48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

2012ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2012ko plantilla organikoa onesteko erabakia 2011ko abenduaren 9ko osoko bilkuran hartu zuen Udalak eta 2012ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an, eta jendaurreko epea iragan da inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz bada, behin betikoz onetsirik gelditu da.

Funtzionarioak. Lanpostuak

Kargua: idazkaria; kopurua, 1; lan harremana, funtzionarioa; A maila; osagarriak: lanpostukoa: %28,72; bateraezintasunekoa: %35: sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: Obanosko, Legardako eta Utergako udalerrien artean partekatua. Egoera: lanpostu betea. Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.

Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua; kopurua, 1; lan harremana, funtzionarioa, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartua. Maila: D; osagarriak: taldeko osagarria (%15), lanpostuko osagarria (%13); lanaldia: osoa; sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu betea.

Lan-kontratudun finkoak. Lanpostuak

Kargua: administrari-ofiziala; langile kopurua: 1; lan harremana: lan-kontratudun finkoa, Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotua, lanaldi osokoa. C maila; osagarriak: taldekoa, %17,36, lanpostukoa: %10,36. sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera: lanpostua beterik, Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.

Kargua: udal eraikinetako garbitzailea; lan harremana: lan-kontratudun finkoa, Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotua, astean hogeita hiru ordu eta erdiko lanaldi murriztua. Maila: E, E mailakoen osagarri berariazkoa. Sarbidea: oposizioa. Egoera: lanpostu betea.

2012ko LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

Kargua: liburuzain laguntzailea.

Lan-kontratu finkoa, lanaldi murriztua, lanaldiaren %49,66. Araubidea: Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotutako langilea. Kategoria: liburuzaina. Maila: D. Lanaldia: astean 18 ordu. Sarbidea: oposizio librea. Deialdia egiteko aurreikusten den data: 2011. urtea. Egoera: hutsik.

LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioak

José María Azanza Ruiz de Erenchun.

Kargua: idazkaria.

José Ignacio Guembe Guembe.

Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua.

Lan-kontratudun finkoa

Eva Santesteban Arana.

Kargua: administrari laguntzailea.

Inmaculada Izco Saldaña.

Kargua: udal eraikinen garbiketa.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Milagros Iradiel Ibañez.

Kargua: liburutegiko laguntzailea; hautabidea: INEM; maila: D.

Obanosen, 2012ko otsailaren 14an.-Alkatea, Jesús M. Puy Lanas.

Iragarkiaren kodea: L1202530