99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

167E/2012 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren zuzendari nagusiak emana, enpresa elkarteak kanpoan sustatzeko diru-laguntzetarako 2012ko deialdia onesten duena.

Xedea: enpresa elkarteak kanpoan sustatzeko diru-laguntzetarako 2012ko deialdia onestea.

Erreferentzia: Espediente kodea:

Unitate kudeatzailea: Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzua. Nazioarteko Merkatuaren Atala.

Tel.: (848) 42 77 37, faxa: 848 42 57 71.

Helbidea: Arrieta kalea, 8-5. solairua - 31002 Iruña.

Posta elektronikoa: internacionalizacion@navarra.es.

Espedientea:

Espediente mota: laguntza eta diru-laguntzak - enpresa elkarteak kanpoan sustatzeko diru-laguntza.

RCSA kodea: 3973.

Aplikatu beharreko arauak: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Gaur egun beharrezko estrategia da enpresak nazioartera ateratzea enpresa sendotzeko eta lehiakortasunari eusteko.

Nafarroako enpresen eskaintza beste herrialde batzuetan ezagutzera emateko modu egokietako bat da sustapen ekintzak elkarturik antolatzea, bai jatorrian, bai destinoan.

Elkarturiko ekintzen bidez, funtsezko bi helburu lortzen dira: enpresak eta beren produktuak sustatzea, eta Nafarroari buruzko kanpoko ezagutza hobetzea.

Uste da kanpoko merkataritzan eskumenak dituzten zuzenbide publikoko korporazioak eta enpresa elkarteak izaten ahal direla eraginkorrenak horrelako ekintzak antolatzen, enpresak lurraldean edo sektorean biltzen dituzten entitateak direnez gero.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Enpresa elkarteak kanpoan sustatzeko diru-laguntzetarako 2012ko deialdia onestea.

2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskaerak kontuan hartuta:

ZENBATEKOA

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

EKITALDIA

300.000,00

G/124004/4819/431300: kanpo sustapenerako sektoreko ekintzak

2012

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 8an.-Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren zuzendari nagusia, María Jesús Valdemoros Erro.

1. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria. Xedea.

Enpresa elkarteak eta nazioartekotze lanean diharduten beste entitate batzuk kanpoan sustatzeko diru-laguntzak arautzea dute xede oinarri hauek, kanpoan sustatzeko elkarturiko ekintzak indartzearren, bai jatorrian bai destinoan.

2. oinarria. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

2011ko abenduaren 1etik 2012ko azaroaren 30era arte egin beharko dira diru-laguntzaren xedeko jarduerak, eta onuradunak oinarri honetan diru-laguntzaren xedeko gastu bakoitzerako ezarritakoa jasotzen ahalko du; 75.000 euro gehienez ere.

Honako gastu hauek jaso dezakete diru-laguntza:

1. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak.

a) Elkarturiko bidaiak antolatzea:

entitate eskatzaileak merkataritzako misioak, enpresari topaketak edo aukeratutako herrialdean egiten diren azoketarako bisitaldiak antolatzeagatik emanen da diru-laguntza.

Jarduketak bete beharreko baldintzak, diru-laguntza hartu ahal izateko:

-Helbide fiskala Nafarroan duten 5 enpresek gutxienez parte hartzea.

-Parte hartzaileak entitate eskatzaileen partaide izatea edo izan ahal izatea.

-Parte hartzaile bakoitzak harreman agenda bat antolatzeko eskatzea entitate eskatzaileari.

-Bidaiaren hasiera eta bukaera Espainian izatea.

Diru-laguntzak ondoko kontzeptu hauek izanen ditu:

-Lan agenda prestatzeko kanpoko kostua: 2.2 oinarrian ezarritako portzentajeen araberako diru-laguntza izanen du eta 260 euro, gehienez ere, agenda bakoitzeko.

-Pertsona baten ostatuaren eta joan-etorrien gastuak parte hartzen duen enpresa bakoitzeko, 2.2. oinarrian ezarritakoaren arabera.

-Entitate eskatzaileko pertsona baten ostatuaren eta bidaiaren gastuak, 2.2. oinarrian ezarritakoaren arabera.

b) Azoketan parte hartzea:

Parte hartzen duten entitate eskatzaileentzat, banakako estanda edo partekatua dutela.

