezko betebehar eta baldintzez gain, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak, bere eskudantziak erabiltzeko, beste edozein agiri eskatu diezaioke proposatutako izangaiari, eta honek aurkeztu beharko du deialdi honen 7.2. oinarrian ezarritako moduan.

8.–Lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Aurreko oinarrian xedatu dena betetzen duten izangaiek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak hartarako jartzen dien epean aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostuetatik zein hautatzen duten. Aukeratu beharreko lanpostuak hasieran deitutakoak izanen dira, edo beste batzuk, zerbitzuaren beharrei jarraikiz horiek aldatzea erabakitzen bada.

8.2. Lanpostu hutsak aukeratzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez parte hartu duten.

Hala izanagatik ere, desgaitasuna duen izangairik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen direnak esleituko zaizkie, horren gainean balorazio eta orientazio talde eskudunek egiten duten txostenaren arabera.

8.3. Hautaprobak igoera txandaren bidez gainditzen dituzten izangaiek, aurreko idatz-zatia aipatutako kasuan izan ezik, lehentasuna izanen dute deialdiko lanpostu hutsak aukeratzerakoan txanda irekiko izangaien aurretik eta, igoera txandan berean, lanpostu hutsak aukeratzeko lehentasuna izanen dute 17/2006 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian arauturiko berariazko igoera txandaren bidez lanpostua lortzen duten izangaiek.

9.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, Ogasuneko teknikari lanetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da.

9.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan indarra duten xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko dira, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako administrazio publikoen edozein montepioren eskubide pasiboetan sarturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidezko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

9.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

9.4. Funtzionarioek bizilekua destinoko herrian ez izateak ez du alde batera uzten lantokira puntual iritsi beharra eta lanaldia eta lanpostuko eginkizunak zuzen bete beharra eta, gainera, ez da inolako konpentsaziorik jasoko lantokirako joan-etorriengatik.

Behar bezala justifikatutako kasu batzuetan, administrazio publikoek zilegi izanen dute funtzionarioei destinoko herrian bizi daitezela eskatzea, lanpostuko eginkizunengatik eta eskatzen den dedikazioagatik bidezkoa denean.

9.5. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta izangai izendatuek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuez, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala gertatzen bada, deialdiaren 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

9.6. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko arudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 7.4 atalak agintzen duen moduan beteko da.

9.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

10.–Errekurtsoak.

Epaimahaiaren egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2013ko urriaren 23an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA • ESKABIDEA

Hautaprobetan onartua izateko eskabidea

Deialdiaren datuak.

Lanpostua:

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialaren zein zenbakitan argitaratu zen: ............ Data: .........................

Sartzeko txanda.

Txanda irekia

Igoera txanda*

Elbarrientzako erreserba txanda*

Datu pertsonalak.

Izen-deiturak:

NANa edo agiri baliokidea:

Jaioteguna:

Jaioterria: ( )

Nazionalitatea:

Helbidea:

Herria:

Probintzia:

Posta kodea:

Sakelako telefonoa:

2. telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Eransten ditudan agiriak.

Desgaitasunaren frogagiria

Beste orri batean eskatu dut denbora edo baliabideak egokitzea

Euskara agiria edo baliokidea*

Honako proba hau eskatzen dut.

Euskara*

Ingelesa*

Frantsesa*

Sinatzaileak ESKAERA egiten du eskabide honetan adierazitako prozesuan onartua izan dadin eta ADIERAZTEN DU, erantzukizuna berea izanik, bertan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla, deialdiaren oinarrian eskatutako betebehar guztiak betetzen dituela eta datu horiek guztiak agirien bidez frogatzeko konpromisoa hartzen duela.

(Sinadura)

.................(e)n, 20..........(e)ko .............aren ..............(e)an.

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARI NAGUSIA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

* Deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz.

Oharra: Datuen babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, adierazten dugu datu-fitxategi automatizatu batean sartuko direla, bai idazki honetan jasotako datuak, bai aurrerantzean beharrezkoak izango direnak Administrazioarekiko harremanerako. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari dagokio datu horiek zuzen erabiltzea eta konfideltziatasuna bermatzea. Lege horren arabera, datuen jabeak eskubidea du noiz-nahi datuetara iristeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien aurka egiteko.

I. bis ERANSKINA • (taldea hautatzea)

Nafarroako Gobernua Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

Izena: ………………....., adinez nagusia, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: …….……, jaioteguna: ........, jaioterria: ........... (.............), nazionalitatea: ............................ gaur eguneko helbidea: ................, (...........), kalea: ....................., posta kodea: ......., telefonoa:................, laneko telefonoa: ......................

ADIERAZTEN DU:

Ogasuneko teknikarien lanpostu batzuk betetzeko oposizioko hautapen probak egitea eskatzen dudala, modalitate honetan:

(adierazi bidezko dena)

Lehenbiziko taldea.

Bigarren taldea.

Horiek horrela,

Eskabide hau ontzat hartzea eta aipatu modalitatean onartua izatea eskatzen dut.

Iruñean, ..............(e)ko ...................aren ..........(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA - Gai zerrenda

Lehenengo ariketa

I.–Kontabilitatea:

–Finantzen kontabilitatea.

–Kontabilitateko plan orokorra.

–Sozietateen kontabilitatea.

–Kontabilitate analitikoa.

–Finantza egoeren azterketa.

II.–Finantzetako matematika:

–Kapitalizazio bakuna eta konposatua.

–Errenta iraunkorrak, aldakorrak eta zatituak.

–Maileguen eta jesapenen amortizazioa.

–Eragiketak balore higigarriekin.

III.–Irizpen juridikoaren xede izan daitezkeen gaiak:

A) Zuzenbide zibila:

I.–Zuzenbidearen iturriak. Arau juridikoen aplikazioa eta ondorioak.

II.–Pertsona fisikoa. Ahalmena. Adina, nazionalitatea, auzotasuna, ezkontza eta ahaidetasuna. Pertsona juridikoa: ahalmena, helbidea, nazionalitatea, organoak, ondarea eta azkentzea.

III.–Ondasunen araubidea ezkontzan.

IV.–Jabetza eskubidea. Jabaria eskuratzea ea galtzea. Ondasun-erkidegoa. Gozamena. Berme eskubide errealak.

V.–Betebeharra. Obligazioen iturriak. Betebehar mankomunatuak eta solidarioak. Betebehar hutsak, baldintzazkoak eta epe jakinerakoak. Obligazioak azkentzea. Betebeharren proba.

VI.–Kontratua: elementuak eta baldintzak. Kontratuen eraketa, burutzea, gauzatzea, ondorioak eta interpretazioa. Salerosketa kontratua. Dohaintza kontratua. Sozietate kontratua. Errentamenduak. Mailegua. Fidantza.

VII.–Denboraren eragina harreman juridikoetan. Preskripzioa eta iraungipena.

VIII.–Oinordetza Nafarroako foru zuzenbide zibilean.

Arestian aipatutako gaiak, bestela azaltzen ez den bitartean, hala zuzenbide zibil arruntari nola Nafarroako foru zuzenbide zibilari buruzkoak dira.

B) Merkataritza zuzenbidea:

I.–Merkataritza zuzenbidearen iturriak.

II.–Merkataritza enpresa trafiko jurdikoaren xede den aldetik. Merkataritza enpresen kontabilitatea.

III.–Banakako merkataria. Gaitasuna. Ezkontza eta merkataritzan jarduteko gaitasuna. Merkataritza sozietateen kontratua. Merkataritza sozietateen nazionalitatea eta helbidea. Merkataritza sozietateen desegitea eta likidazioa.

IV.–Merkataritza sozietateak.

V.–Merkataritza betebeharrak. Merkataritza kontratuak: burutzea, modua, proba eta interpretazioa. Salerosketa kontratua.

C) Administrazio Zuzenbidea:

I.–Administrazio Zuzenbidearen iturriak. Legea. Erregelamendua.

II.–Administrazio egintzak.

III.–Administrazio prozedura:

IV.–Administrazio egintzen berrikuspena.

D) Nafarroako tributuei buruzko legeria:

I.–1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren arabera eta 2007ko azaroaren 5eko Akordioaren arabera.

II.–Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra eta hura garatzeko erregelamenduak.

III.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga.

