48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2012ko ekitaldiko aurrekontua. Behin betiko onespena

2012ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, urtarrilaren 23an, 2012ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egon bitartean inork ez zuen aurrekontuaren aurkako alegaziorik egin.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betikoz onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:

GASTUAK:

I. kapitulua.-Langileen ordainsariak: 642.965,34 euro.

II. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 1.386.158,94 euro.

III. kapitulua.-Finantza-gastuak: 64.236,68 euro.

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 124.546,00 euro.

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak. 744.961,57 euro.

VII. kapitulua.-Kapital transferentziak: 40.182,97 euro.

IX. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 574.117,70 euro.

Gastuak, guztira: 3.577.169,20 euro.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 967.860,66 euro.

II. kapitulua.-Zeharkako zergak: 80.000,00 euro.

III. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 194.740,00 euro.

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 1.445.514,56 euro.

V. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak: 454.930,08 euro.

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea. 93.347,87 euro.

VII. kapitulua.-Kapital transferentziak: 340.776,03 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 3.577.169,20 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betikoz onetsitako aurrekontuaren kontra hauek para daitezkeela:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Caparroson, 2012ko otsailaren 14an.-Alkatea, M.ª José Lasterra Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1202589