48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Izangai onartuen behin betiko zerrenda,
mantentze-lanetako arduradun nagusi izateko
lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren
bidez betetzeko deialdian

Zuzendaritza Batzordeak 2011ko maiatzaren 5ean hartu ebazpenaren bidez, onetsi egin zen mantentze-lanetako arduradun nagusi izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. 2011ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, uztailaren 15ean.

Erreklamazioetarako epea bukaturik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eranskinean datorrena, onestea, epaimahaikideak izendatzea eta oposizio-lehiaketa hasteko eguna finkatzea.

-Epaimahaiko kideak:

Mahaiburua: Marisa Iturria Andreu, Lagunak Udal Zerbitzuko lehendakariordea. Ordezkoa: Alberto Sancho Aguilar, Lagunak Udal Zerbitzuko lehendakaria.

Mahaikidea: Iñaki Nieto Garcia, Lagunak Udal Zerbitzuko zuzendaritza batzordeko kidea. Ordezkoa: Juan Mari Goñi, Lagunak Udal Zerbitzuko zuzendaritza batzordeko kidea.

Mahaikidea: Juan Antonio Irirsarri Ona, Barañaingo Udaleko arduradun nagusia. Ordezkoa: Barañaingo Udalak izendatzen duena.

Mahaikidea: Unai Andueza Ayenda, Lagunak Udal Zerbitzuko langileen ordezkaria. Ordezkoa: Nieves Vidaurreta Bueno, Lagunak Udal Zerbitzuko langilea.

Mahaikide idazkaria: M.ª Angeles Gorena Nicuesa, Lagunak Udal Zerbitzuko kudeatzailea. Ordezkoa: M.ª Luisa Perez Laseca, Lagunak Udal Zerbitzuko teknikaria.

Oposizioko lehen ariketa Lagunak Udal Zerbitzuaren batzar aretoan eginen da, 2012ko martxoaren 22an, 12:00etan hasita.

Barañainen, 2012ko otsailaren 14an.-Lehendakaria, Alberto Sancho Aguilar.

ERANSKINA

-Onartuak:

Javier Bariain Beorlegui.

Guillermo Azkona Biurrun.

-Baztertuak:

Gregorio Varona Gómez.

Deialdiaren 2.1.a eta 2.1.f oinarriak ez betetzeagatik.

Iragarkiaren kodea: L1203162