IV.–Sozietateen gaineko zerga.

V.–Oinordekotzen eta dohaintzen gaineko zerga.

VI.–Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga.

VII.–Balio erantsiaren gaineko zerga.

VIII.–Zerga bereziak.

IX.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren tributu arloko egintzen berrikuspena.

Bigarren ariketa

Lehenengo taldea (arlo ekonomikoa).

–Ekonomia orokorra.

1. gaia.–Ondasunen urritasuna eta hautaketa. Ekonomia kontzeptua. Ekonomia gizarte zientzia den aldetik. Ekonomia positiboa eta arau-emailea. Jarduera ekonomikoa. Teoria eta politika ekonomikoa. Sistema ekonomikoak. Eredu ekonomikoak: errentaren fluxu zirkularra. Mikroekonomia eta makroekonomia.

2. gaia.–Merkatua. Eskaria eta eskaintza. Eskariaren eta eskaintzaren kurbak eta haien gorabeherak. Merkatuaren oreka eta desoreka. Merkatu motak.

3. gaia.–Erabilgarritasuna. Aurrekontuen murrizketa. Eskariaren kurba eta aurrekontua. Eskariaren eta eskaintzaren malgutasuna.

4. gaia.–Ekoizpena eta enpresen etekinik handiena. Produktibitatea eta epe laburrerako kostuak. Ekoizpena eta epe luzerako kostuak. Lehiaren oreka.

5. gaia.–Lehia akastuna:lehia monopolistikoa, oligopolioa eta monopolioa. Botere publikoak eta lehia.

6. gaia.–Helburu eta adierazle makroekonomikoak: produktu nazionala, kontsumoa eta inbertsioa, gastu nazionala. Produktu nazional gordina eta produktu nazional garbia. Errenta nazionala eta errenta eskuragarria. Magnitude agregatuak eta errentaren fluxu zirkularra.

7. gaia.–Oreka-errenta sektore publikorik gabeko ekonomia itxi batean: biderkatzailea. Oreka-errenta sektore publikoa duen ekonomia itxi batean: Oreka-errenta sektore publikoa duen ekonomia ireki batean.

8. gaia.–Dirua. Diru-agregatuak. Diru eskaria. Diru oinarria eta diruaren sorrera. Finantza sistema.

9. gaia.–Oreka merkatu errealean eta diru merkatuan. IS-LM eredua. Politika fiskala eta moneta arloko politika.

10. gaia.–Eskaintza eta eskari agregatuaren eredua. Eskari agregatua, interes tasa eta prezioen maila. Eskaintza agregatua eredu klasikoan eta Keynes-en ereduan.

11. gaia.–Inflazioa eta langabezia: zergatiak eta ondorioak. Politika ekonomikoaren ikuspegiak. Ziklo ekonomikoak.

12. gaia.–Nazioarteko merkataritza: abantaila konparatiboaren legea eta Heckscher-Ohlin eredua. Nazioarteko merkatuaren murrizketak. Merkataritza librea protekzionismoaren aldean. Integrazio ekonomikoa.

13. gaia.–Ordainketen balantza: kontzeptua eta osagarriak, funtzionamendua eta saldoak. Kanbio tasak eta dibisa merkatuak. Nazioarteko finantza erakundeak.

14. gaia.–Hazkundea eta garapena. Hazkunde ekonomikoa azaltzen duten teoriak. Hazkundearen onurak eta kostuak. Garapena eta azpi-garapena.

15. gaia.–Lehen sektorearen egoera Espainian. Sektore horretarako politika ekonomikoa. Industria, energia eta eraikuntza sektoreak Espainian. Sektore horretarako politika. Zerbitzuen sektorea Espainian (finantzen sektorea izan ezik). Sektore horretarako politika.

16. gaia.-Gizarte babeserako politika Espainian. Pentsioak. Langabeziarako babesa. Osasun politika.

17. artikulua.–Hezkuntzarako eta prestakuntza etengaberako politika. Herri lanetarako politika. Garraioetarako politika. Etxebizitzarako politika.

–Enpresaren Ekonomia.

18. gaia.–Antolaketak. Definizioa, motak eta antolaketaren teoriak. Antolaketa eredu nagusiak.

19. gaia.–Egiturazko antolaketa. Harremanak eta komunikazioak antolaketan. Agintaritza: agintaritzaren zentralizazioa edo dezentralizazioa. Erantzukizuna. Taldekako lana: alde onak eta txarrak. Giza baliabideetarako politika.

20. gaia.–Enpresa erakundea den aldetik. Erakunde-esparrua. Kontzeptua, errealitatea, ekonomia eta ingurunea. Enpresa motak eta sailkapen irizpideak. Enpresa eta merkatua.

21. gaia.–Enpresa publikoa. Enpresa publikoaren helburuak. Enpresa publikoa kontrolatzeko sistema. Enpresa publikoaren finantzaketa.

22. gaia.–Enpresaren helburuak. Zuzendu eta kudeatzeko sistemak. Enpresak kudeatzeko metodo matematikoak. PERT eta CPM metodoak. Stocken kudeaketa. Enpresa planifikatzea eta helburuak ezartzea.

23. gaia.–Enpresaren kontrol sistemak. Kontzeptua. Elementuak. Kontrol sistema nagusiak. Kontrolerako prozesua. Zuzeneko kontrola. Eraginkortasuna eta efizientzia kontrolatzeko neurriak diren aldetik.

24. gaia.–Enpresaren erabakiak eta erabakiak hartzeko sistemak: kontzeptuak eta motak. Erabakiak hartzeko prozesua.

25. gaia.–Harremanak enpresan. Informazio sistemak. Informazio fluxua eta komunikazioa. Informazioa erabiltzea.

26. gaia.–Enpresaren egitura ekonomiko eta finantzarioa. Enpresa finantzatzeko diru-sarrerak. Finantza oreka. Inbertsioen eta finantzaketen arteko oreka.

27. gaia.–Inbertsioa enpresan: kontzeptua eta motak. Inbertsio proiektuen balorazioa eta hautaketa. Inbertsioa kapital-ondasunetan. Ekipoak berritzeko erabakiak. Aktibo zirkulatzaileetako inbertsioa. Esku-dirua.

28. gaia.–Enpresaren egitura finkoaren finantzaketa: autofinantzaketa. Amortizaziorako funtsak. Epe labur, ertain eta luzerako kreditua. Zorpetzea.

29. gaia.–Enpresaren kanpo finantzaketa: haren kostua. Enpresaren finantzaketa nazioarteko merkatu finantzarioetan. Enpresarendako egitura finantzariorik hoberena. Enpresaren mozkina. Mozkinen erlatibotasuna.

30. gaia.–Ekoizpen prozesua. Ekoizpenerako printzipio eta ereduak. Produktuaren kostua. Ustiatzeko gutxiena eta ustiatzeko hoberena. Kostuen kontrola. Azpiproduktuen kostua.

31. gaia.~Produktuaren politika (I). Eskariaren ebaluazioa eta merkatuaren ikerlanak. Produktuaren merkaturatzea. Prezioen politika. Prezioen gorabeherak eta haien ondorioak.

32. gaia.–Produktuaren politika (II). Produktuaren banaketa. Banaketa-kanalak.

–Merkataritza zuzenbidea.

33. gaia.–Merkataritza zuzenbidearen edukia. Merkataritzaren egintza. Merkataritzaren egintzak analogiaren bidez. Egintza mistoak. Merkataritzako enpresa. Merkataritza zuzenbidearen iturriak.

34. gaia.–Merkatariaren kontzeptua, doktrinaren eta legeen aldetik. Banakako merkataria. Desgaitasunak eta debekuak. Atzerriko merkataria. Ohikotasuna eta profesionaltasuna. Publizitatea merkataritza zuzenbidean. Merkataritza Erregistroa.

35. gaia.–Enpresaburuen kontabilitatea. Liburuak. Baldintzak. Kontserbazioa. Liburuen balioa froga gisa eta haien aitortza. Urteko kontuak.

36. gaia.–Merkataritza sozietatea. kontzeptua, izaera eta motak. Sozietatearen helburua. Sozietate irregularra. Sozietate erregular kolektiboa. Sozietate komanditario bakuna. Akzioen bidezko sozietate komanditarioa. Erantzukizun mugatuko sozietatea.

