48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 876/2011 norberaren kaleratze objektiboa

Alfonso Pérez Ruizek, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Vladimir Disciucek eskaturik, Obras Y Servicios Nivel 4, S.L. enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000876/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Iruñean, 2011ko abenduaren 30ean.

Auto hauetan emandako epaia irmoa dela deklaratzen da.

Ebazpen hau irmo izan ondoren, artxiba bitez jarduketa hauek.

Jakinaraz bekie alderdiei.

Aurka egiteko bideak: organo judizial honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, idazkari judizialari zuzendua, jakinarazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean; errekurtsoa jartze hutsak ez du etengo errekurritutako ebazpena.

Hori erabaki eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Obras y Servicios Nivel 4, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2012ko otsailaren 8an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1202263