99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/02992 TR/br espedientea Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Elgorriagako Udala.

I.F.Z. zenbakia: P 3108600B.

Helbidea: San Pedro kalea, 1, 31744 Elgorriaga (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Ezkurra 1.0100.170.

Udalerria eta probintzia: Elgorriaga (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ezkurra ibaia ur-ohearen azpitik gurutzatzen duen polietilenozko hodi bat jartzea proiektatu da, 15 cm-ko diametrokoa eta metro bateko sakoneran, Ezkurra ibaiaren eskuinaldeko lurzatiak urez hornitzeko, Elgorriagako udal mugapean. Horretarako, aurreikusi da presa bat egitea, eta hodia ezarriko den zanga zulatu eta betetzea, bitarteko mekanikoak erabiliz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zubietako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua, 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2012ko apirilaren 23an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1206281