37. gaia.–Sozietate anonimoa. Eratzeko moduak. Eskritura soziala eta estatutuak. Ekarpenak. Ondarea eta kapital soziala. Erreserbak. Akzioak: motak. Botorik gabeko akzioak. Kapital soziala handitu eta gutxitzea. Obligazioen jaulkipena. Obilgaziodunen sindikatua. Aipamen berezia helbidea Espainian duen Europako sozietate anonimoaren gainean.

38. gaia.–Sozietate anonimoko organoak. Batzar nagusia. Administratzaileak: Administrazio Kontseilua. Merkataritza sozietateak eraldatu, bat egin eta bereizteko araubide juridikoa. Merkataritza sozietateen desegitea. Merkataritza sozietateen likidazioa: zer eragiketa sartzen diren.

39. gaia.–Kreditu tituluak: kontzeptua eta ezaugarriak. Motak. Titulu izendunak. Agindurako tituluak. Kanbio letra. Letraren jaulkipena eta haren forma. Endosua. Onarpena. Abala. Iraungipena eta ordainketa. Protestoa. Kanbio-akzioak. Zor-agiria. Txekea.

40. gaia.–Merkataritza obligazio eta kontratuak. Merkataritza komisioa. Ordezkaritza merkataritza zuzenbidean. Merkataritzako sal-erosketetako kontratua. Salerosketa bereziak. ‘’Leasing’’ delakoa.

41. gaia.–Konkurtsoa: aurrekontuak. Konkurtsoaren deklarazio autoa. Hartzekodunen, kredituen eta kontratuen gaineko ondorioak. Konkurtsoaren masa. Hitzarmena: edukia eta ondorioak. Konkurtsoa bukatzeko zergatikoak. Konkurtsoaren kalifikazioa.

Bigarren taldea (arlo juridikoa).

–Zuzenbide Zibila.

1. gaia–Zuzenbidearen iturriak Espainiako sistema juridiko positiboan. Kode Zibila eta legeria osagarria. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren iturriak. Foru Zuzenbide Pribatuaren Konpilazioa edo Nafarroako Foru Berria: egitura eta edukiaren gaineko ezagupen orokorra. Arau juridikoen aplikazioa. Eraginkortasun orokorra. Denborari eta espazioari dagozkien mugak. Zuzenbidea eratzen duen eraginkortasuna.

2. gaia.–Pertsona: kontzeptua eta motak. Pertsona fisikoa. Pertsona juridikoa: fundazioa eta elkartea. Ahalmena. Ordezkaritza. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibila: ahalmena eta fundazioak.

3. gaia.–Nazionalitatea. Helbidea. Egoera zibila. Nafar izaera zibil forala. Erregistro zibila.

4. gaia.–Ezkontzaren araubide ekonomikoak. Ezkontzako itunak. Irabazpidezko sozietatea. Partaidetzako araubidea. Ondasunak bereizteko araubidea.

5. gaia.–Ondasunen araubidea familian Nafarroako foru zuzenbide zibilaren arabera: familiako ondasunen araubidearen oinarriak. Ezkontzako itunak. Ondasunen araubidea ezkontzan. Ondasunen araubidea bigarren ezkontzan edo hurrengoetan. ‘’Propter nuptias’’ dohaintzak.

6. gaia.–Zuzenbidearen xedea. Gertaera, egintza eta negozio juridikoa. Funtsezko elementuak.

7. gaia.–Eskubide errealak. Kontzeptua, ezaugarriak eta motak.

8. gaia.–Jabetza eskubidea. Edukia. Babesa. Jabaria eskuratzea eta galtzea. Dohaintzaren aipamen berezia. “Inter vivos” dohaintza Nafarroako foru zuzenbide zibilean.

9. gaia.–Ondasun-erkidegoa. Edukitza. Gozamena, erabilera eta biztantzea. Zortasunak. Gozamenari eta zortasunei buruzko arau bereziak Nafarroako foru zuzenbide zibilean.

10. gaia.–Berme-eskubide errealak. Hipoteka. Higigarrien hipoteka. Bahitura. Eskualdatzerik gabeko bahitura. Antikresia. Berme errealak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

11. gaia.–Jabetza erregistroa: ezin inskribatuzko tituluak eta erregistroko idazpenak. Hipoteken printzipioak. Aurreneurrizko enbargo-idatzoharra.

12. gaia.–Obligazioa (I). Kontzeptua eta sailkapena. Kontratuez kanpoko obligazioak. Arrazoirik gabe aberastea. Obligazioen betetze normala: ordainketa.

13. gaia.–Obligazioa (II). Obligazioak azkentzeko beste modu batzuk. Obligazioen betetze berezia: zergatikoak eta ondorioak. Kredituaren babesa. Kredituen konkurrentzia eta lehentasuna.

14. gaia.–Obligazioak Nafarroako foru zuzenbide zibilean: obligazioen iturri eta ondorioak. Obligazioak bete eta azkentzea. Hutsalketa kalteagatik. Arrazoirik gabe aberastea. Obligazioen lagapena.

15. gaia.–Kontratua. elementuak eta baldintzak. Sailkapenak. Kontratua sortzea, burutzea eta gauzatzea. Kontratuen eraginkortasun eza. Kontratuen interpretazioa.

16. gaia.–Salerosketa kontratua. Elementuak. Saltzailearen eta eroslearen betebeharrak. Lehentasunez erosi eta atzera eskuratzeko eskubideak. Eskubideak eta akzioak lagatzea. Trukaketa.

17. gaia.–Errentamendua, oro har. Zerbitzuen errentamendua. Obren errentamendua. Gauzen errentamendua. Landa eta hiri finken errentamendua.

18. gaia.–Agindua. Mailegua. Prekarioa. Gordailua. Bermea.

19. gaia.–Sozietatea. Transakzioa. Konpromisoa. Arbitrajea. Atxikitzea.

20. gaia.–Denboraren eragina harreman juridikoetan. Preskripzioa eta iraungipena.

21. gaia.–Oinordetzako zuzenbidea (I). Kontzeptu orokorrak. Oinordetzan hartzeko gaitasuna. Jaraunspena onartu eta arbuiatzea. Jaraunspen-erkidegoa. Gehiagotzeko eskubidea. Jaraunspenaren kolazioa eta banaketa.

22. gaia.–Oinordetzako zuzenbidea (II). Oinordekotza, testamentu bidezkoa, nahitaezkoa eta testamenturik gabea. Jaraunsle izendapena. Ordezkatzea. Legatua. Albazea. Jaraunsgabetzea. Preterizioa.

23. gaia.–Oinordetza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean: oinarrizko printzipioak. Mortis causa dohaintzak. Testamentua eta testamentu motak. Xedatzeko askatasunaren mugak. Legezko oinordetza.

–Merkataritza zuzenbidea.

24. gaia.–Merkataritza zuzenbidearen edukia. Merkataritzaren egintza. Merkataritzaren egintzak analogiaren bidez. Egintza mistoak. Merkataritzako enpresa. Merkataritza zuzenbidearen iturriak.

25. gaia.–Merkatariaren kontzeptua, doktrinaren eta legeen aldetik. Banakako merkataria. Desgaitasunak eta debekuak. Atzerriko merkataria. Ohikotasuna eta profesionaltasuna. Publizitatea merkataritza zuzenbidean. Merkataritza Erregistroa.

26. gaia.–Merkataritza kontuei buruzko doktrina orokorra. Jabetza industriala. Patenteak eta markak. Espainiako Patente eta Marken Bulegoa. Haiek babesteko nazioarteko araubide juridikoa. Lehiarako eskubidea. Lehia bidegabea eta bidegabeko lehia: publizitatearen eta kontsumoaren araubidea. Lehiaren babesa. Enpresen aldi baterako batasuna.

27. gaia.–Enpresaburuen kontabilitatea. Liburuak. Baldintzak. Kontserbazioa. Liburuen balioa froga gisa eta haien aitortza. Urteko kontuak.

28. gaia.–Merkataritza sozietatea. kontzeptua, izaera eta motak. Sozietatearen helburua. Sozietate irregularra. Sozietate erregular kolektiboa. Sozietate komanditario bakuna. Akzioen bidezko sozietate komanditarioa. Erantzukizun mugatuko sozietatea.

