48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 1407/2011 prozedura

Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegian, 2012ko urtarrilaren 12an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 1407/2011 falta-judizioa bideratzen ari dela, lesioengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Nik, Mari Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, lesio-falta bat dela-eta bideratu diren 1407/2011 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, María José Almodóvar Nieto, salatzaile gisa, agertu ez dena legezko zitazioa egin bazaio ere, Alberto Merlo Arnedo, Lozano legelari jaunak lagunduta, Jacob Rosca, Cebollada legelari andreak lagunduta, eta Elena Urrutia Durán. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Alberto Merlo Arnedo, Jacob Rosca eta Elena Urrutia Durán absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatu zitzaien faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta María José Almodóvar Nietori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 12an.-Epaile magistratua, Mari Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1202397