99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

80/2012 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, "Zilbetira iristeko NA-2532 errepidea egokitzea" izeneko proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzen duena, ukitutako ondasun eta eskubideak zehazteko eta ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak adierazi du Nafarroako Errepideen 2010-2018rako III. Plan Zuzentzailean, Nafarroako Parlamentuak onetsian, "Zilbetira iristeko NA-2532 errepidea egokitzeko" jarduketa sartzen dela.

Proiektu horren bidez, NA-6900 errepidearen saihesbidea eginen da, N-135 errepidearekiko gurutzagune berri batetik hasiz, gutxi gorabehera 24+200 k.p.an, eta gaur egungo errepidearen 2+000 k.p.an bukatuko da. Tunel bat ere eginen da, gutxi gorabehera 330 metro luze, mendatea saihesteko.

Jarduketak 1.231 m-ko luzera du guztira. Oinplanoko trazadura nabarmen hobetuko da, ibilbidea 769 metro murriztuz gaur egungo ibilbideko 2 km-tan; horrek orduko 60 km-ko abiaduran ibiltzeko aukera emanen du ia ibilbide osoan, hasierako gurutzaguneko bihurgunean izan ezik.

330 m-ko luzerako tunel bat proiektatu da 0+460 eta 0+790 k.p.en artean; 20,83 m-ko diametroa izanen du, eta 5,00 m-ko galibo bertikala galtzadaren edozein puntutan.

Bi gurutzagune daude, bata hasieran, N-135 errepidean T formarekin, hau da, plataforma handituko da N-135ean sartu eta bertatik irteteko errei gehigarri berriak sortzeko, eta N-135aren erdialdean errei bat sortzeko, irten edo sartzeko, kasuaren arabera. Beste gurutzagunea gaur egungo NA-2532 errepidearekiko sarbidearen bukaeran egonen da, T formarekin, sarrera-irteerak egiteko errei gehigarririk gabe.

Egitura garrantzitsuena azpiko pasabide bat da, faunarendako erabilera anitzeko pasabide gisa erabiltzen dena, 0+866 k.p.an, 3,50 x 2,00 m-ko markoarekin egina.

Eredu sekzioan 3,00 m-ko bi errei izanen dira 0,50 m-ko bazterbideekin eta 0,50 m-ko bermekin, bi aldeetan tuneletik kanpo, eta, tunelaren barnean, berriz, sekzioak 3,50 m-ko bi errei izanen ditu, 1,00 m-ko bazterbideak eta 0,75 m-ko espaloi goratuak alde bakoitzean.

T-42 zoladurako sekzioa egin nahi da. 25 cm-ko zagor artifiziala eta 5 cm-ko nahasketa bituminosoa (AC16 surf B60/70 S motakoa) izanen ditu.

Proiektuan azaltzen da ukitutako zerbitzu hauek berriz ezarriko direla: telefono linea bat hasierako gurutzagunean, eta goi tentsioko linea elektriko bat, azken puntuaren iparraldean 220 metrotara dagoena.

Errepidea ingurumenean integratzeko, proiektuak Ingurumen eraginaren azterlana du. Bertan, prebentzio neurriez eta eragina gutxitzen duten neurri orokorrez gainera, neurri zuzentzaileak eta ingurumen jarraipenekoak sartu dira.

Proiektuak ingurumen askitasuna lortu du, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak proiektuaren aldeko txostena eman baitu, 2012ko martxoaren 26an.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzitako dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jaso ditu.

Lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egin eta haiek desjabetzeko espedienteari ekitea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Bestalde, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 39. artikuluko 3. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, bidezkoa da, halaber, Ingurumen eraginaren azterlana jendaurrean paratzea, proiektuaren ingurumen eragina ebaluatu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Zilbetira iristeko NA-2532 errepidea egokitzeko" proiektua behin-behinekoz onestea.

2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean jaso da.

3. Proiektua jendaurrean jartzea, hilabetez, ukitutako ondasun eta eskubideak zehazteko eta ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete idatziz, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Eranskinean jaso dira. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan eta Esteribarko eta Erroibarko udaletxeetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Esteribarko eta Erroibarko udalei, eta horiek premiatzea beren iragarki oholetan argitara dezaten.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 3an.-Sustapen eta Etxebizitzako kontseilaria, Anai Astiz Medrano.

ERANSKINA

"ZILBETIRA IRISTEKO NA-2532 ERREPIDEA EGOKITZEA" IZENEKO PROIEKTUA BEHIN-BEHINEKOZ ONESTEA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA ZK.

JABEA
ETA HELBIDEA

DESJABETUTAKO AZALERA m²

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota

ESTERIBARKO UDAL MUGAPEA

ES-01

Indurain Larraya, Daniel

Miguel Indurain plaza, 6-5.a A (Atarrabia)

Indurain Larraya, Luis Prudencio

Urederraren iturburua, 7-2.a B (Sarriguren)

57

28

30

Pinudia

ES-02

Vidaurreta Garcia, Gracian

San Gil (Agorreta)

229

28

31

Pinudia

ES-03

Indurain Larraya, Daniel

Miguel Indurain plaza, 6-5.a A (Atarrabia)

Indurain Larraya, Luis Prudencio

Urederraren iturburua, 7-2.a B (Sarriguren)

594

28

32

Pinudia

ES-04

Elcano Armendariz, Martin

San Gil, 8 (Agorreta)