29. gaia.–Sozietate anonimoa. Eratzeko moduak. Eskritura soziala eta estatutuak. Ekarpenak. Ondarea eta kapital soziala. Erreserbak. Akzioak: motak. Botorik gabeko akzioak. Sozietatearen kapitala handitu eta gutxitzea. Obligazioen jaulkipena. Obilgaziodunen sindikatua. Aipamen berezia helbidea Espainian duen Europako sozietate anonimoaren gainean.

30. gaia.–Sozietate anonimoko organoak. Batzar nagusia. Administratzaileak: Administrazio Kontseilua. Merkataritza sozietateak eraldatu, bat egin eta bereizteko araubide juridikoa. Merkataritza sozietateen desegitea. Merkataritza sozietateen likidazioa: zer eragiketa sartzen diren.

31. gaia.–Kreditu tituluak: kontzeptua eta ezaugarriak. Motak. Titulu izendunak. Agindurako tituluak. Kanbio letra. Letraren jaulkipena eta haren forma. Endosua. Onarpena. Abala. Iraungipena eta ordainketa. Protestoa. Kanbio-akzioak. Zor-agiria. Txekea.

32. gaia.–Merkataritza obligazio eta kontratuak. Merkataritza komisioa. Ordezkaritza merkataritza zuzenbidean. Merkataritzako sal-erosketetako kontratua. Salerosketa bereziak. ‘’Leasing’’ delakoa.

33. gaia.–Bankuetako kontratuak oro har. Kontu korrontearen azterketa, kreditua irekitzea, maileguak eta bankuen deskontua. Bankuetako gordailuak. Baloreen pignorazioa. Kreditu dokumentarioak. Aseguru kontratua: kontzeptua, izaera eta arautegia.

34. gaia.–Laguntza teknikoko kontratua. ‘’Factoring’’ delakoa. Agentziaren kontratua: esklusibotasuna. Frankizia. Merkataritzako kontu korronteko kontratua. Parte hartzeko kontuetako kontratua. Merkataritzako mailegu eta gordailuak. Gordailuan uzteko biltegi orokorren konpainiak: ‘’warrant’’ direlakoak.

35. gaia.–Konkurtsoa: aurrekontuak. Konkurtsoaren deklarazio autoa. Hartzekodunen, kredituen eta kontratuen gaineko ondorioak. Konkurtsoaren masa. Hitzarmena: edukia eta ondorioak. Konkurtsoa bukatzeko zergatikoak. Konkurtsoaren kalifikazioa.

–Enpresaren Ekonomia.

36. gaia.–Enpresa erakundea den aldetik. Erakunde-esparrua. Kontzeptua, errealitatea, ekonomia eta ingurunea. Enpresa motak eta sailkapen irizpideak. Enpresa eta merkatua.

37. gaia.–Enpresaren kontrol sistemak. Kontzeptua. Elementuak. Kontrol sistema nagusiak. Kontrolerako prozesua. Zuzeneko kontrola. Eraginkortasuna eta efizientzia kontrolatzeko neurriak diren aldetik.

38. gaia.–Harremanak enpresan. Informazio sistemak. Informazio fluxua eta komunikazioa. Informazioa erabiltzea.

39. gaia.–Enpresaren egitura ekonomiko eta finantzarioa. Enpresa finantzatzeko diru-sarrerak. Finantza oreka. Inbertsioen eta finantzaketen arteko oreka.

40. gaia.–Enpresaren egitura finkoaren finantzaketa: autofinantzaketa. Amortizaziorako funtsak. Epe labur, ertain eta luzerako kreditua. Zorpetzea.

41. gaia.–Ekoizpen prozesua. Ekoizpenerako printzipio eta ereduak. Produktuaren kostua. Ustiatzeko gutxiena eta ustiatzeko hoberena. Kostuen kontrola. Azpiproduktuen kostua.

42. gaia.~Produktuaren politika (I). Eskariaren ebaluazioa eta merkatuaren ikerlanak. Produktuaren merkaturatzea. Prezioen politika. Prezioen gorabeherak eta haien ondorioak.

43. gaia.–Produktuaren politika (II). Produktuaren banaketa. Banaketa-kanalak.

Hirugarren ariketa

–Konstituzio eta Administrazio Zuzenbidea.

1. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea. Europar Batasuneko antolamenduaren iturriak eta haien aplikazioa. Europar Batasuneko eta kide diren estatuetako antolamenduaren arteko harremanak.

2. gaia.–Europar Batasuna: batasun politikoa eta batasun ekonomikoa eta diruarena. Euroa. Salgai, pertsona eta kapitalen zirkulazio librea. Nekazaritza eta arrantzarako politika bateratua. Kanporako eta segurtasunerako politika bateratua.

3. gaia.–Europar Batasuneko erakundeak: Kontseilua, Europako Parlamentua, Batzordea, Justizia Auzitegia eta Kontuen Auzitegia.

4. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Konstituzioaren ezaugarri orokorrak. Egitura. Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak. Konstituzioaren erreforma.

5. gaia.–Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Parlamentuko organoak. Legegintzako prozedura arrunta.

6. gaia.–Botere Judiziala: eginkizunak eta gobernua. Konstituzio Auzitegia: antolaketa eta funtzioak. Konstituzio Auzitegiari jartzen zaizkion errekurtso eta prozesuak. Arartekoa.

7. gaia.–Gobernua: osaera eta eginkizunak. Ministroen Kontseilua. Kontuen Auzitegia.

8. gaia.–Estatuaren lurralde antolaketa: autonomia erkidego eta hiriak. Toki entitateak.

9. gaia.–Autonomia erkidegoen legeria. Autonomia estatutuak. Eskumenen banaketa Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean. Nafarroaren ahalmen eta eskumenak.

10. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza. Nafarroa Gaztelan sartu aurretik eta ondoren. 1841eko Lege Hitzartua: aurrekariak, izaera juridikoa eta edukia. Espainiako 1978ko Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarria. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

11. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: aurrekariak. Parlamentua: ahalmenak eta prerrogatibak. Parlamentarioen estatutua. Antolamendua eta funtzionamendua. Eginkizunak: gehienbat legegintzakoa.

12. gaia.–Nafarroako Gobernua. Funtzioak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta ahalmenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentuaren desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria.

13. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan dituzten eskubideak. Antolaketa: printzipio nagusiak eta egitura organikoa, kide anitzeko organoak eta administrazio organoen eskumenak.

14. gaia.–Nafarroako Comptos Ganbera: aurrekariak. Antolamendua eta funtzionamendua. Kontu Auzitegia eta Comptos Ganbera: harremanak. Nafarroako Kontseilua. Nafarroako Arartekoa.

15. gaia.–Nafarroako toki administrazioa. Toki entitateen antolaketa eta administrazioa. Funtzionamendua. Prozedura. Ondasunak. Nafarroako Administrazio Auzitegia: aurrekariak, antolaketa eta eskumenak.

16. gaia.–Administrazio zuzenbidearen iturriak. Konstituzioa. Legea. Lege dekretuak. Legegintzarako eskuordetza. Nazioarteko itunak. Europar Batasuneko zuzenbidea.

17. gaia.–Erregelamendu ahalmena: titulartasuna, mugak eta kontrola. Erregelamendua: motak. Erregelamenduen eraginkortasuna. Indargabezintasun berezia.

18. gaia.–Administrazio publikoen araubide juridikoaren printzipio orokorrak.& Administrazioaren antolakuntza. Pertsona bakarreko organoak eta kide anitzeko organoak. Eskumena eta hierarkia. Zentralizazioa, dezentralizazioa eta deskontzentrazioa.

19. gaia.–Erakundeen administrazioa. Erakunde autonomoak. Enpresa-entitate publikoak. Estatuko merkataritza sozietateak. Gainerako entitate publikoak.

20. gaia.–Administrazio ahalmenak. Legezkotasunaren printzipioa. Administrazioak bere burua babesteko prozedura.

21. gaia.–Administrazio egintza (I). Kontzeptua, motak eta osagaiak.

22. gaia.–Administrazio egintza (II). Forma. Administrazio egintzen jakinarazpena eta argitalpena. Isiltasun administratiboa.

23. gaia.–Administrazio egintza (III). Administrazio egintzen eraginkortasuna eta betearazi beharra. Administrazio egintzen ondorioak etetea. Nahitaez desjabetzea: premiamendu bidearen aipamen berezia.

