99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2012ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, 1/2012 aldaketa onetsi zuen hasiera batean, 2012ko udal aurrekontu luzatuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Cascanten, 2012ko maiatzaren 16an.-Alkatea, José Gómara Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1207504