48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa puntuala Funesko Arau Subsidiarioetan
(antolamendu xehakatuko determinazioak).
Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2012ko urtarrilaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Funesko Arau Subsidiarioetako aldaketa, Funesko 6. poligonoko 65, 66, 321, 672, 673 eta 674. lurzatietan (El Cubo-El Alto poligonoa), lurzati horien jabeek sustatua, 2011ko azaroan Silvia Echeverría Echeverría arkitektoak prestatutako proiektuaren arabera. Helburua Nafarroako Gobernuak Funes-Martzilla errepideko galtzada hobetzeko eta berriz lerrokatzeko egindako lanei egokitzea da, lerrokadurak errepideko trazadura berriari lotuz, Nafarroako Gobernuak sustatutako lanetan "de facto" jarri diren zerbitzu bideak kontuan hartuz, zerbitzu bidea kenduz eta lurzati pribatuaren barneko eraikin berriaren eremuko aurrealdean 10m-ko atzeraemangunea planteatuz, eta 5 m-koa albokoan; hori guztia izan eta finkatuta dagoen errealitate berriari egokitzeko asmoz.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu epean espedientea aztertzeko eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 79. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Funesen, 2012ko otsailaren 3an.-Alkatea, Isidro Velasco Estarriaga.

Iragarkiaren kodea: L1202588