24. gaia.–Administrazio egintza (IV). Administrazio egintzen balioa eta baliorik eza. Administrazio egintzak ezeztatzea eta ofizioz deuseztatzea.

25. gaia.–Administrazio prozedura (I). Kontzeptua eta motak. Erregulazioa. Alderdiak administrazio prozeduran. Herritarren eskubideak. Interesdunak. Gaitasuna, legitimazioa eta ordezkaritza.

26. gaia.–Administrazio prozedura (II). Hasiera. Instrukzioa: entzunaldiari buruzko aipu berezia. Prozeduraren bukaera: moduak.

27. gaia.–Administrazio kontratuak (I). Ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea: aplikazio esparrua. Kontratistak. Administrazio publikoen kontratu guztietarako xedapenak. Kontratazio organoak. Esleipenaren aurreko jarduketak. Esleipena: xedapen orokorrak eta esleitzeko prozedurak. Kontratuen exekuzioa: xedapen orokorrak, kontratua aldatzea, etetea eta lagatzea. Kontratuak iraungitzea eta baliogabetzea.

28. gaia.–Administrazio kontratuak (II). Ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea: obra, hornidura eta laguntza kontratuen, herri lanen emakidarako kontratuen eta zerbitzuen emakidarako kontratuen legezko araubidea.

29. gaia.–Jabari publikoko ondasunak, herri ondasunak eta ondare ondasunak: alderdi konstituzionalak. Nafarroako Ondareari buruzko arautegia: eskumenen titulua. Nafarroako Ondarea eskuratu, besterendu, laga, babestu eta defendatzea. Nafarroako Foru Komunitateko jabari publikoa eta jabari pribatua.

30. gaia.–Zerbitzu publikoaren kontzeptua. Zerbitzu publikoa kudeatzeko moduak.

31. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zehapen ahalmena. Oinarriak, edukia eta mugak. Administrazio zehapenak: kontzeptua eta motak. Zehapen prozedura.

32. gaia.–Nahitaezko desjabetzea. Oinarria eta mugak. Desjabetzearen subjektuak. Desjabetzearen betebeharrak. Balio justua. Desjabetzearen itzulera.

33. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ondare erantzukizuna. Baldintzak. Erreklamazio epeak eta prozedura.

34. gaia.–Administrazio errekurtsoei buruzko arauak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legean. Errekurtso motak. Administrazio errekurtsoak tramitatzeko eta ebazteko prozedura.

35. gaia.–Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa (I). Eremua. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren organoak. Prozeduraren alderdiak. Errekurtsoaren xedea.

36. gaia.–Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa (II). Administrazioarekiko auzietarako prozedura. Epaia. Errekurtsoak.

37. gaia.–Administrazio publikoa eta justizia. Jurisdikzio gatazkak. Gatazkak eta eskumen arazoak. Eskumenen eta eskudantzien gaineko gatazka konstituzionalak.

38. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua. Nafarroaren eskumen titulua funtzio publikoaren arloan. Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Administrazio egoerak. Funtzionarioen eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Ordainsariak.

39. gaia.–11/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeari buruzkoa. Erreferentziako esparru sozial eta legezkoa. Helburua, xedeak eta beste alderdi orokor batzuk. Herritarren eskubideak eta betebeharrak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin baliabide elektronikoen bidez dituzten harremanetan. Baliabide elektronikoen bidezko administrazio prozedura: xedapen orokorrak; alderdiren batek eskatuak eta ofiziozkoak. Sinadura elektronikoa. Kide anitzeko organoak. Administrazio jardueraren publizitatea eta herritarren parte-hartzea.

40. gaia.–21/2005 Foru Legea, abenduaren 29koa, Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzkoa. Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzea: arlo horretako legearen justifikazioa. Xedapen orokorrak. Politika publikoen ebaluazioa. Zerbitzu publikoen kalitatearen ebaluazioa. Zerbitzuen gutunak. Zerbitzu publikoen kalitaterako sariak. Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko Foru Batzordea. Herritarren eskariaren azterketa eta haien gogobetetasun-maila. Kexak eta erreklamazioak.

41. gaia.–15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa. Sarrera: alderdi orokorrak. Legearen helburua eta babesaren elementuak. Datu pertsonalen tratamenduari aplikatu beharreko printzipio orokorrak. Interesdunen eskubideak haiei dagozkien datu pertsonalei buruz. Fitxategiaren arduradunaren betebeharrak. Titulartasun publikoko fitxategiak. Titulartasun pribatuko fitxategiak. Datuen nazioarteko mugimendua. Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa. Arau-hausteak eta zehapenak.

42. gaia.–11/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa. Xedea eta aplikazio eremua. Gardentasunaren printzipioa jarduera publikoan: irismena. Publizitate aktiboa: betebeharrak eta informazio publikoa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: legezko eraketa eta prozedura. Herritarren parte-hartzea eta elkarlana. Modernizazio printzipioak eta neurriak. Etika eta gardentasuna gobernuaren jardueran.

–Ogasun publikoa.

1. gaia.–Sektore publikoa merkatu-ekonomian. Mugak, neurtzeko irizpideak, garrantzia eta bilakaera. Kontabilitate nazionala eta sektore publikoa. Ogasun publikoa. Egungo edukia.

2. gaia.–Sektore publikoak jarduera ekonomikoan esku hartzeko modua. Merkatuaren akatsak. Sektore publikoaren helburuak. Sektore publikoaren eragiketak.

3. gaia.–Erabakiak hartzea sektore publikoan. Gizartearen hautaketa eta gizabanakoen lehentasunak. Funtzionamendu demokratikoa. Burokrazia eta interes taldeak.

4. gaia.–Aurrekontua. Kontzeptua eta egitura. Aurrekontuen zikloa. Aurrekontuetarako teknikak: aurrekontu administratibotik aurrekontuetarako teknika berrietara. Aurrekontua eta planifikatzeko eta kontrolatzeko sistemak.

5. gaia.–Efizientzia sektore publikoan. Ekoizpen publikoa eta ekoizpen pribatua. Proiektuak hautatu eta ebaluatzea. Kostuak, etekinak eta erabakiak hartzeko arauak.

6. gaia.–Kudeaketa publikoa. Kudeaketa publikoa, diziplina anitzeko zientzia den aldetik. Sektore publikoaren akatsak. Esku-hartze publikoaren mugak merkatuaren akatsak zuzentzerakoan. Enplegu publikoa: azalpenak eta pizgarriak emateko tresnak.

7. gaia.–Kudeaketa publikoaren berrikuntzen esperientziak Europako Lankidetza eta Garapenaren Antolaketako herrialdeetan. “Outpout” publikoa neurtzeko arazoak. Jardueraren adierazleak. Tresna ia lehiakorrak eta merkatukoak: sasi-merkatuak. Enpresa publikoak eta efizientzia.

8. gaia.–Aurrekontuaren orekaren eta hazkunde eta egonkortasun ekonomikoaren arteko lotura. Diziplina fiskala Europar Batasunean. Aurrekonturako erakundearen berrikuntza Espainian: Aurrekontuen Egonkortasunari buruzko legeak.

9. gaia.–Gastu publikoa: hazkundea, ekitatea eta efizientzia azaltzeko teoriak. Gastu publikoaren hazkundea azaltzeko teoriak. Gastu publikoak banaketan duen eragina eta ondorioak. Gastu publikoaren eraginkortasuna eta efizientzia: kontzeptuak eta azterketarako teknikak.

10. gaia.–Gastu publikoa ongizatearen estatuan (I). Gastu sozialak. Lehentasunezko ondasunak eta ekitate kategorikoa. Gastu publikoa osasungintzan. Gastu publikoa hezkuntzan. Gastu publikoa etxebizitzan.

11. gaia.–Gastu publikoa ongizatearen estatuan (II). Prestazio ekonomikoak: kontzeptua, motak eta justifikazioa. Pentsioen sistema. Langabezia-asegurua. Pobreziari aurre egiteko programak.

12. gaia.–Diru-sarrera publikoak. Sailkatzeko irizpideak. Prezioak eta enpresa publikoa. Prezio publikoak eta tasak. Kontribuzio bereziek. Zerga: kontzeptua eta bereizgarriak. Zerga motak. Zergen osagaiak.

