99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 175/2012 prozedura arrunta

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, José Galafate Rodríguezek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Serimpe, S.A.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratzen ari den 175/2012 demandan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2013ko martxoaren 1eko 11:00etan ager dadin, 103. judizio-aretoan (lehen solairua), adiskidetze-ekitaldia egiteko eta, beharrezkoa bada, judizioa.

Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Demandatuak berak agertu beharko du aitortza judiziala egitera, eta, pertsona juridiko pribatu bat bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak. Ordezkaritza frogatzeko, eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Ohartarazten zaio bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, aitortutzat jotzen ahalko dela.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Serimpe, S.A.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 4an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1206842