Nazioartekotze planean aukeratutako herrialdeetako batean egin beharko da azoka, plan hori 4.3.b oinarrian adierazitakoaren arabera aurkeztuta. Dena dela, azoka beste herrialde batean egiten bada (Espainia ez dena), laguntza jaso dezake, baldin zuzeneko harremana ezartzen ahal bada aurkeztutako nazioartekotze planarekin. Kasu honetan, diru-laguntza ez da handituko 2.2 oinarrian herrialdeen arabera ezarritako portzentaje berariazkoetan.

Kontzeptu hauei ematen ahal zaie diru-laguntza:

-Lekua errentan hartzea.

-Estanda apaintzea.

-Produktuak garraiatzea.

-Laguntzaileak eta interpreteak kontratatzea.

-Pertsona baten ostatuaren eta bidaiaren gastuak, enpresa erakusketari bakoitzeko, 2.2. oinarrian ezarritakoaren arabera.

-Entitate eskatzaileko pertsona baten ostatuaren eta bidaiaren gastuak, 2.2. oinarrian ezarritakoaren arabera.

-Izena ematea eta nahitaezko asegurua, baita azokaren katalogoan sartzea ere.

c) Alderantzizko misioak:

diru-laguntza emanen zaio entitate eskatzaileari alderantzizko misioak antolatzeagatik, entitate eskatzaileko partaideak diren enpresetara gaur egungo edo balizko preskriptore edo bezeroak etortzen direnean aukeratutako herrialdeetatik.

Kontzeptu hauei ematen ahal zaie diru-laguntza:

-Gaur egungo edo balizko preskriptore edo bezeroen ostatu eta bidaia gastuak, planaren xedeko herrialdetik entitate eskatzailearen egoitzara egindakoak, 2.2 oinarrian ezarritakoaren arabera.

-Nafarroako egonaldiko lekualdatze gastuak eta misioarekin zuzeneko zerikusia duten antzeko jardueretakoak.

-Aholkularitzaren kontratazioa jatorrizko herrialdean, alderantzizko misiorako parte hartzaileak hautatzeko.

d) Eskaintza destinoan aurkeztea:

diru-laguntza jaso daiteke aukeratutako herrialdean ekitaldiak antolatzeko, baldin eta entitate eskatzailearen parte diren enpresen eskaintzaren berri emateko badira eta azoka bati loturik ez badaude.

Kontzeptu hauei ematen ahal zaie diru-laguntza:

-Espazioa eta dekorazioa alokatzea.

-Produktuak garraiatzea.

-Laguntzaileak eta interpreteak kontratatzea.

-Pertsona baten ostatuaren eta joan-etorrien gastuak parte hartzen duen enpresa bakoitzeko, 2.1. oinarrian ezarritakoaren arabera.

-Entitate eskatzaileko pertsona baten ostatuaren eta bidaiaren gastuak, 2.1. oinarrian ezarritakoaren arabera.

-Aholkularitzaren kontratazioa destinoan, antolatu den ekitaldian parte hartuko dutenak aukeratzeko.

2. Diru-laguntzaren kalkulua.

Laguntza jaso dezaketen gastuen %40 izanen da diru-laguntza portzentajea, bidaiak izan ezik.

Portzentaje hori handitzen ahal da jarduera Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan bada (%20) edo 2004tik aurrera Europar Batasunean sartutakoetan bada (%10). Hona zein diren herrialde horiek: Bulgaria, Zipre, Txekiar Errepublika, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia, Errumania, Eslovakia eta Eslovenia.

Bidaietan, diru-laguntza joan-etorrien eta ostatuaren %100 izanen da, turista klasean, baldin Espainian abiatu eta bukatzen bada; gehienekoa 2. eranskinean ezarritakoa izanen da, destinoaren arabera. Lekualdaketak ez dira joan-etorrien-gastutzat hartuko.

Bidaiak herrialde bat baino gehiago hartzen baditu, bidaia-poltsa handiena hartuko da maximotzat.

3. oinarria. Onuradunak.

1. Honako baldintza hauek betetzen dituzten enpresa elkarteak izan daitezke onuradunak:

a) Irabazi-asmorik ez izatea.

b) Nafarroan egotea.

c) Erakunde Profesionalen Erregistroan inskribaturik egotea.

d) Beren jarduera eremuan ordezkaritza handia izatea.

e) Beren helburuen artean enpresa elkartuen nazioartekotzea izatea.

f) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekurik ez izatea. Eskabidean sartutako erantzukizuneko aitorpenaren bidez frogatuko da hori.

