70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

39/2012 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, "Iruñeko Ingurabidearekiko lotune berria: Lezkairuko Zaldua-Mutiloenartekoa" egiteko proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzen duena.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak aditzera eman du Nafarroako Errepideen 2010-2018 bitarteko III. Plan Zuzentzaileak barnean hartzen duela "Iruñeko Ingurabidearekiko lotune berria: Lezkairuko Zaldua-Mutiloenartekoa" egitea.

Lotune osoa bi fasetan eginen da eta elementu hauek hartuko ditu barne: Iruñeko Ingurabiderako gaineko pasabidea (PA-30), bi aldeetako biribilguneak eta Iruñeko Ingurabidearekin lotzeko bideak. Lotura horiek, Iruñetik hurbilen dagoen aldean, Mendillorriko beheko pasabidetik hegoalderagoko gasolindegia igarota dagoen lekuraino joanen dira.

Iruñeko aldeko biribilgunea (Mugartea) Mugarteko UPSean dago, Aranguren Ibarreko Udalerako egindakoa. Era berean, lotune berri hori aurreikusita zegoen Iruñeko Udal Planean, eta Eskualdeko Hirigintzako Arauetan (EHA) ere bazegoen lotura bat Lezkairuko Zalduaren eta Iruñeko Ingurabidearen artean.

Bide berriak Lezkairuko Zalduko sektorearen zirkulazioak eta Mugarteko bizitegi-zona berriarenak bilduko ditu, bai eta Mutiloenarteko gunetik Iruñeko Ingurabidera joaten diren zirkulazioak ere. Iruñeko Ingurabideaz bestaldean Segurtasunaren Hiria aurreikusita dago, eta horrek ere sarbide bat beharko du.

1. fasearen barruan Iruñeko Ingurabidetik Mugarterantz (Iruñeko aldea) doazen lotura-obra guztiak sartuta daude, baina ez PA-30era doan gaineko pasabidea eta, hortaz, ezkerretarako biraketak ere ez. Mugarteko bide berritik PA-30aren galtzada nagusira doazen irtenbide eta sarbide guztiak sartuta daude, eta Iruñeko aldean zerbitzubide bat egitea aurreikusita dago, Mendillorritik Iruñeko Ingurabiderantz doan trafikoa bideratzeko asmoz.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzitako dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jaso ditu.

Halaber, 2012ko urtarrilaren 9an Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren aldeko txostena jaso da, zarataren eraginari buruzkoa. Bertan adierazten da neurri osagarriak aplikatzea aztertu beharko litzatekeela, adibidez biribilgunean abiadura moteltzea, kalitate akustikoaren helburua lortzeko.

Lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egin eta haiek desjabetzeko espedienteari ekitea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Iruñeko Ingurabidearekiko lotune berria: Lezkairuko Zaldua-Mutiloenartekoa" egiteko proiektua behin-behinekoz onestea.

2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean jaso da.

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete idatziz, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan eta Aranguren Ibarreko eta Iruñeko udaletxeetakoetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Aranguren Ibarreko eta Iruñeko udalei, eta horiek premiatzea departamentuko edo udaletxeko iragarki oholean argitara dezaten.

Iruñean, 2012ko martxoaren 16an.-Sustapen eta Etxebizitzako kontseilaria, Anai Astiz Medrano.

ERANSKINA

"Iruñeko Ingurabidearekiko lotune berria: Lezkairuko Zaldua-Mutiloenartekoa, 1. fasea" egiteko proiektua

Behin betiko okupazioak jabari publikoan

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABETUTAKO AZALERA

(m²)

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

ARANGUREN IBARREKO UDAL MUGAPEA

AR-1

Mutilva de Combustión, S.L.

Jacako errepidea, 40. km (Ledea)

111

1

425

Larreak

IRUÑEKO UDAL MUGAPEA

PA-1

Iruñeko Udala

Udaletxe plaza, 1 (Iruña)

5.796

16

344

Urbanizazioa

Aldi baterako okupazioak - zabortegiek ukitutako lurzatiak

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABETUTAKO AZALERA

(m²)

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

IRUÑEKO UDAL MUGAPEA

Nafarroako Foru Komunitatea (Ekonomia eta Ogasuna)

Karlos III. etorbidea, 4 (Iruña)

17.405

16

78

Lehorreko alorra

F1204587

Iragarkiaren kodea: F1204587