99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

129/2012 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, Iturengo (Nafarroa) Sagardia jauregia izeneko monumentua ondasun inbentariatu deklaratzeko espedientea irekitzen duena.

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak honako txosten hau aurkeztu du:

"María Teresa Sagardía Armisén andreak, Francisco Javier Sagardía Carricaburu jauna ordezkatuz, 1989ko urriaren 19an eskatu zuen Iturengo (Nafarroa) Sagardia jauregia interes kulturaleko ondasun deklaratzeko, ondasun higiezinen kategorian. Jauregi hau Nafarroako mendialdeko jauregien arkitekturaren erakusgarri ona da. Oin angeluzuzeneko eraikuntza airosoa da. Hiru solairu eta sabaia ditu, lau isurkiko teilatua eta zur landuzko teilatu hegal zabala. Eraikuntza osoa harlanduzkoa da.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol kontseilariaren abenduaren 17ko 891/1990 Foru Aginduaren bidez, Iturengo Sagardia jauregia izeneko higiezina interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea ireki zen. Beste espediente batean, espedientearen iraungitze deklarazioa tramitatu da; iraungitze hori 1992ko abuztuaren 17an gertatu zen, espedientea ireki zenetik pasatutako epeagatik eta han azaldu ziren gainerako arrazoiengatik. Arrazoi horien artean agertzen da denbora horretan Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legea aldarrikatu dela, eta lege horrek ondasun inbentariatuen kategoria ezartzen duela babes berezia behar dutenen artean, eta aipatutako jauregia ongi txerta daitekeela kategoria horretan. Hala, Ondare Historikoaren Zerbitzuak ofizioz tramita dezake behar den espedientea.

Horiek horrela, Ondare Arkitektonikoaren Atalak ofizioz proposatu du Iturengo Sagardia jauregia ondasun inbentariatu deklaratzeko espedientea irekitzea.

Ondasun hori behar bezala babesteko, beharrezkotzat jotzen da babes eremu bat finkatzea eraikinaren bistak eta bere inguruneko ezaugarriak mantentzeko".

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeak eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zuen abuztuaren 1eko 119/2011 Foru Dekretuak eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iturengo (Nafarroa) Sagardia jauregia izeneko monumentua ondasun inbentariatu deklaratzeko espedientea irekitzea, ebazpen honen eranskineko agirietan adierazten diren mugekin.

2. Espedientea tramitatzen jarraitzea, indarrean dauden xedapenek ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau interesdunei eta Iturengo Udalari jakinaraztea. Aditzera ematen zaie, azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1.d artikuluan xedaturikoarekin bat, ukituriko eremuak zatikatzeko edo bertan eraiki edo eraisteko udal lizentziak eta emanak daudenen ondorioak bertan behera utzi behar direla. Toki horietan lanen bat berehalakoan egin behar bada ezinbestean, beharrezkoa izanen da kulturaren arloan eskuduna den departamentuaren baimena.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta argitaratzen denetik 30 eguneko epea ematea jendaurrean egon dadin, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 2an.-Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ana Zabalegui Reclusa.

Iturengo Sagardia jauregiaren babes eremua

Hitzez hitzeko mugapena

Mugapena Landa Bidean hasten da, 124. lurzatian hain juxtu. 124. lurzatia inguratzen du Jauregiko karrika gurutzatu arte. Hortik aurrera, 115. lurzatia inguratzen du Herriko plazaraino. Herriko plazatik eta 49. lurzatitik segituz, Jauregiko karrika hartzen du, eta 115. lurzatia inguratzen, karrika guratzatu arte 77. lurzatiarekin bat egiten duen tokian. Hortik, 124. lurzatia inguratzen segitzen du, Landa Bidearekin bat egin arte. Horrela ixten da babes-ingurua.

Iragarkiaren kodea: F1206810