48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2011ko abenduaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2011ko aurrekontuko aldaketa hauek, diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatutako kreditu gehikuntzei buruzkoak: 2.143,82 euro 1.311.22001 kontu-sailera (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko bulegoko materiala); 1.405,13 euro, 1.421.22001 kontu-sailera (Haur Eskolako materiala); 1.329,86 euro, 1.442.210 kontu-sailera (Obra hondakindegiko gastuak); 9.615,38 euro 1.451.22001 kontu-sailera (Euskara Zerbitzuaren materiala eta jarduerak); 26,70 euro 1.441.462 kontu-sailera (Ura, Saneamendua, Estolderia); eta 7,08 euro 1.442.462 kontu-sailera (Zabor bilketaren kuota). Orobat onetsi zuen kreditu berezi bat sortzea, 441.623 kontu-sailari sorrera ematen diona (Ur-ihesak detektatzeko aparatuaren erosketa); hura 8601 kontu-sailaren (Bonuen amortizazioa) sarrera berriaren bidez finantzatuko da, 1.499,72 euro egiten baitu.

Jendaurreko epea 2012ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20an, argitaratutako iragarkiaren bidez ireki baitzen, erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatu aldaketak behin betiko onetsirik geratu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, 202.1 artikuluari dagokionez, eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Argitara ematen da, aipatu legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Erronkarin, 2012ko otsailaren 14an.-Batzordeko burua, Alfredo Cabodevilla Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L1202524