99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPEN, INDUSTRIA, ENPLEGU ETA INGURUMEN DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentu honek ofizioa jaso du, jarraian adierazten den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea igortzeko eskaera egiten duena:

Auzitegia/Epaitegia: Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia. Administrazioarekiko Auzien Sala.

Errekurtso zenbakia: 532/2011 (handitzea).

Errekurritutako ebazpena: Nafarroako Gobernuak 2012ko urtarrilaren 25ean hartutako Erabakia, administrazioarekiko auzien bidearen aurreko errekerimendua ezesten duena 212/2011 Foru Aginduari buruz. Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren hainbat ebazpen, Zalbako Ikastetxe Publikoaren erabakia aldatzen zutenak, ofizioz berrikusteko eskaera onetsi zen foru agindu horretan, eta haiek baliogabetzat jo ziren.

Espediente administratiboaren zenbakia: STCA11532.

Auzi-jartzailea: Lizoainibarko Udala.

Horregatik, errekurtso horretan interesdun gisa agertzen diren guztiak epatzen dira demandatu gisa ager daitezen bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2012ko apirilaren 25ean.-Idazkari tekniko nagusia, Miguel Angel Pérez García.

Iragarkiaren kodea: F1206855