48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia.

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da Natalia Zabalegui Merino andreak eta Maitane Pérez Ilzarbe Saragüeta andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 13ko 2066/2012 Ebazpenaren aurka. Horren bidez, arlo autonomikoko lekualdatze lehiaketarako dei egiten da, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: Maisu-maistren Kidegoa, Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen, Irakasleen eta Tailer Maisuen Kidegoa.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun guztiei dei egiten zaie, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (espediente zenbakia: 0004-ED02-2011-000006) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2012ko otsailaren 8an.-Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1202371