48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

210/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialeko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Osasun Mentalari buruzko abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legearen bidez, Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri zen, eta foru legearen 16. eta 20. artikuluetan, arlo horretako Batzorde Tekniko-Asistentzialaren osaera eta eginkizunak arautu ziren.

Bestalde, Osasuneko kontseilariak martxoaren 21ean emandako 78/1996 Foru Aginduak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko gobernu organoetako eta zerbitzuari atxikitako zentroetako eta inguruko organoetako batzorde tekniko-asistenzialetako langileen ordezkariak hautatzeko araudia arautzen du. Foru agindu hori hein batean aldatu zuen azaroaren 28ko 154/1997 Foru Aginduak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 3ko 2137/2011 Ebazpenaren bidez, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialeko kideak hautatzeko hauteskundeetarako deialdia egin zen.

Hauteskunde prozesua amaituta, hauteskunde batzordeak, 2012ko urtarrilaren 24an sinatutako aktan, hautetsien aldarrikapena egin zuen.

Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialeko kide izendatzea zentroko lankideek hautatutako ordezkari hauek:

-Clara Madoz Gúrpide andrea eta M.ª Rosario de Luis Beorlegui andrea, Osasun Mentaleko Lantaldeetako eta Programetako zuzendariak ordezkatzeko.

-Maite Aramburu Urtasun andrea eta Elena García de Jalón Aramayo andrea, Osasun Mentaleko psikiatrak ordezkatzeko.

-Miguel Ángel Valverde Eizaguirre jauna eta M.ª José Aibar Luis andrea, Osasun Mentaleko psikologoak ordezkatzeko.

-María Eugenia Ariz Larumbe andrea eta Maite Echeverría Echeto andrea, Osasun Mentaleko erizaintzako langileak ordezkatzeko.

-Gloria Elgorriaga Aranaz andrea, Osasun Mentaleko gizarte-laguntzaileak eta gizarte-langileak ordezkatzeko.

-Ana Minchinela Zarraluqui andrea eta Ana M.ª Asensio Villanueva andrea (Unión Sindical eta Auxiliares de Enfermería), titulurik ez duten Osasun Mentaleko osasun langileak ordezkatzeko.

-María Concepción Azanza Guindano andrea, Osasun Mentaleko gainerako langileak ordezkatzeko.

-Blanca Martínez Martínez andrea, Osasun Mentaleko lan-terapeutak ordezkatzeko.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordeari, Nafarroako Osasun Mentaleko zuzendariari, Osasun Mentaleko Kudeaketa Zerbitzuko buruari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari Laguntza Juridikoa emateko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 31n.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Ángel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F1202031