99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-EXT-208

2011ko azaroaren 24an, aldeetako batek eskatuta hasi zen aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Luis Maria Ibañez Beruete.

Xedea: ureztatzeko ur aprobetxamendu bat amaitzea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Alderdia: fazeroa.

Udalerria: Miranda Arga (Nafarroa).

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 1,32 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioaren 2001eko uztailaren 5eko ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Uren Erregistroko A atalaren 30. liburukiaren 130. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko martxoaren 23an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1206157