48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2012ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2012ko urtarrilaren 23an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Ikusirik Mankomunitateko buruak, bertako idazkari kontu-hartzailea lagun izanik, Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2012ko ekitaldirako aurkeztu duen aurrekontuaren proiektua.

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Bigarrena.-Aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea jendaurrean edukitzea Idazkaritzan, Tafallako Udalaren Herritarren Arazoetarako Bulegoan (Navarra plaza, 5), 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, horrela interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hirugarrena.-Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat joko da.

Laugarrena.-Mankomunitatearen aurrekontu orokor eta bakarraren espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari igortzea, behin betikoz onetsi ondoren.

Bosgarrena.-Erabaki hau Mankomunitatearen Kontabilitate eta Administrazio Zerbitzuei jakinaraztea.

Tafallan, 2012ko otsailaren 6an.-Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1202557