13. gaia.–Zergapetzearen printzipioak. Onuraren eta ordaintzeko gaitasunaren printzipioak. Zergapetzearen eragina. Sistema fiskalak. Zergapetze mota nagusiak. Zergen egitura baldintzatzen duten elementuak. Bilakaera eta nazioarteko ereduak.

14. gaia.–Zergapetzearen kostuak. Efizientziaren kostuak: zerga distortsioak. Gehiegizko karga eta zergapetze egokiena. Iruzur fiskala: kontzeptuak, ondorioak eta baldintzatzen duten elementuak.

15. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergapetzea (I). Kontzeptua eta izaera. Bilakaera. Errentaren gaineko kontzeptu fiskala. Iturrien kontsiderazioa. Errenta irregularrak eta ondarearen aldaketak. Enpresaburuen errentak. Salbuespenak eta gastu kengarriak.

16. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergapetzea (II). Zergapekoen batasuna: mugatzeko arazoak eta haien tratamendurako alternatibak. Tarifak eta tarifen arazoak. Autolikidazioa. Ondorio ekonomikoak eta gaur eguneko balorazioa.

17. gaia.–Sozietateen gaineko zergapetzea: kontzeptua eta ezaugarriak. Justifikazioa. Zerga-oinarria: arazoak eta zehazteko aukerak. Karga tasak eta onura fiskalak. Zergaren eragina. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarekiko integrazioa.

18. gaia.–Salmenten gaineko zergapetze orokorra: kontzeptua eta sailkapena. Balio erantsiaren gaineko zergapetzea: tipologia eta arazoak. Eragina eta balorazioa.

19. gaia.–Kontsumo berariazkoen gaineko zergapetzea. Justifikazio arrazoiak. Bilakaera eta gaur eguneko figurak. Eragina eta ondorio ekonomikoak. Kuota finkoa versus ad valorem zergapetzea. Kanpoko merkataritzaren gaineko zergapetzea.

20. gaia.–Tributu ereduen egungo joerak. Gaur egun indarra duten ereduei egiten zaizkien kritikak. Zergapetze mota berriak: ordenamendu zergak, zerga ekologikoak eta finantza transakzioen gaineko tasa. Berrikuntza fiskaletarako proposamenak.

21. gaia.–Defizit publikoa eta ogasun berezia. Definizioak eta finantzaketarako tresnak. Zor publikoa: kontzeptua, motak eta ondorio ekonomikoak: zorraren zama. Aktibo publikoen pribatizazioak. Inflakzioa zerga gisa. Defizitaren ondorio ekonomikoak: zabalpena eta kanporatze-efektua.

22. gaia.–Ogasun maila aniztuna. Federalismo fiskalaren printzipioak. Eskumenen banaketa eta finantzabide ereduak. Gobernuarteko diru-laguntzak. Nazioarteko Ogasuna: nazioarteko zergapetze bikoitza; harmonizazio fiskala.

23. gaia.–Plangintza fiskala, banakakoa eta enpresariena. Sarrera. Plangintza fiskala aztertzeko metodoak. Urteko zerga tasa baliokidearen kontzeptua. Epe laburrerako eta epe luzerako aurrezki-tresnei nola aplikatu.

–Espainiako finantza sistema.

1. gaia.–Espainiako finantza sistemaren egitura instituzionala. Diru agintaritza. Finantzetarako bitartekoak. Finantza merkatuak.

2. gaia.–Espainiako Bankua. Zuzendaritza organoak. Eginkizunak. Kreditu entitateak zuhurtziaz gainbegiratzea. Diru politika burutzea. Banku Zentralen Europako Sistema eta Europako Banku Zentrala.

3. gaia.–Kreditu erakundeak. (I) Kreditu erakundeen jarduerak Europar Batasunean. Kaudimenaren kontrola eta gutxieneko erreserben sistema. Kaudimenerako arauak eta kontrolerako arauak. Gordailuetako berme funtsak. Bankuak berregituratzeko prozesua: Bankaren Berregituratze Ordenaturako Funtsa eta babeserako sistema instituzionala.

4. gaia.–Kreditu erakundeak (II). Bankuak. Aurrezki kutxak. Gobernu organoak. Autonomia erkidegoen eskumenak. Kreditu kooperatibak. Diru elektronikoaren entitateak.

5. gaia.–Bankuko eragiketa-multzoa: bankuaren mailegua, krediku kontu bat irekitzea eta bankuaren deskontua. Sinaduraren arriskua: abala eta agiri bidezko kreditua. Gordailuko ziurtagiriak eta bankuko zor-agiriak. Aktiboen aldi baterako lagapenak. Bankuaren konpentsazioa. Bankuko sekretua.

6. gaia.–Finantzarako beste bitarteko eta laguntzaile batzuk. Krediturako finantza establezimenduak. Jarduteko modua: leasing-a eta factoring-a. Elkarren bermerako sozietateak. Arrisku-kapitaleko sozietate eta fondoak. Tasaziorako sozietateak. Kalifikaziorako agentziak.

7. gaia.–Inbertsio kolektiboko erakundeak. Balore higigarrietako inbertsio funtsak eta sozietateak. Balore higiezinetako inbertsio funtsak eta sozietateak.

8. gaia.–Baloreen Merkatuari buruzko Legea: aplikazio esparrua. Balio negoziagarriaren kontzeptua. Kontuan oharrak idatziz ordezkaturiko baloreak. Lehen mailako merkatua. Baloreen jaulkipena.

9. gaia.–Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala. Inbertsio-zerbitzuen enpresak. Baloreen sozietate eta agentziak. Kartera bat kudeatzen duten sozietateak. Inbertsio-bermearen funtsa.

10. gaia.–Diru merkatuak. Bankuen arteko merkatuak. Baloreen merkatu deszentralizatuak: zor publiko anotatuaren merkatua, errenta finko pribatuaren AFBE merkatua. Garrantzi ekonomikoa. Tresna negoziatuak. Antolaketa. Eragiketak. Merkatu hipotekarioa: titulu hipotekarioak.

11. gaia.–Kapitalen merkatuak. Errenta aldakorra eta errenta finkoa. Lehen mailako merkatua. Akzioak saltzeko eskaintza publikoak. Bigarren mailako merkatua: Baloreen Burtsa. Kontratazio sistemak. Bigarren merkatua. Merkatu eratorriak: errenta aldakorreko MEFF merkatua, errenta finkoko MEFF merkatua. Aukera kontratuak eta etorkizun negoziatuak.

12. gaia.–Bigarren mailako merkatu ofizialetan kontratatzeko arauak. Eragiketen likidazioa eta konpentsazioa. Baloreak erosteko eskaintza publikoak. Negoziaziorako onartutako baloreen kontratuak. Batzordea. Burtsako salerosketa. Burtsako eragiketa motak: eskurako eta eperako eragiketak. Krediturako eragiketak. Balore berezien erosketa.

13. gaia.–Kreditu-titulazioa. Nozioa eta partaideak. Titulizazio hipotekarioko funtsak. Titulizazio funtsak kudeatzen dituen sozietatea. Titulizazio bonoak. Kreditu ez-hipotekarioen titulizazioa.

14. gaia.–Finantza jardueraren arriskuak. Arriskuaren kontzeptua eta arrisku motak. Neurketa eta kontrola. Tresna eratorrien arriskuak eta esku diruko merkatuen gaineko eraginak. Merkatu antolatuetan negoziatzen ez diren produktu eratorriak: forward-forward gordailuak, geroko interes tasei buruzko akordioak (FRA) eta trukaketa finantzarioak (Swap). Warrants direlakoak. Cap, floor eta collar kontratuak. Produktu egituratuak.

15. gaia.–Nazioarteko finantza merkatuak. Dibisen merkatuak. Kanbio tasa. Kanbio tasa zehazteko azalpen teoriak. Dibisa merkatuko eragiketa motak: transakzioak esku dirutan, eperakoak, trukaketak. Nazioarteko kreditu-merkatuak: bonu eta mailegu sindikatuak. Nazioarteko beste jaulkipen eta kolokazio batzuk.

16. gaia.–Aeguratzaileen sektorea. Aseguru enpresa. Aseguruetan sartu eta jarduteko baldintzak. Hornidura teknikoak eta kaudimen marjina. Berme funtsa. Aseguru jardueraren kontrol administratiboa. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa.