Elcano Armendariz, Jesus Eugenio

San Gil, 8 (Agorreta)

512

28

33A

Pinudia

ES-05

Vidaurreta García, Gracian

San Gil (Agorreta)

382

28

34A

Pinudia

ES-06

Elcano Armendariz, Martin

San Gil, 8 (Agorreta)

Elcano Armendariz, Jesus Eugenio

San Gil, 8 (Agorreta)

1.267

28

35

Pinudia

ES-07

Indurain Larraya, Daniel

Miguel Indurain plaza, 6-5.a A (Atarrabia)

Indurain Larraya, Luis Prudencio

Urederraren iturburua, 7-2.a B (Sarriguren)

71

28

136A

Pinudia

ES-08

Elcano Armendariz, Martin

San Gil, 8 (Agorreta)

Elcano Armendariz, Jesus Eugenio

San Gil, 8 (Agorreta)

Vidaurreta García, Gracian

San Gil (Agorreta)

Indurain Larraya, Daniel

Miguel Indurain plaza, 6-5.a A (Atarrabia)

Indurain Larraya, Luis Prudencio

Urederraren iturburua, 7-2.a B (Sarriguren)

11.307

28

37

Pinudia

ES-10

Villanueva Vidaurreta, Daniel

San Bartolomé/San Bartolo, 3 (Aurizberri)

Villanueva Vidaurreta, Sara

San Bartolomé/San Bartolo, 3 (Aurizberri)

Vidaurreta García, Vicenta

San Bartolomé/San Bartolo, 3 (Aurizberri)

 4.690

28

38

Larrea eta zuhaitzak

ES-11

Elcano Armendariz, Martin

San Gil, 8 (Agorreta)

Elcano Armendariz, Jesus Eugenio

San Gil, 8 (Agorreta)

Vidaurreta García, Gracian

San Gil, (Agorreta)

Indurain Larraya, Daniel

Miguel Indurain plaza, 6-5.a A (Atarrabia)

Indurain Larraya, Luis Prudencio

Urederraren iturburua, 7-2.a B (Sarriguren)

 1.785

28

26

Pinudia

ES-12

Elcano Armendariz, Martin

San Gil, 8 (Agorreta)

Elcano Armendariz, Jesus Eugenio

San Gil, 8 (Agorreta)

774

1.354

409

39

28

28

28

28

25A

25B

25C

25D

Belardia

Larrea eta zuhaitzak

Pinudia

Belardia

ES-13

Elcano Armendariz, Martin

San Gil, 8 (Agorreta)

Elcano Armendariz, Jesus Eugenio

San Gil, 8 (Agorreta)

Agorreta Macaya, María Nieves

Iturralde y Suit, 5-3.a D (Iruña)

Arcelus Miquele, Asunción

Urdazubiko Monasterioa, 30, 6.a B (Iruña)

Fundación Hnos. Agorreta

Zangoza, 17-2.a (Iruña)

Vidaurreta García, Gracian

San Gil (Agorreta)

 4.185

28

119

Pinudia

ES-16

Elcano Armendariz, Martin

San Gil, 8 (Agorreta)

Elcano Armendariz, Jesus Eugenio

San Gil, 8 (Agorreta)

Vidaurreta García, Gracian

San Gil, (Agorreta)

Indurain Larraya, Daniel

Miguel Indurain plaza, 6-5.a A (Atarrabia)

Indurain Larraya, Luis Prudencio

Urederraren iturburua, 7-2.a B (Sarriguren)

350

28

21

Pinudia

ES-16.1

Elcano Armendariz, Martin

San Gil, 8 (Agorreta)

Elcano Armendariz, Jesus Eugenio

San Gil, 8 (Agorreta)

Vidaurreta García, Gracian

San Gil, (Agorreta)

Indurain Larraya, Daniel

Miguel Indurain plaza, 6-5.a A (Atarrabia)

Indurain Larraya, Luis Prudencio

Urederraren iturburua, 7-2.a B (Sarriguren)

12

28

22

Pinudia

ALDI BATERAKO OKUPAZIOAK UKITUTAKO LURZATIAK, PILAKETA EREMUAK ETA INSTALAZIO OSAGARRIAK DIRELA ETA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABETUTAKO AZALERA m²

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA m²

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota

ESTERIBARKO UDAL MUGAPEA

ES-100

Elcano Armendariz, Martin

San Gil, 8 (Agorreta)

Elcano Armendariz, Jesus Eugenio

San Gil, 8 (Agorreta)

4.038

28

45A

Belardia

ZABORTEGI EREMUETAN ALDI BATERAKO OKUPAZIOAK UKITUTAKO LURZATIAK

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABETUTAKO AZALERA m²

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA m²

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota

ESTERIBARKO UDAL MUGAPEA

ES-101

Elcano Armendariz, Martin

San Gil, 8 (Agorreta)

Elcano Armendariz, Jesus Eugenio

San Gil, 8 (Agorreta)

5.240

28

60A

Belardia

ES-102

Vidaurreta García, Gracian

San Gil (Agorreta)

4.630

28

59A

Belardia

ES-103

Ballano Lopez, Rafael

Iruñeko bidea, 2-1.a (Aranguren. C)

6.699

28

137A

Belardia

ERROIBARKO UDAL MUGAPEA

ER-104

Bidaurreta Azkárate, Eduardo

San Esteban/Done Esteb (Erroibar. C)

11.565

4

1100A

Belardia

F1206800

Iragarkiaren kodea: F1206800