48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 265/2011 demanda

Alfonso Pérez Ruizek, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Juan Francisco Piñas Gonzálezek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Urriza Promociones Técnicas, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000265/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Juan Francisco Piñas Gonzalezek, diru kopuru bat erreklamatzeko, Urriza Promociones Técnicas S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut alderdi demandatzaileari 8681,18 euro ordaintzera, gehi 4067,38 euroren %10, sorrarazi diren legezko interesen gisa, hori baita soldata dela-eta ordaindu beharreko zenbatekoa.

Eta Urriza Promociones Técnicas, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko otsailaren 10ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1202451