17. gaia.–Aseguruen eragiketaren osagai nagusiak. Aseguru kontratua: xedapen orokorrak. Ondasunen asegurua.

18. gaia.–Pertsonen asegurua. Pentsio planak. Pentsio funtsak: finantza araubidea, entitate kudeatzaileak eta gordailuzainak.

Laugarren ariketa

Nafarroako Finantza eta Tributu Zuzenbidea.

I.–Zati orokorra eta tributu arloko prozedurak.

1. gaia.–Finantza zuzenbidea: kontzeptua, autonomia eta edukia. Ogasun publikoa Espainiako Konstituzioan.

2. gaia.–Estatuko Aurrekontu Orokorrak: edukia, aurrekontuen egitura, muga eta aldaketak. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legeak gai hauek nola arautzen dituen.

3. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea: alderdi orokorrak. Nafarroako Ogasun Publikoaren araubidea: eskubideak eta betebeharrak. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak bete eta likidatzea. Nafarroako gastu publikoa betearazteko prozedura bereziak.

4. gaia.–Nafarroako sektore publikoaren finantza jardueraren kontrola. Barne kontrola: kontu-hartzearen aipamen berezia. Kanpoko kontrola: Comptos Ganberaren eginkizunak.

5. gaia.–Tributu zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Zerga zuzenbidearen iturriak. Tributuei buruzko legeriaren printzipioak.

6. gaia.–Nafarroako tributu arauen aplikazioa eta interpretazioa. Denbora-esparrua eta toki-esparrua. Legearen kontrako iruzurra. Analogia tributu zuzenbidean. Simulazioa.

7. gaia.–Tributuak: kontzeptua, helburuak eta motak. Harreman juridiko-tributarioa. Zergapeko egintza. Loturarik eza eta salbuespena. Salbuespen subjektiboak eta objektiboak. Sorrarazpena.

8. gaia.–Zerga oinarria: kontzeptua eta zehaztu edo kalkulatzeko araubideak. Likidazio oinarria. Tributu kuota. Karga tasa. Tributu zorra. Tributu zorraren bermeak.

9. gaia.–Tributudunak: motak. Eskubideak eta bermeak. Subjektu pasiboak. Zergaduna. Ordezkoa. Atxikitzailea eta konturako sarrera egiteko obligazioa duena. Tributu ordenan jarduteko ahalmena. Ordezkaritza. Egoitza eta helbide fiskala.

10. gaia.–Tributuen arduradunak. Araubide orokorra. Erantzukizun solidarioaren kasu bereziak. Arduradunak ustiapen edo jarduera ekonomikoak eskuratzeagatik. Erantzukizun subsidiarioaren kasu bereziak. Ondorengoak eta atxikitako ondasunen eskuratzaileak.

11. gaia.–Tributuen kudeaketa (I). Kontzeptua eta ezaugarriak. Xedapen orokorrak: prozeduren tramitazio egoera; agirien kopia; arduradunen identifikazioa; ziurtagiriak eta kopiak egitea; agiriak aurkeztea; zerga arloko administrazioaren betebeharra eskubideen erabilera errazteko; administrazio organoak. Tributudunari informazioa eta laguntza ematea: informazioa eta laguntza, argitalpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko kontsultak. Gizarte lankidetza.

12. gaia.–Tributuen kudeaketa (II). Tributu kudeaketaren prozedura: Hasiera. Tributu aitorpena. Autolikidazioak. Salaketa publikoa. Ebatzi beharra eta ebazteko epeak. Entzute tramitea eta alegazioak. Jakinarazpenak. Froga.

13. gaia.–Tributuen kudeaketa (III). Egiaztatzeko eta ikuskatzeko jarduketak. Egiaztapen laburtua. Balioak egiaztatzea. Tributuen likidazioa: izaera eta motak.

14. gaia.–Tributuen kudeaketa (IV). Laguntza eman beharra. Agintariek eta erakundeek datuak emateko duten betebeharra. Tributu gaietan eragina duten datuen isilpekotasuna. Fakturazio betebeharra. Hirugarren pertsonekiko eragiketen urteko aitorpena. Okerreko diru-sarreren itzulketa. Autolikidazioen zuzenketa eta tributuetan eragina duten egintzen inpugnazioa eta konturako atxikipen eta sarrerena.

15. gaia.–Diru-bilketaren kudeaketa (I). Ezaugarriak eta legezko araubidea. Nafarroako Ogasun Publikoaren diru-bilketarako organoak. Zorren iraungipena. Ordainketa: betekizunak, bitartekoak eta egiaztagiriak; ordainketaren ondorioak eta ordainketa egoztea; ez ordaintzearen eta kontsignaziorik ezaren ondorioak. Preskripzioa. Kaudimengabezia. Barkamena.

16. gaia.–Diru-bilketaren kudeaketa (II). Ordainketa arbitratzeko formula bereziak. Gerorapenak eta zatikako ordainketak. Konpentsazio prozedura. Nafarroako Zerga Ogasuneko diru-sarrerak erakunde laguntzaileen bitartez.

17. gaia.–Premiamendu bidezko diru-bilketaren prozedura. Aurka egiteko zergatikoak. Prozeduraren fase aurreratuak: enbargoa, gordailua eta besterentzea.

18. gaia.–Tributu zorrak kobratzeko pribilejioak. Ogasun Publikoa eta konkurtso prozesuak. Hirugarrengotzak. Ekintza zibilak eta penalak.

19. gaia.–Tributuak ikuskatzeko prozedura (I). Tributuen ikuskapena: eginkizunak, antolaketa, eskubideak eta betebeharrak. Ahalmenak. Jarduketa motak. Tributuen arloan garrantzitsua den informazioa lortzeko jarduketak. Informazio eta aholkurako jarduketak.

20. gaia.–Tributuak ikuskatzeko prozedura (II). Egiaztatzeko eta ikertzeko jarduketak. Jarduketen tokia eta denbora. Prozeduraren hasiera, garapena eta bukaera. Ikuskapen jarduketen agiriak. Zehapenak ezartzea.

21. gaia.–Tributu arloko arau-hauste eta zehapenak (I). Kontzeptua. araudia. Arau-hausleak. Arau-hauste arinak eta larriak. Tributu arloko zehapenak. Tributu arloko zehapenak mailakatzeko irizpideak. Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko erantzukizunaren iraungipena.

22. gaia.–Tributu arloko arau-hauste eta zehapenak (II). Tributu arloko zehapenak ezartzeko prozedura. Zehapenak ezartzeko eskumena duten organoak. Prozedura bereizia. Hastapena, instrukzioa, entzunaldia interesdunei, tramitazio laburra eta bukaera. Ebazpena emateko epea.

23. gaia.–Ogasun Publikoaren kontrako delituak. Ogasun Publikoaren kontrako delituen zigor moten azalpena. Erantzukizun zibila. Ogasun Publikoaren kontrako delituei aurka egiteko ikuskapen prozedura: tramitazioa.

24. gaia.–Egintzen berrikuspena bide administratiboan. Berrikuspeneko prozedura bereziak. Berraztertzeko errekurtsoa. Erreklamazio ekonomikoak eta administratiboak. Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko eta Administratiboaren antolaketa. Prozeduretako interesdunak: ahalmena, legitimazioa eta ordezkaritza.

25. gaia.–Bide ekonomiko-administratiboan aurkaratzen ahal diren egintzak. Berrikuspena zabaltzea. Metaketa. Aurkaratzen ahal den egintza etetea. Prozedura. Berrikusteko errekurtso berezia. Bermeen kostuaren errenboltsua eta haien murrizketa proportzionala.

II.–Zati berezia.

1. gaia.–1841eko Lege Hitzartuaren xedapenak Ogasunaren arloan. Hitzarmen ekonomikoaren eta itun ekonomikoaren arteko desberdintasunak. Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoen historia laburra. Nafarroako Foru Eraentza Hobetzeari eta Berrezartzeari buruzko Lege Organikoaren arlo horretako xedapenak.

2. gaia.–1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren arabera eta 2007ko azaroaren 5eko Akordioaren arabera (I). Xedapen orokorrak. Tributu harmonizazioa: arau komunak. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Ondarearen gaineko zerga. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Oinordetzaren eta dohaintzen gaineko zerga.

