99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

006/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, prozedura laburtuko 447/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Roberto León Zaro jaunak eskatuta aurkeztu da errekurtsoa.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiko idazkariak, 2010eko abenduaren 13ko izkribuan, aditzera eman zuen Roberto León Zaro jaunak eskatuta jarri zela prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa -zeinari 447/2010 zenbakia esleitu baitzitzaion-, Epaimahaiaren 2010eko apirilaren 9ko Erabakiaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren ezespenaren kontra. Erabaki horren bidez, proba psikoteknikoen behin betiko emaitzak eta oposizioko proben guztirako puntuazioa onetsi ziren, Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko deialdian. Deialdi hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 15eko 70/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Epaitegiko idazkariak eskatu du espediente administratiboa igor dakiola eta interesdunak epatu daitezela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea 468/2010 zenbakia duen prozedura arruntari dagokion administrazio-espedientea, hain zuzen ere Roberto León Zaro jaunak eskatuta Epaimahaiaren 2010eko apirilaren 9ko Erabakiaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren ezespenaren kontra jarritakoari dagokiona. Erabaki horren bidez, proba psikoteknikoen behin betiko emaitzak eta oposizioko proben guztirako puntuazioa onetsi ziren, Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko deialdian. Deialdi hori maiatzaren 15ean emandako 70/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, interesdunak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratu eta biharamunetik bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Roberto León Zaro jaunari, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 21ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1207850