2. Orobat, zuzenbide publikoko korporazioak izaten ahal dira onuradun, egoitza Nafarroan badute eta haien helburuetako bat Nafarroako enpresak nazioartekotzea bada.

3. Betebehar horiek 4. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztuz frogatu beharko dira, eta diru-laguntzaren xede diren jarduerak bukatu arte eutsi beharko zaie.

Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dauzkala egiaztatzeko, eskabide-orrian interesdunek baimena emanen diote Ekonomia eta Ogasun Departamentuari betebehar hori frogatzen duten datuak diru-laguntzaren gaineko ebazpen proposamena ematen denean begiratzeko.

4. oinarria. Eskaerak aurkeztea.

1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (deialdia zein egunetan argitaratu, hurrengo hilabeteko egun horretan bukatuko da).

2. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.navarra.es) zerbitzuen katalogoan dagoen fitxa erabiliz. Fitxa horretan Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko lotura izanen da, eta beharrezkoa izanen da ziurtagiri digitala izatea, identifikatzeko.

Behar diren baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten eskatzaileei tramitazioa errazteko, Nafarroako Gobernuak erabiltzaileentzako arretaguneak jarriko ditu, zerbitzuen katalogoaren fitxan behar bezala iragarriko direnak. Gune horietan eskaerak aurkezteko moduari buruzko aholkuak emanen dira, eta, hartarako, aurreko lerroaldean adierazi bezala, beharrezkoa izanen da ziurtagiri digitala izatea.

3. Eskabidea bat etorriko da Nafarroako Gobernuaren Interneteko www.navarra.es atarian dagoen ereduarekin, eta harekin batera dokumentazio hau aurkeztu beharko da, eskanerretik pasatutako banakako dokumentuetan, dagokien izenarekin ongi identifikaturik (adibidez: "nazioartekotze plana", "kontratuaren kopia", etab.):

a) Enpresa elkartuen zerrenda, adieraziz helbidea, IFZ, jarduera sektorea eta altako data.

b) Nazioartekotze plana, eduki hau izanen duena:

-Entitate eskatzailearen eta egiten dituen jardueren deskripzioa.

-Zuzendaritza batzordeko kideak eta hartan zerbitzu ematen duten langileak.

-Entitate eskatzailearen helburuak.

-Nazioartekotze estrategia eta xede diren herrialdeak.

-Sustapenaren xede nagusiak diren herrialdeak, haiek hautatzeko arrazoiak azaldurik.

-Herrialdearen azterketa estrategikoa (gaur egungo egoera eta izan lezakeen bilakaera).

-Aukeraturiko herrialdeko entitateekiko hitzarmenak egotea.

-Egin beharreko jardueren plangintza, datak, langileak eta jarduera bakoitzaren aurrekontua, kontzeptuen arabera sailkatua, adierazita.

4. Eskatutako dokumentazioa osorik ez badago, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak hamar egun balioduneko epean osatzeko eskatuko dio interesdunari eta aditzera emanen dio, horrela egin ezean, eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela. Horrelakoetan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da eta interesdunari jakinarazi eginen zaio.

5. oinarria. Diru-laguntza emateko irizpideak.

Deialdi honek norgehiagokako araubidea du; hortaz, aurkezten diren jarduketak honako irizpideen arabera lehenetsiko dira:

a) Jarduketaren xedeko herrialdeak, 25 puntu arte. 25 emanen dira destinoa Europar Batasunetik kanpoko herrialde bat bada; 15 puntu, Europar Batasunari 2004tik aurrera atxikitako herrialdea bada. Hona zein diren herrialde horiek: Bulgaria, Zipre, Txekiar Errepublika, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia, Errumania, Eslovakia eta Eslovenia.

b) Jarduketak Nafarroarako interes estrategikoa duten sektoreak ukitzea, 35 puntu arte. Horretarako, Moderna planean lehenetsitako sektoreak hartuko dira kontuan.

c) Enpresa onuradunen kopurua, 25 puntu arte. 25 puntu emanen dira jarduketak 10 enpresa baino gehiago ukitzen baditu, eta 15 puntu, 5 eta 10 enpresa arte ukitzen baditu.

d) Proposamenaren kalitatea, 15 puntu arte.

Baldin eta 2012ko ekitaldian aurrekontuko diru erabilgarria igotzen bada, laguntza osagarri bat emanen da, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileentzat, gehienez ere.

