48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 1087/2011 prozedura

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkariak.

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, José Cristobal Huarte-Mendicoa Izu jaunak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Laboratorios Técnico de Geologia y Control, S.A.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratzen ari den 1087/2011 prozesuaren barruan (B atala), erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, adiskidetze ekitaldia, idazkari judizialaren aurrean eta, beharrezkoa bada, adiskidetze ekitaldia eta judizioa egiteko, epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). 2012ko apirilaren 2an, 09:55ean, eginen da adiskidetze ekitaldia epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan eta, beharrezkoa bada, 2012ko apirilaren 2an, 10:00etan, adiskidetze ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an.

Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela, eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Demandatuak berak agertu beharko du alderdiaren galdeketa egitera, edo, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak, eta horrek ordezkaritza frogatzeko eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen dira epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Eta Laboratorios Técnico de Geologia y Control, S.A.L. enpresa demandatuaren legezko ordezkariari zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko otsailaren 21ean.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1202895