48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 124/2010 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Jesús Remirez Yanizek eskaturik, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorra dela-eta, Sa Fabricacion Accesorios Para Rodamientos (Safar) enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000124/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

"Eman bekie entzunaldia Soldatak Bermatzeko Funtsari eta alderdi betearazleari, atxikitzeko moduko ondasun gehiago izendatzeko aukera izan dezaten hamar eguneko epean. Ohartaraziko zaie hala egin ezik behin-behineko kaudimengabeziaren autoa emanen dela betearazpen honetan.

Egin bekie alderdiei ebazpen honen legezko jakinarazpena, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela epaitegi honetako idazkaritzan, ebazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua). Hori erabaki eta sinatu du idazkari judizialak.-Sinatua".

Eta Sa Fabricacion Accesorios Para Rodamientos (Safar) enpresari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko azaroaren 25ean.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1202364