6. oinarria. Diru-laguntza ematea.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak oinarri hauetan ezarritako balorazio irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari diru-laguntza ebazteko proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek diru-laguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren zuzendari nagusia izanen da diru-laguntza emateari buruz ebazteko organo eskuduna. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik gehienez ere 6 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Epe horretan ebazpen espresik jakinarazten ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

7. oinarria. Diruz lagundutako jarduketak gauzatzeko justifikazioa.

Onuradunek honela justifikatu beharko dituzte gastuak eta ordainketak:

1. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik egindako jarduketak diru-laguntza eskatzeko unean justifikatuko dira.

2. Gainontzeko jarduketak diru-laguntzaren ebazpenean ezarritako epeetan justifikatu beharko dira.

Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko da justifikazioa, 4.3. oinarrian adierazitako moduan; dokumentazio hau izanen du:

a) Diru-laguntza jaso dezaketen gastuen justifikazioa, Nafarroako Gobernuaren Interneteko www.navarra.es atarian lor daitekeen inprimakia behar bezala beteta.

b) Fakturen kopiak. Entitate eskatzaileari fakturatutako gastuak bakarrik onartuko dira.

c) Ordainketen frogagirien kopiak, esaterako banku-karguak eta ordainagiriak.

d) Eginiko jarduketei buruzko txostena.

e) Alderantzizko misioen kasuan, bidaia egin duen pertsonaren bisita txartela eta parte hartzaileen lan agenda.

f) Diru-laguntza jasotako jarduketak burutu direla frogatzeko instrukzio organoak eskatzen dituen bestelako agiriak.

3. Diru-laguntzaren xedeko jarduketaren gastuak 12.000 euroko zenbatekoa gainditzen badu (BEZik gabe), aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzuak ematen dituztenean, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu duela, gutxienez bi eskaintza aurkeztuz eta hautatutakoa aukeratzeko arrazoiak emanez.

Onuradunak ez du aurreko lerroaldekoa bete beharko, baldin eta diru-laguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo emaile ez badaude edo gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin bada.

4. Frogagiriak aztertuta, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubideak dakartzan betebeharrak bete dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko da.

5. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik egindako jarduketen kasuan, diru-laguntza ematearekin batera ordainduko dira justifikatu diren kopuruak.

8. oinarria. Emandako diru-laguntzaren ordainketa.

1. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik egindako jarduketak.

Aurkeztutako jarduketa bukatuta bada eta behar bezala justifikatzen bada eskaera aurkezteko unean, diru-laguntza ematearekin batera ordainduko da.

2. Gainerako jarduketak.

-%25, diru-laguntza ematearekin batera ordainduko da. Zenbateko hori aurrerakin bat izanen da, onuradunak dirua izan dezan egin gogo dituen jarduketen hasierako gastuari aurre egiteko.

-Gainontzeko %75a, jarduketak egin izana frogatzen duen dokumentazioa aztertu ondoren ordainduko da.

Onartutako aurrekontuaren %25 gutxienez gauzatu izana onuradunak frogatzen duenean aurrerakina kontsolidatuta geldituko da. Bestela, aurrerakina itzuli egin beharko dio Administrazioari.

9. oinarria. Onuradunek bete beharrekoak eta ez-betetzearen ondorioak.

1. Diru-laguntzaren onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diru-laguntza jaso duten jarduketak diru-laguntza emateko ebazpenean adierazitako epeetan egin direla justifikatzea.

b) Diru-laguntzaren xedeko jarduketak gauzatu izana egiaztatzen laguntzea, eskatzen diren agiriak eta azalpenak aurkeztuz.

c) Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari jakinaraztea 3. oinarrian eskatutako betebeharren gainean gertatzen den edozein gorabehera.

d) Diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazteko egunaren ondotik egiten diren jarduerak ezagutarazten direnean, Nafarroako Nazioarteko Planaren logotipoa agertzea.

e) Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako eginbehar orokorrak.

2. Diru-laguntza emateko ebazpenetan, oinarri arautzaile hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, esleitutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo, hala badagokio, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko baldintzetakoren bat hein batean betetzen ez bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

3. Emandako diru-laguntzak kobratzeko eskubidea galdu eta kopuru horiek askatuz gero, aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik hasiera batean ezetsi ziren eskabideetarako erabiltzen ahalko dira.

10. oinarria. Diru-laguntzen bateragarritasuna eta "de minimis" laguntzen izaera.

1. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, ekintza beretarako emandako beste laguntza batzuekin.