3. gaia.–1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren arabera eta 2007ko azaroaren 5eko Akordioaren arabera (II). Sozietateen gaineko zerga eta balio erantsiaren gaineko zerga.

4. gaia.–1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren arabera eta 2007ko azaroaren 5eko Akordioaren arabera (III). Zerga bereziak. Zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zerga. Aseguruetako primen gaineko zerga. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Jokoaren gaineko tributuak. Tasak. Kudeatzeari eta prozedurari buruzko arauak. Toki ogasunak.

5. gaia.–1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren arabera eta 2007ko azaroaren 5eko Akordioaren arabera (IV). Arbitraje Batzordea. Diru ekarpena. Batzorde Koordinatzailea.

6. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (I). Zergaren araubide juridikoa, izaera, helburua eta aplikazio eremua. Zergapeko egintzaren esparru material eta pertsonala. Zerga-oinarria: arau orokorra. Lan etekinak.

7. gaia.–Pertsona fisikoen Errentaren gaineko zerga (II). Ondasun higigarrien nahiz higiezinen kapitalaren etekinak. Enpresa edo lanbide jardueren etekinak.

8. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (III). Ondare gehitze eta gutxitzeak. Errentak egoztea, nazioarteko gardentasun fiskala eta inbertsio kolektiboko erakundeak. Irudi-eskubideak.

9. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (IV). Errenten integrazioa eta konpentsazioa. Likidazio oinarria. Zerga kalkulatzea: kuota osoa, kuota likidoa eta kuota diferentziala. Tributu zorra.

10. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (V). Taldeko tributazioa. Zergaldia eta zergaren sorrarazpena. Zergaren kudeaketa: atxikipenak eta konturako ordainketak, prozeduraren hasiera, likidazioa eta formazko betebeharrak.

11. gaia.–Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (I) Izaera, xedea eta aplikazio eremua. Elementu pertsonalak. Zergarekiko lotura.

12. gaia.–Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (II) Establezimendu iraunkorraren bidez lortutako errentak. Establezimendu iraunkorrik gabe eskuratutako errentak. Errenta-egozpenaren araubideko entitateak. Erakunde ez-egoiliarren ondasun higiezinen gaineko karga tasa berezia. Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuetako egoiliarrak diren zergadunendako aukera.

13. gaia.–Pertsona fisikoen ondarearen gaineko zerga. Ezaugarriak, helburua eta aplikazio eremua. Zergapeko egintza. Subjektu pasiboa. Ondare-elementuen zergapetzea eta egozpena. Zerga-oinarria eta likidazio-oinarria. Sorrarazpena. Tributu zorra. Zergaren kudeaketa.

14. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (I). Izaera eta aplikazio eremua. Zergapeko egintza. Subjektu pasiboa. Salbuespenak.

15. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (II). Zerga-oinarria: kontzeptua eta kalkulua; balioaren zuzenketak: amortizazioak; finantza errentamendurako kontratuak eta erabilera lagatzekoak, erosteko edo berritzeko aukera dutenak; narriaduraren ondoriozko balio-galera, pentsio planetako ekarpenak eta kontribuzioak; zerga ondorioetarako kengarriak ez diren gastuak; balorazio arauak; aldi baterako egozpena; berrinbertsioak; zenbait aktibo ukiezin lagatzearen ondoriozko diru-sarrerak; finantza gastuen kenkarietarako arauak.

16. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (III). Likidazio oinarria. Likidazio oinarriaren murrizketak. Zergaldia eta zergaren sorrarazpena. Tributu zorra: karga tasak eta kuota osoa; hobariak; zergapetze bikoitza saihesteko metodoak; pizgarriengatiko kenkariak.

17. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (IV). Ordainketa zatikatua. Konturako ordainketen kenkaria. Zergaren kudeaketa: entitateen aurkibidea, kontabilitateko betebeharrak eta borondatezko errabalorazioak; aitorpen-autolikidazioa; ofiziozko itzulketa; konturako diru-sarrera eta atxikipena egiteko betebeharra.

18. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (V). Salbuespen partziala duten entitateen araubidea. Etxebizitzak errentan ematen diharduten entitateak. Kontsolidazio fiskalaren araubidea.

19. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (VI). Bat-egiteen, zatiketen, aktiboen ekarpenen eta baloreen trukaketen araubide berezia eta europar sozietate batek edo europar sozietate kooperatibo batek helbide soziala Europar Batasuneko kide den estatu batetik beste batera aldatzeko araubide berezia. Beste araubide berezi batzuk: aipamena eta oinarrizko ezaugarriak.

20. gaia.–Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga. xedapen orokorrak. Zergapeko egintza. Salbuespenak. Zergaren subjektu pasibo eta erantzuleak. Zerga-oinarria. Likidazio oinarria. Tributu zorra. Sorrarazpena eta preskripzioa. Arau bereziak. Formazko betebeharrak.

21. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (I). Izaera eta aplikazio eremua. Ondasunen entrega eta zerbitzu-emateak: zergapeko egintza; ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren pean dagoen egintzaren mugapena; zenbait terminori dagozkien kontzeptuak; lotuta ez dauden eragiketak; eragiketa asimilatuak.

22. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (II). Ondasunen eskurapenak Europar Batasunaren barrenean: zergapeko egintza; loturarik eza; kontzeptua; eragiketa asimilatuak.

23. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (III). Salbuespenak.

24. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (IV). Sorrarazpena. Zerga-oinarria. Subjektu pasiboak. Zergaren erantzuleak. Eragina. Zerga-tasa.

25. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (V). Kenkariak eta itzulketak.

26. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (VI). Araubide bereziak. Arau orokorrak. Araubide erraztua. Abeltzaintzaren, nekazaritzaren eta arrantzaren araubide berezia. Ondasun erabilien, arte-gaien, antzinako gauzen eta bilduma-gauzen araubide berezia.

27. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (VII). Inbertsioko urrearen araubide berezia. Bidaia agentzien araubide berezia. Baliokidetasun errekarguaren araubide berezia. Bide elektronikoaz egindako zerbitzuen araubide berezia. Entitate taldearen araubide berezia. Subjektu pasiboen betebeharrak. Zergaren kudeaketa. Diru-sarrera etetea. Arau-hausteak eta zehapenak.

28. gaia.–Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga (I). Izaera eta aplikazio eremua. Ondare eskualdaketak: zergapeko egintza; subjektu pasiboa; zerga oinarria; tributu kuota; kasu bereziak. Sozietate eragiketak: zergapeko egintza; subjektu pasiboa; zerga oinarria; tributu kuota.

29. gaia.–Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga (II). Egintza juridiko dokumentatuak: printzipio orokorrak; notario agiriak; merkataritza agiriak; agiri judizialak. Hiru karga motei aplikatzen zaizkien xedapenak: onura fiskalak; balioen egiaztapena; sorrarazpena eta preskripzioa; formazko betebeharrak; itzulketak; zergaren kudeaketa.

30. gaia.–Zerga bereziak. Izaera. Zerrenda. Zergapeko egintzak, elementu pertsonalak eta tributu zorraren kalkulua. Zenbait garraiobideren gaineko zergaren aipamen berezia: zergapeko egintza; salbuespenak, itzulketak eta murriztapenak; subjektu pasiboak; sortzapena; zerga oinarria; zerga tasak, zergaren likidazioa eta ordainketa.

31. gaia.–Aseguruetako primen gaineko zerga. Hidrokarburoen gaineko zerga. Tabakogaien gaineko zerga. Elektrizitatearen gaineko zerga. Ikatzaren gaineko zerga berezia. Fundazio eta babesletza jardueren tributu araubidea. Kooperatiben zerga araubidea.

32. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren Erakunde Autonomoetako Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Foru Legea: xedapen orokorrak, tasa eta prezio publikoak.

33. gaia.–Nafarroako Toki Ogasunen finantzaketa. Nafarroako toki entitateen baliabide motak. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta katastroak.

34. gaia.–Araubide arrunteko autonomia erkidegoen finantzabidea: finantza baliabideak eta printzipioak. Haien esku utzi diren tributuen araubidearen eta baterako zerga erantzukizunaren aipamen berezia.

35. gaia.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua: aurrekariak, eginkizunak eta egitura. Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa: egitura eta eginkizunak.

Oharra: Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Iragarkiaren kodea: F1315590