48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 4045/2011 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan 4045/2011 falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketa falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

572/11 epaia. Iruñean, 2011ko abenduaren 16an.

Nik, María Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 4045/2011 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Judizio horretan hauek parte hartu dute: batetik, fiskalak, eta bestetik, inplikatu gisa, 27696, 94197, 83315, 91472 eta 112548 lanbide zenbakietako polizia nazionalek eta Carlos Eduardo Benavides Muñozek. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut:

Epaitza:

Carlos Eduardo Benavides Muñoz kondenatzen dut, ebasketa-falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, berrogeita bost eguneko isuna ordaintzera, egunero hamar euroko kuota; guztira, beraz, laurehun eta berrogeita hamar euro, gehi kostuak.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki, dagokion espetxean.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi ondoko bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Carlos Eduardo Benavides Muñozi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko abenduaren 16an.-Epaile magistratua, Mari Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1202370