Horrelakoetan, jarduera bererako emandako diru-laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

2. Deialdi honetako diru-laguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1998/2006 Erregelamenduan xedatutakoarekin bat. Erregelamendu hori Itunaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, edozein enpresari emandako "de minimis" laguntza osoa gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da, hiru zergaldiko edozein alditan.

Horretarako, onuradunek eskabidean aitortuko dituzte kasuan kasuko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan hartutako bestelako "de minimis" laguntzak.

11. oinarria. Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

12. oinarria. Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.navarra.es), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

2. eranskina

Bidaia-poltsak

HERRIALDEA

POLTSA (euroak)

ALBANIA

870

ALEMANIA

410

ANGOLA

1.730

SAUDI ARABIA

1.220

ALJERIA

360

ARGENTINA

1.730

ARMENIA

1.020

AUSTRALIA

1.940

AUSTRIA

610

AZERBAIJAN

1.220

BANGLADESH

1.530

BELGIKA

410

BIELORRUSIA

1.020

BOLIVIA

1.630

BOSNIA-HERZEGOVINA

610

BOTSWANA

1.840

BRASIL

1.560

BRUNEI

1.940

BULGARIA

920

KAMERUN

1.330

KANADA (EKIALDEKO KOSTA)

1.120

KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA)

1.430

TXAD

1.120

TXILE

1.840

TXINA

2.080

ZIPRE

710

KOLONBIA

1.330

KONGO

1.730

HEGO KOREA

2.040

BOLI KOSTA

1.330

COSTA RICA

1.330

KROAZIA

610

KUBA

920

DANIMARKA

410

EKUADOR

1.330

AEB (ERDIALDEA)

1.140

AEB (EKIALDEKO KOSTA)

940

AEB (MENDEBALDEKO KOSTA)

1.460

EGIPTO

820

EL SALVADOR

1.330

ARABIAR EMIRERRI BATUAK

1.220

ESLOVAKIA

610

ESLOVENIA

510

ESTONIA

1.020

ETIOPIA

1.220

FILIPINAK

1.840

FINLANDIA

610

FRANTZIA (HEGO-MENDEBALDEA)

205

FRANTZIA (GAINERAKOA)

360

GABON

1.330

GEORGIA

1.220

GHANA

1.330

GREZIA

560

GUATEMALA

1.330

GINEA BISSAU

920

GINEA KONAKRY

1.020

EKUATORE GINEA

1.120

HOLANDA

410

HONDURAS

1.330

HUNGARIA

710

INDIA

1.560

INDONESIA

1.840

IRAK

1.120

IRAN

1.330

IRLANDA

410

ISLANDIA

920

ISRAEL

820

ITALIA

410

JAMAIKA

1.330

JAPONIA

2.080

JORDANIA

920

KAZAKHSTAN

1.430

KENYA

1.220

KIRGIZISTAN

1.430

KUWAIT

1.220

LETONIA

1.020

LIBANO

920

LIBERIA

1.020

LIBIA

820

LITUANIA

1.020

LUXENBURGO

410

MADAGASKAR

1.840

MALAYSIA

1.840

MALAWI

1.840

MALI

1.220

MAROKO

360

MAURITANIA

820

MEXIKO

1.140

MOLDAVIA

1.120

MONGOLIA

2.040

NAMIBIA

1.840

NEPAL

1.730

NIKARAGUA

1.330

NIGERIA

1.330

NORVEGIA

610

ZEELANDA BERRIA

2.040

OMAN

1.220

PAKISTAN

1.530

PANAMA

1.330

PARAGUAI

1.630

PERU

1.630

POLONIA

710

PORTUGAL

200

PUERTO RICO

1.020

QATAR

1.200

ERRESUMA BATUA

410

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA

1.330

TXEKIAR ERREPUBLIKA

710

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA

1.730

DOMINIKAR ERREPUBLIKA

920

ERRUMANIA

920

ERRUSIA

1.040

SENEGAL

920

SERBIA-MONTENEGRO

610

SINGAPUR

1.840

SIRIA

920

SOMALIA

1.220

SRI LANKA

1.840

HEGOAFRIKA

1.330

SUEDIA

610

SUITZA

510

THAILANDIA

1.840

TAIWAN

2.040

TUNISIA

410

TURKMENISTAN

1.430

TURKIA

820

UKRAINA

1.120

URUGUAI

1.730

UZBEKISTAN

1.430

VENEZUELA

1.330

VIETNAM

2.040

YEMEN

1.220

ZAMBIA

1.730

ZIMBABWE

1.730

Iragarkiaren kodea: F1207109